Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/11/24-25

Publicado el

NESKAK

Asteburu honetan partidu gutxiago izan genituen, Euskal Ligako taldeek atsedena zutelako.

 

Infantiletan, gure taldeek ez zuten zorterik izan. PNEUMAXek ezin izan zuen Tolosa garaitu (6-30). Hasiera-hasieratik nagusi izan dira aurkariak. BACALAOS ALKORTAkoek ere ezin izan zuten Eibarren aurka (10-19). Ez zen denboraldiko partidu onena izan, baina ikusi genituen detaile polit batzuk.

DARIOk ere porrota jaso zuen, gol bakar baten aldeagatik (18-19), Aialaren kontra. Partidu berdindua, baina amaieran markagailua zarauztarren alde.

CIMDEkoek gol bakar batez galdu zuten Eibarren aurka (22-21). Partidu berdindua hau ere, derbia kasu honetan, balioko duena gure neskek ikasteko amaierara arte dena eman behar dela.

 

NEURRIko kadeteek ezin izan zuten Aiala garaitu (18-20). Gure neskek ondo jokatu zuten, kontzentratuta, defentsan sendo eta gogo handiz. Partidu guztian zehar aurretik joan ziren, baina amaieran zarauztarrek planteatutako defentsa aurreratuarekin, aurretik jartzea eta partidua irabaztea lortu zuten.

 

TECNIFUELLEk, bestalde, partidu zoragarria egin zuen, eta Aialari irabazi egin zion (21-15). Denboraldiko partidu onena izan zela iruditzen zaigu. Gogo handiz ikusi zaituztegu, eta horrela segitzea nahi dugu.

 

ARILANeko jubenilek ere garaipena lortu zuten Urnietaren kontra (26-14). Hasiera-hasieratik izan ginen nagusi. Denboraldi bikaina egiten ari zarete.

 

LAUKOko seniorrek, azkenik, garaipen garrantzitsua lortu zuten Ereintzaren aurka, Errenterian (24-33). Partidu borobila: lehen zatian defentsa oso ona eta eraso posizionala ere ez txarragoa; atsedenera markagailu politarekin joan ginen (6-16). Bigarren zatian gureak erlaxatu egin ziren pixka bat, baina, hala ere, errentari eutsi ahal izan zioten. Emaitza bikaina kantxa oso zail batean lortua.

 

Amaitzeko, IMHn igande goizean izan genuen giro polita nabarmendu nahi genuke. Aialaren aurkako torneoa izan zuten gure benjamin eta alebin neska-mutilek. Esperientzia ezin hobea guretzat, ikusi genuelako gure gaztetxoen eskubaloirako zaletasuna bizi-bizirik dagoela, eta SANLOk etorkizun itxaropentsua duela.

 

GORA SANLO !

SIREKETAKEBU!

 

 

MUTILAK

Karakate 11-15 Bankoa

Talde orekatuen arteko tentsio handiko partidua. Lehenengo zatian biek oso lan ona egin zuten batez ere defentsan, eta deskantsura Karakateren aldeko gol baten aldearekin joan ziren. Bigarren zatian Bankoako jokalariek beren armak atera zituzten, eta gehiago izan ziren, lau gol goitik bukatzeko.

 

Tolosa 17- Beristain 21

Goiz ederra Tolosa inguruan. Eguraldi ona eta tenperatura atsegina izan dugu. Garaipen landua eta borrokatua izan da. Ekipoa gora dator, eta entrenatzailearen gustuko jokoa egiten du, hau da, bere islada bihurtzen ari da kantxan. Balkanesetik inportatutako teoria klasikoa eta oso oinarrizkoa da: garaipenaren oinarria defentsa on bat egitean datza, hau da, seriotasuna atzealdean.

Hiru multzoen artean gol gutxien jaso duen ekipoa izan gara, eta, are gehiago, 20 gol baino gutxiago jaso duen talde bakarra.

Gabonak hurbiltzen ari direla eta, Xixona turroi gogorra bihurtu gara aurkarientzat. Turroi honi hozka egin nahi badiote, gure kirofanotik pasatu beharko dute.

 

Pulpo 26 – Urkunde 22

Pena handia partiduko azken emaitza, partidu ia guztian (50 minutuan) aurretik joan ondoren eta ondo jokatu ondoren. Azkenean, ezin izan genuen ondo burutu partidua. Animo, mutilak! Lanean segituko dugu.

 

SORALUCE Bergara K.E 25 – 24 PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR

Partidu parekatua izan genuen Labegaraietako kiroldegian. Elkar ondo ezagutzen duten bi talde eta argi daukatenak zeintzuk diren beren aukerak. Gure mutilak gogotsu aritu ziren, baina azken momentuan ezin izan genuen partidua irabazi. Beste astebukaera bat punturik lortu gabe aukerak izan ziren partidu batean. Ea lortzen dugun azken asteko sentsazio onak emaitza on bihurtzen.

 

Urnieta 25 – Gaurve 21

Partidu lehiatua Gaurvek Unrnietan jokatu zuena; aurrean beteranoz jositako taldea zeukan, partidu guztian aurretik joan zen taldea. Defentsan ondo aritu ginen, baina erasoan ez ginen eraginkorrak izan jaurtiketetan. Lehen zatia 13-9 amaitu zen; bigarrenean, alde horri eutsi zioten, eta  25-21 irabazi zuten aurkariek. Lanean segitu beharra dago.

 

Txarriduna 5-28 Ama Guadalupekoa

Egun txarrak ere taldean pasatzen ditugu. Lanean jarraitu beharra dago, eta emaitza onak ikusiko ditugu.

 

Stadium Casablanca 29 – 22 Alcorta Forging Group

Partidu deskafeinatua Alcortak pasa den zapatuan Zaragozan jokatu zuena, azken partiduekin alderatuz behintzat. Bidaia luzea izateaz gain, partidua amaitu arte gure mutilak ez ziren eroso aurkitu kantxan. Casablancako jokalariek min handia egin ziguten kontraerasoekin, eta defensa eraginkor baten bidez gure kanpoko jaurtiketak oztopatzen zituzten. Horretarako, Zaragozakoen defentsaren eta atezainaren arteko lan bikaina azpimarratu beharra dago. Bestalde, gure erasoko jokoak ez zuen jarraipenik beste batzuetan moduan eta defentsak ez zuen ohiko intentsitaterik. Atera daitekeen ikasgaia zera da: kategoria honetan partidu guztian bost zentzuekin ez baduzu jokatzen, edozein ekipo gailendu daiteke. Bitartean, mutilak jada hasi dira astebukaerako partidua prestatzen (Corralesen aurka), beste final baten itxura duen partidua, jaitsierako postuetatik aldentzeko garrantzitsua.


CHICAS

Fin de semana en el que hemos tenido menos partidos, ya que los equipos de Liga Vasca no han tenido competición.

 

Nuestros equipos infantiles no han tenido suerte. El PNEUMAX no pudo contra el Tolosa (6-30). Partido en el que desde el principio el rival ha sido muy superior.

El BACALAOS ALKORTA también perdió (10-19) contra el Eibar, no fue el mejor partido de la temporada, pero si vimos destellos de un buen juego.

 

El DARIO fue derrotado por un gol (18-19) por el Aiala. Encuentro muy igualado que al final se decantó por las zarauztarras.

Por último, el CIMDE también perdió por un gol en Eibar (22-21). Un derby muy ajustado que sirve para que nuestras jugadoras aprendan a luchar hasta el final y a no bajar nunca los brazos.

 

El cadete NEURRI no pudo contra el Aiala (18-20). Partido en el que nuestras chicas jugaron muy bien, concentradas, fuertes en defensa y con muchas ganas. La mayor parte del partido estuvimos por delante en el marcador pero en los últimos minutos nos hicieron una defensa adelantada que fue el motivo de que se nos fuese el partido.

 

El TECNIFUELLE, por otro lado, logró una fenomenal victoria contra el Aiala (21-15). Creemos que ha sido uno de los mejores partidos de la temporada. Se os ha visto con muchas ganas, y esperamos que sigáis en esta línea.

 

El Juvenil Territorial ARILAN se alzó con la victoria contra el Urnieta (26-14). Partido en el que demostramos nuestra superioridad desde el minuto 1. Estáis haciendo una magnífica temporada.

 

Nuestras chicas del LAUKO vencieron (24-33) al Ereintza en Renteria. Muy buen partido: primera parte con muy buena defensa y jugando bien en ataque posicional, lo que nos llevó al descanso con un 6-16 en el marcador. Segunda parte en la que nos relajamos un poco pero supimos mantener la diferencia. Un resultado muy bueno en una cancha muy difícil.

 

Para terminar, queremos reseñar el buen ambiente que vivimos en el IMH el domingo por la mañana, con nuestros niños y niñas benjamines y alevines en su primer torneo contra el Aiala. La experiencia fue muy positiva ya que pudimos comprobar que la afición al balonmano de nuestros jóvenes de Elgoibar está muy viva y que el SANLO tiene un futuro prometedor.

 

AUPA SANLO !

SIREKETAKEBU!

 

CHICOS

Karakate 11-15 Bankoa

Partido de mucha tensión entre equipos nivelados. Buen trabajo de ambos equipos, sobre todo en defensa. Llegaron al  descanso con un gol de ventaja del Karakate. En el segundo tiempo los del Bankoa sacaron a relucir sus armas, y se impusieron con una diferencia de 4 goles.

 

Tolosa 17 – Beristain 21

Una mañana esplendida en Tolosa. Buen tiempo y temperatura agradable. Ha sido una victoria trabajada y peleada. El equipo viene para arriba y aplica el juego que le gusta al entrenador, es decir, se está convirtiendo en su reflejo en la cancha. Es una teoría clásica y muy básica, importada de los Balcanes: la base de la victoria consiste en una muy buena defensa, o sea, seriedad defensiva.

De los 3 grupos hemos sido el equipo que menos goles ha encajado, es más, el único equipo que ha recibido menos de 20 goles.

Las Navidades se acercan y nos estamos convirtiendo en turrón Xixona duro para los contrarios. Si quieren hincar el diente a este turrón, tendrán que pasar por nuestro quirófano.

 

Pulpo 26 – Urkunde 22

Una pena el resultado final para los chavales, después de ir más de 50 minutos por delante en el marcador, jugando un buen partido, al final no pudimos o no supimos ganar el partido. Animo chavales y a seguir trabajando.

 

SORALUCE Bergara K.E 25 – 24 PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR

Partido igualado el vivido en el polideportivo Labegaraia. Dos equipos que se conocen muy bien y que tienen claro cuáles son sus posibilidades. Nuestros chicos lo dieron todo, y en el último momento no se pudo ganar. Un fin de semana más que no conseguimos puntuar en un partido que tuvo sus oportunidades, esperamos poder conseguir resultados si seguimos con esta tónica de buenas sensaciones.

Urnieta 25 –  Gaurve 21

Intenso partido el que jugó el Gaurve en Urnieta contra un equipo plagado de veteranos y que en todo momento fueron por delante en el marcador; estuvimos muy bien en defensa, pero en ataque nos faltó puntería. La primera parte terminó 13-9, y en la segunda consiguieron mantener la ventaja terminando el partido en 25-21.

Hay que seguir trabajando.

 

Txarriduna 5-28 Ama Guadalupekoa

También sabemos compartir en grupo los días en los que nada sale. Hay que seguir trabajando y sólo así se verán resultados.

 

Stadium Casablanca 29 – 22 Alcorta Forging Group

Partido descafeinado de un Alcorta en Zaragoza, después de acostumbrarnos a unos partidos vibrantes en las jornadas anteriores. Desde el viaje en autobús, que fue largo, hasta el pitido final los chavales de Elgoibar no se encontraron cómodos en la cancha. Los de Casablanca nos hicieron daño al contraataque, y en defensa nos bloqueaban la mayoría de los lanzamientos exteriores con una trabajada y comunicada relación entre la defensa y el portero de Zaragoza. Por otro lado, nuestro ataque no fluía como en partidos anteriores y la defensa era menos intensa de lo habitual. Lección para aprender: en esta categoría si no estás con los cinco sentidos durante los sesenta minutos cualquier equipo te puede sacar del partido en cualquier instante. Los chavales ya están preparando el partido del sábado contra el Corrales (Cantabria) en casa;  va a ser otra final para eludir el descenso.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *