Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/02/09-10

NESKAK

Asteburu bete-betea gure neskentzat.

Eskubaloi-eskolako benjaminek Aloña Mendi izan zuten aurrean Oñatin. Garaipen handia gureena (12-14), defentsa ona eta eraso eraginkorra erakutsi eta gero. Pozik gauda talde teknikokoak talde honekin, gogoz eta bat eginez jokatzen dutelako, momento txarretan ere.

Infantilek etxekoen arteko derbi bana jokatu zuten.

BACALAOS ALKORTA 12 – 14 PNEUMAX. Partidu polita IMHn ikusi genuena. Pneumaxen hasiera ona, bai defentsan eta bai erasoan, eta lau golen abantailarekin jarri ziren. Bacalaos Alkortaren erreakzioa etorri zen gero, eta gol bakar baten aldearekin joan ziren atsedenera. Bigarren zatian entxufatuta atera ziren Bacalaos Alkortakoak, eta aurretik jarri ziren. Partidu amaiera oso polita izan zen, nor baino nor ezin interesgarriagoa izan zen, edozeinek irabazteko moduko partidua.  Ikuskizun polita benetan!

Beste derbia ere emozio handikoa izan zen:  CIMDE 22 – 21 DARIO. Partidu ederra hau ere; nabarmena da gure harrobia osasuntsu dagoela.

NEURRIko lurraldeko kadeteek ezin izan zieten irabazi Carpintería Vascongadas-eko gasteiztarrei  (18-23). Partidu oso zaila, gureen azken orduko bajak zirela eta. Ezin izan genuen irabazi gehiago zen taldearen kontra.

TECNIFUELLE, berriz, Aiala E taldeari garaitu zitzaion Zarautzen (18-19). Fase berriaren hasiera harrigarria: azkenean, justizia egin da markagailuan. Lan bikaina defentsan, elkarri ondo lagunduz. Jarrera ezin hobea gure neskena.

Euskal Ligako GELATIko kadeteek ere irabazi egin zioten, gol bakar baten aldearekin, Basauriri (26-25). Partidu gogorra, talde sutsu baten aurka. Hotz hasi zuten partidua gureek, baina pixkanaka buelta eman zioten markagailuari (10-9 atsedenean). Bigarren zatia ere berdindua izan zen, nerbio handikoa, baina gureek amaieran ondo jokatzen asmatu, eta garaipena lortu zuten.

ARILANeko lurraldeko jubenilek partidu bikaina jokatu zuten Urnietaren aurka kanpoan (13-21). Aurkariak handiak ziren, eta esfortzu handia egin behar izan zuten gureek. Denboraldi bikaina egiten ari dira.

Euskal Ligako ASTIGARRAGA jubenilek gol bakar baten aldearekin irabazi zieten Pulpoko zumaiarrei. Partidu geldoa eta erritmorik gabea. Nor baino nor estua lehen zatian (13-12 atsedenean). Bigarren zatian, haien kanpoko jaurtiketek min handia egin ziguten, eta haien atezaina bikain aritu zen: hori dela eta, 4 golen aldearekin iritsi dira aurkariak azken 5 minutuetara. Azken minutu horiek bihotzekoa emateko modukoak izan ziren: zumaiarrengan kantxa guztian presioa eginez, aldea berdindu eta, are, irabaztea lortu zuten gureek. Garaipen zoragarria benetan.

Azkenik, LAUKOko seniorrek ere Euskal Ligako Errotabarri garaitu zuten (10-19) Ermuan. Lehen zatian ondo aritu dira defentsan, baina gaizki, jaurtiketak gaizki amaituz (6-8 atsedenean). Bigarren zatian oso ondo jarraitu zuten defentsan, baina hobeto erasoan, kontraeraso bizkorrak eginez eta markagailuan erraz joanez. Akatsetatik ikasi behar dugu, eta gogor lehiatzen hasi behar dugu partiduaren lehenbiziko minututik. Datorren astean partidu garrantzitsua daukagu, lehenbiziko itzulian irabazi ziguten Gasteizko Eharialdeakoen aurka. Zorte on!!

MUTILAK

Zubacor 23 – 11 Zarautz D

Foru Aldundiko torneoa hasi genuen igande goizean, eta ezin hobeto hasi ere. Garaipenaren emaitzari jaramon egin gabe, faktore asko izaten baitira horrelako emaitzetan, taldeak partidu bikaina jokatu zuen, batez ere bigarrez zatian. Aste hauetan landutako jokaldi asko praktikan jartzeko aukera izan genuen eta egunero aurreraka goazen islada izan zen. Horrela jarraitu behar dugu lanean, emaitzak ikus daitezen. Zorionak, mutilak.

Karakate Jatetxea 20 – 30 Bidasoa Irun

Hasieran gogoz eta indartsu atera gara kantxara. Joko bizian atzere eta aurrera ibili gara, eta markagailua parekatuta joan da atsedenera arte (10-11).

Bigarren zatian ezin izan diegu eutsi gure aurkariei, eta nabarmena izan da haien nagusitasuna. Beti bezala, nekea eta bereziki psikologikoki izaten dugun beherakadak, batez ere azkeneko tramoan, bere eragina izan du, eta tamalez, gaur ere partidua galdu egin dugu, 20-30.

Gaurve 26 – 12 BM Conet

Larunbatean partidu lasaia izan zuen Gaurve taldeak Miranda de Ebroko Conet eskubaloi taldearen aurka. Burgosekoak jokalari minduekin etorri ziren partidura, eta Elgoibarkoak 3 jubenil igo zituzten laguntzeko eta jokoan igarri zen bi taldeen aldeko jokalari kopuruan ezberdintasun handia. Lehen zatia 13-5 amaitu zen eta, bigarrenean bide beretik jarraituz, Gaurvek 26-12 irabazi zuen partidua, erasoan eta defentsan oso lan ona eginez. Oso ondo mutilak: segi horrela.

Egia 35 – 28 Beristain

Taldeak etenaldia hartzea erabaki du ibilbide luze honetan. Esaera batek dioen moduan, neurketa galduta lagun kopurua ugaritu da.

Azken hau egia dela egiaztatu dugu Egian. Izan ere, gure taldeak ereindako haziaren uzta Alcortak jaso zuen ezustean.

 

Tolosa 33 – 15 Urkunde

Partidu oso kaskarra gure mutilek larunbatean jokatutakoa. Ez ziren partiduan inoiz ere sartu. Ahazteko jardunaldia, aurrera segi eta iritsiko dira momentu hobeak. Aurrera, mutilak.

Pizzeria Salento 15 – 24 Urnieta

Partidu bizia igandean Olaizaga kiroldegian bizi izan genuena. Hirugarren sailkatuen aurka jokatu genuen, eta hori nabaria izan zen jokoan. Taldeak dena eman zuen  arren, erasoko akats batzuek Urnietak aldegitea ekarri zuten. Nabarmentzekoa da Conderen erakustaldia, 18 gelditu eginez, partiduan mantendu baikintuen, batez ere lehen zatian; baina ez zen nahikoa izan aurkaria mendean hartzeko. Lanean jarraitu behar dugu eta geratzen zaizkigun partida bakoitza final bat izango da azken plazatik irten nahi badugu.

Egia 25 – 28 Alcorta Forging Group

Partidu bikaina larunbatekoa, kantxa betiere zail batean.

Gure taldeak partidu onenetakoa egin zuen; lehen zatian bikain aritu ziren, aurrean eta atzean (13-17 atsedenaldian)

Bigarren zatian, aurkariak gogotsuago atera ziren, baina eutsi ahal izan genion horri, eta beti joan ginen aurretik

Aupa Alkorta!  Igartzen da taldearen lana eta batasuna.

Gora Sanlo !!

Hurrengoa Huarteren aurka. Segi horrela. Jo ta ke, irabazi arte!


CHICAS

Fin de semana pleno de actividad en nuestro club.

Nuestras jugadoras benjamines de la escuela jugaron contra el Aloña Mendi el domingo en Oñati. Gran victoria: 12-14. Las jugadoras han rendido muy bien con una gran defensa y un meritorio ataque. Nuestro equipo técnico está muy contento con este grupo que demuestra unión y ganas en los momentos difíciles.

Las infantiles jugaron sendos derbis locales.

BACALAOS ALKORTA 12 – 14 PNEUMAX. Partido muy bonito el que hemos vivido en el IMH. Un buen inicio del Pneumax tanto en defensa como en ataque hizo que se pusieran por delante con una ventaja de cuatro goles. El Bacalaos Alkorta reaccionó y pudo llegar al descanso solamente con la desventaja de un gol. En la segunda parte las chicas del Bacalaos Alkorta salieron muy enchufadas y cobraron ventaja. Al final el partido se ha convertido en un duelo muy bonito de tú a tú en el que podía haber ganado cualquiera. Bonito espectáculo.

El otro derbi también fue apasionante  CIMDE 22 – 21 DARIO. Magnífico partido en el que pudimos comprobar que nuestra cantera tiene muy buena salud.

Las cadetes del territorial NEURRI no pudieron contra las vitorianas del Carpintería Vascongadas (18-23). Partido muy difícil para las nuestras por las bajas de última hora. No hemos podido contra un equipo superior.

Por otro lado, el cadete TECNIFUELLE se impuso en un gran partido al Aiala E en Zarautz (18-19). Increíble comienzo de una nueva fase donde por fin se hace justicia con el resultado. Trabajo muy bueno en defensa ayudándonos las unas a las otras. Actitud de diez de nuestras chicas.

Las cadetes de Liga Vasca de SALENTO GELATI ganaron de un gol de diferencia contra el Basauri (26-25). Partido duro contra un rival muy correoso. A nosotras nos costó meternos en el encuentro, y el Basauri se hizo con una ventaja que luego pudimos remontar para llegar al descanso 10-9. El segundo tiempo muy igualado y de muchos nervios, pero al final hemos tenido temple y los dos puntos se han podido quedar en casa.

Las chicas del juvenil Territorial ARILAN jugaron un magnífico encuentro contra el Urnieta en su feudo (13-21). Partido en el que hemos hecho un gran esfuerzo físico ya que las rivales eran de mucha envergadura. Muy buena temporada la que estáis realizando este año.

El juvenil Liga Vasca ASTIGARRAGA ganó por la mínima ventaja de un gol al Pulpo. Partido lento y carente de ritmo. Primera parte con constantes alternativas en el marcador (13-12 al descanso). En la segunda mitad su tiro exterior nos hacía mucho daño, y por otra parte, su portera estuvo muy acertada, lo que hizo que a falta de cinco minutos fuéramos 4 goles abajo. Últimos minutos de infarto con presión en toda la cancha que las de Zumaia no supieron gestionar. Al final victoria que sabe a gloria.

Por último, el senior LAUKO venció (10-19) al Errotabarri en Ermua. Primera parte la que hemos jugado bien en defensa pero mal en ataque, con muchas pérdidas de balón y sin finalizar bien en los lanzamientos (6-8 al descanso). En la segunda parte hemos seguido con muy buen trabajo defensivo y rápidas contras con lo que nos hemos ido en el marcador. Hay que tomar nota y aprender, tenemos que competir desde el minuto 1. La semana que viene partido importante contra el Eharialdea, que en la primera vuelta nos ganó. ¡¡SUERTE!!

CHICOS

Zubacor 23 – 11 Zarautz D

El domingo a la mañana, dimos comienzo al torneo diputación y de la mejor manera posible. Sin mirar al resultado de la victoria, ya ante marcadores de este tipo, suele haber muchos factores, hay que destacar que hicimos un partido muy completo, sobre todo la segunda parte, donde se pudieron poner en práctica muchas de las jugadas que ensayamos durante la semana. Tenemos que seguir trabajando para que podamos recoger los frutos. Felicidades, chicos.

Karakate Jatetxea 20 – 30 Bidasoa Irun

Hemos comenzado el partido con brío y buenas maneras, marcando un ritmo de juego remarcable, con goles y desaciertos, pero manteniendo la pugna con los bidasotarras, llegando al descanso con un resultado interesante, 10-11.

Luego, en la segunda parte, no ha habido suerte en ataque y tampoco en defensa, y los contrarios han ido sumando las diferencias en el marcador. Como últimamente nos ocurre, el cansancio y la caída psicológica hacen mella en los nuestros en el tramo final del partido, con el consiguiente resultado adverso, 20-30.

Gaurve 26 – 12 BM Conet

Partido tranquilo el que jugamos el sábado contra los burgaleses de Miranda de Ebro quiénes venían con algunos lesionados y nosotros con un banquillo amplio lo que se notó en el juego llegando al final del primer tiempo 13-5 en la segunda parte se siguió por el mismo camino y los jugadores del Gaurve estuvieron fuertes en ataque y en defensa llegando con un marcador final de 26-12. Hay que seguir así.

Egia 35 – 28 Beristain

El equipo ha decidido hacer un alto en el camino de esta larga travesía. Como dice un dicho quién pierde un encuentro se encuentra que ha aumentado el número de amigos.

Esto último ha quedado comprobado que es verdad en Egia. Es por eso por lo que el Alcorta ha recogido el fruto de la semilla depositada por nuestro equipo.

 

Tolosa 33 – 15 Urkunde

Desastre de partido el jugado el sábado por nuestros chavales. No entraron en el partido en ningún momento. Jornada para olvidar, no queda más que seguir y esperar mejores tiempos, que llegaran. Aurrera mutillak.

Pizzeria Salento 15 – 24 Urnieta

Partido intenso el vivido el domingo al mediodía en el polideportivo Olaizaga. Nos enfrentábamos a los terceros clasificados y eso se notó en el juego. El equipo lo dio todo, pero algunos fallos en ataque hicieron que el Urnieta se fuera en el marcador. Cabe destacar la actuación de Conde que, con 18 paradas, nos mantuvo en el partido, sobre todo en la primera parte, pero no fue suficiente para poder doblegar a un rival que fue más que nosotros. Toca seguir trabajando y cada partido que nos queda será una final si queremos salir de la última plaza.

Egia 25 – 28 Alcorta Forging Group

Gran partido el del sábado en una cancha siempre difícil.

Nuestro equipo realizó uno de sus mejores partidos con una 1°parte excepcional tanto en defensa como en ataque llegando al final de la 1°con un marcador de 13 – 17

La 2° parte, el Egia salió más enchufado, pero supimos mantener el resultado y la intensidad del encuentro en el que siempre fuimos por delante

Aupa Alkorta se nota el trabajo, unión y esfuerzo de todo el equipo.

¡¡Gora Sanlo!!

El próximo contra Huarte. Segi horrela. Jo ta ke, irabazi arte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *