Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/04/12-13-14

NESKAK

Asteburua Olaizagan jokatu diren txapelketek markatu dute: ASTIGARRAGAko jubenilek jokatu duten Espainiako Jubenilen sektorea, eta LAUKOko seniorrek jokatu duten Zilarrezko mailara igotzeko fasea.

ASTIGARRAGAk ostiralean jokatu zuen bere lehenbiziko partidua, Zamorako Angel Ópticos taldearen aurka. Oso urduri hasi zuten partidua gureek, eta Zamorakoek, berriz, kontzentratuago; kanpokoak aurretik jarri ziren, baina gureak lasaitu zirenean markagailuan hurbildu ziren (10-11 atsedenean). Bigarren zatian, defentsa aldatu zuten gureek, eta ondo atera zen; azkenean, garaipen estua eta garrantzitsua (24-23).

Larunbatean, Cantabriako BM Pereda izan zuten aurrean. Ez dago asko esateko; bakarrik beren jokoa ezin izan zutela egin gureek. Ondorioa, porrota (21-27). Kolpe gogorra gureentzat, partidu guztian zehar ezin izan zutenak daukaten eskubaloia erakutsi.

Igandean, Burlatako Malkaitz taldearen aurkako partidua izan zen. Lehen zatian nagusi izan ziren nafarrak (atsedenean, 9-14). Bigarren zatian gureak oso entxufatuta atera ziren, defentsa aldatuta, eta lehenbiziko 10 minutuetan berdintzea lortu zuten. Ondoren, beren maila ona erakutsi zuten aurkariek, eta ezinezkoa izan zen garaipena (21-24).

Ez da posible izan, baina ezin da ukatu gure jubenilek erakutsi duten maila ona, bai ligan eta bai sektorean. Aipatzeko modukoa da zaleek erakutsi duten portaera: kiroldegiko giroa ezin hobea izan da asteburu guztian zehar.

LAUKOko seniorrek ere ez zuten zorterik izan. Larunbat arratsaldean Portugaleteko Jarrilleras izan zituzten aurrean, eta ezin izan zituzten garaitu.

Lehen zatian gehiago izan ginen, beti aurretik markagailuan. Bigarren zatian aurretik joan ginen, baina pixkanaka hurbilduz joan zitzaizkigun, inork espero ez zuen berdinketan amaitu arte partidua. Hamar minutuko luzapena jokatu zen, eta hura ere berdinketan amaitu zen. Penalti-jaurtiketetan, galdu egin zuten gureek. Ezin ezer leporatu gure neskei: dena eman zuten pistan. Igandean, zarauztarrak nagusitu zitzaizkien Portugaletekoei.

Argazkia: Barren

MUTILAK

Pilar Maristas 37 – 28 Alcorta Forging Group

Talde mañoak kontraerasoz jositako erakustaldia eman zuen larunbatean Zaragozako Maristas kiroldegian. Aragoiko taldearen helburua garbia zen: Elgoibarko taldearen hutsak (pase txarrak, asko landu gabeko jaurtiketak…) aprobetxatzea kontraerasoan irten eta gol errazak lortzeko. Estatistikek argi erakusten dute Zaragozako taldearen ia gol erdiak halako akzioen bidez heldu zirela. Maristasek bere egoera fisiko hobea aprobetxatu zuen elgoibartarren defentsa hausteko. Lehenengo zatian Alcortak markagailuan parean iraun arren, bigarren zatian aldeak haudituz joan ziren 9 golen diferentziara iritsi arte.

Alor positiboak aipatzen hasita, bi aipa daitezke: lehena, ez zegoela alde handirik bi taldeen eraso posizionalean. Bigarren, talde elgoibartarrak aukera eman zien etxeko jokalari gazteenei kategoria honetako nondik norakoak probatzeko eta talde seniorrarekin bidaiatzeko.


CHICAS

Fin de semana que ha estado marcado por los campeonatos que hemos disputado en el polideportivo Olaizaga, y en que han tomado parte ASTIGARRAGA en el Sector Juvenil Estatal y el LAUKO en la Fase de ascenso a Plata Sénior Femenino.

El ASTIGARRAGA disputó su primer partido el viernes contra Angel Ópticos de ZAMORA. Empezamos muy nerviosas el encuentro; las zamoranas más concentradas lograban ponerse por delante desde los primeros compases del partido, fuimos mejorando y llegamos al descanso 10-11. En la segunda parte hicimos un cambio en nuestra defensa, lo cual nos dió resultado, consiguiendo una victoria agónica pero importantísima (24-23).

El sábado por la mañana nos tocó enfrentarnos al BM Pereda de CANTABRIA. Poco que decir, salvo que no hemos sabido hacer nuestro juego en ningún momento. Derrota (21-27). Un varapalo para nuestras chicas, que posiblemente no pudieron poner encima de la pista todo el balonmano que tienen dentro.

El domingo nos enfrentamos al Malkaitz de NAVARRA, con opciones de ser campeonas. En el primer tiempo, superioridad de las navarras para llegar al descanso 9-14. El segundo tiempo lo empezamos enchufadísimas, y conseguimos empatar en los primeros diez minutos. Luego las rivales sacaron a relucir su gran nivel y nos fue imposible obtener la victoria (21-24).

Esta vez no ha sido posible, pero lo que está claro es que el nivel que habéis ofrecido es magnífico, tanto en la liga regular como en el sector. Mención especial al buen comportamiento de todas las aficiones y el ambiente inmejorable que hemos vivido todos los espectadores en el polideportivo.

El LAUKO tampoco tuvo la suerte de su lado. El sábado por la tarde disputaron su partido contra las JARRILLERAS de Portugalete.

En el primer tiempo fuimos superiores, siempre por delante en el marcador. El segundo tiempo mantuvimos una pequeña ventaja hasta que quizás la experiencia de las rivales y los errores que cometimos hizo que llegáramos al final con un empate que nadie esperaba. Jugamos una prórroga de dos tiempos de cinco minutos cada uno que igualmente acabó en empate. Al final el encuentro se decidió en la tanda de penaltis. Esta vez no tuvimos suerte y la victoria se fue del lado de las portugalujas. No tenemos nada que reprochar a nuestras chicas, que lo dieron todo en la pista. El domingo se disputó la final entre las chicas del Aiala y las de Portugalete, consiguiendo la victoria las zarauztarrak.

CHICOS

Pilar Maristas 37 – 28 Alcorta Forging Group

El equipo maño dio un recital de contragolpes el sábado en el pabellón de Maristas (Zaragoza) contra el Alcorta Forging Group. El objetivo del equipo aragonés era claro: aprovechar las imprecisiones (pases malos, lanzamientos precipitados…) del equipo de Elgoibar para salir al contrataque y conseguir goles fáciles. Se puede ver en las estadísticas que casi la mitad de los goles de equipo Pilar Maristas vino mediante esta acción. Ellos aprovechaban su mejor estado físico para romper la defensa de Elgoibar. Aunque en la primera parte nuestro equipo sénior aguantó en el marcador, en la segunda parte la diferencia entre los dos equipos fue aumentando, hasta llegar a una diferencia de 9 goles.

Punto positivo a destacar que en ataque posicional no había mucha diferencia entre los dos equipos y que el equipo elgoibartarra dio la oportunidad para ir forjándose en esta categoría a jóvenes jugadores de la cantera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *