Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/10-11-13-14

Publicado el

NESKAK

Denetariko emaitzak izan ditugu asteburuan nesken partidetan.

Lurralde Ligako NEURRI taldekoek galdu egin zuten Andoainen Leizaranen aurka (26-14). Partida gogorra izan zen, hasieratik ondo jokatu genuena. Baina azkar lasaitu izanak azken emaitza ekarri zuen. Inoiz etsi ezin dugula ikasi dugu, baita partidua bukatu arte borrokatu behar dela ere.

Bestalde, Lurralde Ligako TECNIFUELLE taldeak garaipena lortu zuen Pulporen aurka Zumaian (13-14). 7-1 galtzen hasi baginen ere, azkar erreakzionatu genuen eta partidari aurre egin genion. Gure neskek lan bikaina egin zuten, barruan duten gogoa erakutsiz.

Euskal Ligako SALENTO GELATI taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Pulporen aurka (28-21). Lehenengo zatia txarra izan zen, kontzentrazio eta jarrera faltagatik (17-6). Bigarren zatiari gogotsu ekin genion, baina beranduegi zen. Laburbilduz, talde honek kalitatea du, eta lana eta interesa jarriz emaitza onak laster izango ditu. Konfiantza osoa dugu zuengan.

Lurralde Ligako ARILAN jubenil taldeak Gasteizko Eharialdea talde garaitu zuen, lan gogorra egin eta gero (17-29). Lehenengo zatia berdindua izan zen, bi taldeek baloi asko galdu zituzten eta erasoan ez ziren oso eraginkorrak izan (9-11). Bigarren zatian, gure neskek gogotsu defendatu zuten, garaipenaren gakoa hori dela erakutsiz, beste behin ere. Kontraerasoak areagotu genituen eta markagailuan urrundu ginen. Partida oso ona.

Euskal Ligako ASTIGARRAGA taldea Pulpori garaitu zitzaion Zumaian (24-25). Hasiera ona izan zuten, kontraerasoak aprobetxatuz, hiru goleko desberdintasunarekin joan ginen atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran, ondo jokatzen jarraitu genuen, baina ez genuen asmatzen atezainaren aurrean. Horrela, aurkako taldea hurbildu zitzaigun markagailuan, batzuetan aurretik jarri ere bai. Azken minutuetan oso berdindua zegoen partida, eta azken minutuan izan genuen aukera aprobetxatuz, Elgoibarrera ekarri genituen bi puntuak.

Azkenik, LAUKO taldeko senior neskek galdu egin zuten Basauriren aurka (26-11). Basaurik argi eta garbi utzi zuen ligako talderik onenetarikoa dela. Garatutako joko mota oso eraginkorra eta kalitatezkoa izan zen, eta ezin izan genuen ezer egin horren aurrean. Ahalik eta azkarren ahaztu behar dugu hau, eta gaurtik aurrera gogor entrenatzen jarraitu, akatsak zuzendu eta hurrengo partiduei gogotsu aurre egiteko.

GORA SANLO

SIRE KETAKE BU!

 

MUTILAK

Zarautz 29-18 Bankoa

Gure atezaina min hartuta zegoen: haren ordez jokalari batekin aritu ziren. Beroketan, berriz, lehen lerroko bi jokalarik min hartu zuten. Horri gehitu behar diogu aurten jokalari gutxi ditugula. Ahal izan dutenera arte, ondo eutsi diote mutilek (13-11 atsedenean). Min hartutako jokalariek jokatu dute, baina herrenka. Dena eman dute jokatzeko moduan zeuden jokalariek, baina ezin izan dute porrota saihestu.

Zarautz 44-22 Urkunde  

Partida txarra gure mutilena, aurkari hobe baten aurka; ez dira beren mailan aritu, eta hortik dator emaitza txarra. Egoerari buelta eman, eta jarraitu behar dugu, hurrengo partida oso garrantzitsua baita.

Salento 26-23 Pulpo

Partida bikaina Olaizagan jokatu zena. Lehia gogorra bi taldeen artekoa. Edozeinek irabaz zezakeen, baina azkenean, defentsa sendo baten ondoren, gureen aldekoa izan zen emaitza. Zorionak eman behar zaizkie gure mutilei, beren jarreragatik eta erakutsitako gogoagatik: horrek eraman zituen garaipenera.

Alcorta Forging Group 30-29 Egia Kopidin

Azken segundoan sartutako gol batek eman zion garaipena Alcorta Forging Group taldeari (30-29, Egia Kopidin-en aurka). Berdintasuna izan zen nagusi (17-17 atsedenean).  AP-8an izan zen istripuak eragina izan zuen, atezainik gabe aritu baitzen Egia taldea (bi atezainak batera zetozen Elgoibarrera, eta auto-ilaran harrapatuta geratu ziren), eta haien ordez jokalari batek jokatu baitzuen. Gojko Vucinicen jokalariek zalantzekin hasi zuten partida, batez ere defentsan, baina bigarren zatian finago aritu ziren, eta bi puntu garrantzitsu eraman zituzten poltsikora.


CHICAS

Jornada en la que hemos cosechado resultados de todo tipo, buenos y no tan buenos.

El cadete territorial NEURRI perdió (26-14) contra el Leizarán en Andoain. Partido duro en el que empezamos jugando muy bien pero pronto nos acomodamos. lo que hizo que nos ganaran por un abultado resultado. De esto sacamos la conclusión de que nunca hay que tirar la toalla y que hay que luchar hasta el final.

El TECNIFUELLE cadete territorial, en cambio, logró una meritoria victoria (13-14) contra el siempre difícil Pulpo en Zumaia. Empezamos con un 7-1 en contra y cuando más dificultades teníamos nos pusimos las pilas y empezamos a arrear. Gran trabajo el de nuestras chicas, que demostraron tener mucho amor propio.

El cadete de Liga Vasca SALENTO GELATI no pudo lograr la victoria contra el Pulpo en Zumaia (28-21). Mal primer tiempo en el que jugamos sin concentración y sin actitud (17-6). En el segundo tiempo el equipo se puso las pilas y reaccionó, aunque ya fuera tarde. La conclusión que hemos sacado es que este grupo tiene calidad, y que con trabajo e interés los resultados seguro que llegarán pronto. ¡¡¡AUPA SALENTO GELATI!!!. Confiamos plenamente en vosotras.

El ARILAN Juvenil Territorial se alzó con una trabajada victoria contra el Eharialde de Gasteiz (17-29). Primera parte muy igualada, tanto en un lado como en el otro ha habido muchas pérdidas de balón, y en ataque ninguno de los dos equipos ha estado muy fino (9-11 al descanso). En la segunda parte nuestras chicas han salido muy enchufadas en defensa, la base de los triunfos, ¡LA DEFENSA! Eso ha favorecido que hiciéramos muy buenos contraataques y nos fuéramos en el marcador. En definitiva, gran partido.

El Juvenil Liga Vasca ASTIGARRAGA se impuso al Pulpo (24-25) en Zumaia. Partido no apto para cardíacos. Primeros compases buenos aprovechando bien los contraataques, tres arriba al descanso. Comienzo de la segunda mitad haciendo bien las cosas pero sin acierto de cara a portería; el Pulpo se nos acercó poniéndose por delante en fases del encuentro. Minutos finales muy apretados para llegar al último minuto de infarto, pero al final pudimos aprovechar la última ocasión y nos llevamos los dos puntos para Elgoibar.

Por último, las chicas del senior LAUKO salieron derrotadas de Basauri por (26-11). El Basauri hizo gala de ser uno de los gallos de la categoría. Desarrolló un juego muy eficaz y de gran calidad, que no pudimos desarbolar. Hay que olvidar cuanto antes esta derrota y desde hoy mismo entrenar duro, corregir los errores y afrontar los próximos partidos con optimismo.

¡GORA SANLO!

¡SIRE KETAKE BU!

 

CHICOS

Zarautz 29-18 Bankoa

Portero lesionado. Un jugador en su lugar. Calentando, se han lesionado dos jugadores de primera línea. A eso hay que añadir que este año somos pocos. Mientras a los chicos les ha aguantado el fuelle han estado muy bien (13-11 primeros 30 minutos). Los dos jugadores que se han hecho daño en el calentamiento han salido a la cancha, renqueando, a aportar. Jugadores que el año pasado jugaban 25-30 minutos, hoy han tenido que jugar 60 minutos y se han dejado la piel.

Zarautz 44-22 Urkunde  

Desastre de partido por nuestra parte: un rival superior a nosotros, y si añadimos que no supimos estar a la altura de la situación, de ahí viene el resultado final. No queda más que recuperarse del golpe y seguir.  Próximo partido muy importante.

Salento 26 – 23 Pulpo

Gran partido el disputado en Olaizaga. Un tira y afloja de ambos equipos que pudo decantar la victoria hacia cualquiera de los dos lados, pero tras una defensa muy intensa, se decantó del lado elgoibarrés. Simplemente felicitar a los chavales por la actitud y las ganas mostradas en todo el partido, lo cual nos llevó a la victoria.

Alcorta Forging Group 30-29 Egia Kopidin

Un gol del Alcorta Forging Group sobre la misma bocina que anunciaba el final del choque dio la victoria al conjunto elgoibartarra sobre el Egia Kopidin, por 30-29. El choque estuvo marcado por la igualdad (llegando al descanso 17-17) y, también, por el accidente que colapsó la AP-8 la tarde-noche del jueves. El conjunto donostiarra tuvo que poner a uno de sus jugadores de campo a defender la portería, ya que sus dos porteros viajaban en el mismo coche y se vieron atrapados en el caos circulatorio, lo que les impidió llegar a Elgoibar para el partido. Los de Gojko Vucinic tuvieron un inicio titubeante, sobre todo en la defensa, pero en la segunda parte enderezaron el rumbo llevándose al final del partido 2 puntos importantes.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *