Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/04/06-07

MUTILAK

Somos Eibar 33-13 Txarriduna

Hasiera ona markagailu nahiko parekatuarekin. Gure lana, gure neurrian, ondo burutu genuen lehen zatian (17-9). Bigarrenean behera egin genuen. Orokorrean partidu ona; defentsa nabarmen hobetu beharra dugu. Egurre!!!

Bidasoa Irun 29 – 22 Karakate

Poliki hasi ginen lehenengo laurdenean eta markagailuan aurretik egon ginen, baina gero dena aldrebestu zitzaigun eta ez genuen zorterik izan jaurtiketetan. Jaurtiketa guztietatik erdiak sartu izan balira, partidua erraz irabaziko genuen. Aurkariek beti holgura nahikoarekin jokatu zuten, eta azkenean galtzea egokitu zitzaigun!

 

Urola 29 – 24 Beristain

Udaberri horia Zumarraga aldean pasa den larunbat zoragarrian. Taldeak hemendik hilabetera jokatuko dugun neurketarako utzi du azken hitza. Indarrak parekatuta daudenez, atsedenaldiaz gozatu eta hidratazio ona eta neurrikoa egitea izango da taldearen helburua. Ospakizuna Gran Siglo XXI jatetxean egiteko asmoa dugu.

Gaurve 18 – 21 Saieko

Partidu txarra Gaurvek igandean Olaizagan jokatutakoa. Lehenengo zati ona izan arren (11-9), bigarren zatian Saiekokoek Gaurvekoen hutsegiteak aprobetxatu dituzte, eta 18-21 irabazi dute.

Alcorta Forging Group 20 – 28 Jacar San Antonio

Intentsitate gutxiko partidua zapatuan Olaizaga kiroldegian jokaturikoa; Elgoibarko jokalarien partetik behintzat. Talde nafarrak partidu osoan markagailuan iniziatiba eraman zuen. Gojko Vucinic-en mutilek ez zuten erakusten partidu askotan islatzen duten grina defentsan. Erasoan, ordea, landutako jokaldi batzuk azaltzen ziren noizean behin eta horrek taldea berpizten zuen: markagailuan gertutik jarraitzen zuten talde nafarra. Hala ere, bigarren zatiaren erdialdean argia joan zen kantxan, kanpoko ekaitzagatik, eta badirudi honek gure taldeari kalte egin ziola; izan ere, hortik eta bukaera arte, Alcorta itzaltzen joan zen pixkanaka-pixkanaka. Azken emaitza Jacar San Antonioren aldekoa izan zen (20-28).


CHICOS

Somos Eibar 33 – 13 Txarriduna

Primera parte de partido igualado, manteniéndonos en el partido (17-9). Segunda parte más floja en general. Defensivamente tenemos mucho que mejorar. Egurre!!!

Bidasoa Irun 29 – 22 Karakate

Los primeros quince minutos jugamos bonitamente y fuimos por delante. Luego la cosa se torció y se falló mucho en los tiros. La suerte no nos acompañó y perdimos merecidamente. Si de los tiros fallados hubiésemos acertado la mitad de ellos, la victoria habría sido nuestra. ¡A seguir currando!

 

Urola 29 – 24 Beristain

Primavera amarilla por Zumarraga el pasado sábado. Esplendido. El equipo ha dejado su última palabra para el partido de vuelta, a jugar dentro de un mes. Dado que las fuerzas están parejas, disfrutar del descanso y una buena hidratación en su justa medida será el objetivo del equipo. La celebración tenemos previsto realizarla en el restaurante Gran Siglo XXI.

Gaurve 18 – 21 Saieko

Mal partido del Gaurve el jugado el domingo en Olaizaga. Primera parte muy peleada y al descanso con un resultado de 11-9. En la segunda parte ha habido muchos más fallos, lo que ha inclinado la balanza a favor del Saieko y terminar el encuentro en un 18-21.

Alcorta Forging Group 20 – 28 Jacar San Antonio

Partido sin intensidad jugado por parte de los jugadores de Elgoibar el sábado en el polideportivo Olaizaga, ante un conjunto navarro que llevó en todo instante la iniciativa en el marcador. Los pupilos de Gojko Vucinic no mostraban esa garra que demuestran en otros partidos, sobre todo en defensa. En ataque de vez en cuando salían jugadas bien elaboradas que terminaban en gol y esto nos mantenía cerca de Jacar San Antonio en el marcador. Aún así, después del apagón eléctrico que hubo en el polideportivo por el temporal que caía en la mitad de la segunda parte, el equipo elgoibarrés también se apagó por completo al final del partido, llegando a un resultado final de 20-28 a favor de los navarros.

2 comentarios en “Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/04/06-07

    1. Esta semana solo tenemos las crónicas de chicos ya que la persona que hace las crónicas femeninas no ha podido esta vez.
      La semana próxima sí abra.
      Perdón por las molestias.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *