Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/03/10-11

MARTXOAREN 10-11-KO JARDUNALDIA – NESKAK

Jardunaldi zirraragarria gure jokalariek dena eman eta gero eskaini digutena.

PNEUMAXeko infantil neskek ezin izan zituzten menpean hartu Zumaian Pulpokoak (22-14). Lehen zati oso serioa egin zuten bai defentsan eta bai erasoan, eta berdinduta iritsi ziren atsedenera (7-7). Bigarren zatian baloi erraz batzuk galdu zituzten, eta jaurtiketetan ere ez zuten gehiegi asmatu.

MODELTEK taldekoek Bera Bera mendean hartu zuten Donostian (11-18). Lehen zati ikusgarria: defentsan bikain, behar ziren laguntzak emanez, eta erasoan trantsizio politak eginez. Bigarren zatian, hasieran huts batzuk izan arren, berriz ere itzuli ziren lehen zatiko jokora, eta garaipena lortu zuten. Lan ona, neskak!

BACALAOS ALKORTAko neskek galdu egin zuten Olaizagan Bidasoa liderraren aurka. Partida gogorra, inondik ere. Gogor hasi zuten partida gureek, baina lehen zatiaren erditik aurrera jokoan jaitsi egin ziren pixkana-pixkana. Bagenekien oso zaila izango zela, eta halaxe suertatu zen. Hala ere, amaierara arte borrokatu ginela esan behar.

COMETELeko Lurralde Lehiaketako kadeteek berdindu egin zuten Eibarren (25-25). Partida borrokatua bi aldeetatik. Lehen itzuliko Eibarko taldea baino hobea ikusi genuen oraingoan. Lehenbiziko ordu laurdenean 5 golen aldez irabazten joan ziren gureak, baina handik aurrera etxekoek jarrera aldatu, eta atsedenean berdinketa erakusten zuen markagailuak. Bigarren zatia lehenbizikoa bezalakoa izan zen. Labur esanda, oso partida polita ikusleentzat.

Euskal Ligako ARILANeko kadeteak nagusi izan ziren Bilboko San Adrianekoen aurka  (22-16). Partida ondo hasi zuten gureek, bai defentsan eta bai erasoan; lehen zatiaren bigarren partean poliki-poliki markagailuan ihes egiten hasi ziren gureak (11-7 atsedenean). Bigarren zatiaren hasieran, gogor lan egin eta gero, 10 golen aldearekin jarri ziren etxekoak; hala ere, alde horri eutsi beharrean, konfiantza larregi erakusteagatik beharbada, hurbildu egin ziren kanpokoak, 6 golen aldera jarriz. Jokatu dituzten partida guztiak irabazi dituzte ARILANekoek, bikain, baina ezin gara erlaxatu.

Lurralde lehiaketako ASTIGARRAGA taldeak irabazi egin zuen Urnietan (21-22). Partida oso gogorra hasieratik. Lehen zatia zoragarria egin zuten gureek, eta 5 golen aldea lortu ere bai. Bigarren zatia, berriz, polemikaz josia: kanporatze batzuek gure jokalariak partidatik atera zituen, baina, hala ere, jarrera aldatu, eta irabaztea lortu zuten.  Zorionak, neskak! Lan ona egin zenuten!

Euskal Ligako TECNIFUELLEko neskek garaipen garrantzitsua lortu zuten Bera Beraren aurka Elgoibarren (30-27). Partida gustagarria jokalarientzat. Lehenbiziko zatia nahiko berdindua joan zen, markagailuan txandakatuz joan ziren nagusitzen bi ekipoak, biek ondo jokatuta. Bigarren zatian, gureek 5 golen aldea lortu zuten, defentsa-lan hobea egin eta gero. Bera Berakoek ez zioten partiduari inolaz ere bizkarra eman, eta amaierara arte segitu zuten gureei lanak ematen.  Hala ere, ahalegin hori ez zen nahikoa izan, eta gureak nagusitu ziren amaieran, eta B taldeko lehenbiziko postua lortu zuten, eta, garrantzitsuena dena, lauko finalera sailkatzea jardunaldi bat falta dela. Zorionak, neskak!

LAUKOko senior neskek ezin izan zuten ezer egin Basauri lider garaiezinaren kontra (16-25). Partida hasieran gureak gogo biziz hasi ziren, oso ondo jokatuz, baina pixkana-pixkana aurkariek beren nagusitasuna erakutsi zuten. Emaitza honekin, Basaurikoek Euskadiko txapelketa lortu zuten matematikoki. Hala ere, guretzat garrantzitsuena da gure neskek eman zuten  irudi ona. Seguru gaude zuen jarrerarekin eta esfortzuarekin aurreikusi dituzuen emaitzak lortuko dituzuela!

GORA SANLO!!!

 

 

MUTILAK MARTXOAK 10-11      

 

Zarautz 26 – Txarriduna 20 (15-10)

Ez zuten asmatu gure mutilek kontrakoen atera jaurtitzean (25 jaurtiketa golik gabe): horixe izan zen porrotaren arrazoi nagusia. Batzuetan atezainaren lan onagatik; beste batzuetan punteria faltagatik, bai eta dezentetan urratsak egiteagatik, hor joan zitzaigun garaipena.

Edozein moduz, taldea gogor borrokatu dela esan behar.

Gogoan izan behar da Zarautzek urte osoa daramala galdu gabe.

Aintzat hartu behar da gure mutilen jarrera eta lanerako gogoa.

 

Deca 21 – Zarautz 22

Partida ikusgarria bi taldeek jokatu dutena. Gureak zoriondu besterik ez zaigu geratzen, zeukaten guztia eman zutelako eta ia-ia garaipena lortu zutelako. Jo ta ke, irabazi arte!

 

Tolosa 23 – Bankoa 19

Partida txarra gure mutilena. Arbitroa ere ez zen ondo aritu, baina hori ez da aitzakia. Errebote bat bera ere ez genuen hartu, eta jaurtiketak ere gaizki bideratu ziren: horrela, ezinezkoa da garaipena lortzea; areago, aurkariak gogo biziz aritzen badira. Jarrera landu behar dugu! Egurra!

 

Beristain 24 – Bidasoa 26.

Intentsitatez jokatutako partida. Atsedenaldian irabazten gindoazen (15 – 12); bigarren zatian ere bai, 50. minutura arte. Azken 20 minutuetan jaso genituen 4 kanporatzeek ere ez zuten asko lagundu. Animo guztiak hurrengo partidarako!

 

Dominicos Zaragoza 27 – 18 Alcorta

Porrot gogorra gureek Zaragozako Salduba kiroldegian jaso zutena. Partida guztian zehar aurretik joan ziren aurkariak; hala ere , min hartutako jokalari ugari izan arren, Alcortak aurre egin zien lehenbiziko zatian (13 – 10). Bigarren zatiaren hasieran ere eutsi zioten Zaragozakoen erritmoari , baina indarrak amaitu zirenean alde egin zuten markagailuan (27 – 18).

Alcortak bi partida garrantzitsu izango ditu martxoan, maila jaitsiera saihesteko aurkako zuzenen kontra biak: larunbatean Usurbilen jokatuko dute, eta hurrengo astean, etxean, San Antonioko nafarren kontra. Eutsi, mutilak! Lortuko dugu eta!


BALANCE JORNADA 10-11 MARZO NESKAK

Jornada trepidante en la que todos nuestros equipos han competido a tope.

El PNEUMAX infantil no pudo contra el Pulpo en Zumaia (22-14). Primera parte del partido muy seria tanto en defensa como en ataque, al descanso (7-7). En la segunda mitad hemos perdido algunos balones fáciles y no hemos estado muy atinadas cara a portería.

El MODELTEK ganó su encuentro contra el Bera en Donostia (11-18). Primera parte espectacular, muy bien en defensa con muchas ayudas y transiciones en ataque bien elaboradas. En la segunda mitad tras unos primeros minutos en los que no estuvimos muy acertadas enseguida conseguimos volver a centrarnos en el partido y lograr la victoria. Buen trabajo chicas!!.

El BACALAOS ALKORTA salió derrotado del envite contra el Bidasoa en Olaizaga. Partido duro contra el líder indiscutible de esta categoría. Empezamos el partido con mucha intensidad hasta la mitad del primer tiempo pero luego nos fuimos apagando poco a poco. Sabíamos que no iba a ser fácil pero luchamos hasta el final.

El equipo Cadete Territorial COMETEL empató contra el  Eibar en su feudo (25-25). Partido muy disputado por ambos equipos. Un equipo totalmente distinto el del Eibar comparándolo con el de la primera vuelta. Los primeros 15 minutos fuimos ganando de 5 hasta que ellas comenzaron a ponerse las pilas llegando empate al descanso. La segunda parte más de lo mismo, partido muy bonito para el espectador.

El ARILAN cadete Liga Vasca venció (22-16) al San Adrián. El partido empezó con un buen juego tanto en ataque como en defensa donde conseguimos distanciarnos poco a poco en el marcador. Al descanso (11-7). Los primeros 10 minutos del segundo tiempo seguimos con nuestra labor hasta conseguir una renta de 10 goles, pero el exceso de confianza nos hizo relajarnos y el San Adrian redujo la diferencia en el marcador a 6 goles. Los resultados hasta ahora son magníficos pero no podemos bajar la guardia.

El Juvenil Territorial Urnieta 21- ASTIGARRAGA 22. Partido muy intenso de principio a fin. Una muy buena primera parte que acabamos con una renta favorable de 5 goles. Segunda parte polémica con alguna exclusión que despistó a nuestras jugadoras. Muy buena actitud de nuestras chicas que nunca bajaron los brazos. ZORIONAK NESKAK, buen trabajo!!

El TECNIFUELLE juvenil Liga Vasca logró una importantísima victoria contra el Bera Bera en Elgoibar (30-27). Partido de los que siempre gusta jugar. Primera parte igualada con alternativas en el marcador y buen juego de ambos equipos. En la segunda parte más intensidad defensiva de las nuestras que nos ha servido para irnos hasta de 5. El Bera Bera no se daba por vencido y ha seguido apretando, lo que ha hecho que los minutos finales fuesen un toma y daca. Objetivo cumplido, dos puntos muy importantes que nos dan el paso a la final a cuatro de Euskadi. Zorionak, neskak!

Nuestro exponente femenino del club LAUKO perdió contra el líder indiscutible Basauri (16-25). Encuentro en el que las nuestras empezaron muy enchufadas desarrollando un juego de alto nivel, pero poco a poco las rivales demostraron su superioridad. De esta manera el Basauri consigue matemáticamente el campeonato de Euskadi. Nos quedamos con la muy buena imagen de nuestro equipo. Estamos convencidos que con vuestras ganas y esfuerzo lograréis las metas que os habéis propuesto.

GORA SANLO!!!

 

BALANCE MUTILAK 10 DE MARZO 

        

Zarautz vs Txarriduna 26-20 (15-10)

La razón principal de esta derrota ha sido la falta de acierto de cara a portería (25 lanzamientos errados). A veces el buen trabajo de la portería, a veces la falta de puntería y a veces el abuso de los pasos nos han condenado a la derrota.

De todas formas, el equipo siempre ha luchado a tope.

Recordar que el Zarautz lleva toda la temporada sin perder un partido.

Muy buena actitud y ganas.

 

Deca 21 Zarautz 22

Gran partido por parte de los 2 equipos. No queda más que felicitarles por un partido donde lo han dado todo y casi lo consiguen. Jotake irabazi arte!

Tolosa 23 – Bankoa 19

Mal partido de los nuestros. Mal arbitraje que no sirve de excusa. Fuimos incapaces de coger un rechace, mandando un montón de balones a las nubes y así ante un rival enchufadísimo, misión imposible. A trabajar la mentalidad y leña.

 

Beristain 24 Bidasoa 26.

Partido jugado con intensidad, con ventaja al descanso 15 – 12, yendo por delante hasta el minuto 50. Las 4 expulsiones en los últimos 20 minutos, no ayudaron. ¡Ánimo equipo!

 

Dominicos Zaragoza 27 – 18 Alcorta

Duro revés recibió el equipo senior el sábado en el polideportivo Salduba (Zaragoza). Durante todo el partido los de Zaragoza fueron delante en el marcador, pero el Alcorta mermado con lesiones hizo frente al líder de la categoría llegando al final de la primera parte 13-10. En la segunda parte, al comienzo los de Elgoibar aguantaron el tirón del equipo local pero cuando se acabó la gasolina la distancia en el marcador se aumentó llegando a un final 27-18. Alcorta afronta ahora dos partidos importantes ante dos rivales directos en la lucha por la permanencia. Primero el sábado juega en Usurbil y la próxima semana en casa contra el equipo navarro San Antonio. Animo mutilak!

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *