Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/03/29-30-31

NESKAK

SUKIAko alebinek garaipen zoragarria lortu zuten Zarautzen Aialaren aurka (15-21). Bederatzi jokalarirekin bakarrik joan ziren gureak, bi aldaketarekin, baina partidu biribila jokatu zuten, aurrean nahiz atzean. Ahalegin handia gure neskena. Bide onean doaz beren formazioan.

BACALAOS ALKORTAko infantilek ondo merezitako garaipena lortu zuten Ereintzaren aurka etxean (15-10). Intentsitate handiko partidua; ataskatu samar hasi zuten partidua, baina pixkanaka hutsuneak aurkitzea lortu zuten erasoan, eta atsedenera bi golen aldearekin joan ziren. Bigarren zatian berdintsu joan ziren gauzak, eta bi puntu gozo geratu ziren etxean.

PNEUMAXeko infantilek ez zuten zorte bera izan, eta galdu egin zuten (14-12) Zarautzen Aialaren aurka. Norgehiagoka berdindua izan zen, sailkapeneko lehen taldea bigarrenaren aurka. Bi talde indartsu eta lehiakor ikusteko aukera izan genuen.

Gure talde infantilen partidu nagusia DARIO eta CIMDEren arteko derbia izan zen (25-25). Partidu berdindua gure txikiena. Erasoan bi taldeak ondo aritu ziren, buruz burukoa eta biren arteko jokaldiak ondo burutuz. Defentsan ere ondo aritu ziren, laguntzak emanez eta erlaxaziorik gabe. Oso pozik gaude nesken lanarekin, eta giro oso ona kantxan eta ondorengo bazkarian, hori ere kirolaren parte baita.

NEURRIko kadeteek Gasteizen irabaztea lortu zuten, Carpinterias Vascongadas taldearen aurka (26-30). Bostgarren partidua aurten haien aurka, eta, azkenean, lehenbiziko garaipena. PArtidu oso gogorra bi taldeen defentsetan, eta erasoan ondo  mugitu dugu baloian hegaletik hegalera eta ondo asmatu dugu jaurtiketekin. Partidu biribila gure neskena. Hauxe da jarraitu beharreko bidea. Aipatu behar zaleen jarrera ona ere, partidu guztian zehar animatuz. GORA NEURRI!

TECNIFUELLEk erraz menderatu zuen Aiala Zarautzen (19-30). Seigarren garaipena jarraian talde bikain honek lortu duena. Igartzen ari da haien progresioa. Taldean ari dira jokatzen, denboraldi hasieran ez bezala. Golak ere jokalari guztiek sartzen dituzte. Oso pozik gaude talde honekin.

Euskal Ligako SALENTO GELATIkoek ezin izan zuten Bera Bera garaitu Donostian (35-18). Ahazteko moduko lehen zatia. Bigarren zatian pixka bat hobetu zuten defentsa, baina ezinezkoa zen aurkariengana hurbiltzea.

ARILANeko jubenilek Urnieta mendean hartu zuten igandean (22-14). Gorabeherak izan zituen partiduak, emaitza ikusita hala ez badirudi ere. Lehen zatia nahiko berdindua izan da (12-8, atsedenean). Bigarren zatiaren hasieran markagailuan alde egitea lortu zuten gureek, abantaila ederra hartuz. Azken ordu laurdena, hala ere, negargarria egin zuten. Honekin, ikasiko dute inoiz ez dela partidu bat irabazitzat eman behar amaierara artre.

Azkenik, LAUKOko seniorrek galdu egin zuten Bera Beraren aurka Donostian (25-23). Lehen zatian gaizki aritu ziren defentsan, eta gol gehiegi jaso zituzten (atsedenean, 18-17). Bigarren zatian hobetu egin zituzten defentsak bi taldeek, baina erasoan asko kostatu zitzaien gureei gol egiteko aukerak aurkitzea. Bi aste barru etxean jokatuko dugun azken fasea prestatzen jarraitzen dugu.

MUTILAK

Karakate 24 – Bera Bera 30

Partidu negargarria egin genuena, ez erritmorik ez jokorik, eta beratarrak  fisikoki hobeak izan direnez  beren nagusitasuna azaldu zuten partiduan, eta markagailuan beti aurretik izan ziren, diferentzia handiarekin. Aipatzekoa izan zen arbitroen portaera eta erabaki batzuen kritika zehatzak, tamalgarriak benetan.

ALOÑA MENDI 19-34 ZUBACOR

Partidu ona mutilek igande goizean jokatu zutena. Defentsa serio batekin eta kontraerasoan atereaz, batez ere bigarren erasoaldian, markagailuan alde egitea lortu dugu. Erasoan zentratzea kostatu zaigu, haien defentsa presionatzaileagatik, baina baloi gabe mugitzen hasi garenean, laster lortu dugu gure artean konektatu eta ate aurrean bakarrik agertzea. Esan bezala, partidu serioa eta ondo jokatutakoa, talde gisa hazten ari garela erakusten diguna.

Bankoa – Arrasate 25-26

Borroka polita Olaziragan kadeteen arteko partiduan. Arrasaten zortea lagun eta garaipena boltsikoan ekarri genuen; gaur ezin izan da. Bizkor jokatzen ahalegindu gara arrasatearren indarrari aurre egiteko, baina gaur ezin izan da. Gainera, bigarren zati osoan markagailuan atzetik joan gara eta aurkariak ondo aritu dira abantaila horren babesean. Galdu arren, zorionak elgoibartarrei kantxan egindako lanagatik.

Txarriduna 15-30 Zarautz

Hasiera parekatu baten ondoren, kontzentrazioa galdu eta akatsak egiten hasi gara. Bigarren zatian defentsa hobea egin dugu, baina erasoan distantziarik hartu gabe, eta pase txar ugari egin ditugu. Askotan esaten dugun bezala, partiduak entrenamenduetatik irabazten hasten dira. Kontuan eduki beharko dugu. Lanera.

Pizzería Salento 26-24 Aritzbatalde taberna ZKE

Ostiralera aurreratu genuen partidua eta agian ordu-aldaketaren ondorioz ez ginen oso kontzentratuta irten partidura. Ez zen denboraldiko partidurik onena izan, baina defentsa sendo batekin Zarautzen aukerak gelditzea lortu genuen. Defentsa horrek kontraerasora irteteko aukera eman zigun eta bakarkako jokaldiekin, markagailuan aurretik jartzea ekarri zuen. Taldeko erasoan ez genuen jokatzen jakin, baina denboraldiko garai honetan garrantsitzuena emaitza da eta 2 puntu oso garrantsitzu lortu genituen. Zortzigarren postua lortu dugu gazteen lanari esker. Txarrena, Iker Hernandezen lesioa: espero dugu ezer ez izatea. Datorren astean, azken partidua jokatuko dugu Eibarren, Haritzaren aurka. Garaipen batek zortzigarren postua ziurtatuko liguke, nahikoa mailari eusteko. Aupa Salento! Ea denboraldiari itxiera eder bat ematen diozuen!

Eibar 36 – urkunde 23

Beste jardunaldi gris bat taldearentzat; ez dute beren jokua garatzea lortzen. Gora buruak eta bihotzak, mutilak!

Legazpi 20 – Beristain 20

Berdinketa markagailuan edo, Euzkitzek pilotan dioen moduan, “ados jaun-andreok, ados”.

Oraingoan, pasa den astean ez bezala, nahiz eta berdinketaren gola denbora agortu ostean sartu, ofiziala izan da, eta garaipen gisara ospatu zuen taldeak. “Amore eman gabe eta aldagelara erretiratu arte borrokatu” bihurtu da taldearen leloa. SireKeTaKeBu!

BM Conet 30 – 35 Gaurve

Partidu ona Gaurvek igandean Miranda de Ebron jokatu zuena. Goiz jaiki eta gero, garaipen berri batekin bueltatu ziren Elgoibarkoak. Lan bikain,a mutilak! Segi horrela!

BM Corrales 21 – 20 Alcorta Forging Group

Partidu gazi-gozoa Gojko Vucinic-en mutilentzat. Taldeak aldika funtzionatzen zuen partiduan, bai erasoan bai defentsan. Entrenatzaileak dioen bezala, “ez gara egon ehuneko ehunean partida osoan. Lantzean behin eduki dugu intentsitate ona defentsan eta jario egokia erasoan baina ez partida osoan”. Talde elgoibartarrak askotan berdintzen zuen markagailuan eta momentuoro zegoen aurrea hartzeko moduan, baina ez zuen lortzen. Azkenean, Alcortak 59. minutuan partida irabazteko parada izan zuen, baina ez lortzeaz gain BM Corrales-ek garaipenaren gola lortu zuen azken 10 segundutan.


CHICAS

Nuestras alevines de la escuela, SUKIA, consiguieron un fenomenal triunfo contra el Aiala de Zarautz en su feudo (15-21). A pesar de ir solamente con nueve jugadoras, por lo tanto con dos únicos cambios, jugamos un partido muy completo, tanto en defensa como en ataque. Gran esfuerzo por parte de las chicas, estamos en una muy buena línea en vuestro periodo de aprendizaje.

Por otro lado, las infantiles del BACALAOS ALKORTA lograron una meritoria victoria contra el Ereintza en Elgoibar (15-10). Partido intenso, hemos empezado un poco atascadas en ataque, pero poco a poco hemos ido encontrando huecos en la defensa del rival, lo que nos ha permitido ir al descanso con una ventaja de dos goles. En la segunda mitad, más de lo mismo, y dos suculentos puntos para casa.

La también infantiles del PNEUMAX no tuvieron la suerte de los anteriores equipos, y perdieron (14-12) en Zarautz contra el Aiala. Partido de poder a poder, el primer equipo contra el segundo de la liga regular. Encuentro muy nivelado en el que pudimos ver dos equipos fuertes y competitivos.

El plato fuerte de nuestros equipos infantiles de esta jornada fue el derbi entre DARIO y CIMDE (25-25). Un partido muy igualado el de las txikis. En ataque los dos equipos estuvieron acertados, jugando bien el uno por uno y el dos por dos con las pivotes. En defensa también estuvieron a un muy buen nivel, dándose ayudas y no relajándose en ningún momento. Muy contentos con el trabajo que hicieron las chicas; muy buen ambiente tanto en el partido como después, en la comida. Esto también es parte del deporte.

Las cadetes del NEURRI consiguieron ganar en Vitoria contra el Carpinterias Vascongadas (26-30). Quinto partido contra estas rivales en esta temporada. Tras cuatro derrotas, por fin conseguimos la victoria. Partido muy duro en defensa por parte de los dos equipos; en ataque hemos conseguido darle continuidad y mover el balón de extremo a extremo y hemos tenido muy buen porcentaje de aciertos de cara a la portería. En definitiva, partido completo y bien jugado por parte de todas nuestras jugadoras. Este es el camino. Hay que mencionar también el gran comportamiento de parte de nuestra afición, que no dejó de animar en ningún momento. ¡¡¡AUPA NEURRI!!!.

El TECNIFUELLE, por su parte, pasó por encima del Aiala en Zarautz (19-30). Sexta victoria consecutiva de este gran equipo. Se va notando la progresión a estas alturas de la temporada. El equipo juega de forma colectiva, hecho que no se daba a principio de temporada. Goles repartidos entre todas las jugadoras e intensidad e interés en todo el grupo. Muy contentos con este equipo.

En Liga Vasca, el SALENTO GELATI no pudo contra el Bera Bera en Donostia (35-18). Primera parte para olvidar. En la segunda parte mejoramos, defendiendo mejor, pero fue imposible acercarnos a ellas.

Las juveniles del Territorial ARILAN vencieron (22-14) contra el Urnieta el domingo a la mañana. Partido con muchos altibajos, aunque el resultado diga lo contrario. La primera parte ha sido bastante igualada, llegando al descanso (12-8). En los primeros minutos de la segunda parte ya nos hemos ido en el marcador, logrando una cómoda ventaja. Parecía que íbamos en buena línea, pero los quince últimos minutos han sido para olvidar. Esto nos sirve para aprender que nunca hay que bajar los brazos.

Por último, el referente femenino sénior LAUKO perdió contra el Bera Bera en Donostia  (25-23). Primera parte mala en defensa, donde el equipo rival nos ha metido demasiados goles. Descanso (18-17). Segunda parte en la que los dos equipos hemos mejorado las defensas y en el ataque nos ha costado tener buenas opciones de lanzamiento. Seguimos preparando la fase final, que jugaremos en casa dentro de dos semanas.

CHICOS

Karakate 24 – Bera Bera 30

Partido para llorar el que hicimos, sin ritmo ni juego, y con la superioridad física patente y manifiesta de los beratarrak; el partido fue un suplicio para los nuestros, con el marcador siempre en contra y de forma muy abultada. No podemos evitar mencionar el significativo protagonismo del dúo arbitral, cuya pésima actuación evidenció un mal partido en general, me refiero al que hicimos nosotros.

ALOÑA MENDI 19 – 34 ZUBACOR

Buen partido el jugado por los chavales en la mañana del domingo. Con una defensa seria y saliendo al contraataque, sobre todo de segunda oleada, hemos sabido diferenciarnos en el marcador. Aunque nos ha costado un poco centrarnos en el ataque, por la defensa presionante que nos hacían, pronto nos hemos dado cuenta de que con desmarques sin balón podíamos conectar entre nosotros y presentarnos relativamente solos delante de la portería. Lo dicho, un partido serio y bien jugado que nos sigue demostrando día a día que vamos creciendo como equipo.

Bankoa 25 – 26 Arrasate

Partido competido el que se ha jugado entre nuestros cadetes y los arrasatearras. Allí se ganó de uno y aquí se ha perdido de uno. Nada que objetar a la derrota. Los nuestros, con menos envergadura y kilos, han intentado jugar rápido, pero ellos han sabido jugar con el marcador a favor durante toda la segunda parte. Nada que reprochar al esfuerzo de los que han estado en la cancha.

Txarriduna 15 – 30 Zarautz

Partido igualado en sus comienzos hasta que la falta de concentración nos ha pasado factura. Segunda parte más ajustada en defensa, pero un ataque sin conseguir nuestra distancia sobre el contrario y la suma de muchos errores en los pases han dejado el marcador en el 15-30 del final. En infinidad de ocasiones se habla de comenzar a ganar los partidos desde los entrenamientos. Apliquemos ésta regla, y mejoraremos. A trabajar.

Pizzería Salento 26 – 24 Aritzbatalde taberna ZKE

Se adelantó el partido al viernes, y quizás por eso del cambio de horario, el equipo no salía muy concentrado al partido. No fue el mejor partido de la temporada, pero con una defensa firme, conseguíamos frenar las opciones de un siempre fuerte Zarautz y adelantarnos en el marcador, gracias a los contraataques y las acciones individuales. No fue el mejor día en ataque colectivo, pero todo vale para sumar. En esta recta final de la temporada, lo importante son los puntos y hemos conseguido ascender hasta el octavo puesto. Gran trabajo y esfuerzo el que han realizado los chavales, que está dando sus frutos. Como nota negativa, la lesión de Iker Hernández, que esperemos quede todo en un susto. Vamos a por la última jornada, en la que una victoria ante el Haritza en Eibar nos aseguraría este 8º puesto, que debería ser suficiente para mantener la categoría. Aupa Salento y darle un cierre adecuado a esta temporada.

Eibar 36 – Urkunde 23

Otra jornada gris para el equipo, que se ve incapaz de desarrollar su juego. Animo, chavales.

Legazpi 20 – Beristain 20

Igualdad en el marcador o, como bien dice Euzkitze en pelota, “Ados, jaun-andreok, ados”.

Esta vez, al contrario de la semana pasada, aunque logramos el gol del empate con el tiempo ya agotado, ha sido oficial, y el equipo lo ha celebrado como si de una victoria se tratase. “Sin dar nada por perdido y pelear hasta retirarse al vestuario”, este es el lema del grupo. ¡SireKeTaKeBu!

BM Conet 30 – 35 Gaurve

Gran partido el disputado hoy por el Gaurve en Miranda de Ebro. Tras un nuevo madrugón hemos conseguido traernos la victoria gracias a un gran trabajo colectivo. Seguid así, chicos.

BM Corrales 21 – 20 Alcorta Forging Group

Partido agridulce para los pupilos de Gojko Vucinic. El equipo funcionaba a rachas durante el partido, tanto en defensa como en ataque. Como dice el míster, “no hemos estado concentrados cien por cien a lo largo del partido. Hemos tenido intensidad en defensa y juego fluido en ataque a ratos”. El equipo elgoibartarra empataba y estaba cerca en el marcador en todo momento, pero no cogía la delantera. Al final, en el último momento tuvo ocasión para llevarse el gato al agua y ganar el partido, pero después de desaprovechar una ocasión el BM Corrales logró el gol de la victoria in extremis.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *