Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/20-21

Publicado el

NESKAK

Erabat sartuak gaude denboraldi berrian: lehian dauzkagu gure talde guztiak.

CIMDE talde infantilak Bergarari irabazi zion (23-15). Lehen zatia geldo samarra izan da bi taldeen partetik; bigarren zatian, berriz, erritmo biziagoa jarri dute gureek, oso ondo amaitutako kontraerasoekin eta piboteekiko joko kalitatezkoarekin.

PNEUMAXeko infantilek, bestalde, galdu egin zuten Pulporen aurka etxean (4-23). Ligako lehen partida zen, eta aurkari bikain baten kontra aritu behar izan zuten gureek.  Hasieran aukera batzuk izan zituzten gureek, baina aurkarien atezaina bikain aritu zen. Bigarren zatian defentsa sendoa erakutsi zuten zumaiarrek, eta ezin izan genuen golik egin. Ikasteko eta akatsak zuzentzeko partida izan zen.

BACALAOS ALKORTAk erraz gainditu zuen Irauli (24-7). Ligako lehen partida, eta erraz nagus gatzaizkio aurkariari. Ez dago, hala ere, erlaxatzerik, asko baitaukagu oraindik ikasteko eta hobetzeko.

DARIOko infantilek galdu egin zuten Bidasoaren aurka (23-26). Galdu arren, partida ona jokatu zuten gureek, kalitate eta intentsitate handikoa.

Infantil guztiak hasten ari zarete, gogor entrenatzen, eta jarrera horrekin zalantzarik ez daukagu jokalari bikainak izango zaretela.

Lurralde Ligako TECNIFUELLEko kadeteek  ezin izan zuten Bidasoa on baten aurka (16-36). Hasieratik etsi zuten gureek, aurkariaren maila ikusita. Defentsan askoz sendoago aritu ziren eta kontraeraso erabakigarriak sortuz.

Lurralde Ligako NEURRIko kadeteek  ere galdu egin zuten Carpinterias Vascongadas-en aurka (22-26). Partida polita eta berdindua. Berriz ere partidan sartzea kostatu zaigu, baina pixkanaka lortu dugu, eta berdinketarekin joan gara (11-11). Bigarren zatian, 6-0 defentsa egin ziguten, eta arazo handiak sortu zizkigun. Gure nesken partida ona. Hau da jarraitu beharreko bidea.

ARILANeko Lurralde Ligako jubenilek erraz irabazi zuten ordiziaren aurka (28-6). Hasieratik aurreratu gare, gure defentsari esker; hala ere, huts batzuk izan ditugu golak sartzeko orduan, batez ere haien atezainaren geldiketengatik. Zorionak talde osoari. Pozik gaude zuen lanarekin Ikusioz lan egiten jarraituko dugu!!

Euskal Ligako partidetan, denetarik izan genuen Ermuko Errotabarrikoen kontra.

SALENTO GELATIko kadeteek galdu egin zuten (25-31). Oraingoan oso kontzentratuta atera ziren kantxara, hasieratik lan egiteko eta borrokatzeko gogoz. Detaileengatik ihes egin zigun partidak. Ikusten ari gara neskak hoberantz doazela pixkanaka. Astean gogor lan egiten jarraituko dugu, eta asteburuan Aialaren aurka daukagun partida gogorrari aurre egingo diogu. Zorte onane, neskak!! Garaipenaren bila!!

ASTIGARRAko jubenilek, bestalde, irabazi egin zuten (32-11). Partida konpletoa jokatu zuten gureek, hasieratik eta inoiz ere erlaxatu gabe. Defentsa-lan zoragarria.

LAUKOko gure erreferente seniorrek ere Errotabarriren kontra irabazi zuten (32-11). Partida bikaina gure neskena, hasieratik gogo biziz eta defentsa-lan zoragarria eginez. Maila ona erakutsi zuten postu guztietan. Gogo handiz ikusten zaituztegu, neskak: seguru gaude asko gozatuko dugula aurten zuen jokoarekin.

SIRE KETAKE BU!!!!!

 

MUTILAK

Urola 28 – Beristain 23

Atsedenaldira 10-17 joan ondoren, eta taldea bikain aritu eta gero, arbitroen erabaki zalantzagarri batzuek partida aldatu zuten, eta garaipenak ihes egin zigun. Taldeak finko segitu zuen, baina ezin izan zituen bi puntuak etxera ekarri.

 

Gaurve 30 – Saieko 34

Partida oldarkorra eta itsusia bi taldeetako jokalarien aldetik. Talde bat ere ez zen konforme geratu. Agresibitate handia ikusi zen kantxan, eta horrek eraman zuen 4 txartel gorri eta beste horrenbeste hori ikustera. Atsedenera 14-16 emaitzarekin iritsi ziren, eta amaieran kanpokoek irabazi zuten.

 

Zubacor 20 – 21 Zarautz C

Partida benetan polita larunbat eguerdian IMHko kiroldegian ikusi genuena. Berdinduta joan zen partida guztia, eta azken 5 minutuak benetan afizioa egiten duten horietakoa izan zen. Pausoz pauso aurrera jarraitzen dugu, eta astean lantzen diren jokaldien emaitzak partidetan ikusten ditugu. Hau da segitu beharreko bidea! Aupa Zubacor!

 

Urnieta Artola Harategia 29 – 20 Pizzeria Salento Elgoibar

Partida bizia Urnietan jokatu zena; beti atzetik joan dira gureak. Minutu batzuetan ia-ia berdindu dugu partida, baina haien atezainek eta posteek ez digute utzi. Emaitzak ez du islatzen partidan gertatutakoa. Lanean segitu beharko da, eta hurrengo partidan pentsatzen hasi. Eutsi, Salento!

 

Urkunde 27 – Corazonistas 21

Nerbio eta tentsio handiko partida, gure partetik behintzat, Olaizagan jokatu zena. Hasiera txarra izan zuen partidak: lehen zatian atzetik joan ziren, baina pixkanaka zentratuz joan ziren, eta markagailua irauli zuten. Behar zuen taldeak halako garaipen bat, morala igotzeko.  Aurrera, mutilak!

 

Uharte 25 – 25 Alcorta Forging Group

Partida gogorra larunbat arratsaldean Uharteren kantxan jokatua. Elgoibarkoak aurretik joan ziren lehen zatian, sei golen aldea ateratzeraino: defentsan oso ondo aritu ziren Vucinicen mutilak, eta sei gol besterik ez zituzten sartu aurkariek lehen 20 minutuetan. Erasoan ere ondo aritu ziren, pazientziaz eta etsi gabe. Alcorta Forging Group taldekoek lanean segitu zuten bigarren zatian ere, dena emanez. Azkenean Uhartekoak hurbildu, eta 25-25 amaitu zen partida. Emaitza gazi-gozoa, ikusita nola joan zen partida, gureek garaipena merezi izan zuten eta. Aurrera begira, ordea, baikorrak izateko arrazoiak ikusten ditugu, mutilak zentratuta eta garaipen gosez ikusten ditugulako. Segi lanean, mutilak.


CHICAS

Ya estamos metidas de lleno en la nueva temporada, con todos nuestros equipos en plena competición.

Nuestro equipo infantil CIMDE ganó al Bergara (23-15). En el primer tiempo el partido ha sido un poco lento por las dos partes. En el segundo, en cambio, el ritmo ha sido más rápido en ataque, con contraataques muy bien ejecutados y juego con nuestras pivotes de mucha calidad.

Por otro lado el PNEUMAX no pudo con el Pulpo en Elgoibar (4-23). Primer partido de Liga en el que nos vimos superadas por un gran rival. Al principio del encuentro hicimos bastantes ocasiones, pero nos encontramos con una gran portera que tuvo su día; en la segunda parte ellas con una gran defensa nos impedían materializar las ocasiones. Partido para aprender y para corregir errores.

El BACALAOS ALKORTA vapuleó al Irauli (24-7). Primer partido de Liga en el que hemos sido muy superiores a las contrarias; pero no hay que relajarse, porque tenemos mucho que aprender y mejorar.

Por último, nuestro equipo infantil DARIO perdió contra el Bidasoa (23-26). A pesar de la derrota, nos quedamos muy satisfechos con el encuentro. Nuestras chicas jugaron un gran partido de mucha calidad e intensidad.

Todas estáis empezando  a jugar a balonmano, entrenando a tope, y con esta actitud no tenemos ninguna duda de que llegaréis a ser unas grandes jugadoras.

Las cadetes territoriales del TECNIFUELLE no pudieron con el gran equipo del Bidasoa (16-36). Partido en el que desde el principio nuestras chicas tiraron la toalla ante la superioridad del rival. Ellas mucho más fuertes en defensa y con unos contraataques letales.

El cadete territorial NEURRI perdió (22-26) contra Carpinterias Vascongadas. Partido entretenido y muy igualado. Una vez más nos ha costado meternos en el partido, pero poco a poco nos hemos ido poniendo las pilas (11-11 al descanso). En la segunda parte nos plantearon una defensa 6-0 que nos dio muchos problemas. Buen partido de todas nuestras chicas: este es el camino a seguir.

El juvenil de territorial ARILAN ganó en un cómodo partido al Ordizia (28-6). Desde el principio nos hemos ido en el marcador gracias a nuestra gran defensa; aun así hemos errado bastantes ocasiones, en gran medida por el gran trabajo de su portera. Zorionak a todo el equipo. Muy contentos/as con el trabajo de nuestras juveniles. ¡¡¡Seguiremos trabajando con ilusión!!!

En nuestros partidos de Liga Vasca hemos tenido una de cal y otra de arena contra las chicas del Errotabarri.

El cadete SALENTO GELATI perdió (25-31). Esta vez salimos a la cancha muy concentradas y con ganas de pelear desde el minuto uno. Un encuentro que se nos escapó por detalles. En este equipo se ve que poco a poco todas nuestras chicas van evolucionando y mejorando. Seguiremos trabajando duro durante la semana y afrontamos con mucha ilusión el difícil compromiso que tenemos la siguiente jornada contra el Aiala. ¡¡Suerte, neskak, y a por todas!!

El Juvenil ASTIGARRA venció (32-11). Partido muy completo que realizamos desde principio a fin, sin relajarnos en ningún momento y no dejando al rival acercarse en el marcador. Gran trabajo de nuestra defensa.

Nuestro referente femenino senior LAUKO ganó (32-11). Gran partido de nuestra chavalas, enchufadas desde el primer minuto y con un trabajo defensivo pletórico. Gran nivel en todos nuestros puestos. Se os nota con muchas ganas este año y estamos seguros que disfrutaremos muchísimo esta temporada con vosotras.

SIRE KETAKE BU!!!!!

 

CHICOS

Urola 28 – Beristain 23

Tras el 10-17 al descanso, con un extraordinario comportamiento del equipo en todas sus líneas, algunas decisiones arbitrales que no estuvieron acertadas a nuestro parecer, el partido se nos escapó. El equipo se mantuvo firme, pero no pudo traer los puntos a casa.

 

Gaurve 30 – Saieko 34

Partido muy bronco y feo por parte de los jugadores de ambos equipos; ninguno quedó conforme, con mucha agresividad de los jugadores con el resultado de 4 tarjetas rojas y otras tantas amarillas, al descanso se llegó con el resultado de 14-16 y al termino del partido ganaron los visitantes.

 

Zubacor 20 – 21 Zarautz C

Partido de verdad bonito el que vimos el sábado al mediodía en el polideportivo del IMH. El resultado fue muy ajustado durante todo el partido y en los últimos 5 minutos fue un partido de los que hace afición. Paso a paso seguimos adelante y lo que trabajamos durante la semana lo vemos materializado en los partidos. Este es el camino a seguir. Aupa Zubacor!

 

Urnieta Artola Harategia 29 – 20 Pizzeria Salento Elgoibar

Partido intenso el disputado en el campo de Urnieta en el que hemos ido a rebufo durante los 60 minutos. Durante varios momentos hemos estado a punto de poder empatar el partido y cambiar la dinámica del mismo, pero los porteros del Urnieta y algunos palos han hecho que no fuera el día.

El resultado no refleja la realidad del partido, pero toca seguir trabajando y pensar en el próximo rival. Eutsi Salento.

 

Urkunde 27 – Corazonistas 21

Partido con muchos nervios y tensión, por nuestra parte, el jugado el sábado en Olaizaga.  Mal comienzo de partido, primera parte por detrás en el marcador, después los chavales se fueron asentando y dieron la vuelta al partido.  Golpe de moral que hacía falta en el vestuario. Aurrera, mutilak!

 

Uharte 25 – 25 Alcorta Forging Group

Partido duro vivido el sábado a la tarde en la cancha del Uharte. Los de Elgoibar, fueron por delante en la primera parte llegando a tener rentas de hasta seis goles. Los chicos de Vucinic, trabajaron muy bien en defensa donde el Uharte había conseguido sólo 6 goles en su casillero para el minuto 20 de la primera parte. El ataque también, con mucha paciencia y continuidad daba sus frutos. Los de Alcorta Forging Group siguieron trabajando en la segunda parte hasta vaciarse por completo. Los de Uharte llegaron a recortar en el marcador llegando al final en el marcador en un 25-25. Un resultado que da una sensación agridulce porque el equipo mereció los dos puntos, pero de cara a futuro nos transmite una sensación positiva ver que los chicos están centrados y con ganas de ir hacia arriba en la clasificación. Segi lanean, mutilak.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *