Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/05-06-07

Publicado el

NESKAK

Jardunaldi konplikatu samarra aste buru honetakoa: gure talde gehienak heziketa fasean daude, eta igarri da emaitzetan.

Berri positiboa LAUKOko seniorrek eman digute (25-24, Aloña Mendiren aurka). Ondo hasitako partida, defentsan baloi batzuk berreskuratuz eta errematatuz, eta horrela lau golen aldea hartuz; gero bertan goxo fase batean sartu ziren gureak, eta atsedenera gol bakarraren aldearekin joan ziren. Bigarren zatia oso berdindua izan zen, baina azkenean gureek kasta erakutsi eta irabaztea lortu zuten.

NEURRIko kadeteek 16-16 berdindu zuten Aialaren kontra; partidu zirraragarria eta lehiatua izan zen. Hasieran ez ziren oso fin ibili gureak, defentsan batez ere, eta kontrako lau golen aldearekin joan ziren atsedenera. Bigarrenean dezente hobeto aritu ziren gureak, eta ondo merezitako berdinketa lortu zuten.

TECNIFUELLEko kadeteek, berriz, ezin izan zuten Zarauzko beste taldea garaitu (14-18). Txispa pixka bat falta izan zitzaien beharbada Aiala talde beti lehiakorraren kontra. Balioko du lezio honek hurrengo partidei begira gehiago ikasteko.

SALENTO GELATTIko Euskal Ligako kadeteek 23-27 galdu zuten Bera Beraren aurka. Beti atzetik joan ziren gureak, baina inoiz ere etsi gabe. Galdu arren, nabarmena da gure nesken hobekuntza: seguru gaude horrela jarraituta emaitza onak iritsiko direla. Datorren astean Pulpokoak ditugu zain. Goazen haiek garaitzera!

ARILANeko Lurralde Ligako jubenilek 17-17 berdindu zuten Bidasoaren aurka. Gol gutxi, defentsak nagusitu zirelako alde bietan. Gehienez bi golen aldea lortu zuten bi taldeek. Lan ona egin zuten gure neskek, eta zorionak; bereziki jubenilen taldea astero indartzen duten kadeteei.

ASTIGARRAGAko Euskal Ligako jubenilek Bera Bera zuten aurka, eta galdu egin zuten (21-22). Porrot mingarria gureentzat. Lehen zatian ez ziren fin aritu defentsan gureak, eta gol baten aldearekin joan ziren galtzen atsedenaldira. Bigarren zatian, indartsuago eta gogotsuago aritu ziren, hiru golen aldea lortzera iristeraino; ez zen, ordea, nahikoa izan, aurkariek amaierako eraso guztietan asmatu baitzuten. Porrot honek irakatsiko digu kantxan lehenbiziko minututik azkenera arte lan egin behar dela.

 

MUTILAK

BERISTAIN 16 – BIDASOA 19

Kanpoan hotz egin arren, ez du nahikoa oxigenatu gure taldea. Defentsako lan ona, baina erasokoa eskas samarra; datorren asteko atsedenarekin konponduko da hau guztia.

 

Ereintza Beissier 29- Zubacor 20

Ilusioz beteriko denboraldi berri bati hasiera eman diogu gaur. Emaitzak ez du lagundu, baina, beti bezala, hau gutxienekoa da. Partida guztian zehar, gure mutilak gogotsu aritu dira, aurkari gogor baten aurka. Irakatsitako jokaldiak praktikan jarriaz, batzuetan egoki eta beste batzuetan ez, baina betiere jarrera izugarriarekin.

Horretaz aparte, zenbait jokaldi oso interesgarri egin dituzte, gu ere harrituta utzirik. Hau da egin beharreko bidea: egunetik egunera haziz goaz.

 

Bankoa 22 – Urola 13

Desberdintasun handi samarra bi taldeen artean, eta islatu da emaitzan.

 

Urkunde 21 – Pulpo 24

Urkundekoen porrota beti lehiakorra den talde baten aurka.  Hasieratik 7 eta 8 golen kontrako aldea izanda ere, gure mutilek lanean segitu dute, eta aldea murriztea lortu dute, 3 golen aldearekin bakarrik galtzeko. Animo!

 

Tolosa 29 – Gaurve 16

Gaurveko mutilek lehenbiziko zatian eutsi zioten (15-11 galtzen), baina bigarren zatia eskasa izan zen: ez zuen funtzionatu ez defentsak ez erasoak, eta porrot handi samarrarekin amaitu zuten (29-16).

 

Anaitasuna 36 –  Alcorta Forging Group 25

Partida gogorra gure seniorrek Iruñan Anaitasunaren aurka jokatu zutena. Berdindua izan zen partida hasiera, baina aurrera joan ahala nabarmen ikusi zen aurkariek 16 jokalari zituztela errotazioak egiteko, eta gureek 13 besterik ez. Hala ere, Gojko Vucinicen mutilak serio aritu ziren defentsan, eta kontraeraso batzuekin eta prestatutako jokaldu batzuekin 3 golen aldera besterik ez ziren jarri. Ahalegin hori ordaindu zuten gureek, eta nafarren 11 golen aldearekin amaitu zuten partida. Proba polita aste honetako partida prestatzeko, Egiaren aurka ostegun arratsaldean Olaizaga kiroldegian.


CHICAS

Jornada complicada la que hemos vivido este fin de semana. La mayoría de nuestros equipos están en plena formación, y eso se nota en los resultados.

La nota positiva nos la han dado nuestras chicas del senior LAUKO (25-24) contra el Aloña Mendi. Partido que empezamos bien en defensa, con varias recuperaciones que nos dieron opción de tener una renta de cuatro goles a nuestro favor; luego nos acomodamos y al descanso nos fuimos con uno arriba. Segundo tiempo muy igualado, pero al final nuestras jugadoras tiraron de casta, y lograron los dos puntos.

Las Cadetes del NEURRI empataron contra el Aiala (16-16). Partido vibrante y muy disputado siempre contra nuestras rivales de Zarautz. Al comienzo del encuentro no estuvimos finas en defensa, por lo que se nos fueron cuatro goles arriba. Segundo tiempo en el que mejoramos notablemente, sobre todo en defensa lo que nos recompensó con un merecido empate.

El también cadete TECNIFUELLE, en cambio, no pudo con el otro equipo de Zarautz (14-18). Quizás les faltó un poco de chispa para afrontar un partido siempre tan intenso con el Aiala. Esto servirá para aprender en sucesivos duelos.

El Cadete de Liga Vasca SALENTO GELATTI perdió 23-27 contra el Bera Bera. Partido en el que estuvimos siempre a remolque, pero en ningún momento dejamos de pelear. Pese a la derrota, la evolución de nuestras chicas es evidente, estamos convencidos de que si seguís en esta línea los resultados llegarán. La semana que viene nos espera el Pulpo ¡A por ellas!

El juvenil territorial ARILAN empató contra el Bidasoa 17-17. Marcador corto, partido en el que predominaron las potentes defensas de ambos equipos. En el transcurso del encuentro solo hubo rentas como máximo de dos goles para cada equipo. Gran trabajo de nuestras chicas, que lo han dado todo, y mención especial para las cadetes que todas las semanas están ayudando al grupo de juveniles en ser más fuertes.

El juvenil Liga Vasca ASTIGARRAGA se enfrentó al Bera Bera. Resultado final en contra (21-22). Dura derrota frente a las donostiarras. Primer tiempo en el que no anduvimos finas en defensa, lo que hizo que al descanso se fueran un gol arriba. Segundo tiempo en el que estuvimos más intensas, logrando incluso una renta de tres goles, lo que no fue suficiente, porque las contrarias atinaron en todos sus ataques y nosotras no pudimos frenarlas. Derrota que nos servirá para aprender que en la cancha hay que darlo todo desde el minuto uno hasta el final.

 

CHICOS

BERISTAIN 16- BIDASOA 19

Buena temperatura exterior que no ha oxigenado lo suficiente al equipo. La concentración y la seguridad en los pases durante los primeros 20 minutos especialmente han condicionado el resultado adverso (??). Buen trabajo defensivo y muy poco bagaje ofensivo que se solucionará con la jornada de descanso del siguiente fin de semana.

 

Ereintza Beissier 29- Zubacor 20

Hemos dado comienzo a una temporada llenos de ilusión. El resultado no ha acompañado, pero eso es lo de menos. Nuestros chicos han luchado con ganas contra un duro rival. Han puesto en práctica jugadas ensayadas, algunas veces con acierto y otras no tanto, pero con una actitud increible.

Han realizado algunas jugadas muy interesantes, dejando sorprendido al público. Este es el camino a seguir: vamos creciendo día a día.

 

Bankoa 22 – Urola 13

Diferencia en la cancha que se ha reflejado en el resultado.

 

Urkunde 21 – Pulpo 24

Derrota de Urkunde ante un rival que siempre es muy competitivo. Los rivales han logrado una ventaja en el marcador desde el principio de 7 y 8 goles. Los chavales han seguido trabajando y recortando distancia para acabar perdiendo de tres goles. Ánimo

 

Tolosa 29 – Gaurve 16

Los chicos del Gaurve aguantaron la primera parte a la que se llegó con el resultado de 15-11, pero la segunda parte fue un verdadero desastre: no funciono ni la defensa ni el ataque llegando al resultado final de 29-16 a favor de los locales.

 

Anaitasuna 36 – Alcorta Forging Group 25

Partido exigente disputado por parte del equipo senior masculino en el pabellón Anaitasuna de Pamplona. Con un inicio parejo, pero mientras transcurría el partido se veía que el Anaitasuna tenía 16 jugadores para rotar y el Alcorta sólo 13 jugadores. Aun así, los chicos de Gojko Vucinic apretaron en defensa en la segunda parte y con unos contraataques y unas jugadas elaboradas consiguieron poner el marcador a 3 goles del Anaitasuna a falta de 20 minutos para terminar el partido. Sin embargo, el esfuerzo que se hizo para recuperar esa diferencia hizo mella en los jugadores y los navarros terminaron con un bagaje de 11 goles de diferencia. Buena prueba para encarar el partido de esta semana contra el Egia que se va a disputar el jueves a la tarde en el polideportivo Olaizaga.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *