Berriak

EUSKARALDIA

SANLO ESKUBALOI ELKARTEAK bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra Elgoibarren eta Euskal Herri osoa egingo den EUSKARALDIA ariketa sozialarekin. Ondorioz, 16 urte baino gehiago izan eta euskaraz ulertzen edo dakiten kide eta bazkide guztiak animatu nahi ditugu EUSKARALDIA ariketan izena eman eta parte hartzera.
Bi roletako bat aukeratu behar da:
Ahobizi: “euskaraz ulertzen dutenei euskaraz bakarrik egingo diet hamaika egun horietan, eta ezezagunei ere euskaraz egingo diet lehen hitza, ulertzen duten ala ez ikusi arte”.
Belarriprest:  “euskaraz berba egiteko gauza direnei, niri euskaraz berba egiteko eskatuko diet, euskara ulertzen dudala azalduz”.
Izena emateko eta azalpen gehiago:
EUSKARALDIA zer den ikusi eta ulertzeko BIDEOA:
Elgoibarko EUSKARALDIA Taldearekin harremanetan jartzeko:
Tel.: 943 74 16 26
E-posta: elgoibar@euskaraldia.eus
Aurrez aurre: San Frantzisko kaleko lokalean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *