Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/09/22-23

NESKAK

Infantilen taldeak denboraldi berria prestatzen ari diren bitartean, gure kadete eta jubenil guztiak lehiaketan sartuta daude.

CIMDEko infantil neskek derbia jokatu zuten Eibaren kontra, eta garaipen bikaina lortu zuten (15-20). Jarrera eta motibazio ezin hobearekin jokatu zuten gure neskek: gogor defentsan eta eraginkor erasoan. Bide onetik zoazte. BACALAOS ALKORTAko infantilek, berriz, ezin izan zuten Eibar garaitu (14-10).  Baloi ugari galdu zituzten lehen zatian, eta aurkariek posesio-portzentaia handiagoa izan zuten, eta golak egiteko aukera gehiago. Azkenik, PNEUMAXeko infantilek Zumaian jokatu zuten lagunarteko partida (26-9). Hasieratik joan zen Pulpo markagailuan; partidak aurrera egin ahala, hobetuz joan ziren gureak, erasoan eta defentsan, baina berandu zen ezer egiteko. Pixkanaka, ikusten ari gara entrenamenduek dakarten hobekuntza, eta hórrela jarraitzen badugu, iritsiko dira garaipenak.

NEURRI lurraldeko kadeteek ligako lehen partida jokatu zuten Urnietan (35-15). Partida gogorra zuten, eta ezinezkoa izan zen irabaztea. Aurkarien defentsa sendoak lan handiak eman zizkien gureei. Gogoz aritu ziren, baina aurkariak gehiago izan zirela onartu behar.

TECNIFUELLEko kadeteek Zarautzen jokatu zuten (14-13). Partidaren azken unean erabaki zen garaipena, Aialakoen alde. Taldea hazten ari da, bere jokoa hobetzen, bai erasoan eta bai defentsan. Pozik gaude haien jarrera ikusita.

ARILANeko lurraldeko jubenilek erraz irabazi zioten Urolari (18-29). Hasieratik erakutsi zuten gureek nagusitasuna, sendo defentsan eta eraginkor erasoan. Kadete gazteen ekarpena meritu handikoa izan zen. Aurten urte ona izango dute, seguru.

Euskal Ligako gure kadete eta jubenil neskak Etxebarrira joan ziren, Kukullagaren aurka lehiatzera.

SALENTO GELATIko kadeteek galdu egin zuten (30-13). Partida gogorra zuten gureek, ligan goian egongo den talde baten kontra. Hasieran apurtu zen partida: baloi asko galdu zituzten gureek, eta laranjadunek min handia egin zuten kontraerasoekin. Lan egiten jarraitu behar dugu, emaitza onak etorriko badira.

Azkenik, ASTIGARRAGAko jubenilen garaipen bikaina aipatu behar da (23-25). Partida polita eta intentsoa. Hasieran Kukullagakoek gehiago asmatu zuten eta markagailuan aurreratu ziren (13-10 atsedenean). Bigarren zatian, gogorrago aritu ziren lanean gureak, batez ere defentsan; erasoan kosta egiten zitzaien golak sartzea. Hala ere, burua makurtu beharrean aurrera egin zuten, eta partida berdintzea lortu zuten 20. minutuan. Handik aurrera, hobeto asmatu, eta bi golen errentarekin iritsi ziren amaierara. Partida izugarria Etrxebarrin ikusi genuena.

 

MUTILAK

Oñati 25 – 33 Salento 

Partidu ona gure mutilena, lehen zatia oso berdintsua baina azken minutuetan zortziz joan ginen. Hobetzen joan behar gera.

Urkunde 53 – 13 Urduliz.

Garaipen erosoa gure mutilek asteburuan lortu dutena, ligako lehenbiziko partidan. Garrantzitsua da urtea ondo hastea. Ea mutilek beren kemena erakutsi eta denboraldi ona egiten duten. Animo!

Bankoa 16- 16 Tolosa

Partidu guztia aurretik markagailuan, partidu ona defentsan, azken 5 minutuak oso txarrak erasoan.


CHICAS

Mientras los equipos infantiles siguen su preparación de cara a la próxima temporada, todas nuestras cadetes y juveniles ya están inmersas en plena competición.

Las infantiles del CIMDE disputaron el derby contra el Eibar, consiguiendo una sensacional victoria (15-20). Las chichas jugaron todo el partido con una actitud y una motivación fenomenal, fuertes en defensa y atinadas en ataque. Este es el camino que tenéis que seguir de cara a la presente temporada.

El equipo infantil BACALAOS ALKORTA, en cambio, no pudo lograr la victoria contra el Eibar (14-10). El motivo de la derrota fue la constante pérdida de balones en el primer tiempo, lo que hizo que ellas tuvieran más posesión y por lo tanto creando más ocasiones de gol. Por último, el infantil PNEUMAX también jugó un partido amistoso contra el Pulpo en Zumaia (26-9). Enseguida se distanció el Pulpo en el marcador; nosotras, a medida que avanzaba el partido, fuimos mejorando tanto en defensa como en ataque, pero esto no fue suficiente para alcanzarlas en el luminoso. Poco a poco se va reflejando el trabajo de los entrenamientos, y si seguimos por este camino, las victorias llegarán.

El cadete territorial NEURRI jugó su primer partido de liga en Urnieta (35-15). Partido duro donde no hemos podido conseguir la victoria. Acusamos la fuerte defensa del equipo contrario. Nuestras chicas pusieron mucho empeño, pero las rivales fueron superiores.

El cadete TECNIFUELLE disputó su partido en Zarautz (14-13). Partido que se decidió en el último momento a favor del Aiala. El equipo va creciendo poco a poco y mejorando su juego tanto en defensa como en ataque. Contentos cuando vemos a nuestras chicas poner tantas ganas.

El juvenil territorial ARILAN ganó con solvencia al Urola (18-29). Desde el minuto uno nuestras chicas demostraron su superioridad, fuertes en defensa y con bastante efectividad en ataque; la aportación de las jóvenes jugadoras cadetes fue muy meritoria en el transcurso del partido. Estamos convencidos de que este año vais a hacer una gran campaña.

Nuestras chicas de Liga Vasca cadetes y juveniles viajaron a Etxebarri para disputar sus partidos contra el Kukullaga.

Las cadetes SALENTO GELATI perdieron (30-13). Partido muy duro contra un rival que a priori es uno de los favoritos a estar arriba en la liga esta temporada. El partido se rompió desde el principio con pérdidas de balón y contragolpes rápidos de las naranjas. Seguiremos trabajando en los entrenamientos para que lleguen los resultados.

Por último nuestras juveniles consiguieron una sensacional victoria (23-25). Partido bonito e intenso. Primeros compases con las chicas del Kuku más entonadas y cogiendo la iniciativa en el marcador, al descanso (13-10). En el segundo tiempo nos pusimos las pilas en defensa pero aún y todo nos costaba perforar su portería. Las chicas tiraron de casta y lejos de venirse abajo han seguido trabajando duro consiguiendo empatar el partido en el minuto 20. A partir de ahí estuvimos más acertadas en ataque logrando un renta de dos goles al final. Partidazo el que vimos ayer en Etxebarri.

 

CHICOS

Oñati 25 – 33 Salento 

Buen partido de nuestros chicos, primera parte muy igualada y en los últimos minutos se fueron de ocho,al final 25-33 ,a seguir mejorando.

Urkunde 53-13 Urduliz

Comoda victoria de nuestro equipo,en el primer partido de liga vasca. importante empezar bien, aver si los chavales sacan su caracter y hacemos una buena competicion. Animo.

 

Bankoa 16-16 Tolosa

Casi todo el partido delante en el marcador. Buen partido en defensa. Últimos 5 minutos nefastos en ataque.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *