Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10-11/31-03-04

Publicado el

NESKAK

Santu Guztien zubiak baldintzatutako jardunaldia izan da, normalean baino partida gutxiago izan dituena jokoan

NEURRIko kadetek partida bikaina jokatu arren, ezin izan zuten Aiala garaitu Olaizagan (21-23). Intentsitate handiko partida, hasieratik gure neskak entxufatuta aritu zirela. Hau da jarraitu beharreko bidea. Kategoria hauetan, emaitza ez da garrantzitsuena: ikusten ari gara hazten eta aurrera egiten ari zaretela. Segi berdin!

TECNIFUELLEk, berriz, meritu handiko garaipena lortu zuen Egiaren aurka (18-17). Markagailu laburra, jokalariak urduri aritu zirelako: izan ere, oso garrantzitsuak ziren bi puntuak bi taldeentzat.

ARILANeko jubenilek mendean hartu zituzten Bergarakoak etxean (29-13). Garaipena ez zen arriskuan egon, nagusitasuna nabarmena baitzen. Hala ere, zuzendu beharreko akats batzuk ikusi genituen.

Euskal Ligako kadete eta jubenilak Bilbora bidaiatu zuten, San Adrianen aurka jokatzeko.

SALENTO GELATIko kadeteek galdu egin zuten (35-27). Ondo borrokatutako partida izan zen, batez ere lehen zatian (12-10 atsedenaldira). Bigarren zatian erlaxatu egin ziren gureak, eta kontzentrazio falta ere nabaritu genuen: hori aprobetxatu, eta 8 golen aldea atera zuten aurkariek, berdindu ezineko desabantaila gureentzat. Lanean segituko dugu: autoestima pixka bat bakarrik behar dute gure neskek, partidak irabaz ditzakezuela sinestea.

ASTIGARRAGAko jubenilek ondo landutako garaipena lortu zuten (21-38). Partida bikaina gure neskena: baloi-lapurtzeak defentsan, kontraeraso onak eginez, atsedenaldira 12-21 joatea lortu zuten. Bigarren zatian, berdintsu, aurkariak ondo borrokatu ziren arren. Okerrena izan da Ainhoaren lesioa: lehendik zuen lesioa berritu zaio, eta ea ez den susto bat baino. Animo guztiak, Ainhoa!

GORA SANLO

SIRE KETAKE BU

 

MUTILAK

Usurbil 41 – 22 Urkunde

Urkundek usurbilen aurka jokatu du, eta galdu (41-22). Guk geuk galdu dugu partida: ez dugu erakutsi taldean jokatzen dakigunik. Mutilek izan dituzte jarraitzaileak eta animoak, baina ez da nahikoa izan. Espero dugu laster etortzea erreakzioa  eta aste honetako partidan dena ematera ateratzea gure mutilak. Guk haiek animatzen segituko dugu. Aupa Urkunde! Gora gure mutilak! Ez etsi! Beti izango gaituzue alboan!

 

Somos Eibar 24 – 23 Alcorta Forging Group

Partidu zirraragarria pasa den asteazkenean Ipurua kiroldegian bizitakoa. Partida estua izateaz gain markagailuan, non bi taldeak kantxan erabat hustu ziren; entrenatzaileek ere beren zeresana izan zuten jokaldiak diseinatzen: bere fruituak eman zituen prestakuntza horrek. Somos Eibar atsedenera 5 golen errentarekin iritsi zen, baina bigarren zatian Alcortak erakutsi zuen defentsa zailduarekin eta eraso egokiarekin diferentzia hori denbora gutxian berdindu zen. Azken minutura bi taldeak irabazteko aukerarekin iritsi ziren, non Elgoibarko taldeak 2-3 aukera izan zituen atezainaren aurrean partida aurrera ateratzeko baina azkenean Somos Eibarren erasoa eraginkorragoa izan zen. Txalotu besterik ez dago bi taldeek kantxan izandako jarrera, eta animatu beharra daukagu gure taldea; izan ere, jarrera honekin iritsiko dira emaitza positiboak.


CHICAS

Jornada que ha estado condicionada por el puente de todos los santos y en el que hemos tenido menos partidos de lo habitual.

A pesar de que nuestro de cadete territorial NEURRI jugó un magnífico partido, no pudo contra el Aiala en el polideportivo (21-23). Encuentro muy intenso en el que nuestras chicas estuvieron muy enchufadas desde el minuto uno. Este es el camino a seguir para lograr los objetivos que nos hemos marcado. En estas categorías el resultado no es lo más importante y se os ve evolucionar y progresar fenomenalmente. ¡Seguir así!.

El TECNIFUELLE en cambio consiguió una meritoria victoria contra el Egia (18-17). Marcador bastante corto, partido en el que pudimos apreciar el nerviosismo de todas las jugadoras ya que los dos puntos eran muy deseados por los dos equipos.

EL juvenil ARILAN se impuso con autoridad al Bergara en Elgoibar (29-13). Partido en el que la victoria nunca estuvo en peligro. Demostramos una gran superioridad. De todas maneras también se cometieron errores que hay que corregir.

Las cadetes y las juveniles de Liga Vasca viajaron a Bizkaia para enfrentarse al San Adrián.

Las chicas del cadete SALENTO GELATI perdieron (35-27). Partido que peleamos muy bien en el primer tiempo donde no pudimos ponernos por delante por el buen trabajo de su portera, 12-10 al descanso. En el  segundo tiempo nos relajamos y nos faltó un poco de concentración lo que hizo que nuestro rival se aprovechara sacando una ventaja de 8 goles en los diez primeros minutos que ya fue imposible recuperar. Seguiremos trabajando con este grupo, y solo os falta un poco de autoestima y creeros que podéis lograr las victorias.

El juvenil ASTIGARRAGA consiguió una muy trabajada victoria (21-38). Muy buen partido de nuestras chicas contra el San Adrián, con anticipaciones en defensa y saliendo muy bien al contraataque hizo que nos fuéramos enseguida en el marcador, 12-21 al descanso. Segunda parte tónica parecida con superioridad en el juego, pese al pundonor de las rivales que han luchado en todo momento. Lo peor nuestra jugadora Ainhoa que se ha resentido de la lesión de la que se acababa de recuperar. Ánimo esperamos que solo sea un susto.

 

GORA SANLO

SIRE KETAKE BU

 

CHICOS

Usurbil 41 – 22 Urkunde

Hoy el Urkunde ha jugado contra el Usurbil. Hemos perdido 41-22. Y lo hemos hecho solitos. Esta vez no hemos demostrado ser un equipo que trabaja conjuntamente. Nuestros chavales han ido cayendo a pesar de los gritos de su incondicional afición. Espero que reaccionen pronto y esto sirva para que el próximo fin de semana salgan a darlo todo. Nosotros seguiremos a su lado. Aupa Urkunde! Gora gure mutilak! Ez etsi! Beti izango gaituzue alboan!

 

 

Somos Eibar 24 – 23 Alcorta Forging Group

Partido trepidante y emocionante el vivido el miércoles pasado en el polideportivo Ipurua. Fue un encuentro reñido, donde los dos equipos se vaciaron físicamente y los entrenadores trataban de diseñar en la pizarra jugadas elaboradas que luego daban sus frutos en la cancha. El Somos Eibar llegó al descanso con una renta de 5 goles, la cual el Alcorta diluyó en la segunda parte con una gran e intensa defensa y con un acierto y orden en el ataque. Los dos equipos llegaron al último minuto con opciones de llevarse el partido, teniendo el Alcorta 2-3 ocasiones claras delante del portero que no se culminaron y el Somos tuvo más acierto en el ataque. No queda más que felicitar a los dos equipos por el partido realizado y animar a los nuestros para que sigan este camino; al final, llegarán los resultados.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *