Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/03/15-16-17

NESKAK

Asteburu zirraragarria eta hunkigarria Sanlokoek izan duguna. PNEUMAXeko infantilek partidu zoragarria jokatu zuten Errenterian Ereintzaren aurka (14-30). Partidu biribila gure neskena: bai defentsan eta bai erasoan, maila altuko partidua jokatu zuten. Denboraldia aurrera joan ahala, nabarmena da zuen jokoan izaten ari zareten hobekuntza.

BACALAOS ALCORTAk ezin izan zuen Legazpi garaitu (22-20). Ondo hasi arren, lehen zatiaren erdialdean erritmoa jaitsi, eta ezin izan zuten aurkako dinamika hori aldatu. Atera behar dugun ondorioa da ezin dugula etsi momentu batean ere jarritako helburuetara iristeko.

Asteburuko plater nagusia ASTIGARRAGAk Olaizagan jokatu zuen jubenilen Euskadiko txapelketa izan zen.

Ostiral arratsaldean ezin izan zuten irabazi Zuazoren aurka. Oso urduri hasi ziren gureak, eta aurkariek ondo aprobetxatu zuten markagailuan alde polita lortzeko. Partiduak aurrera egin ahala, lasaitu eta hobetu zuten jokoa gure neskek, aurrean eta atzean, eta ia lortu zuten partidua irabaztea ere.

Larunbatean Kukullaga izan zuten aurrean, eta partidu bikaina jokatu zuten elgoibartarrek (27-21). Kontzentratuago aritu ziren hasieratik, eta alde guztietatik nagusitu zitzaizkien Etxebarrikoei.

Igandean, Zuazo jadanik txapeldun zela, Zarautzen aurkako partiduan, jokoan zegoen bigarren postua. Ikuskizun ezin ederragoa eman zuten bi taldeek, biak handiak zirela erakutsiz. Azkenean, 26-22 nagusitu ziren gureak.

Ateratzen dugun ondorioa da talde bikaina dugula, eta harro gaudela haietaz. Orain, Espainiako sektorerako prestatzea egokitzen da, han ere paper ona egiteko.

LAUKOko seniorrek 32-29 galdu zuten Portugaleten Jarrilleras-en aurka. Lehen zatian ez ziren fin ibili, batez ere defentsan: ezin izan genuen gelditu ezker alboko jokalaria, min handia egin ziguna. Atsedenean, 18-14. Bigarren zatiaren hasieran, berdintsu gauzak, defensa aldatu eta banan-banakoa egin genuen arte: horrekin, emaitza makillatu ahal izan genuen.

MUTILAK

Urkunde 29 – 32 Learning Out Corazonistas

Maitatzeak gizakia asetzen du, eta bihotz-bihotzez eta ur gardenetan bada, are gehiago. Asteburu honetan antzeko zerbait gertatu zaio taldeari: denboraldian zehar hiru aldiz lagunak egin eta gero, laugarrenean sentimendu hori kantxara eraman du.

Ormaiztegi 23 – 31 Pizzeria Salento

Beste partidu on bat Ormaiztegin jokatutakoa. Defentsan sendo eta atezainak beste partidu bat gehiago aportazio oso onak eginez. Honek guztiak konfiantza ematen dio taldearin. Oso garrantsitzua izan zen burua lasai mantentzen jakin genuela, arerio zaila horretarako eta arbitroak zenbait jokalditan ez zuen lagundu, baina isilik egotea lortu genuen eta gurean zentratu. Aspaldi ez dira horrelako gauzak ikusten gurean eta benetan azpimarratzekoa da. Burua behar den lekuan zentratua eta dakiguna egiten dugunean, emaitzak etortzen dira eta atzoko partidua izan zen horren isla. Beste pausu bat eman duguna eta gero eta gertuago gaude gure helburutik. Hiru partidu, hiru final gelditzen zaizkigu, baina azken dinamika honi jarraitu nahi badiogu, lortuko dugu. Eutsi gogor, mutilak!

Barakaldo 21 – 25 Alcorta Forging Group

Zirraragarria pasa den astebukaeran Alcortak Lasesarre kiroldegian jokatu zuen partidua. Bi taldeak ligan ez jaisteko lehian zeudela argi ikusi zen lehenengo minututik. Lortu diren 2 puntuak oso garrantzitsuak izan dira denboraldiko helburua lortzeko asmotan: lehen nazional mailan mantentzea. Gojko Vucinicen mutilek burua hotz izateaz gain defentsa serioa erakutsi zuten, eta erasoan, ostera, sekulako eraginkortasuna. Ondorioz, bi puntuak zakura eraman zituzten larunbatean arerio lehiakor baten aurka, intentsitate handiko partiduan. Lehenengo zatiaren amaieran, markagailuak 8-10 islatzen zuen elgoibartarren alde.

Bigarren zatian, Alcortakoen helburua desberdintasuna areagotzea izan arren (4 goleko errentak lortu zituzten), bizkaitarrek ez zuten uzten hain erraz helburua betetzen, eta segituan jartzen ziren gol batera. Azken 5 minutuak intentsoak izan ziren, baina gure mutilek ongi kudeatu zuten markagailua eta honek bi puntu garrantzitsu lortzea ekarri zuen. Honek taldeari konfiantza puntua emateaz gain ilusioa sortzen du datorren asteburuan dugun partida handia jokatzeko. Zaragozako Stadium Casablanca izango dugu aurkaria igandean, 13:00etan Olaizaga kiroldegian. Arerio gogorra eta lehiakorra, gaur egun sailkapenean goiko postuetan aurkitzen baita. Mutilek kantxan burua hotz izateaz gain azken asteetako jokoa erakusten badute, aukerak izan ditzateke mañoei aurre egiteko. Animo, mutilak!


CHICAS

Apasionante y emocionante fin de semana el que hemos vivido la afición del Sanlo. Las infantiles del PNEUMAX realizaron un magífico partido contra el Ereintza, Errenteria (14-30). Partido muy completo de nuestras chicas en el que tanto en defensa como en ataque jugaron a un gran nivel. A medida que avanza la temporada, se os nota la mejoría y la evolución en vuestro juego.

El BACALAOS ALCORTA no pudo contra el Legazpi (22-20). Aunque empezamos muy bien, mediada la primera parte, bajamos el ritmo y no supimos cambiar la mala dinámica en la que entramos. Este partido nos sirve para aprender que nunca hay que bajar los brazos para conseguir los objetivos.

El plato fuerte del fin de semana ha sido el campeonato de Euskadi de juveniles que ha disputado el ASTIGARRAGA este fin de semana en el Olaizaga. El viernes a la tarde no pudimos vencer al Zuazo (26-27), a la postre campeonas de Euskadi. Partido apasionante en el que empezamos nerviosas y las contrarias se aprovecharon de ello para coger una ventaja cómoda en el marcador. A medida que avanzaba el encuentro, nos tranquilizamos y fuimos mejorando, tanto en defensa como en ataque, hasta estar a punto de superarlas. El sábado nos enfrentamos a Kukullaga: gran partido el de nuestras chicas (27-21). Ese día sí estuvieron mucho más concentradas desde el minuto uno. Desarbolamos al equipo contrario en todas las facetas del juego, el nivel que mostramos fue excelente. Por último, el domingo, ya siendo el Zuazo campeón, nos jugábamos el segundo puesto contra el Zarauz. El espectáculo fue impresionante, dos grandes equipos frente a frente. Pudimos obtener la victoria (26-22).

La conclusión que sacamos del campeonato es que tenemos un gran equipo del que estamos muy orgullosos. Ahora, os toca prepararos a tope para el sector, y estamos convencidos que haréis un magnífico papel.

Las sénior del Lauko perdieron 32-29 contra Jarrilleras. Primera parte en la que no estuvimos acertadas, sobre todo en defensa: no supimos parar a la lateral izquierda, que nos hizo mucho daño. Al descanso, 18-14. Segundo tiempo al principio la misma tónica, hasta que cambiamos a una defensa individual y pudimos maquillar el resultado.

CHICOS

Urkunde 29 – 32 Learning Out Corazonistas

Amar satisface al ser humano y más si se hace de todo corazón y en agua transparente. Algo parecido le ha sucedido al equipo este fin de semana: después de hacer amigos en tres envites durante la temporada, a la cuarta ha llevado dicho sentimiento a la cancha.

 

Ormaiztegi 23 – 31 Pizzeria Salento

Otro buen partido el jugado en Ormaiztegi. Fuertes en defensa y con muy buenas actuaciones de los dos porteros, que dan una gran confianza al equipo. Muy importante el que supiéramos mantener la cabeza tranquila, aún jugando en una cancha y ante un rival que hace difícil esta situación; el árbitro en alguna ocasión tampoco facilitó este aspecto, pero conseguimos estar callados. Hace tiempo que no se veía esta actitud en el equipo, y se demostró que cuando estamos centrados en lo que tenemos que hacer y sabemos hacer, llegan los resultados: ejemplo claro, el de ayer. Un paso más el que hemos dado y cada vez nos acercamos más a nuestro objetivo. Nos quedan 3 partidos, 3 finales, pero si conseguimos seguir con esta dinámica, lo lograremos. Eutsi gogor, mutilak!

Barakaldo 21 – 25 Alcorta Forging Group

Gran actuación la de Alcorta en el polideportivo Lasesarre el fin de semana pasado. Dos puntos importantes que sirven y mucho de cara a conseguir el objetivo de la temporada: la permanencia. Los chicos de Gojko Vucinic actuaron con cabeza fría a lo largo del partido, y con una defensa sería y un ataque efectivo conseguían dos puntos en una cancha difícil y ante un rival que no deja respirar durante los 60 minutos del partido. Al final de la primera parte el marcador reflejaba un 8-10 a favor del equipo elgoibarrés.

En la segunda parte los de Elgoibar intentaban despegarse en el marcador, obteniendo rentas de hasta 4 goles a favor, pero los de Barakaldo reaccionaban enseguida y se ponían a un gol de diferencia. Con un final trepidante, los de Alcorta sellaron una victoria que además de dar confianza al equipo nos da un empujón para afrontar este fin de semana ante un rival como es el Stadium Casablanaca (Zaragoza), que está en los puestos de arriba en la liga. Segi gogor lanean, mutilak!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *