Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/03/22-23-24

NESKAK

Larunbat goizean gure talde infantilen arteko derbia izan genuen: PNEUMAX eta BACALAOS ALKORTA (12-9, lehen taldearen alde). Partidu zirraragarria eta emozio handikoa. Bi taldeak ondo hasi ziren defentsan: Bacalaos Alkortak alde txiki bat hartu zuen hasieran, baina aurkariak gol bat gorago joan ziren atsedenaldira, lan handia egin eta gero. Bigarren zatia antzekoa izan zen; irabazleek intentsitate handixeagoa erakutsi zuten, eta horrek eraman zituen garaipenera.

TECNIFUELLEko Lurralde txapelketako kadeteek irabazi egin zuten Irunen Bidasoaren aurkako partiduan (14-22). Partidu biribila gure neska guztiek jokatu zutena. Aurkarien defentsa ahulari esker, gureek erraz samar egiten zuten gola, eta 8 gol gora jartzea lortu zuten. Gure piboteen jokua nabarmendu nahi genuke, aurrean nahiz atzean. Pixkanaka, ikusten ari gara taldea aurrera doala, ikasten: denboraldi hasieran gure antzera aritzen ziren taldeak gaur egun errazago menderatzen ditugu. Oso harro gaude gure nesken lanarekin.

NEURRIk, berriz, galdu egin zuen Aialaren aurka etxean (23-25). Lehen zati ona, aurrean (hutsuneak aurkituz) eta atzean (ondo asmatuz aurkariak gelditzen). Atsedenean, 10-10. Bigarren zatian, kontzentraziorik gabe atera ziren gureak, eta 0-7-ko partziala jaso zuten. Ezin bueltarik eman horri, hobekuntzak hobekuntza.

Euskal Ligako SALENTO GELATIko kadeteek ezin izan zuten Kukullaga garaitu Etxabarrin (30-19). Nagusitasuna erakutsi zuen liderraren aurkako partidua. Berdinduta hasi zen partidua, baina pixkanaka markagailuan aldenduz joan ziren. Defentsan intentsitate pixka bat eta eraso dinamikoagoa behar izan genuen. Lanean segitu behar dugu.

ARILANeko Lurralde txapelketako jubenilek irabazi egin zuten Bergaran (24-31). Aurkarien 6-0-ko defentsarekin, ez gara batere ondo moldatu hasieran. Gero, 5-1-eko defentsarekin, markagailuan alde egitea lortu dugu, kontraerasoak eginez (13-19 atsedenean). Bigarren zatian, berdintsu joan dira gauzak, eta bi puntuak etxera ekartzea lortu dugu.

LAUKO seniorrak nagusitu  egin ziren Irauli Bosteko-ren aurkako partiduan (25-15). Partidu ona gure seniorrena. Defentsan ondo aritu ziren, eta horrekin, lasaiago aritu ahal izan genuen erasoan. Bigarren postuan sailkatuak gaude jadanik, bi jardunaldiren faltan. Hiru aste ditugu zilarrezko mailara igotzeko sailkatze-fasea prestatzeko. ZORIONAK, NESKAK!!!

Azkenik, asteburuan herrian izan dugun txapelketa bat ere aipatu behar da: Senior Nesken Euskadiko Kopako finalerdiak eta finala. Talde hauek aritu ziren norgehiagokan: Zuazo, Aiala, Kukullaga eta Bera Bera. Donostiarrak nagusitu ziren. Euskadiko eskubaloi onenaz gozatu ahal izan dugu asteburuan. Espero dezagun azken aldia ez izatea eta halakoak gehiagotan antolatzea.

MUTILAK

Bankoa – Eibar 27-17

Seriotasunez jokatutako partidua. Elgoibartarrek, min hartutako jokalari batzuk bere onera etorri ondoren, garaipenaren bidea aurkitu dute. Lehenengo zatian eibartarrek eutsi egin diote (11-8). Bigarren zatian aldeak nabarmendu egin dira.

Aloña Mendi 31 – Karakate 25

Partidu hasieran ez genuen gure lekua hartu, eta joko trakets eta desegonkorra azaldu genuen. Hala, oñatiarrak laster aurreratu ziren markagailuan, eta abantaila ere segituan ireki zuten, bost bat golez aurreratuz. Aurrerago, partiduan sartu ginen, eta diferentzia ez zen hainbestekoa, eta gure jokoa eginez, gol bat azpitik deskantsura iristea lortu genuen: 14-13.

Bigarren zatian eutsi genion, batez ere lehenengo minutuetan, baina laster aurreratu ziren eta guk ez genuen egun ona izan, eta azkenean partidua galduta itzuli ginen etxera, 31-25.

ZUBACOR 27 – 10 TXARRIDUNA

Gaurkoan derbia izan dugu harrobiko bi taldeen artean. Ez da garailerik ez galtzailerik izan: denak irabazle. Bi talde, bakoitzak bere aurrerapenak erakusten. Urtean zehar egiten ari diren lanaren isla. Garrantzitsuena, jokalari guztiek duten dena ematea, eskubaloiaz gozatu eta astean zehar egiten duten esfortzua kantxan erakustea. Sanlok etorkizuna duen seinale izan dira bi taldeak.

Aupa Sanlo! Eta egurre!

Beristain 25 – Urola 25

Emaitzak erakusten duen modura, berdintasuna nagusi ostiraleko neurketan. Hala ere, partiduak jarraitu zuen eta, ofiziala ez bada ere, taldeak irabaztea lortu zuen igandean.

SALENTO 33 – 23 BIDASOA

Beste partidu bat lehenengo zatiaren emaitzaren ondorioz irabazten duguna. Bertan lorturiko abantailak margena eman digu partidua irabazteko. Bidasoa taldea 9 lagunekin agertu da, eta saiatu diren arren, hasieran jarritako erritmoarekin ezin izan dute, eta ez dute inolako aukerarik izan. Beste garaipen bat, mailari eusteko helburua lortu ahal izateko, eta beste koxka bat sailkapenean igotzen duguna. Gutxiago falta zaigu lortu ahal izateko. Aupa Salento!

GAURVE 37- 15 GURE AUZUNE

Partidu lasaia larunbatean jokatutakoa, Gaurveren Euskadiko kopako lehenengoa, Gasteizeko Gure Auzune taldearen aurka. Bi zatietan oso maila altuko eskubaloia erakutsi zuten elgoibartarrek, 37-15 -eko azken emaitzara iritsi ziren arte.

Alkorta 26 – 18 Casablanca Zaragoza

Partidu bikain batez gozatu ahal izan genuen igandean Olaizaga kiroldegian. Aurkari serio baten aurka jokatzen zuen Alcortak: denboraldi ona burutzen ari da, eta sailkapenean laugarren postuan aurkitzen zen. Gure mutilek partidu serioa egun zuten, inongo hutsunerik izan gabe defentsan, elkarri lagunduz eta esfortzu handia eginez. Erasoan ere maila bikaina erakutsi genuen: erritmo egokia jartzeaz gain, baloi galera gutxi izan genituen eta ez ginen urduri jarri eta presaka jokatu, baizik eta baloia mugituz gure aukeraren zain egoten ginen. Kanpoko jaurtiketetan ere primeran ibili ginen atsedenaldian 2 golen errenta ezarriz.

Bigarren zatia ere berdintsua izan zen, intentsitate handikoa. Markagailua kudeatzen jakin genuen 2-3 goleko errenta eramanez beti. 23. minutuan 5 goletako abantaila lortu genuen markagailuan, defentsa serio eta zorrotza eginez: Casablancak ez zuen aurkitzen hutsunerik gure atea zulatzeko. Honetaz gain, kontraerasoan ere irten ginen azken minutuetan, eta bi taldeen arteko aldea 8 golera handitu zen.

Zorionak, mutilak! Garbi ikusten da eguneroko entrenamenduetan egiten duzuen lana: esfortzua eta konpromisoa bere fruituak ematen ari da.

Eskerrik asko!

Gora Alkorta eta Gora Sanlo!

JOTAKE IRABAZI ARTE!


CHICAS

La jornada comenzó con el derbi que disputaron el sábado por la mañana nuestras infantiles del PNEUMAX y el BACALAOS ALKORTA (12-9 a favor del PNEUMAX). Partido emocionante y vibrante. Ambos equipos empezaron muy bien en defensa; al principio el Bacalaos logró una pequeña ventaja pero el equipo rival, a base de trabajo y ganas, consiguió marcharse al descanso con un gol arriba. Segunda parte muy parecida, el equipo vencedor mostró una pizca más de intensidad, lo que fue el motivo de su victoria.

Las cadetes del territorial TECNIFUELLE ganaron en Irún contra el Bidasoa (14-22). Partido muy completo de todas y cada una de las chicas. Una defensa floja de las rivales ha permitido que hiciésemos goles con facilidad y conseguir una ventaja de ocho goles. Resaltar el partido de las pivotes, tanto en ataque como en defensa. Poco a poco se va notando que el equipo progresa, rivales que al principio de temporada conseguíamos resultados apretados, ahora demostramos nuestra superioridad. Muy satisfechos con el trabajo de nuestras fenómenas.

El NEURRI, por otro lado, sucumbió contra el Aiala en Elgoibar (23-25). Buena primera parte donde conseguimos crear huecos en ataque y a la vez estuvimos acertadas en defensa: 10-10 al descanso. En la segunda parte salimos un poco dormidas y nos hicieron un parcial de 0-7. Luego mejoramos, pero no pudimos darle la vuelta al marcador.

Las chicas del cadete de Liga Vasca SALENTO GELATI no pudieron contra el Kukullaga en Etxabarri (30-19). Partido contra el líder de la categoría, que demostró su superioridad. Comenzamos el partido igualados los dos equipos, pero poco a poco se fueron distanciando en el marcador. Quizás nos falta un poco de intensidad en defensa y conseguir un ataque más fluido. Seguiremos trabajando.

La Juveniles del Territorial ARILAN ganaron en Bergara (24-31). Hemos empezado muy espesas con el 6-0 en defensa de las contrarias. Luego, con el cambio de defensa al 5-1, hemos conseguido irnos en el marcador gracias a los contraataques (13-19 al descanso). En la segunda parte, más de lo mismo y los dos puntos para Elgoibar.

El sénior LAUKO se impuso (25-15) al Irauli Bosteko. Buen partido en general de nuestras sénior. Estuvimos muy bien en defensa, con lo que pudimos jugar tranquilas en ataque buscando buenas opciones de lanzamiento. Ya estamos clasificadas como segundas a falta de dos jornadas para acabar la liga regular. Ahora tenemos tres semanas para preparar la fase final de clasificación de división plata. ZORIONAK, EQUIPO!!!

Por último, comentar que este fin de semana se ha disputado en nuestro pueblo el campeonato de la Copa de Euskadi sénior femenino, con estos equipos: Zuazo, Aiala, Kukullaga y Bera Bera. El equipo donostirarra del Bera Bera logró alzarse con el título. Hemos disfrutado del mejor balonmano femenino de Euskadi. Esperemos que no sea la última vez, y que podamos seguir organizando este tipo de eventos deportivos.

CHICOS

Bankoa 27 – 17 Eibar

Partido serio el que jugó Bankoa. Se han recuperado algunos jugadores y después de mucho tiempo ha jugado el 100%  de la plantilla y se ha vuelto a la senda del triunfo.

El Eibar ha aguantado en la primera parte (11-8), pero en la segunda parte las diferencias han sido mayores.

 

Aloña Mendi 31 – 25 Karakate

El inicio del partido por nuestra parte fue deplorable: sin arranque, falta de juego y desatinos varios, que en nada de tiempo nos situaron 5 goles por debajo en el marcador. Luego, parece que el juego resultó más serio y pudimos acercarnos en el descanso en el marcador, 15-14.

Si el segundo tiempo prometía, los primeros momentos fueron de mayor lucidez, pero pronto los oñatiarras se situaron por encima de nosotros, y consiguieron finalizar el partido con un resultado holgado a su favor de 31 -25.

 

ZUBACOR 27 – 10 TXARRIDUNA

Esta vez, nos ha tocado derbi entre los equipos infantiles de la cantera. No ha habido un ganador, ni un vencido, todos han ganado. Dos equipos que han demostrado sobre la cancha los progresos que están realizando a lo largo del año. Lo más importante, las ganas de disfrutar de balonmano que tienen y ese querer demostrar el trabajo de toda la semana en la cancha. Han demostrado que el Sanlo tiene futuro. Aupa Sanlo, eta egurre!

Beristain 25 – 25 Urola

Como bien dice el resultado, la igualdad imperó en el resultado del encuentro del viernes. Sin embargo, el partido continuó, y, aunque no sea oficial, el equipo consiguió vencer el domingo.

 

SALENTO 33 – 23 BIDASOA

Otra victoria conseguida en la primera parte del partido. La ventaja de goles adquirida nos ha servido de colchón para poder ganar el partido. Un Bidasoa que se presentaba con 9 jugadores, los cuales lo han intentado, pero el ritmo impuesto en la primera parte no les ha dado opción alguna. Una victoria más en el objetivo de la permanencia, y un escalón más que subimos en la clasificación. Ya queda menos para alcanzar el mismo. Aupa Salento.

 

GAURVE 37- 15 GURE AUZUNE

Partido tranquilo el que jugó el Gaurve el sábado en el IMH contra el Gure Auzune de Vitoria, donde, con buen juego, consigió el resultado de 16-9 al final de la primera parte. La segunda parte siguió por el mismo cauce, y el partido terminó con un resultado de 37-15 a favor de los de Elgoibar.

 

Alkorta 26 – 18 Casablanca Zaragoza

Enorme partido el que disfrutamos este domingo. Jugamos contra un equipo serio y muy bien situado en la tabla. Realizamos un partido serio, sin fisuras en defensa, concentrados en el esfuerzo y las ayudas. En ataque fuimos muy superiores, con muy buen ritmo y sin pérdidas de balón ni precipitaciones, sabiendo esperar hasta encontrar el espacio. También tuvimos un gran acierto en el tiro exterior; llegamos al descanso dos goles arriba.

La segunda parte fue igual de intensa, pero supimos gestionar el marcador, yendo siempre 2 o 3 goles por delante en el marcador. En el minuto 23 nos fuimos de 5 gracias a una defensa sería, entre la que el Casablanca no encontraba espacios; contraatacábamos muy rápido, seguíamos haciendo diferencia en el marcador, y llegamos al final del partido muy fuertes.

Zorionak ,chicos! Se nota el trabajo, esfuerzo y compromiso que dais todos los días.

Eskerrik asko!

Gora Alcorta! Gora Sanlo!

JOTAKE IRABAZI ARTE

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *