Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/02/23-24

NESKAK

Partidu oso interesgarriak ikusi ditugu asteburu honetan.

Eskubaloi-eskolako SUKIAkoak Pulpokoen gainetik pasatu ziren (31-8). Partidu biribila gure neskena: defentsa sendoa, elkarri ondo lagunduz eta kantxan ondo kokatuta. Erasoan baloia ondo zirkulatuz eta jaurtiketetan ondo asmatuz. Hasi da igartzen egiten ari diren lana: bai markagailuan bai jokalarien motibazioan.

Infantilek ere emaitza onak izan dituzte asteburuan.

BACALAOS ALKORTAkoek gol bakar batez irabazi zietan Aialakoei (16-15). Hasieratik nahiko berdinduta joan zen partidua; lehen zatiaren amaieran pare bat baloi lapurtu, gol egin, eta aurretik jarri ginen. Alde horri ondo eutsi genion amaierara arte, eta guretzat izan zen partidua. Emaitza ezin hobea garaitzen beti zaila den Aialaren aurka.

PNEUMAXek garaipen bikaina lortu zuen Legazpiren aurka, haien etxean (21-30). Kostatu zitzaigun partiduan sartzea, baina hasieratik joan ginen aurretik, eta atsedenera hiru golen aldearekin iritsi ginen. Bigarren zatian, aldea handitu genuen, eta bederatzi golen errenta lortu genuen. Oraingoz, lider gara, eta lanean segitu beharko dugu postu horri eusteko.

DARIOko neskek 16-16 berdindu zuten Legazpiko beste taldearen aurka. Gureen erasoa nabarmendu behar dugu, desmarkatuz, buruz buruko jokaldiak indartsu eginez, pibotearekin lotura eginez. Hasieratik amaierara, berdinketa izan da nagusi.

CIMDEk, azkenik, 25-24 irabazi zuen Eibarren aurkako derbia. Partidu zirraragarria; eskubaloi ona. Erasoan eraginkor aritu ziren gureak. Lortutako bi puntuak zapore gozoa dute.

NEURRIko lurralde kadeteek ezin izan zuten Oñati garaitu haien etxean (24-15). Partidu zaila benetan aurkariek planteatu zigutena: defentsa sendoa eta eraso eraginkorra. Gureen lehenbiziko zatia oso flojoa (12-4). Bigarrenean, zerbait hobetu ziren, baina haiek izan ziren nagusi, oro har.

Partidu bikaina beste lurralde kadeteena,TECNIFUELLErena (19-25, Egiaren kontra, kanpoan). Partidu zoragarria gure neskena: intentsitate handikoa hasieratik amaierara. Hirugarren garaipena jarraian, eta sentsazio ona emanez. Arlo guztietan ari da hobetzen taldea. Ahaleginduz eta jarrera ona erakutsiz, dena lor daiteke.

Euskal Ligako SALENTO GELATIko kadeteek galdu egin zuten Ereintzaren aurka Errenterian (23-16). Ez genuen geure eguna izan. Hala ere, saiatu ziren gure neskak. Aurrera begiratu, eta lanean segitzera.

ARILANeko lurralde jubenilek Ereintza garaitu zuten kanpoan (21-23). Partidu gorabeheratsua izanagatik, gureek lortu zuten arazoak konpondu eta garaipena lortzea. Denboraldi bikaina egiten ari zarete.

ASTIGARRAGAko Euskal Ligako jubenilen garaipen aipagarria Zuazoren aurka (23-26). Gol baten aldez baino gehiagoz irabazi beharrean ginen (gol-averagea lortzeko), taldeko lehenak izan, eta hala Euskadiko finalak Elgoibarren jokatu ahal izateko helburua lortzeko; eta lortu genuen. Lan bikaina gure neskena, eta pozik denok emaitzarekin. Gogor lan egin behar da aste hauetan, urte guztiko garrantzitsuenak dira eta.

LAUKOko seniorrek jardunaldi bikoitza izan zuten asteburuan, aurreko astean partidu bat atzeratu egin zelako. Larunbatean, 23-19 irabazi genien Gasteizko Eharialdeakoei.  Partidu berdindua izan zen; ez genuen lortzen gol egitea (atsedenean, 13-11). Bigarren zatian, nahiko makal aritu ginen aurrean eta atzean. Nabarmentzekoa lurralde jubeniletako bi jokalariren laguntza: haiekin, erosoago jokatu ahal izan genuen.

Igandean, Berango garaitu genuen haien etxean (23-30). Lehen zatian ez genuen asmatzen, eta haien mende ibili ginen (16-14 atsedenean). Bigarrenean hobetu egin genuen jokoa: defentsa hobea erakutsiz eta kontraeraso azkarrak eginez. Oro har, partidu ona. Hemen ere, nabarmentzekoa Euskal Ligako hiru jokalariren laguntza. Asteburu biribila guretzat: bi garaipen bi partidutan: lau puntu eta bigarren postuan sendo finkatuta. Lanean segitu behar dugu.

MUTILAK

Urnieta 28 – 8 Txarriduna

Kategoria hauetan lau jokalariren bajak asko nabarmentzen dira. Defentsa nahiko ona egin ondoren, erasoan aukera ugari huts egin genituen. Aurrera!!

Karakate 25 – 31 Tolosaldea

Gure aldetik ez ginen gaizki ibili; gure jokalariek dena jarri zuten beren aldetik. Tolosarrek gehiago transmititu zuten, joko bizia eta ondo landutakoa eginez. Atzetik ibili ginen beti, 12-15 deskantsurako emaitza bistaratuz.

Bigarren zatian, gureek ere nahi izan zuten kontrakoen jokoa neutralitzatzea, baina esan beharra dago Tolosakoak gehiago izan zirela eta partidua irabazi egin zutela, 25-31. Jende jatorra, aurkariak.

Urkunde 30 – Tekniker Eibar 28

Gaur irabazi dugu, baina eibartarrek lezio ona irakatsi digute, taldea lehenetsi dutelako. Irabazi zezaketen, baina nahiago izan dute jokalari guztiek jokatzea (batek ez, baina zigortuta zegoelako ez zuen jokatu) Zergatik guk ez dugu zigorrik jartzen? Zerbaitek huts egiten du, eta uste dut geuk ere hausnarketa bat egin behar dugula.

Arrasate 23 – Beristain 22

Neurketa jokatzera joan Arrasatera, eta sugarrak harrapatuta erdi erreta itzuli ginen. Uzuri optika ezaguna da herrian, baina Debagoienean ez, ordea. Errealitateak bi ikuspegi dituela baieztatu digu; bata, gehiengoak ikusten duena eta bestea, aldiz, aparteko ikusmena duten horiena.

Zubacor 29 – 23 Urola Urdina

Beti esaten dugun bezala, eguneroko lanak emaitzak ekartzen ditu. Aste honetako emaitza horren isla da. Talde bezala jokatzen dugun guztietan, gauzak aurrera ateratzen ditugu. Ez da partidurik onena izan, baina mutilek dena eman dute. Berdin jarraitu behar dugu. Aupa Zubacor!

Bankoa 36 – 19 Bergara

Ez dugu arazorik izan partidua irabazteko. Ondo erasoan eta sendo atzean. Datorren arerioa Hondarribi. Helburua, lehen postua eskuratzea. Ea lortzerik dagoen!

Ordizia 25 – 21 Gaurve

Partidu ona Gaurverena igandean Ordizian jokatutakoa. Lehenengo zatia 9-10 bukatu zen, Gaurve irabazten. Bigarren zatian, pase askok huts egin zuten eta elgoibartarrek galdu egin zuten beren ligako azken partidua, 25-21. Orain koparen bila joango gara.

Pizzeria Salento 20 – 19 Egia

Partida bizia eta gogorra Olaizagan jokatu duguna. Bi talde puntuak lortzeko irrikitan, eta aurkari zuzenak. Baina oraingoan, jokoa eta defentsako sendotasunak emaitzak eman dituzte eta 2 puntu garrantzitsu lortu ditugu mailari eusteko lehian. Zorionak, mutilak! Hala ere, alderdi negatiboan, Iñigoren lesioa nabarmendu behar da; zorionez, luxazio hutsean geratu da. Eutsi gogor, Iñigo. Aupa Salento.

Beti Onak 27 –  21 Alcorta

Zapatuan aurrean izan genituen aurkari nafarrak; defentsan irmo eta erasoan baloia bizkor mugitzen zuten. Lehenengo 10 minutuak intentsitate gabekoak izan ziren Alcortaren partetik: golak erraz sartzen zizkiguten, eta gure mutilen erasoetan Beti Onakeko atezainak gelditu bikainak burutzen zituen. Hala ere, erreakzionatzeko gaitasuna izan genuen, eta atsedenaldian markagailuak 15-11 islatzen zuen.

Bigarren zatian, hobeto moldatu ginen: bi goletara jarri ginen, baina jaurtiketa errazak ondo ez burutzeaz gain, atezainaren geldituek eta hainbat penalti erratu izanak amaierako emaitzara eraman gintuen: Beti Onakek eraman zituen bi puntuak poltsikora. Hau, ordea, ez zen erraz gertatu, gure mutilek bukaera arte borrokatu ziren. Lanean jarraitu behar dugu.

GORA Alcorta!

JO TA KE, IRABAZI ARTE

Hurrengoa, Somos Eibar-en contra; partidu garrantzitsua.

Etxean jokatzen dugu.

Goazen!


CHICAS

Jornada con muchos partidos muy interesantes.

Las alevines de la escuela, SUKIA, vapulearon al Pulpo en Elgoibar 31-8. Partidazo de las nuestras, con una defensa muy aguerrida con ayudas constantes y buen posicionamiento en la cancha. En ataque, buena circulación de balón y acierto en la portería contraria. Se empieza a notar el trabajo en todas, ya que la mejoría es muy visible y se ve reflejada tanto en el marcador como en la motivación e interés.

Las infantiles cosecharon buenos resultados.

BACALAOS ALKORTA ganó por un gol al Aiala (16-15). Fuimos desde el principio bastante igualadas en el marcador, pero gracias a un par de balones que robamos en los últimos minutos, nos pusimos por delante, y conservamos la ventaja hasta el final. En general, buen partido y magnífico resultado contra el siempre difícil equipo de Zarautz.

El PNEUMAX consiguió una fenomenal victoria contra el Legazpi en su feudo (21-30). Aunque nos costó un poco entrar en el partido, desde el principio fuimos por delante en el marcador, llegando al descanso tres goles arriba. En la segunda mitad fuimos aumentando la ventaja hasta conseguir una renta de nueve goles. De momento nos colocamos líderes y habrá que seguir trabajando para no perder el primer puesto.

Las chicas del DARIO empataron a 16 contra el otro equipo de Legazpi. Partido en el que destacamos el gran ataque, desmarcándose, jugando el uno contra uno fuerte y haciendo jugadas de mucho mérito con nuestra pivote. Durante todo el partido, el marcador ha estado igualado y así ha seguido hasta el final.

Por último, el CIMDE ganó 25-24 en el derbi contra el Eibar. Apasionante encuentro en que pudimos disfrutar de un gran balonmano. En ataque estuvimos atinadas y los dos puntos nos saben fenomenal.

Las cadetes del territorial del NEURRI no pudieron contra el Oñati en su casa (24-15). Partido muy complicado el que nos planteó el equipo local, con una gran defensa y una muy buena efectividad en ataque. Primera parte floja de las nuestras (12-4). En la segunda parte hemos espabilado, pero en general ellas fueron mejores.

Gran partido del otro cadete territorial TECNIFUELLE (19-25) a nuestro favor contra el Egia. Partido increíble de las chicas, intensidad desde el minuto cero hasta el sesenta. Tercera victoria consecutiva de esta última fase y con muy buenas sensaciones. El equipo está mejorando en todos los aspectos. Con el esfuerzo y actitud de cada una de las chicas, todo es posible.

Las cadetes de Liga Vasca SALENTO GELATI perdieron contra el Ereintza (23-16) en Rentería. Encuentro en el que no tuvimos nuestro día, de todas maneras no les podemos achacar la falta de interés. A seguir trabajando y pasar página.,,,,,

El Juvenil Territorial ARILAN ganó (21-23) al Ereintza a domicilio. Partido en el que hubo altibajos en el juego pero nuestras chicas supieron superarlos. Estais haciendo una temporada de chapeau.

Gran victoria de nuestro equipo juvenil de Liga Vasca ASTIGARRAGA contra el ZUAZO (23-26). Teníamos la obligación de ganar el partido por más de un gol (golaverage particular) para poder conseguir el objetivo de quedar primeras de grupo, y tener la posibilidad de jugar las finales de Euskadi en Elgoibar. Gran trabajo de todas y muy contentas con el resultado. A trabajar duro estas semanas, ya que son las más importantes de la temporada.

Nuestras chicas del LAUKO han tenido que disputar dos partidos debido al aplazamiento de la semana pasada. El sábado se impusieron 23-19 contra las vitorianas del Eharialdea. Partido igualado contra un equipo al que nos costaba mucho hacerle gol (al descanso, 13-11). En el segundo tiempo, tanto en ataque como en defensa, estuvimos un poco espesas. Resaltar la ayuda de dos jugadoras del equipo juvenil territorial con las que podíamos realizar algún cambio más.

El domingo nos impusimos (23-30) contra el Berango en su casa. En el primer tiempo no estuvimos muy acertadas, llegando al descanso dos abajo (16-14). En la segunda parte mejoramos, la defensa ha funcionado mucho mejor y hemos podido hacer rápidos contraataques. En general buen partido. Resaltar la ayuda de 3 juveniles del equipo de Liga Vasca. A seguir trabajando, buen fin de semana de nuestro equipo, dos de dos, y cuatro puntos más en la clasificación.

CHICOS

Urnieta 28 – 8 Txarriduna

En estas categorías cuatro bajas son demasiadas. Buen trabajo en defensa. Se fallaron demasiadas ocasiones claras en ataque, que podrían haber dejado el marcador final más ajustado. ¡Adelante!!!

Karakate 25 – Tolosaldea 31

Buen partido el que jugaron ambos equipos: con ilusión y entrega por parte de los nuestros. Pusieron toda la carne en el asador, pero hay que decir que los contrarios hicieron un juego más vistoso y elaborado, llegando al descanso con un 12-25.

En el segundo tiempo la tónica del partido fue similar, pero los nuestros tampoco cesaron en el trabajo de equipo; pero no pudieron con un equipo, el Tolosaldea, que mostró su buen quehacer y un resultado meritorio a favor de ellos, 25-31. Chicos majos y muy deportivos. Los nuestros también lo hicieron bien. ¡Ánimo, equipo!

Urkunde 30 – 28 Tekniker Eibar

Hoy, aunque hayamos ganado, el Eibar nos ha dado una buena lección de equipo. Nos podían haber ganado, pero ha primado el que todos sus jugadores salieran a pista (excepto uno que estaba sancionado, sin jugar por malas notas, y falta de asistencia a los entrenamientos). ¿Por qué nosotros no sancionamos y primamos el mal juego? Creo que deberíamos reflexionar. Algo falla, y hay que hacer alguna que otra reflexión.

Arrasate 23 – Beristain 22

Ir a Arrasate a jugar un partido, y volver medio quemados atrapados por las llamas del fuego. Uzuri Optika es conocida en el pueblo, pero no en el Alto Deba. Hemos confirmado que la realidad tiene dos puntos de vista; uno, la que ven la mayoría y otro, en cambio, la que está a merced de los que poseen una visión extraordinaria.

Zubacor 29 – 23 Urola Urdina

Como siempre decimos, el trabajo de todos los días trae resultados. Y el resultado de esta semana es fiel reflejo de ello. Cada vez que jugamos como equipo, sacamos adelante los partidos. No ha sido el mejor, pero los chavales lo han dado todo. Hay que seguir igual. Aupa Zubacor.

 

Bankoa 36 – 19 Bergara

Partido sin historia. Desde el inicio jugando serios, sin fisuras atrás y muy contundentes en portería. Siguiente rival, Hondarribi; para pelear por el primer puesto. ¡Ahí es donde os quiero ver, chavales!!!!

Ordizia 25 – 21 Gaurve

Bonito y disputado el partido que hemos vivido el domingo donde el Gaurve visitaba Ordizia. Buena primera parte del Gaurve, que ha estado muy igualada terminando los primeros 30 minutos con un gol por delante (9-10), pero en la segunda nos hemos relajado, se han cometido muchos fallos en los pases y las definiciones, y de esa manera creo que el partido lo hemos perdido nosotros más que ganado  los locales. Al final se ha perdido de 4.

Pizzeria Salento 20 – 19 Egia

Duro e intenso partido el que hemos disputado esta mañana en Olaizaga. Dos equipos, rivales directos que necesitan los puntos como agua de mayo. Pero esta vez la mejora en el juego y sobre todo la solidez defensiva han dado sus frutos y hemos conseguido esos 2 puntos tan importantes en la disputa por la permanencia. Zorionak, mutilak. Aún así, en la parte negativa, destacar la lesión de Iñigo, que por suerte se queda en una mera luxación de hombro. Eutsi gogor, Iñigo! ¡Aupa Salento!

Beti Onak 27 – Alcorta 21

El sábado nos enfrentamos a un equipo bien plantado en defensa y con muy buen ritmo de balón en ataque. Tuvimos 10 primeros minutos flojos, nos hacían gol fácil, pero supimos reaccionar y fuimos 15:11 al descanso.

En la 2° parte estuvimos mejor, llegamos a recortar diferencias, poniéndonos a 2 goles, pero la falta de acierto en tiros fáciles, paradas del portero, y algunos penaltis fallados, hizo que la derrota parezca abultada. Aún así, no nos rendimos hasta el pitido final. Hay que seguir trabajando. Gora Sanlo.

GORA Alkorta!

JO TA KE, IRABAZI ARTE!

El próximo partido, contra el Somos Eibar: partido importantísimo por los 2 puntos en juego.

Jugamos en casa.

A por ellos.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *