Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/11/10-11

Publicado el

NESKAK

Intentsitate handiko partiduak asteburu honetakoak.

BACALAOS ALKORTAko infantilak Saiekokoei nagusitu zitzaizkien Elgoibarren. Gogo handiz hasitako partidua gureen aldetik; gero, zertxobait erlaxatu ziren, eta aurkariak, hori aprobetxatuz, atsedenean 4 golera jarri ziren. Bigarren zatia, zoragarria: gure neskek dena ondo egin zuten. Garaipen bikaina: Segi berdin!

 

DARIOkoek, berriz, ezin izan zuten Saiekoko beste taldearen aurka irabazi (14-18). Ikasteko partidu horietakoa asteburu honetakoa: gure neskak ez ziren kontzentratuta aritu, eta, aurkari guztiak zailak direnez, ezin zaie ezer oparitu. Konfiantza daukagu zuengan, talde bikaina zaretelako: iritsiko dira garaipenak.

 

CIMDEko infantilek, azkenik, garaipena lortu zuten Ordiziaren kontra  (25-12). Defentsa-lan ikaragarria gure neskena, eta erasoan ere ondo, baloiak ondo jasoz eta golak eginez. Partidu biribila gureena.

 

TECNIFUELLEko kadeteek ezin izan zuten Bera Bera menderatu Donostian (15-12). Ondo hasitako partidua, defentsa ezin hobearekin; baina, aurkarien kontraeraso batzuen ondorioz, berdinduta amaitu zen lehen zatia (7-7). Bigarren zatian aurkariek defentsa aldatu zuten (6-0 defentsa jarriz), eta nahikoa arazo sortu zizkigun horrek. Hegaletatik ahalegindu ginen partidua aurrera ateratzen, baina atezain aurkariaren geldiketekin, ezin izan zen.

 

NEURRIko kadeteek 17-18 irabazi zieten beti lehiakorrak diren Bera Berakoei. Lehen zati zoragarria: sendo defentsan eta eraginkor erasoan (4-11 atsedenean). Bigarren zatia orekatuago joan zen, baina aurrera atera ahal izan genuen partidua.

 

Lurralde Ligako ARILANeko jubenilek 13-20 irabazi zuten Urnietan. Partidu biribila gureena, hasi eta buka. Defentsan oso gogotsu hasi ziren gureak, eta horrek kontraeraso onak sorrarazi zituen. Bigarren zatian aurkariak hobeto ibili ziren defentsan, eta joko pasibora eraman gintuzten behin baino gehiagotan; ondo erreakzionatu genuen, ordea, eta bi puntuak etxera ekarri.

 

Aste honetan, Kukullaga hartzen genuen etxean Euskal Ligan, aurkari beti zaila.

SALENTO GELATIko kadeteek 16-31 galdu zuten. Bagenekien partidua oso zaila izango zela, aurkarien aurreko emaitzak ikusita (kategoriako talde onenetakoa dugu). Beste behin, gure jokalarien lehen zati oso ona, bai defentsan eta bai erasoan (11-12 atsedenean). Bigarren zatian lehenbiziko garaipena lortzeko beldurra somatu dugu, eta haiek eraman zuten garaipena, esperientzia hobea erakutsita. Zuen buruengan konfiantza handiagoa izatea falta zaizue: gu seguru gaude edozeini irabazteko moduko taldea daukazuela. GORA SALENTO GELATI!

 

ASTIGARRAGAko jubenilek ez zuten egun onena izan, eta galdu egin zuten  (19-27). Ez genuen egin egiten dakiguna. Defentsa bortitzarekin etorri zen Kukullaga, eta ez ziguten jokatzen utzi: haien atezainak ere jaurtiketa guztiak gelditzen zituzten. Guri ezer ez, eta haiei dena ateratzen zitzaien ondo. Kirolean era horretako egunak izaten dira, eta ahalik eta ondoen eramaten ikasi behar da, beti ikasiz eta hurrengo partiduetarako egoerari buelta emanez.

 

Azkenik, gure ordezkari nagusiak, LAUKOko seniorrak, fin aritu ziren Berangoren aurka Olaizagan (27-22). Defentsa-lan ikaragarria egin zuten, eta atezainak ere bikain aritu ziren. Erasoan, ondo atera ziren astean prestatutako jokaldiak. Nabaritzen da gozatzen duzuela eskubaloiarekin, neskak: partiduetan ikusten da hori.

GORA SANLO!

SIRE KETAKE BU!

 

MUTILAK

Gaurve 27 – 28 Corazonistas

Partidu polita eta lehiatua igandean Olaizagan bizi izan genuena; aurrez aurre, Gaurve eta Corazonistas. Gogoak jarri zituzten gure mutilek, baina dena ez zen ondo atera. Atsedenean, 11-13 galtzen. Bigarren zatian, etxekoak aurreratzea lortu zuten, baina azkenean gasteiztarrek irabazi zuten, gol bakar baten aldearekin (27-28).

Lan eginez eta ahaleginduz, iritsiko dira garaipenak. Animo, mutilak!

 

Il Capo Ondarribia 17 – Beristain 34

Garaipen argia eta garbia, inongo zalantzarik uzten duen horietakoa. Talde lana eginez ekipoak bere nortasuna erakutsi du hasiera-hasieratik. Defentsan sendo eta erasoan baloia alde batetik bestera mugituz, zirrikitua aurkitu arte, eta hau guztia erritmo bizia ezarriz. Taldea gora dator, eta Gabonak iristeko daude oraindik. Jokalarien seriotasuna eta kontzentrazioa aipatzeko modukoak dira: entrenatzailearen esanak betez neurketa guztian zehar.

 

Bankoa 20 – Urnieta 23

Partidu noblea bi taldeen artekoa. Dena eman dute biek kantxan. Bi porteriak ondo babestuak egon dira. Baloia hartzean egindako hutsek, punteria faltak eta nekeak (gutxi gara taldean) eraman dute gure taldea porrotera. Moralaren aldetik fuerte daude gure mutilak, eta talde trinkoa osatzen dute, kontu garrantzitsua oso.

 

Urduliz 15 – Urkunde 45

Garaipen erosoa gure mutilena: bi puntu gehiago, sailkapen orokorrerako beharrezko ditugun bi puntu. Datozen partiduak oso garrantzitsuak dira. Aurrera, mutilak!

 

Zubacor 20 – Zarautz A. 35

Partidu gogorra zarauztarren aurka jokatu duguna, arerio on baten aurka. Astean landutako jokaldiak praktikan jartzea lortu dugu, eta ondo irten zaizkigu momentu batzuetan; beraz, hori da jarraitu beharreko bidea. Egunero ikasten eta aurrerapausoak ematen jarraitzen degu, nahiz eta emaitzek ez lagundu, baina mutilen esfortzua eta ikasteko gogoak dira guretzat garrantzitsuena. Eutsi, Zubacor!

 

Egia Kosko taberna 28 – Pizzeria Salento Elgoibar 25

Zuzeneko arerio baten aurkako partida jokatu dugu. Hasiera txar baten ostean, 6 gol aurretik jarri zaizkigu, baina defentsa gogortuz eta gola sartzeko genituen aukerak gol bihurtuz, atsedenaldira gol bat aurretik joatea lortu dugu. Bigarren partean, berdin hasi gara, eta berriro aurretik jarri zaizkigu, baina oraingoan ezin izan diogu eutsi markagailuari. Dena den, zeukaten guztia eman dute mutilek, eta hori goraipatzekoa da.

 

Alcorta Forcing group 23 – Trapagaran 23

Partidu zaila pasa den larunbatean Olaizaga kiroldegian bizi izan genuena, aurkari zail baten kontra (bigarren postuan, ligan), kantxa barruan bere betebeharrak zeintzuk diren ondo dakien talde baten kontra.

Hasiera baten, bagenekien Trapagaran sendo hasiko zela, eta horren ondorioz 4 goleko errenta hartu zuten segituan. Hala ere, erreakzionatzen jakin dugu eta lehenengo zatia bukatu aurretik partiduan geusartu gara berriro. Hau baloratzekoa da: izan ere, horrelako kalitateko aurkarien kontra ez baita izaten erraza markagailuan horrelako diferentziak berreskuratzea.

Bigarren zatiaren hasieran, ikusita Alcortaren erasoak min egiten zuela Trapagaranen defentsan, hauek defentsa birmoldatu behar izan dute, irekiago ezarriz. Hala ere, gure mutilek defentsa mota hau oso ondo irakurri dute eta honek abantaila eman digu markagailuan 10 minutu falta zirenean partida bukatzeko, benetako aukerekin partida irabazteko.

Azkenean puntu bat zakura: zapore gazi-gozoa laga digun puntua. Alcorta taldearen partetik, eskerrik asko Olaizaga kiroldegira gerturatu ziren jarraitzaile guztiei, eta baita partiduan zehar beraiek emandako bultzadari. Benetan gozamen hutsa da kantxa horrela ikustea.


CHICAS

Jornada llena de intensidad para nuestros equipos este fin de semana.

 

El infantil BACALAOS ALKORTA se impuso 21-19 al Saieko en Elgoibar. Partido en el que hemos empezado con muchas ganas, jugando un muy buen balonmano; luego hubo una fase de relajación en la que las rivales se pusieron 4 goles por delante al descanso. Segundo tiempo para enmarcar, nuestras chicas jugaron muy bien en todos los aspectos del juego. Gran triunfo, y a seguir trabajando.

 

Por otro lado, el infantil DARIO no pudo con el otro equipo de Saieko (14-18). Partido para aprender, nuestras chicas no estuvieron del todo concentradas, todos los rivales son difíciles y ayer se demostró que para ganarles hay que poner toda la carne en el asador. Confiamos en vosotras porque sois un fenomenal equipo y las victorias llegarán.

 

Por último el también infantil CIMDE se alzó con la victoria contra el Ordizia (25-12). Gran trabajo de nuestra defensa, y en ataque recibiendo balones en carrera, culminando jugadas de gol. Magnífico encuentro de nuestra cantera.

 

Las cadetes del TECNIFUELLE no pudieron contra el Bera Bera, en Donosti (15-12). Partido que empezamos muy bien, con una defensa increíble pero varios contraataques de las rivales hizo que fuéramos al descanso empate a 7. Segunda parte en la que nos cambiaron la defensa a un 6-0 que nos dio muchos problemas. Nosotras intentamos sacar el partido adelante por los extremos pero fue imposible porque la portera donostiarra tuvo su día.

 

El cadete NEURRI ganó (17-18) al siempre difícil Bidasoa. Primera parte para enmarcar: fenomenales en defensa y letales en ataque (4-11 al descanso). Segunda parte mucho más nivelada, pero pudimos sacar el partido adelante.

 

El Juvenil Liga Territorial ARILAN ganó 13-20 en Urnieta. Partido muy bien jugado los 60 minutos, en el que no tuvimos baches relevantes en el juego. Las chavalas empezaron muy enchufadas en defensa, y eso nos ayudó a hacer goles fáciles al contraataque. En la  segunda parte ellas mejoraron en defensa y nos llevaron en varias ocasiones al pasivo: con un tiempo muerto que pedimos, reaccionamos y nos llevamos los dos puntos para casa.

 

Esta semana en Liga Vasca nos hemos enfrentado al siempre difícil Kukullaga en Elgoibar.

 

El cadete SALENTO GELATI perdió 16-31. Desde el principio sabíamos que el partido iba a ser duro ya que el rival había demostrado en otros encuentros que es uno de los mejores equipos de la categoría. Una vez más, gran primera parte de nuestras jugadoras, tanto en defensa como en ataque (11-12 al descanso). En la segunda parte hemos acusado la responsabilidad de la primera victoria y ellas con más oficio se llevaron el triunfo. Os falta un poquito más de confianza en vosotras mismas, porque los demás estamos seguros de que podéis competir y ganar contra cualquiera. ¡GORA SALENTO GELATI!

 

El ASTIGARRAGA no tuvo su día contra el Kukullaga (19-27). Partido en el que no hemos jugado como nosotras sabemos. El Kukullaga ha venido con una defensa dura que no nos ha dejado jugar en ningún momento y las porteras rivales nos paraban todos los lanzamientos. Ayer fue un día en el que a ellas les salía todo y a nosotras nada. En el deporte hay que saber convivir con estas circunstancias y salir reforzado para poner todavía más ganas en los próximos encuentros.

 

Por último nuestro exponente femenino, el sénior LAUKO, jugó un gran partido contra el Berango en Olaizaga (27-22). Gran trabajo defensivo, muy bien respaldado por nuestras porteras. En ataque poniendo en práctica todo lo entrenado en la semana. Se os ve que disfrutáis con el juego y eso se nota en los partidos.

 

GORA SANLO!

SIRE KETAKE BU!

 

CHICOS

Gaurve 27 – Corazonistas 28

Bonito y disputado partido el que vivimos ayer en el Polideportivo Olaizaga entre el Gaurve y el Corazonistas, donde se pusieron muchas ganas pero no todo salió bien. La primera parte terminó con el resultado de 11-13, y en la segunda incluso se adelantaron los locales, pero al final se impusieron los de Vitoria por un gol, con el resultado final de 27-28.

Con trabajo y ganas, pronto vendrán las victorias. Ánimo chicos.

 

Il Capo Ondarribia 17- Beristain 34

Victoria clara y limpia, de las que no dejan ninguna duda. Haciendo trabajo en grupo el equipo ha presentado su carnet de identidad desde el principio. Serio en defensa y moviendo el balon de un lado a otro en ataque hasta encontrar hueco, imponiendo un alto ritmo. El equipo viene para arriba y todavía no han llegado las Navidad es. A destacar la seriedad y concentración de los jugadores, eso sí, cumpliendo en todo momento las consignas del entrenador.

 

Urduliz 15 – Urkunde 45

Cómoda victoria de nuestro equipo que sirve para sumar dos puntos más, que falta hacen en la clasificación. Próximos partidos muy importantes. Venga, mutilak.

 

Zubacor 20 – Zarautz A. 35

Duro partido el que hemos jugado contra un gran equipo. Hemos podido poner en práctica muchas de las cosas que hemos trabajado durante la semana y en buena parte del partido han salido bien. Es el camino a seguir. Seguimos aprendiendo y dando pasos adelante día a día; aunque los resultados no nos acompañen, el esfuerzo de los chavales y las ganas de aprender son lo más importante para nosotros. Eutsi, Zubacor!

 

 

Egia Kosko taberna 28 -Pizzeria Salento Elgoibar  25

Partido contra un rival directo el que hemos jugado. En un mal inicio de partido, se nos han puesto con una ventaja de 6 goles arriba. No obstante, hemos sabido reaccionar y dar la vuelta al mismo, llegando al descanso con un gol de ventaja. El inicio de la segunda parte ha sido igual y otra vez se nos han puesto por delante, pero esta vez no hemos podido aguantar el marcador; no obstante, hay que reconocer que los chavales lo han dado todo.

 

Alcorta Forcing group 23 – Trapagaran 23

Partido contra un rival complicado, jugadores con mucha calidad técnica que saben perfectamente a lo que juegan.

Como era de esperar, ellos han empezado muy fuertes y se nos han puesto con una ventaja de 4 goles arriba. No obstante, hemos sabido aguantar y nos hemos vuelto a enganchar al partido en la primera parte, cosa verdaderamente difícil cuando se juega contra este tipo de equipos.

El inicio de la segunda, al ver que nuestro ataque estaba haciendo daño, han empezado a defender de una manera más abierta. Nosotros hemos sabido perfectamente leer esto y nos hemos puesto arriba en el marcador a falta de 10min, para llegar al final del partido con opciones para la victoria.

Al final un punto que nos deja un sabor agridulce.

De parte del equipo de Alcorta, gracias a todos los aficionados que se acercaron al polideportivo Olaizaga a animar a nuestros chavales. La verdad es que los chicos sentían el apoyo de la afición desde el primer minuto y es una gozada ver y jugar un partido cuando la cancha está llena de esta manera y con semejante apoyo. Eskerrik asko!

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *