Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/11/17-18

Publicado el

NESKAK

Bete-betean 2018-2019 denboraldian murgilduta, gure taldeak ari dira lehiaketari tamaina hartzen.

Asteburu honetan, eskolako benjaminek Aialakoak izan zituzten aurrean, Zarautzen, eta garaipen bikaina lortu zuten (19-23). Gure jokalariak bizkor ari dira ikasten eskubaloiaren oinarriak: sendo defendatu, baloia bizkor mugitu, erasoan eraginkor jokatu. Segi horrela, neskak! Zuek zarete klubaren etorkizuna!

Gure jokalari federatu gazteenek, BACALAOS ALKORTAko infantilek, ezin izan zituzten mendean hartu Aialakoak Zarautzen (20-19), partidu bikaina jokatu arren. CIMDEko infantilek, berriz,  galdu egin zuten Bera Beraren aurka (21-24). Ondo hasi ziren gureak, baina aurkariek banan-banako defentsa egiten hasi ziren, eta min egin zien gureei. Esperientzia hau ondo etorriko zaie, ikasteko eta irtenbideak bilatzeko halako zailtasunak agertzen direnean.

Azkenik, PNEUMAXek irabazi egin zuen Legazpin (7-11). Erritmoa hartzen asko kostatutako partidua izan zen. Gogo gabe bezala hasi ziren gureak, baina pixkanaka partiduan sartu ziren, lehen zatiaren erditik aurrera; handik aurrera, partidu ona egin zuten. Segi horrela, neskak! Ondo ari zarete hobetzen.

NEURRIko kadeteek garaipen merezia lortu zuten etxean ereintzaren aurka (23-17). Partidu bikaina gure neskena, une oro. Emaitza honekin, lortu dute txartela hurrengo fasea jokatzeko, talde bakoitzeko bpost lehenen artekoa. Zorte onena!

TECNIFUELLEkoek ez zuten egun onena izan, eta Eibarren aurka galdu zuten etxean (8-28). Ez zitzaigun ezer ondo atera, eta haiei, berriz, dena. Aurrera begira jarri behar da, eta porrot honek balio dezala hurrengoan gehiago borrokatzeko eta dena emateko.

ARILANeko Lurralde Ligako jubenilak ezin izan ziren nagusitu EGIAren aurka IMHn (27-33). Partidu zaila, liderra genuen-eta aurrean. Hasieran nahiko berdinduta joan zen partidua, atea ondo babestuta. Lehen zatiaren amaieran, 3 goleko errenta hartu zuten aurkariek, eta ezin izan genion buelta eman. Ez genuen etsi, hala ere, eta partiduan sartuta jarraitu genuen amaierara arte. Horixe da bidea.

Euskal Ligako gure taldeek Ereintza izan zuten aurrean Olaizagan, larunbat goizean.

SALENTO GELATIko kadeteek galdu egin zuten (17-22). Partidu gogorra, amaierara arte borrokatua. Lehen zatian defentsa gogorrekin (7-7 atsedenean). Bigarren zatian ezustekoa izan genuen defentsa mistoa jarri baitziguten aurkariek. Ondo erantzun zioten gureek. Amaiera aldean, kanporatze bikoitza izan zuten gureek, eta orduan alde egin zuen Ereintzak markagailuan. Lanean gogor segituko dugu, ilusioz, konfiantza baitaukagu garaipena iritsiko dela.

ASTIGARRAGAko jubenilek irabazi egin zuten (33-22), partidu bikaina jokatu eta gero. Talde guztiaren lan oso ona: trantsizio bizkorrak aurrean, eta defentsa sendoa atzean. Talde bikaina direla erakutsi zuten gureek, eta jokalari guztiak gogoz ari direla lanean. Okerrena, Ereintzako jokalari baten lesioa. Espero dugu ezer ez izatea eta berehala bizkortzea.

LAUKOko seniorrek partidu bikaina jokatu zuten Mundakan Urdaibairen aurka (20-34). Defentsa zoragarriak eta kontraeraso ikusgarriek ondo merezitako garaipenera eraman zituzten gureak.

¡¡¡GORA SANLO!!!

SIREKETAKEBU!

 

MUTILAK

Bidasoa Irun 19 – 18 Karakate Jatetxea

Partida lehiatua eta intentsoa. Markagailua berdinduta partidu guztian zehar (atsedenean ere, berdinketa). Azkenean, gol bakarragatik galdu zuten gureek, 19-18. Asko daukagu hobetzeko oraindik, eta lanean segituko dugu.

 

Conet 22 – 27 Gaurve

Azkenean, iritsi da Gaurve-ren garaipena. Horretarako, Burgoseko lurretara joan ginen, Miranda de Ebrora, arratsalde hotz batean. Irabazi genuen, baina latz lan eginda: lehen zati borrokatu baten ondoren, 12-13 irabazten joan ginen atsedenaldira. Epailea ez zen oso txukun aritu, eta bi taldeen kexua eragin zuen. Azkenean, irabazi ahal izan genuen (22-27). Zorionak, eta lanean segitzera!

 

Urkunde 21 – 34 Tolosa

Hamahiru golen aldeagatik galdu dugu. Eta guk bakarrik lortu dugu emaitza ziztrin hori. Talde ona daukagu, baina gure mutilek ez dakite talde bezala jokatzen.

 

Zarazpe Pulpo EK 40 – 15 Zubacor

Beste astebukaera batez, aurrera jo beharra daukagu. Emaitza gogorra jasan genuen, baina mutilak oraindik gogotsu daude. Jakinaren gainean daude gurea egunero ikastea dela, eta horrekin gogotsu jarraitzen dugu. Lehen zati ederra jokatu genuen, baina bigarrenean partidutik desagertu ginen. Horrelako egunetatik ere asko ikasten da.

 

Pizzeria Salento 29 – 33 Donibane

Gaurkoan ere ezin izan da izan. Lehen zati oso txar baten ostean, 8 gol behera joan gara atsedenaldira. Bigarren zatian, aldiz, partiduari buelta ematea lortu dugu, eta baita aurretik jarri ere, baina azkenengo momentuko akats batzuek partidua galtzera eraman gaituzte. Bigarren zatian jokatu dugun intentsitateaz jokatzen baditugu partiduak, laster helduko dira berriro hain beharrezko ditugun garaipenak.

 

Beristain 17 – Ereintza 25

Lehen faseko zazpigarren eta azken neurketa honetan garaipena Orereta aldera joan da. Taldeak azken partiduetan izandako jarrera eta jokoa erakutsi du aurrenengo zatian (9-11 atsedenaldian), nor  baino nor arituz. Aurkariak defentsa oso gogorra proposatu du hasieratik, baina etxekoak ez dira kikildu, nahiz eta urtebete gazteagoak izan. Une kritikoa eta madarikatua bigarren zatian iritsi da, hamabigarren gola lortzerakoan, markagailua ez baita mugitu hainbat minututan. Batzuek diote markagailuaren arduradunak ez ziola tekla ganoraz sakatzen, eta horrela ezin ba aurrera joan.

Liderraren aurka aritu ginela kontuan izanik, harro egoteko moduan gaude. Izan ere, 29 gol sartu dituzte batez beste.

Bukatzeko, laugarrenak geratu gara sailkapenen orokorrean, hirugarrenak gol gutxien jaso dituztenen artean eta bosgarrenak gol gehien sartu dituztenen artean.

Bigarren faserako, taldearen erronka izango da defentsa sendo mantendu eta erasoan gutxiago barkatu.

 

Alcorta Forging Group 24 – 23 Barakaldo

Partidu borrokatua eta jarraitua larunbatean Olaizaga kiroldegian bizi izan zena. Gojko Vucinic-en mutilek hasiera ona eman zioten partiduari, 3-4 goleko errentak lortuaz lehenengo zatiaren ondarrean, non aurkariak defentsan gauzak estu jartzen zituen eta erasoan pibotearekin zuen konexioa ez zen batere erraza izan gelditzen gure mutilentzat. Horretarako, defentsa intentsoa eta landua jarri behar izan zuen kantxan Alcortak. Erasoan ere, modu pausatuan baina jarraipena emanez aurkariaren atea zulatzeko aukerak izan zituzten, eta honetaz gain, kontraerasoko aukera sortzen zenean, gure mutilek ez zuten barkatzen aurkarien atezainaren aurrean.

Lehenengo zatia 2 goleko errentarekin bukatu zen, Alcortaren alde, baina aldageletan Gojkok garbi utzi zien bere gazteei beste 30 minutu sufritu beharko zutela kantxan garaipena lortu nahi bazuten. Bigarren partea ere gogorra eta intentsoa izan zen, eta talde bizkaitarrak partidua berdindu, eta aurretik ere jarri zen momenturen batean.

Partidua azken 3 minutuetan sartu zenean, Barakaldokoek aurretik jartzeko parada izan zuten, baina gure mutilek baloia lapurtu eta kontraeraso bikain baten ondoren gol baten errenta zuten markagailuan. Ondo bukatzeko, gure atezainak gelditu bikaina egin zuen 7 metrotik, eta bi puntuak etxean gelditu ziren.

Bi puntu garrantzitsu mutilek konfiantza hartzeko eta sinesteko egiten duten jokoan, bai erasoan, bai defentsan. Horrela lan eginez gero, partidu gehiago aurrera ateratzeko aukera izango du talde gazte honek. Segi lanean, mutilak!


CHICAS

Ya inmersos de lleno en la temporada 2018-2019, nuestros equipos van cogiendo la marcha a la competición.

Este fin de semana a las benjaminas de la escuela les ha tocado enfrentarse a las chicas del Aiala en Zarautz logrando una fenomenal victoria (19-23). Nuestras jugadoras están aprendiendo rápidamente los conceptos del juego, defender con intensidad, movilidad rápida del balón y efectividad en ataque. ¡¡Seguir así que vosotras sois el futuro del club!!.

Nuestras jugadoras federadas más jóvenes, las infantiles BACALAOS ALKORTA no pudieron en Zarautz contra el Aiala (20-19) a pesar de jugar un magnífico encuentro. Las también infantiles CIMDE perdieron (21-24) contra el Bera Bera. Empezaron bien el partido hasta que las contrarias comenzaron a hacer una defensa individual que nos pasó factura. Esta experiencia nos servirá para aprender y encontrar soluciones para cuando se presenten estas dificultades.

Por último, el PNEUMAX venció en Legazpi (7-11). Partido en el que nos costó coger el ritmo, empezamos un poco indolentes pero mediada la primera mitad conseguimos enchufarnos y a partir de ahí hicimos un gran encuentro. ¡¡Seguir así chavalas, estáis evolucionado fenomenal!!

Nuestras Cadetes del NEURRI se alzaron con una meritoria victoria contra el Ereintza en casa (23-17). Muy buen partido de nuestras chavalas en todas las fases del juego. Con este resultado consiguen plaza para jugar la fase de los cinco mejores equipos de cada grupo. ¡¡¡¡Suerte!!!!

Por otro lado, el TECNIFUELLE no tuvo su día y perdió contra el Eibar (8-28). Partido en el que no nos salió nada y a ellas todo. Ahora a pasar página, y que esta experiencia nos sirva para pelear más y poner toda la carne en el asador en próximos encuentros.

Nuestras Juveniles del territorial ARILAN no pudieron contra el EGIA en el IMH (27-33). Partido difícil pues nos enfrentábamos al líder. Empezamos bastante igualados con bastante acierto en la portería. En los últimos minutos de la primera parte ellas se hicieron con una ventaja de 3 goles que no pudimos remontar. En ningún momento bajamos los brazos y estuvimos dentro del partido los 60 minutos. Este es el camino a seguir.

Nuestros equipos de Liga Vasca jugaron contra el Ereintza en el Olaizaga el sábado por la mañana.

Las cadetes del SALENTO GELATI perdieron (17-22). Partido intenso que hemos peleado hasta el final. Primer tiempo de defensas fuertes, al descanso 7-7. En la segunda parte nos sorprendieron con una mixta pero les hicimos frente con contundencia. Una pena que al final del partido tuvimos una doble exclusión, donde el Ereintza se nos fue en el marcador. Seguiremos trabajando duro y con ilusión, ya que tenemos mucha confianza en que pronto llegará el premio.

Las juveniles del ASTIGARRAGA vencieron (33-22) en un gran partido. Gran trabajo de todo el equipo: transiciones rápidas en ataque y fuerte defensa. Demostramos que somos un gran equipo y que todas nuestras jugadoras están enchufadas en la categoría. Lo peor del partido, la lesión de una jugadora del Ereintza. Esperamos que nos sea nada y que se recupere pronto.

Nuestras senior del LAUKO jugaron un gran partido contra el Urdaibai en su feudo (20-34). Muy buena defensa y fenomenales contraataques nos han dado una merecida victoria.

 

¡¡¡GORA SANLO!!!

SIREKETAKEBU!

 

CHICOS

Bidasoa Irun 19 – 18 Karakate Jatetxea

Partido reñido e intenso. El resultado, parejo todo el rato, con empate en el descanso. Pero al final se ha perdido por uno, 19-18. Tenemos mucho margen de mejora, y a seguir trabajando.

 

Conet 22 – 27 Gaurve

Por fin llegó la victoria del Gaurve. Para ello tuvimos que desplazarnos a tierras burgalesas, en una tarde fría la que hacía en Miranda de Ebro. Supimos ganar, no sin trabajo. En una primera parte muy peleada, nos fuimos al descanso 12-13, y con una arbitro que no acertaba, perjudicando a ambos equipos y enfadando a toda la grada. Al final pudimos imponernos en el marcador, terminando el partido a nuestro favor 22-27. ¡Enhorabuena! A seguir trabajando.

 

Urkunde 21 – 34 Tolosa

13 golengatik galdu dugu. Eta guk bakarrik lortu dugu emaitz ziztrin hau. Gure mutikoak ez dakite talde bezala jokatzen. Talde ona dugu baina ez dakigu jolasten.

 

Zarazpe Pulpo EK 40 – 15 Zubacor

Un fin de semana más tenemos que tirar hacia adelante. Aunque el resultado ha sido duro, los chavales siguen con fuerza. Tienen claro que nuestro objetivo es aprender día a día y en ello seguimos fuertes. Jugamos una gran primera parte, pero en la segunda desaparecimos del partido. De días como este también se aprende mucho.

 

Pizzeria Salento 29 – 33 Donibane

Hoy tampoco ha podido ser. Tras una primera parte muy mala y con un resultado adverso de 8 goles al descanso, hemos comenzado una segunda parte con un cambio de actitud notable, lo que nos ha hecho dar la vuelta al resultado. No obstante, algunos fallos finales, han hecho perder el partido. Si mantenemos la actitud de la segunda parte durante todo un partido, pronto llegarán las victorias que tanto necesitamos.

 

Beristain 17 – Ereintza 25

En el séptimo y último partido de la primera fase, la victoria ha viajado hacia Orereta. El equipo ha vuelto a demostrar la actitud positiva y el buen juego de los últimos encuentros (9-11 al descanso), tratando de tú a tú al contrario. El equipo contrario ha propuesto una defensa muy dura desde el inicio, pero nuestros jugadores no se han intimidado aún siendo un año más jóvenes.

El momento crítico y fatídico ha llegado al conseguir el gol número 12, ya que el marcador del equipo de casa no se ha movido durante varios minutos. Algunas malas lenguas dicen que el responsable del marcador no tecleaba con la energía necesaria y, claro, así no se puede avanzar.

Teniendo en cuenta que competíamos contra el líder es para sentirnos en parte satisfechos, ya que venían de promediar 29 goles por partido.

Para terminar, decir que hemos finalizado cuartos en la clasificación general, terceros en el ranking de menos goleados y quintos en máximos realizadores.

El desafío para la segunda fase será mantener la seriedad defensiva y ser más letales en acciones ofensivas, sin perdonar.

 

Alcorta Forging Group 24 – 23 Barakaldo

Partido de lucha y constancia por parte de ambos equipos el disputado el sábado pasado en el polideportivo Olaizaga. Los pupilos de Gojko Vucinic empezaron muy bien la primera parte, teniendo una renta de 3-4 goles frente a un rival duro en defensa y que tenía un excelente juego con el pivote en ataque donde el equipo de casa trataba de contrarrestar con una férrea defensa. Los chicos del Alcorta trabajaron de lo lindo en defensa, y realizaban un ataque estático pausado, pero con continuidad para obtener lanzamientos claros delante del portero. Aparte, cuando tenían ocasión salían al contraataque como flechas.

La primera parte acabó con una diferencia de 2 goles en el marcador a favor del equipo local, pero el míster les insistió a los chavales en el vestuario que quedaban otros 30 minutos para trabajar en la cancha y vaciarse para llevarse una importante victoria.

La segunda parte también fue igual de intensa, donde el Barakaldo empató varias veces en el marcador y se puso en algún momento por delante. En los últimos tres minutos, el Barakaldo tuvo la ocasión de llevarse la victoria hacia tierras vizcaínas, pero un robo de nuestro avanzado en defensa y su posterior gol nos dio la ventaja mínima en el marcador, culminando una excelente actuación de todo el equipo, con la parada de nuestro portero desde los 7 metros.

Dos puntos importantes que vienen bien para que nuestros chavales cojan confianza y para que crean que con una defensa intensa y un juego elaborado se pueden sacar partidos adelante. Segi lanean, mutilak!

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *