Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/01/25-26-27

NESKAK

Lehen urteko alebinek bi partidu jokatu zituzten Zumaian. Lehenbizikoa irabazi (15-22) eta bigarrena galdu egin zuten (14-12). 3:3 defentsa ona egin zuten, baina oraindik ikasi beharra daukate, eta norberaren bizkarra ondo zaindu, batzuetan aurkariak galdu eguiten zituzten eta. Onena da primeran pasatu dutela.

PNEUMAXeko infantilek ezin izan zuten Leizaran garaitu etxean (9-12). Gaizki hasi zuten partidua, baina hobetzea lortu zuten, eta atsedenera gol bat gora iritsi. Bigarren zatian defentsan intentsitatea mantendu zuten, baina erasoan egin zituzten akatsek porrota ekarri zuten. Edozein kasutan, gure nesken progresioa egokia da, eta berdin jarraitzera animatzen ditugu.

BACALAOS ALKORTAk galdu egin zuen (22-6) Aloña Mendiren aurka Oñatin. Dena dela, markagailuak ez du erakusten kantxan gertatu zena. Gogoz hasi zuten gureek partidua, bai defentsan eta bai erasoan, jarrera ezin hobearekin. Lehen zatian berdinduta joan zen partidua, baina gero akats batzuk izan zituzten gureek, baloi galera batzuk, eta horrek ekarri zuen porrota.

CIMDEko infantilak erraz nagusitu ziren Egiaren aurka (35-25). Erasoan eta kontraerasoan eraginkor aritu ziren. Defentsan ere sendo, nahiz eta aurkarien piboteak arazo batzuk sortu. Gogor entrenatzen jarraitu behar dugu.

Lurralde ligako kadeteek ez dute asteburu ona izan.

NEURRIk galdu egin zuen Bera Beraren aurkako partidua (21-26). Bigarren aldiz haien aurka denboraldi honetan. Lehen zatian neutralizatu ahal izan zituzten haien erasoak, eta erasoan ere nahiko ondo aritu ziren gureak, eta atsedenera gol baten aldearekin joan ziren. Bigarren zatian, bagenekien 6:0 defentsa erabiliko zutela, baina baloia ondo zirkulatuz, berdinduta ibili ziren markagailuan. Amaieran, 5 minutuz kontzentrazioa galdu zuten gureek, eta bi puntuak Donostiara joan ziren. Edozein kasutan, oso partidu ona gure neskena, zuten guztia emanez.

TECNIFUELLEk gol bakarraren aldearekin galdu zuten Egiaren aurka (23-24). Partidu orekatua eta oso lehiatua. Pozk gaude oso talde honekin: ondo borrokatu ziren, eta astean ikasitakoa kantxan rakutsi zuten.  Segi horrela.

Euskal Ligako SALENTO GELATI jubenilak Kukullaga izan zuten aurrean Olaizagan (23-34). Partidu gogorra bigarren fasea hasteko. Kukullaga hasieratik hasi zen nagusitzen; gureek, berriz, ez zuten erakutsi beren aurpegi onena. Amaieran, markagailua makilatu ahal izan zuten.

Azkenik, LAUKOko seniorrak ditugu. Erraz nagusitu zitzaizkien Aloña Mendikoei Oñatin (17-31). Partidu oso ona gure neskena; lehen zatian oso entxufatuta ekin zioten defentsan, aurkarien erasoa neutralizatuz  (9-16 atsedenaldian). Bigarren zatian berdintsu jarraitu zuten: sendo defentsan eta kontraeraso onak bideratuz. Horrela jarraitu behar dugu, gogor lan eginez eta hobetzen ahaleginduz. Ezin gara harroago egon nesketan klubaren erreferentzia den taldeaz. GORA LAUKO!!!!

MUTILAK

Zubacor 24 – 21 Egia

Lehenengo faseko azken partidua, eta garaipena. Ez da partidu onena izan, baina azken minutuko lanak emaitza ona izan du. Hobetzen jarraitu behar dugu eta hori asteroko entrenamenduetan jorratzen dugu. Zorionak taldekide eta guraso guztioi garaipenagatik, betiere ilusioa pizten duelako. GORA ZUBACOR!

Salento 20 – 28 Legazpi

Bigarren biraren hasiera, eta ezin izan diogu buelta eman gure ibilbideari. Legazpik ondo hasi du partidua, eta atsedenaldira jadanik desbantaila handiarekin heldu gara. Bigarren zatian, nahiz eta gaizki hasi, geure jokatzeko modura bueltatzea lortu dugu, defentsa gogortuz eta erasoa zerbait hobetuz, baina ez da nahikoa izan partiduari buelta emateko. Zulo honetatik irten ahal izateko, lanean gogor jarraitu beharko dugu eta partiduak aurrera ateratzen hasi.

Urkunde 25 – 37 Zarautz

Urkundeko taldearen aldaketa pixka bat nabaritzen hasi da. Zigorren eskutik, talde bezala aritu dira eta gogor borrakatu dira. Egia da oso handiak direla, baina oraindik gaztetxoak dira, eta bertan behera jausteko erraztasuna dute. Baina hala eta guztiz ere, goraka egingo dugula ziur gaude. Eskerrik asko Zigorri.

Karakate 28 – 37 Aloña Mendi

Ahazteko partidua izan zen domekakoa. Gaizki jokatu genuen, bai atzean, defentsan,  bai aurrean, erasoan, errekurtsorik gabe. Eta azpimarratzeko, beti atzetik ibili ginela partidu osoan (15-18 atsedenean). Gero, bigarren zatian, distira txiki bat izan genuen jokoan, baina laster joko penagarriarekin segitu genuen, partidua bukatu arte. Pena bat da, baina datorren partidurako nahi dugu animoak gora ekartzea.

BM Romo 19 – 18 Alcorta Forging Group

Partidu eskasa elgoibartarrek polikiroldegian larunbatean jokatutakoa, batez ere erasoan, eta aurkari zuzen baten aurka gainera. Defentsan lan txukuna egin zuten, baina erasoan ideiak ez zeuden argi Romokoen defentsa gainditzeko. Jaurtiketak definitzeko orduan ez ginen gai izan aurkariaren atera bidean jartzeko. Hala ere, taldeak borrokan jarraitu zuen bukaera arte, eta bi aukera garbi izan zituzten 2 puntuak Elgoibarrera ekartzeko. Baina 2 aukera horiek ez genituen aprobetxatu eta Romok 4 segundu falta zirenean partida bukatzeko garaipenaren gola sartu zuen eraso luze baten ondoren. Atera dugun ondorioa: horrela jokatuta garaipenetik gertu bagaude, ganoraz entrenatzen badugu eta datozen partidak egokiago planteatzen baditugu garaipenetik gertuago egongo gara.


CHICAS

Las alevines de primer año han disputado dos partidos en Zumaia. El primero lo han ganado (15-22) y han perdido el segundo (14-12). En general han hecho una muy buena defensa de 3:3, pero se nota que todavía les falta aprender y vigilar las espaldas ya que a veces subían a por el balón y perdían a su rival. Lo que más nos gusta es que han disfrutado a tope y se han divertido un montón.

Las infantiles del PNEUMAX no pudieron con el Leizaran en Elgoibar (9-12). Empezamos mal el partido, pero supimos reponernos y conseguimos llegar al descanso uno arriba. En la segunda parte mantuvimos la misma intensidad defensiva, pero los numerosos fallos en ataque hicieron que no pudiésemos quedarnos con los dos puntos; sin embargo, la progresión de nuestras chicas es la adecuada. Seguid así.

El BACALAOS ALKORTA perdió (22-6) contra el Aloña Mendi en Oñati. Partido en el que el marcador no refleja lo que vimos. Empezamos con muchas ganas, tanto en defensa como en ataque, y la actitud del equipo fue de sobresaliente. En la primera parte fuimos bastante igualadas, pero luego empezamos a cometer errores con muchas  pérdidas de balón, lo que hizo que se nos escaparan en el marcador.

Por último, el infantil CIMDE se impuso con holgura al Egia (35-25). Muy acertadas en ataque y al contraataque. En defensa fuertes, aunque en el segundo tiempo su pivote nos creó más de un problema. A seguir trabajando fuerte en los entrenamientos.

Las cadetes del territorial no han tenido un buen fin de semana.

El NEURRI perdió su encuentro (21-26) contra el Bera Bera. Segundo partido que jugamos contra ellas esta temporada. En la primera parte hemos conseguido neutralizar sus ataques y nosotras estuvimos bastante acertadas de cara a gol, lo que hizo que fuéramos un gol arriba al descanso. En la segunda parte sabíamos que nos iban a defender un 6:0, pero con una buena circulación de balón hemos mantenido el marcador igualado. Hemos tenido 5 minutos de bajón en nuestro juego y en nuestra concentración, lo que hizo que se nos escaparan los dos puntos. De todas maneras, muy buen partido de nuestras chicas, dándolo todo.

El TECNIFUELLE cayó derrotado por un gol ante el Egia (23-24). Partido muy equilibrado y disputado. Estamos contentos con este equipo, que peleó en todo momento y consiguieron plasmar en la cancha lo entrenado. A seguir así.

Las chicas del Cadete Liga Vasca SALENTO GELATI se enfrentaron al Kukullaga en el Olaizaga (23-34). Duro partido para empezar la segunda fase. El Kukullaga empezó a dominar el encuentro desde el principio, donde nosotras no dimos la mejor versión. Después de un tiempo muerto, nos centramos en nuestro trabajo, y pudimos maquillar el marcador.

Por último, las chichas del Senior LAUKO se impusieron cómodamente contra el Aloña Mendi (17-31) en Oñati. Muy buen partido; primera parte en la que nuestras jugadoras empezaron enchufadas en defensa, neutralizando el juego de las contrarias: al descanso (9-16). En la segunda parte seguimos con la  misma tónica, intensidad en defensa y haciendo muy buenos contraataques. Hay que seguir en esta línea, trabajando duro y siempre intentando mejorar. No podemos estar más orgullosos de nuestro equipo referente femenino. GORA LAUKO!!!!

CHICOS

Zubacor 24 – 21 Egia

Último partido de la primera fase y victoria. No ha sido el mejor partido de esta fase, pero el esfuerzo de los últimos minutos ha tenido su fruto. Tenemos que seguir mejorando con el trabajo de los entrenamientos que realizamos todas las semanas. Felicidades a todo el equipo y a los padres por la victoria, ya siempre agudiza la ilusión. GORA ZUBACOR

Salento 20 – 28 Legazpi

Inicio de la segunda vuelta y no hemos podido romper la racha de resultados negativos. Legazpi ha comenzado bien el partido y al descanso han llegado con una ventaja muy importante. En la segunda parte, tras un mal inicio, hemos empezado a mejorar en defensa y en ataque, pero no ha sido suficiente para darle la vuelta al marcador. Para poder salir de este agujero, tendremos que trabajar duro en los entrenamientos y empezar a sacar los partidos adelante.

Urkunde 25 – 37 Zarautz

Buen partido de los chavales, ante un gran equipo, a pesar de la derrota. Afrontamos la segunda fase con mucha ilusión. Aupa mutillak.

Karakate 28 –  37 Aloña Mendi

Partido triste donde los haya. Tanto en ataque como en defensa no hubo aciertos y fue un equipo sin recursos. Al descanso se llegó 15-18 perdiendo. En la segunda mitad hubo un intento nítido de creación de juego, pero todo fue un espejismo, con el consiguiente resultado negativo. Solamente trasmitir a los chavales ánimo para el siguiente partido.

BM Romo 19 – 18 Alcorta Forging Group

Nefasto partido por parte de los elgoibarreses sobre todo en ataque en el polideportivo Gobela, ante un rival directo en la clasificación. La defensa funcionó bastante bien, pero en ataque no tenían las ideas claras a la hora de enfrentarse a la defensa de Romo. Cuando había que definir bien los lanzamientos no éramos capaces de meter el balón entre los tres palos. Aun así, el equipo siguió luchando hasta el final, y tuvo dos ocasiones claras para llevarse el partido. Después de malgastar estas dos oportunidades, el equipo de Romo a falta de 4 segundos para terminar el partido metió el gol de la victoria en un ataque largo. Conclusión: si  jugando de esta manera estamos cerca de la victoria, en los siguientes partidos estaremos más cerca de la victoria si entrenamos en condiciones y jugamos mejor.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *