Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/02/16-17

NESKAK

Eskubaloi eskolako txikienak, SUKIAkoak, Aialaren aurka aritu ziren Zarautzen (20-14). Oraingoan ezin izan zuten irabazi, baina duin aritu ziren, ondo ahaleginduz eta kantxan zuten guztia ematen. Horrela jarraitzen baduzue, kirolari onak izango zarete.

Infantilentzat jardunaldi ona izan zen.

BACALAOS ALKORTAkoek Ereintza izan zuten aurrean Errenterian (16-19 irabazi zuten). Partidu ona gure neskena. Zaila zen printzipioz: aurkari gogorrak zituzten aurrean eta gu atezain gabe joan ziren.  Eragozpen hori gainditu, eta partidu ona atera zen.

DARIOk Egia garaitu zuen Olaizagan (20-17). Lehen zatian flojo aritu ziren gureak, baina bigarrenean dezente hobetu, eta bi puntuak lortu zituzten.

PNEUMAXek berdindu egin zuen Aialaren aurka (14-14). Partidu berdindua hasieratik amaierara. Ondo hasi gara, erasoan eraginkor eta defentsan sendo; baina bigarren zatian aurkariak hobeto aritu dira, eta berdinketa etorri da.

Azkenik, CIMDEko neskek Urola gainditu zuten (17-25). Partidu biribila, defentsan eta erasoan. Jokalari guztiek eman zuten berea, eta garaipen handia lortu zuten.

TECNIFUELLEko lurralde txapelketako kadeteek erraz samar gainditu zuten Pulpo (14-9). Hasieratik motibatuta atera ziren gure neskak. Defentsa eta ate ezin hobea erakutsiz, 3 gol besterik ez zuten jaso lehen zatian. Baloia ondo mugitu zuten, eta nagusitasunak lortzen zituzten. Konparazio baterako, 32 jaurtiketatatik 23 geratu zitue gure atezainak. Oso pozik zuen lanarekin.

NEURRIko lurraldeko kadeteek ere garaipen bikaina lortu zuten Legazpian (26-25). Partidu berdindua liga honetako lehenbiziko puntuak lortzeko. Lehen zati ona egin zuten, erraz sartuz aurkarien 5-1 defentsan. Bigarren zatian konplikatuagoa izan zen, aurkariek 6-0 defentsa jarri eta gero. Garaipen garrantzitsua nesken morala igotzeko.

Euskal Ligako SALENTO GELATIko kadeteek ezin  izan zuten Bera Berakoekin etxean (23-30). Partidu trabatua: hasieratik ez dira ondo egon, ez atzean ez aurrean. Ez da gureen egun onena izan, eta ezin izan gara haiengana hurbildu. Ondorioak atera behar ditugu, eta hausnartu, eta hemendik aurrera erakutsi 60 minutuetan maila onean joka dezakegula. Topera entrenatzen jarraituko dugu.

Jubenilek garaipen bana lortu zuten.

Lurralde txapelketako ARILANek Eibarren aurkako derbia irabazi zuen (31-23). Lehen zati berdindua egin zuten, eibartarrek erraz zulatzen zutelako gure defentsa, penalti ugari lortuz. Hala ere, 15-14 joan ginen atsedenera. Bigarren zatian gogotsu aritu eta gero, markagailuan joatea lortu genuen.

Euskal Ligako  ASTIGARRAGAkoek partidu biribila jokatu zuten Bidebietan Bera Beraren aurka (21-30). Defentsan ondo aritu ziren, kanpoko jaurtiketa eragotziz; horrekin batera zirkulazio onak egin genituen, nagusitasuna lortu arte, eta bost golen aldearekin joan ginen atsedenera. Bigarren zatian gogor atera ziren donostiarrak, eta ia berdintzea lortu zuten. Gureek, hala ere, serio segitu zuten, taldea sendo mantenduz, eta 9 golen errenta lortu zuten amaieran.

MUTILAK

Txarriduna 17 – 22 Aloña Mendi

Partidu nahiko parekatua. Lehenengo zatian, markagailuak 7 goleko errenta Aloña Mendi taldearen alde adierazten zuen. Bigarren zatian, Sanlok erasoan erreakzionatu zuen, baina defentsan taldeko bajak, minutuak aurrera joanda, nabariagoak izan ziren. Gol bakar batera ipini zen Txarriduna, baina Aloña Mendi taldearen azken erreakzioak markagailua 17-22ra eraman zuen. Partidu ona, hilabeteak aurrera, Sanloren etorkizuna izango diren gazteak ikusten hasiak gara. Zorionak, mutilak!

La Salle 25 – 27 Karakate

Igandean jokatutako partidua oso lehiatua izan zen. Lehenengo zatian, nahiko lasai ibili ginen, gure lana oso ondo egiten eta 7 puntuko abantaila atera genuen, baina gero donostiarrek erritmo bizia jarri zuten eta kontraerasoan harrapatzen gintuzten askotan, eta emaitza atsedenerako murriztu egin zuten (10-13).

Bigarren zatian, partidua gogortu egin zen eta goi mailako partidua jokatu zuten talde biek. La Salleren jokoa batez ere kontraerasoan oinarritzen zen, eta min handia egin ziguten jokaldi horrekin. Gu ere partiduan sartu ginen eta jokoa sendotzea lortu genuen. Azkeneko bost minutuetan joko parekatua egin zuten bi taldeek eta partiduak emozio handia izan zuen azkenera arte (25-27 azkeneko emaitza).

Aipamen berezia egin nahi dugu amaitzeko: arbitroak gure aurka “geldiketa” bat egin zuela, porteriaren aurrean zegoela beste atezainarekin hizketan.

Gaurve 25 – 26 Urnieta

Gaurve taldearen partidu ona izan zen larunbatekoa, Elgoibarren. 13-16 iritsi ziren bi taldeak lehen zatiaren amaierara. Bigarrenean, taldea defentsan hobeto aritu zen: 10 gol bakarrik sartu zituzten Urnietakoek. Partidua 25-26 amaitu zen. Aupa mutilak! Hurrengoaren bila.

Beristain 23 – 16 Eibar

Debabarreneko derbian garaipen hunkigarria lortu du gure taldeak, batez ere defentsa sendoan oinarrituz.

LGO hizkiak aldagelan utzita, aurrez aurre, nor baino nor, mendean hartu du Eibar talde indartsua.

Infantil (14-15 denboraldia) garaitik indarrak neurtu gabe geunden, Eibar futbol taldea aurrenengo mailan aritu zen lehendabiziko alditik, eta begi guztiak Eibarrera begira zeudela. Azken honen zergatia Elgoibarren dago sustraituta; izan ere, erlijioa dela eta, musulmanek beren bizitzan behin MECAra peregrinazioa egitera behartuta dauden moduan, Eibar munduko epizentro bihurtu zen, Elgoibarko MEKA ikastetxera begira eta 6 km-ra baino ez dagoelako da.

Bossa Eibar Eskubaloia 24 – 21 Zubacor Elgoibar

Gaurkoan ere gure mutilek dena eman dute kantxan. Momentu batzuetan despistatu samar ibili gara, eta emaitzari begira jokatu nahi izan dugu. Asunto txarra. Presio horrekin jokatzen dutenean, dakitena egitea ahazten zaie. Eskubaloia disfrutatzeko da eta taldean jokatzenko kirola. Bi elementu hauek ahazten ditugunean, normalean gauzak ez dira irteten eta gaur hau gertatu zaigu. Behin presio gabe jokatu dugunean, askoz hobeto egin ditugu lanak. Gaurkoan ere beste ikasgai bat ikasi dugu eta gure formakuntza pertsonalean oso baliogarria dena. Gogor jarraituko dugu. Aupa Zubacor!

Munttarpe Eskubaloia 26 – 25 Pizzeria Salento Elgoibar

Larunbat honetan lehen finaletako bat jokatu genuen, eta emaitza ez da izan nahi genuena, baina jokoari eta jarrerari dagokionez, goleadaz irabazi dugula esan dezakegu. Taldeko azkenak (gu) liderraren aurka jokatzen genuen. Baina partidu osoan zehar sailkapenak alderantzizko ordenean zeudela zirudien. Defentsako lan bikaina, beste aste batez atezainek lagunduta, izugarria izan da. Hasiera batean ez genuen gure aukeretan sinesten, baina minutuak aurrera joan heinean, gora etorri gara, eta atsedenaldira 2 goleko abantailaz joan gara. Azkenean ezin izan diogu abantaila horri eutsi, baina gure mutilei ezin diegu ezer leporatu, egindako lanagatik zoriondu besterik ez. Horrela jarraituz gero, emaitzak laster helduko dira.

Alkorta 26 Uharte 25

Ikusteko moduko partidua izan zen zapatuan Olaizaga kiroldegian jokatu zena, bi taldeen partetik. Gure mutilek bazekiten garaipenak zer garrantzia zuen, eta ez zioten etsi lanari, 60 minutuetan zehar sekulako esfortzua eta konpromisoa erakutsiz.

Lehenengo partearen amaieran markagailuak 15-13 islatzen zuen, elgoibartarren alde.

Bigarren zatian, gure jokalariek dena eman zuten, nahiz eta Uhartekoek amore ez eman. Horren erakusgarri, markagailuan izan zen parekotasuna, nahiz eta Alcortakoak beti aurretik joan. Honela, bukaeran garaipen handia lortu zuten gure senior mutilek. ZORIONAK MUTILAK! SEGI LANEAN!


CHICAS

Nuestras jugadoras más jovencitas de la escuela de balonmano, SUKIA, jugaron contra el Aiala en Zarautz (20-14); esta vez no pudieron ganar, pero dejaron el pabellón de nuestro club muy alto; se esforzaron a tope y lo dieron todo en la cancha. Si seguís con esta ilusión, llegaréis a ser grandes deportistas.

Buena jornada de nuestros equipos infantiles.

El BACALAOS ALKORTA se enfrentó al Ereintza en Renteria (16-19 a nuestro favor). Buen partido de nuestras chicas. Era un encuentro difícil, ya que nos enfrentábamos a un contrincante muy fuerte y nos presentamos sin portera. Supimos superar este inconveniente y jugamos un gran partido.

El DARIO venció (20-17) al Egia en el Olaizaga. Primera parte algo floja de las nuestras; en la segunda tuvimos una notable mejoría que nos sirvió para llevarnos los dos puntos a casa.

El PNEUMAX empató a 14 contra el siempre difícil Aiala. Partido muy igualado de principio a fin. Hemos empezado muy bien atacando con criterio y cerrando muy bien los espacios en defensa, pero poco a poco ellas han ido mejorando su juego, lo que ha hecho que los puntos se hayan repartido entre los dos equipos.

Por último, las chicas del CIMDE lograron vencer al Urola (17-25). Partido muy completo, tanto en defensa como en ataque. Todas nuestras jugadoras contribuyeron a una magnifica victoria.

Nuestras jugadoras cadetes del territorial TECNIFUELLE ganaron con solvencia al Pulpo (14-9). Encuentro donde desde un principio salimos muy enchufadas. Una defensa y portería increíble, donde solo nos pudieron meter 3 goles en la primera parte. Muy bien en el movimiento de balón, encontrando superioridades. Como dato, de 32 tiros, nuestra portera paró 23. Muy satisfechos de vuestro trabajo.

El también equipo cadete territorial NEURRI logró una sensacional victoria (26-25) contra el Legazpi. Partido muy disputado en el que nos costó mucho conseguir los primeros puntos de esta liga. Primera parte muy buena, donde las chicas consiguieron penetrar muy fácil contra la defensa 5-1. La segunda parte con una defensa 6-0 del rival fue más complicado encontrar huecos. Una victoria importante para la moral del equipo.

El equipo de Liga Vasca Cadete SALENTO GELATI no pudo contra el Bera Bera en Elgoibar (23-30). Partido muy espeso, desde un principio no hemos estado bien ni en defensa ni en ataque. Hemos intentado recuperar la distancia que el Bera Bera tenía en el marcador, pero la verdad es que no ha sido nuestro día. Partido del que tenemos que sacar conclusiones y reflexionar, y a partir de ahora demostrar que podemos jugar 60 minutos a buen nivel. Seguiremos trabajando a tope en los entrenamientos.

Nuestros equipos juveniles obtuvieron sendas victorias.

El territorial ARILAN ganó (31-23) en el derbi contra el Eibar. La primera parte fue bastante igualada, ya que el Eibar superó nuestra defensa hasta llegar a los seis metros y nos castigó con penaltis en contra. Con un tiempo muerto pudimos darle la vuelta para irnos al descanso 15-14 a nuestro favor. La segunda parte muy enchufadas, lo que nos permitió marcharnos definitivamente.

Por último, nuestras juveniles del Liga Vasca  ASTIGARRAGA completaron un gran partido en Bidebieta contra el Bera Bera (21-30 a nuestro favor). Defensa bien trabajada, muy atentas para impedir los tiros exteriores, a su vez hicimos muy buenas circulaciones de balón hasta buscar la superioridad, lo que nos dio la opción de irnos en el marcador cinco arriba al descanso. En el segundo tiempo las donostiarras salieron muy enchufadas, lo que hizo que se acercaran a un gol de diferencia. Las nuestras han seguido muy serias en todo momento sin descomponerse, y han conseguido volver a irse en el marcador hasta obtener una renta de nueve goles.

CHICOS

Txarriduna 17 – 22 Aloña Mendi

Partido muy igualado. El marcador del primer tiempo, con una diferencia de 7 goles a favor del Aloña Mendi, no refleja una primera parte donde no estuvimos acertados de cara a la portería. En la segunda parte, nuestro ataque estuvo muy acertado, pero la defensa fue notando las tres bajas, a las que se sumó una más en el transcurso del partido. Nos pusimos a un sólo gol, pero una última reacción del Aloña Mendi dejó el marcador en 17-22. Buen partido del futuro del Sanlo. Empiezan a dejarnos pequeños detalles. Felicidades chicos.

La Salle 25 – 27 Karakate

Buen partido y bien competido por ambos equipos. En un principio, el juego fue a nuestro favor, y tuvimos una diferencia de 7 goles en el primer tiempo. Luego, los contrincantes apretaron su juego con especial hincapié en los contraataques, y llegaron al descanso con el resultado de 10 – 13 a nuestro favor.

El segundo tiempo fue muy intenso por ambos equipos, y se vieron jugadas de gran nivel. Ellos nos hacian mucho daño con los contraataques, pero también jugamos nuestras bazas. Fue trepidante, sobre todo en los 5 últimos minutos, con un marcador parejo, que finalmente se resolvió a nuestro favor (25-27).

El incidente significativo del partido fue la parada involuntaria que hizo el árbitro en contra nuestra, al estar hablando con el portero de ellos dentro del área de la portería.

Gaurve 25 – 26 Urnieta

Buen buen partido de nuestros chicos el sábado. Se llegó al descanso con una desventaja de 3 goles. La segunda parte fue más intensa y se le pudo haber dado la vuelta al marcador, pero al final se acabó perdiendo por un gol, con el resultado de 26 a 25. Ánimo chicos, a por el siguiente.

Beristain 23 – Eibar 16

Partiendo de una férrea defensa, nuestro gran equipo ha logrado una estimulante victoria en el gran derbi de la comarca del Bajo Deba.

Una vez dejadas las letras LGO en el vestuario, ha competido cara a cara, quién mejor, con el potente equipo del Eibar.

Estabamos sin competir con ellos desde la categoria infantil 1 (temporada 14-15), o sea, desde que el club deportivo Eibar de futbol empezó por primera vez en primera division y todas las miradas estaban puestas en Eibar. La razón de esto último tiene sus raices en Elgoibar, ya que, por motivos de religión, así como los musulmanes estan obligados a peregrinar una vez en su vida a la MECA, Eibar se convirtio en el epicentro del mundo porque está mirando para el centro escolar MEKA de Elgoibar, y a solo 6 km. Aupa E(LGO)IBAR!

Bossa Eibar Eskubaloia 24-21 Zubacor Elgoibar

Hoy también nuestros chicos lo han dado todo en la cancha. En algunos momentos del partido, hemos estado un poco despistados y hemos querido jugar mirando al marcador: mal asunto. Cuando jugamos con esa presión se nos olvida jugar como realmente sabemos. El balonmano es un deporte para disfrutar y jugar en equipo. Cuando olvidamos estas dos variables, normalmente las cosas no salen y hoy nos ha pasado eso. En cuanto hemos sabido quitarnos la presión de encima y hemos empezado a disfrutar, hemos mejorado el juego. Hoy hemos vuelto a aprender una nueva lección, que en nuestra formación personal va a ser muy valiosa. Seguiremos fuertes. Aupa Zubacor

Munttarpe Eskubaloia 26 – 25 Pizzeria Salento Elgoibar

Este sábado comenzábamos una de las primeras finales, y el resultado en el marcador no ha sido el esperado, pero en cuanto a juego y actitud de los chavales podemos decir que hemos ganado por goleada. Nos enfrentábamos el colista del grupo (nosotros) contra el líder. Pero durante todo el partido parecía que las clasificaciones estaban en orden inverso. Gran trabajo en defensa, acompañada una jornada más por la portería. Aunque al inicio no creíamos en nuestras posibilidades, según ha avanzado el partido hemos visto que éramos muy capaces de dar la campanada; así, llegábamos al descanso con una ventaja de 2 goles. Finalmente, no hemos podido mantener esa ventaja, pero no hay reproche alguno a nuestros chicos, todo lo contrario, felicitarles por el trabajo realizado y animarles a seguir en esta dirección, que, así, pronto llegarán los resultados positivos.

Alkorta 26 Uharte 25

Gran partido el jugado el sábado por parte de los dos equipos. Nuestros jugadores salieron al campo sabiendo de la importancia de los dos puntos en juego, y no escatimaron en trabajo, compromiso y esfuerzo.

Una primera parte en la que llegamos al descanso 15 – 13 arriba.

La segunda parte, gracias a la entrega, estuvimos siempre por encima en el marcador, y aunque el Uharte apretó hasta el final, conseguimos una gran victoria.

ZORIONAK!

GORA ALKORTA Aupa Sanlo!

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *