Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/03/02-03

NESKAK

Jarduera gutxiko asteburua izan da, Inauteriak zirela medio.

ARILANeko lurralde jubenilek ezin izan zuten Leizaran garaitu etxean. Azken emaitza, 16-17. Partidu berdindua hasieratik amaierara. Gola egitea asko kostatu zitzaien gureei: ez zuten baloia bizi mugitzen, eta defentsa sendo haren aurrean , erasoa ez zen eraginkorra. Defentsan nahiko ondo aritu ziren gureak, baina hori ez zen nahikoa izan. Denboraldi bikaina, hala ere, egitean ari zaretena.

Euskal Ligako ASTIGARRAGAko jubenilek Pulpo garaitu zuten Zumaian (19-26). Partidu garrantzitsua zen, honen bidez matematikoki lortzen baitzuten LAUKO FINALERAKO txartela (bi aste barru jokatuko dira). Hasieratik markatu zuten erritmoa gureek, eta markagailuan alde egitea lortu zuten. Aste honetan, ligako azken partidua dugu bera Beraren aurka: ahalegin guztiak egingo ditugu irabazteko, horrekin etxean jokatuko baitugu lauko finala. Zorte onena eta animo!!!

LAUKOko seniorrek arazorik gabe garaitu zuten Urdaibai etxean (34-13). OPartidu oso serioa gure crack-ena. Lehen zati oso ona defentsan (ez genien utzi beren jokaldiak egiten), eta aurrean ondo erabakiz gol egiteko aukera asko. Atsedenean, 17-5. Bigarren zatia berdin samar joan zen: ondo kontzentratuta, bi puntuak etxean geratzea lortu genuen.

MUTILAK

Basauri 35 -35  Urkunde

Intentsitate handiko partidua, baina akats asko erakutsi zituena. Talde gisa aritu izan bagina, irabazteko moduko partidua zen.

Alcorta 30 – 30 Somos Eibar

Partiduaren lehenengo zatian urduri hasteaz gain baloi dezente galdu genituen erasoan, baina borroka eginez markagailuari buelta ematea lortu genuen, eta atsedenaldian 6 golen errenta eskuratu.

Bigarren zatiko lehenengo bost minutuetan markagailuak islatzen zuen alde guztia berehala xahutu zen. Eibartarrak grina handiz hasi ziren, eta gure mutilak dinamika txar batean sartu ziren, arbitroen erabaki guztiak protestatuz. Hala ere, partidua nahiko zoroa izan zen markagailuari begiratuz: 27. minutuan 3 golen aldearekin galtzen joatetik bi gol goitik jartzea lortu genuen.

Penalti bat huts egiteak eta bi baloi-galerak markagailua 29-30 jarri zuen. Hala ere, mutilek ez zuten etsi, eta 10 segunduren faltan baloi lapurtze batek 30-30-ko berdinketa ekarri zuen markagailuan partiduaren amaieran.

Hurrengoan izango da .

JO TA KE, IRABAZI ARTE!

GORA ELGOIBAR!

GORA SANLO!


CHICAS

Fin de semana en el que hemos tenido menos actividad debido a la celebración de los Carnavales.

El Juvenil Territorial ARILAN no pudo vencer al Leizaran de Andoain en Elgoibar. Resultado final, 16-17. Partido igualado de principio a fin. Nos costó mucho hacer gol, ya que no movíamos el balón con fluidez y el juego en ataque ante una defensa muy fuerte fue bastante espeso. En cambio, en defensa estuvimos a buen nivel, pero eso no fue suficiente para poder lograr los dos puntos. Este resultado no empaña la magnífica temporada que estáis haciendo.

Las Juveniles de Liga Vasca ASTIGARRAGA se impusieron con claridad al Pulpo en Zumaia (19-26). Partido muy importante donde hemos conseguido clasificarnos matemáticamente para la FINAL A CUATRO de Euskadi, que se jugará dentro de dos semanas. Partido en el que marcamos nuestro ritmo desde el principio y nos distanciamos en el marcador. Esta semana pelearemos el último partido de liga contra el Bera Bera, donde buscaremos la victoria para poder jugar la final de Euskadi en Elgoibar. Suerte y ánimo!!!!

El senior LAUKO ganó sin complicaciones al Urdaibai en Elgoibar (34-13). Partido serio y completo de nuestras cracks. Primera parte muy buena en defensa sin dejar hacer el juego de ataque al rival y convirtiendo en gol las distintas situaciones que se nos presentaron. Al descanso, 17-5. Segunda parte muy parecida en la que mantuvimos la concentración y logramos que los dos puntos se quedaran en casa.

CHICOS

Basauri 35 – Urkunde 35

Partido intenso, pero con muchos fallos. Podíamos haber ganado si realmente funcionásemos como equipo.

Alcorta 30 – 30 Somos Eibar

Una primera parte en la que empezamos nerviosos y con pérdidas de balón, pero supimos rehacernos y llegar al descanso 6 goles arriba en el marcador.

En la 2ª parte empezamos perdiendo la ventaja que teníamos en los 5 primeros minutos. El Eibar salió muy enchufado y nosotros entramos en una dinámica de protestas y enfados tontos con los árbitros que no hacían más que perjudicarnos; aun así, conseguimos reponernos y cuando perdíamos de tres conseguimos ponernos dos goles arriba en el minuto 27 de la segunda parte.

1 penalti fallado y 2 pérdidas de balón nos puso un  gol abajo en el marcador. A falta de 10 segundos, un robo de balón nos permitió empatar el partido. Empate que sabe a derrota, ya que era un partido fácil y que teníamos en bandeja.

JO TA KE, IRABAZI ARTE!

GORA ELGOIBAR!

GORA SANLO!

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/02/23-24

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *