Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/03/09-10

NESKAK

Emaitza zoragarriak igure infantilenak asteburu honetan. Lau garaipen lau partidutan.

PNEUMAX 14-11 nagusitu zitzaion Ereintzari etxean. Partidu lehiatua. Gureek ondo asmatu zuten nola jokatu eta nola eskuratu bi puntuak.

BACALAOS ALKORTAk ere Ereintzari irabazi zion (24-11). Partidu biribila gure neskena: ez genien aukerarik eman aurkariei. Erasoan trantsizio politak eginez eta atzean sendo arituz, partidu guztian nagusitzea lortu zuten. Lan bikaina, neskak!

DARIOk ere bi puntuak lortu zituen Eibarren (34-28). Erasoa izan zen aipagarriena: haien 4-2 defentsa ondo aprobetxatuz, ondo iritsi gara gure piboteengana.

Azkenik, aipatu behar da CIMDEk 24-31 irabazi ziola Egiari Donostian.

TECNIFUELLE ko lurralde kadeteek Aiala mendean hartu zuten etxean (20-17). Kostatu zitzaien erritmoa hartzea gureei, baina lehen zatiaren erditik aurrera biziago aritu ziren. Defentsan ondo eta erasoan trantsizio onak eginez, gol politak lortu genituen hegaletatik.

NEURRIko lurralde kadeteek ezin izan zuten Bera Bera garaitu (29-24) Donostian. Erritmo oso biziko partidua bi aldeetatik. Hasieran makal samar hasi ginen, baina errekuperatu, eta 18-18 jarri ginen. Jokaldi zalantzagarri batzuen ondoren, aurkariek aurretik jartzea lortu zuten. Gure nesken jarrera bikaina aipatu behar da. Emaitza da gutxien balio duena. Harro gaude zuetaz. Segi berdin!

Euskal Ligako SALENTO GELATIk galdu egin zuen Bidasoaren aurka, 21-26. Partidu bizia. Hasieran aurrea hartzea lortu zuten aurkariek. Erreakzionatu zuten gureek, eta partiduan sartzea lortu ere bai, baina ezin izan dugu aldea murriztu. Oso pozik gaude taldea egiten ari den lanarekin eta jokalarien progresioarekin. Gogor lan egingo dugu neskek konfiantza hartzeko eta maila gorenean lehiatzeko.

ASTIGARRAGAko Euskal Ligako jubenilek Bera Berari nagusitzeko helburua lortu zuten (36-23). Euskadiko Lauko Finalak Elgoibarren jokatuko dira, martxoaren 15etik 17ra bitartean!! ZORIONAK!! Garaipen erosoa gure neskena; bazuten garaipena behar izateko presioa, baina kontzentratuta atera ziren, eta hasieratik lortu zuten markagailuan alde egitea. Bigarren zatian berdintsu aritu ziren. Seguru gaude asteburu honetan paper bikaina egingo duzuela. Animo eta zorterik onena!!

Amaitzeko, LAUKOko seniorrek Ereintza garaitu zuten etxean (22-14). Partidu ona berriz ere. Hasieran, jokoan sartzea kostatu zitzaien, baina defentsa oso ona egin zuten, eta 12-8 joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, taldeak gogor segitu zuen defentsan, eta hori izan zen partidua aurrera ateratzeko giltza nagusia.

MUTILAK

Ereintza 26 – 27 Karakate

Hasieran ikusi genuen Errenteriakoak ez zirela hobeak. Gure akatsak alde batetik eta haien joko ez oso eraginkorra bestetik, parekatuta ibili ginen partidu osoan. Arbitroak ere bere agerraldiak izan zituen nahi baino gehiagotan, hainbat eta hainbat bi minutuko zigor ezarriz jokalari askori.

Gure aurka penalti asko pitatu zituen. Horrek esan nahi du gure defentsa  ez zela eraginkorra izan: zulo handiak uzten zituen. Erasoan ere baloi asko gora joaten ziren. Bigarren zatian, gureek baloia aldatu, eta  eragina izan zuen; hala ere, txartelek, bi minutuko zigorrek eta abarrek bi taldeak lau jokalarirekin jokatzera behartu zituzten batzuetan. Azkenean, minutu erdi baino gutxiago geratzen zela, gureak gol bat aurretik zihoazen; aurkariek denbora eskatu, eta estrategiako jokoa antolatu zuten, baina ez zuten zorterik izan.

Txarriduna 21 – 37 Egia

Gaur partidu ona jokatu dute gure mutilek. Konzentratuta, dakizkigun gauzak egiten saiatuz. Jarraitu horrela.

Urnieta 25 – 26 Beristain

Datorren astean atsedenaldia dugula kontutan izanik, garaipen gozoa dastatzen egongo gara udaberria iritsi arte.

Denboraldiko bigarren aldia izan da Urnietako kantxa zapaltzen genuela, eta ondo landutako saria lortuz itzuli gara berriro ere.

Taldea neurketan murgilduta egon da uneoro, eta estualdi eta zailtasun uneak gaindituz, zaleak asetu ditu.

Zarautz 46 – 21 Urkunde

Komentatzeko gauza askorik ez; aurkariak gure gainetik pasatu dira; fisikoki eta taktikoki askoz gehiago ziren. Animo, mutilak! Lanean jarraitzera!

Amenabar C ZKE 23 – 23 Zubacor Elgoibar

Gaurkoan ere gure mutilek dena eman dute partida bizi batean. Ondo erasoan eta zerbait flojoxeago defentsan, baina beti aurrera eginez. Ez dago ezer esateko, baizik eta astero-astero pausu bat aurrera ematen dugula. Zorionak, mutilak, horrela jarraitu, eskubaloia biziz eta sentituz.

Pizzeria Salento 29 – 19 Soraluce Bergara K.E.

Heldu da azkenean hain beharrezko garaipena, eta nola heldu gainera. Mutilek dena eman dute partidu guztian zehar, batez ere lehen zatian. Gogor eta bizi defentsan, kontraerasora igoaz eta ondo bukatuaz ate aurrean. Horren guztiaren isla, lehen zati bukaeran genuen emaitza, 20-7. Partidu jada irabazita zegoen, baina bigarren zatian Bergara hobeto jokatzen hasi da, eta gureek bizitasuna zerbait jaitsi dute, baina emaitza ondo kudeatzen jakin dute. Bi puntu oso garrantzitsu azken postutik ateratzen gaituztenak eta pixkanaka salbazio gunera eramaten. Taldea zoriondu besterik ez, gaur bere buruari erakutsi diona zertarako gai den. Gora Sanlo! Gora Salento!

Trapagaran 29 – 27 Alcorta

Partidu bikaina gure mutilek zapatuan jokatutakoa, ligan 5. postuan aurkitzen den Trapagan talde handiaren aurka. Alcortak, Vuciren gidaritzapean sekulako lehenengo zatia burutu zuten, bai defentsan bai erasoan. 30 minutu bukatu eta gero, markagailuak 4 golen errenta islatzen zuen: 11-15 elgoibartarren alde.

Bigarren zatia parekatuago joan zen, eta markagailuan aldeak urriak ziren, gol bateko errentarekin, bai gora bai behera. Azken bost minutuetan zorte pixka bat falta izan dugu aurkarien ate aurrean. Lastima, izan ere, taldeak partidu guztian zehar egin zuen energia eta esfortzu galera eta kantxan izan zuen jarrera ez zen islatu bukaerako emaitzan.

Nire iritzi apalean emaitza hobea merezi genuen. Halere, gure mutilek horrela jarraitzen badute lanak emango dituzte makina bat kantxatan. Segi lanean, mutilak.

GORA Alkorta!

GORA Sanlo!

JO TA KE, IRABAZI ARTE!


CHICAS

Magníficos resultados de nuestras infantiles este fin de semana. Cuatro partidos, cuatro victorias.

El PNEUMAX se impuso 14-11 al Ereintza en Elgoibar. Partido muy disputado en el que nuestras chicas supieron competir y llevarse los dos puntos.

El BACALAOS ALKORTA ganó 24-11 al Ereintza. Partido muy completo en el que no dimos opción al rival en ningún momento. Desde el inicio muy buenas transiciones en ataque y una defensa potente hizo que fuéramos superiores en todo el encuentro. ¡Buen trabajo, chicas!

Por otro lado, el DARIO consiguió los dos puntos ante el Eibar en su casa, 34-28. Sobre todo hemos destacado en ataque: hemos aprovechado muy bien el 4-2 de la defensa contraria y hemos conectado bien con nuestra pivote.

Por último, señalar que el CIMDE ganó 24-31 ante el Egia en Donostia.

Las cadetes del territorial TECNIFUELLE consiguieron los dos puntos contra el Aiala en Elgoibar (20-17). Partido en el que nos costó coger el ritmo, pero a partir del minuto 15 nos pusimos las pilas: jugando bien en defensa y con rápidas transiciones en ataque, logramos bonitos goles por los extremos.

El NEURRI cadete territorial no pudo contra el Bera Bera (29-24) en Donostia. Partido con muchísimo ritmo por parte de los dos equipos. Empezamos un poco dormidas, pero fuimos mejorando hasta alcanzar el empate a 18, pero unas acciones dudosas hicieron que las rivales cogieran ventaja. Una vez más, actitud de diez de las jugadoras. El resultado es lo menos importante; estamos muy orgullosos de vosotras. ¡A seguir así!

En Liga Vasca, el SALENTO GELATI perdió contra el Bidasoa, 21-26. Partido intenso en el que en los primeros minutos las contrarias nos cogieron ventaja en el marcador. Supimos reaccionar y meternos en el partido, pero nunca pudimos reducir la diferencia. Muy contentos por el trabajo que está haciendo el grupo y la progresión de todas durante la temporada. Trabajaremos duro para que las jugadoras sigan con confianza y compitiendo al máximo.

Las Juveniles del ASTIGARRAGA lograron su objetivo ganando al Bera Bera, 36-23. ¡La final a cuatro del campeonato de Euskadi se disputará en Elgoibar! ¡¡¡¡ZORIONAK!!!! Victoria cómoda y holgada de las nuestras, que aunque tenían la presión añadida de ganar para quedar primeras y elegir sede, salían concentradas y lograban irse en el luminoso desde los primeros compases. Segundo tiempo, más de lo mismo. Este fin de semana estamos convencidos de que haréis un fenomenal papel. ¡¡Ánimo y suerte!!

Para finalizar, el sénior LAUKO venció 22-14 al Ereintza. Buen partido. Primera parte en la que nos costó entrar en el juego de ataque, pero por el contrario hicimos una gran defensa (12-8 al descanso). En la segunda mitad el equipo siguió fuerte en defensa, lo que fue en gran medida la clave de nuestro triunfo.

CHICOS

Ereintza 26 – 27 Karakate

Al comienzo del partido ya se vio que los de Ereintza no eran mejores. Fallamos mucho en los tiros, pero ellos tampoco mostraron un juego fecundo. El marcador fue parejo en la primera parte. El árbitro tuvo su desacertada actuación en todo el partido, mostrando castigos a mansalva. No faltaron las amarillas, los dos minutos, incluso una roja. Hubo momentos en que los equipos tuvieron cuatro jugadores en el campo. A pesar de todo, los nuestros se centraron, y con el cambio de balón en la segunda parte tuvieron más acierto y consiguieron adelantarse unos tantos. Hacia el final, los contrincantes se acercaron en el marcador, y a medio minuto del final, estando ellos un gol por detrás, solicitaron tiempo muerto. Prepararon una jugada de estrategia, pero no tuvieron suerte, y el resultado fue el dicho.

Txarriduna 21 – 37 Egia

Buen partido de los chavales. Concentrados, intentando realizar en el partido todo lo que ya saben… Seguid así.

Urnieta 25 – 26 Beristain

Teniendo en cuenta el descanso de la próxima semana, estaremos degustando la dulce victoria hasta que llegue la primavera.

Ha sido la segunda vez que pisábamos la cancha de Urnieta esta temporada, y hemos regresado de nuevo consiguiendo un premio muy trabajado.

El equipo ha estado inmerso en el partido en todo momento, y, superadas las dificultades de diversos momentos, ha dejado satisfechos a sus seguidores.

Zarautz 46 – 21 Urkunde

Poco que comentar de un partido en el que el rival nos volvió a pasar por encima, física y tácticamente muy superior. Animo a los chavales y a seguir.

Amenabar C ZKE 23 – 23 Zubacor Elgoibar

Los chavales lo han dado todo en un partido intenso. Bien en ataque y un poco más flojos en defensa, pero siempre hacia adelante. No hay nada más que decir, salvo que semana a semana damos un paso adelante. Felicidades y a seguir viviendo y disfrutando del balonmano.

Pizzeria Salento 29 – 19 Soraluce Bergara K.E.

Por fin ha llegado esa tan necesaria victoria. Los chicos lo han dado todo, y en una primera parte espectacular, Bergara no ha sabido cómo hacer frente a los nuestros. Fuertes e intensos en defensa, subiendo al contraataque y resolviendo bien delante de la portería. Reflejo de todo ello es el resultado al descanso, 20-7, que prácticamente sentenciaba el partido. En la segunda parte, hemos bajado la intensidad, Bergara ha empezado a jugar mejor, pero sabiendo gestionar el marcador, hemos conseguido la victoria. Dos puntos muy importantes, que nos hacen salir de la última plaza y acercarnos un poco más a la zona de salvación. Felicitar al equipo que hoy se ha demostrado a si mismo lo fuerte que es.

¡Aupa Sanlo! ¡Aupa Salento!

Trapagaran 29 – 27 Alcorta

Gran partido el jugado en Trápaga frente a un combinado potente situado en 5° posición en la tabla. Nuestros chicos, comandados por Vuci, hicieron una primera parte genial, tanto en defensa como en ataque: nos fuimos al descanso con 4 goles de ventaja, 11-15.

La segunda parte siguió muy igualada, con alternancia en el marcador (1 arriba 1 abajo). Hasta los últimos 5 minutos en los que nos faltó un poco de suerte y acierto en los últimos tiros; la suerte les favoreció más a ellos. Una pena, ya que el esfuerzo, la entrega y las ganas de ganar fueron ejemplares.

A mi entender merecimos un resultado más favorable.

¡GORA Alkorta!

¡GORA Sanlo!

¡JOTAKE IRABAZI ARTE!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *