Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/01/19-20

NESKAK

Jardunaldi zoragarria klubarentzat asteburu honetakoa.

Gure eskolako alebin neskak Oropkoren aurka jokatu zuten etxean (20-18). Despistatu samar hasi ziren defentsan, markatzen zuten jokalariak libre utziz; partiduak aurrera egin ahala, jokoa hobetu zuten eta akatsak gutxitu; hórrela, baloiak berreskuratu eta kontraerasoak egin ahal izan zituzten. SANLOko eskolako umeak asko eta azkar ari dira hobetzen. Klubaren etorkizuna zarete!!

BACALAOS ALKORTAko infantilek irabazi egin zuten (25-13) Usurbilen aurka. Hasiera-hasieratik oso motibatuta eta kontzentratuta egin zioten aurre partiduari. Jardunaldiz jardunaldi, gure neskak garapen onean doazela ikusten dugu, eta garrantzitsuagoa dena, ilusioz eta zaletasunez beterik daudela.

NEURRIko kadeteek ezin izan zuten Vitoria garaitu Gasteizen (30-26). Partidu biribila gure neskena. Atsedenean lau golen aldea lortua zuten. Bigarren zatian, ordea, gehiago kostatu zitzaien gol egitea, haien 6-0 defentsa zela eta. Pena bat azken emaitza, baina pozik gaude ondo borrokatu zirelako amaierara arte, nahiz eta min hartutako jokalariak izan.

ARILANeko jubenilek Eibarkoei irabazi zieten Olaizagan jokatu zen derbian. Partidu biribila gure neskena: aurkariak baino maila hobea erakutsi zuten. Aurten egiten ari diren lana bikaina izaten ari da. Berri txarrena Ainhoaren lesioa izan zen (erradio haustura), tarte batez kantxetatik urrun edukiko duen. ¡¡Animo eta aurrera, Ainhoa!!

Asteburuko partidu nagusiak Euskal Ligakoak izan ziren, kadete eta jubenilena: Aialako taldeak izan genituen aurrean.

SALENTO GELATIk irabazi egin zuen (22-21) bihotzekoa emateko moduko partidu batean. Hasiera ona izan zuten gureek, dena ematera irten ziren: jarrera egokiarekin, eta aurkarien jokoari min emanez. Partidu guztian zehar berdinduta egon zen markagailua, eta amaieran gol bakarraren aldearekin irabazi zuten. Partidu bikaina gure neskena: pixkanaka baina etengabe hobetzen ari dira, eta ilusi berezia egin zien Aiala garaitzeak. Beti izan dugu konfiantza zuengan. GORA SALENTO GELATI!!

ASTIGARRAGA 26 – Aiala 23. Ondo landutako garaipena. Defentsa oso onak eta joku oso ona bi taldeena. Partidu orekatua eta lehiatua, lehen eta bigarren sailkatutako taldeen arteko partidua, maila handikoa.  (14-13) atsedenaldian. Bigarren zatian defentsa hobetu dute gureek, bai eta atean ere, eta horrek ekarri du garaipena. Lan bikaina lehen fasean egin dutena; orain, hurrengo helburuaren bila joan behar dugu. GORA ASTIGARRAGA!!

Azkenik, LAUKOko seniorren garaipena aipatu behar, (18-26) Aialaren aurka Zarautzen. Partidu ona, defentsan oso serio eta eraginkor golak egiterakoan. Lehen zatia nahiko berdinduta jioan da 20. minutura arte; handik aurrera, kontraeraso batzuk zirela medio, sei golen aldearekin joan ginen  atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran, joku bikaineko minutu batzuk izan genituen, eta 10 golen aldea lortu genuen, eta horrekin partidua amaierara arte kontrolpean edukitzea lortu. Lanean segitu behar dugu. Datorren astean bigarren bueltari ekingodiogu.

GORA SANLO!!! SIREKETAKEBU!!!

MUTILAK

Salento 21 – 32 Haritza

Gauza gutxi esan daiteke gaurko partiduaz. Ez dugu jakin jokatzen aurkari on baten aurka. Haritzak bere partidua egin du, sendo defentsan eta ondo erasoan. Hasieratik sartu dira partiduan eta, erritmo bizkorra jarriaz, distantzia hartu dute markagailuan, bukaerara heldu arte. Horrelako partiduetatik ere ikasi behar dugu: burua altxatu eta bigarren itzulian indar guztiak jartzera.

Urkunde21 – 29 Usurbil

Partidu polita ikusteko. Gure jokalariak ez ziren gaizki ibili, baina oraindik talde bat garela ikasi behar dugu. Ea denon artean lortzen dugun.

Beristain 27 – Il Capo Ondarribia 21

Bostetik bosgarren garaipena bigarren fase honetan. Pozaren pozez, espazioa aurkitu ezinean dabil taldea, erronka berri baten zain. Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak hurrengo fasearen zehaztapenak jakin arte itxaroten egongo gara; atsedentxoa hartzeko aprobetxatuko dugu.

Karakate 25 – 30 Bera Bera

Bederatzi jokalarirekin atera ginen, eta haiek hamabostekin etorri ziren. Nahiz eta taulan Bera Berakoak  lehenengoak izan eta hiru edo lau jokalari handiak eduki, ez zuten maila handirik erakutsi partiduan. Lehenengo zatia motela izan zen gure partetik eta atsedenera Bera Berakoak zazpi golen abantailarekin iritsi ziren.

Bigarren zatia pixka bat gogotsuago jokatu zuten gureek, baina zorte handirik gabe. Nahiz eta gure aurkariek hamarrerainoko abantaila lortu, azkeneko minutuetan gureek desberdintasuna murriztu egin zuten, jokua piztu zutelako; azkenean, bost golen diferentzia izan zen, eta markagailua itxuratzea lortu zuten. Taldekoei esan behar zaie ur botilak ez direla bota behar urrutitik  bankillora, puskatzeko arriskua dagoelako; zigorrak izango dira hemendik aurrera horrelako jokabideetarako.

Alcorta Forging Group 27 – 27 BM Dominicos Zaragoza

Zapatuan Olaizagan bizi izan zena ez dakigu osasunarentzat eta batez ere zaleen bihotzentzat egokia den: a ze partidu amaiera! Hasieratik bi taldeek erritmo altuan jokatzen hasi ziren. Erritmo horrek akatsak eragiten zituen talde bakoitzak bere jokaldiak antolatzen zituenean. Garbi ikusi ziren Zaragozako taldearen balio erantsia non zegoen: erasoan batik bat pibotearekin zuen jokoa bikaina zen eta elgoibartarren defentsak zailtasun handiak zituen hura defenditzen. Horretaz gain, Alcortaren erasoari pazientzia pixka bat falta zitzaion, mutilek segituan nahi zioten egoerari buelta eman, baina honek akatsak egitera bultzatzen zuen talde elgoibartarra. Izan ere, bazekiten 2 puntuek norainoko garrantzia zuten.

Markagailua uneoro estua izan zen, diferentzia handiena bi golen errenta izan zen Dominicosen alde eta momentu batean elgoibartarrak ere izan ziren gol bateko diferentziarekin aurretik. Hala ere, partidua bere hondarrera iritsi zenean, azken 4 minutuetan etxekoek erasoan aukera onak erratu ondoren Zaragozako taldeak 4 golen errenta hartu zuten, eta bazirudien honek ez zuela bueltarik. Vucinic-en mutilek ez zuten etsi, eta defentsa irekiak eta batez ere banan-banakoak eginez partida amaieran 27-27 berdintzea lortu zuten. Zorionak eman beharra dago taldeari erakutsitako grina eta gogoengatik, baina ligak aurrera darrai, eta aste honetan beste partida garrantzitsu bat daukagu Getxon Romoren aurka.


CHICAS

Fenomenal jornada la que hemos vivido este fin de semana en nuestro club.

El ALEVIN femenino de nuestra escuela se enfrentó al Orioko en Elgoibar (20-18). Empezaron un poco despistadas en defensa, dejando libre su marca; según avanzaba el partido comenzó a fluir nuestro juego y corregimos nuestros errores, consiguiendo así varios robos y goles de contraataque. Nuestras niñas y niños del SANLO progresan y mejoran rápidamente. ¡¡Sois el futuro del club!!

Las infantiles del BACALAOS ALKORTA ganaron (25-13) contra el Usurbil. Partido en el que desde el minuto uno jugamos muy motivadas y concentradas. Jornada tras jornada, se ve la evolución de todas nuestras jugadoras y, lo que es más importante, la ilusión y afición por este deporte.

El cadete femenino NEURRI no pudo contra el Vitoria en Gasteiz (30-26). Partido muy completo de las chicas en general. Al descanso conseguimos una ventaja de cuatro goles. En la segunda parte nos costó hacer gol debido a la defensa 6-0 del equipo contrario. Una pena el resultado, pero muy contentos porque se luchó hasta el final a pesar de contar con algunas bajas.

El Juvenil ARILAN se impuso en el derby contra el Eibar en Olaizaga. Partido completo el de nuestras jugadoras en el que demostraron un nivel superior al rival. El trabajo que estáis realizando este año es fenomenal, por parte de todas las chicas. La nota negativa del encuentro fue la lesión de Ainhoa (rotura de radio), que la tendrá un tiempo apartada de las canchas. ¡¡Animo eta aurrera, Ainhoa!!

El plato fuerte del fin de semana ha sido la última jornada de Liga Vasca de nuestros equipos del club contra el Aiala.

El SALENTO GELATI ganó por un gol (22-21) en un partido de infarto. Salimos a darlo todo desde el principio, jugando con actitud y complicándole en todo momento el juego al rival. Durante todo el encuentro el marcador estuvo igualado, pero al final nos hicimos con la ventaja de un gol que logramos mantener. Muy buen partido de todas las chicas, que se ve que mejoran sin pausa y un gran aliciente ganar al Aiala para afrontar la siguiente fase. Nunca hemos dejado de confiar en vosotras. ¡¡GORA SALENTO GELATI!!

Juvenil ASTIGARRAGA 26 – Aiala 23. Trabajada victoria, dos grandísimas defensas y buena fluidez en el juego en ambos equipos. Partido equilibrado y vibrante, digno de un enfrentamiento entre primero y segundo de la clasificación (14-13) al descanso. Segundo tiempo en el que hemos sabido atacar mejor su defensa y el acierto de nuestra portería han hecho que nos hiciéramos con la victoria. Gran trabajo en esta primera fase y a partir de ahora a conseguir próximos objetivo. ¡¡AUPA ASTIGARRAGA!!

Por último las chicas del senior LAUKO vencieron (18-26) al Aiala en Zarautz. Buen partido, muy serias en defensa y acierto en la portería. Primera parte igualada hasta el minuto 20. A partir de ahí unos buenos contraataques nos dieron una distancia de 6 goles al descanso. En la segunda parte muy buenos primeros minutos en los que nos fuimos de 10 en el marcador, lo que hizo que pudiéramos controlar el partido hasta el final. A seguir trabajando y la semana que viene empezamos la segunda vuelta.

¡¡AUPA SANLO!!! ¡¡SIREKETAKEBU!!

CHICOS

Salento 21 – 32 Haritza

Poco podemos decir del partido de Hoy. No hemos sabido jugar contra un buen rival. Haritza se ha metido en el partido desde el minuto uno, con una buena defensa y buen ataque. Han cogido distancia en el marcador desde el principio, resultado que no se ha modificado en todo el partido. De partidos como este, también tenemos que aprender, nos toca levantar la cabeza y empezar la segunda vuelta con todas nuestras fuerzas.

Urkunde21 – 29 Usurbil

Partido bonito de ver. No anduvimos del todo mal, pero aún nos queda mucho para ser un equipo. A ver si entre todos lo conseguimos.

Beristain 27 – Il Capo Ondarribia 21

De 5 cinco victorias en esta segunda fase. El equipo se encuentra en una situación en la que no encuentra espacio para la alegría de la que goza, a la espera de un nuevo desafío. Hasta conocer los detalles de la siguiente fase por parte de la Federación Guipuzcoana, estaremos esperando tomándonos un descanso.

Karakate 25 – 30 Bera Bera

Empezamos el partido con nueve jugadores con el banquillo algo flojo y nuestros contrincantes vinieron con quince jugadores. Teniendo en cuenta que en la tabla clasificatoria van los primeros y la altura de varios jugadores del Bera Bera, no hicieron méritos para ganar de una forma holgada el partido. El primer tiempo fue bastante monótono sin aciertos en ataque ni en el juego, sacándonos en el primer tiempo una diferencia de siete goles. El segundo tiempo fue algo mejor en el juego por nuestra parte pese a agrandar los de Bera Bera la diferencia de goles hasta diez. Se luchó más y mejor en el último tramo del partido, con reducción de la diferencia de goles hasta cinco, dejando el marcador final en 25-30 a favor de ellos. Queremos dejar constancia de que no hay que echar desde la cancha al banquillo las botellas llenas de agua con el consiguiente riesgo de ruptura, y consignando que habrá castigos por estos hechos de aquí en adelante.

Alcorta Forging Group 27 – 27 BM Dominicos Zaragoza

Partido no apto para cardíacos el vivido el sábado en el Olaizaga. Desde el principio se jugó a un ritmo alto, que causaba imprecisiones en las jugadas de ambos equipos. El equipo de Zaragoza mostraba su poderío con el juego de pivote mientras a la defensa de Elgoibar le costaba interceptar esos pases peligrosos al pivote. Al ataque de Alcorta también le faltaba cierta paciencia a la hora de elaborar las jugadas dado que los chicos querían resolver el partido lo antes posible ante un rival que no cesaba en su empeño de seguir jugando con el pivote. Los chavales de Vucinic salieron con demasiada ansia queriendo demostrar que los dos puntos que estaban jugando eran vitales.

El marcador era apretado casi todo el rato; diferencias mínimas de uno o dos goles hacia el lado de los de Dominicos y también en algún momento hacia el lado elgoibarrés. Sin embargo, en los últimos cuatro minutos después de errar varios tiros claros el Alcorta, el equipo maño se distanció 4 cuatro goles reflejando en el marcador un 23-27 que parecía imposible de remontar. Aun así, los de Alcorta no tiraron la toalla y con unas defensas abiertas e individuales el equipo de Elgoibar logró un empate a 27-27 al finalizar el encuentro. Felicitar al equipo por su lucha y entrega, pero el tren de la liga sigue y esta semana tenemos otro partido importante contra el BM Romo en Getxo.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *