Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/04/24-26-27-28

NESKAK

Ostegun Santu egunean, Astilleroko kantabriarren aurka aritu ziren gure INFANTILAK (31-30). Erritmo altuko partidua: ohituta ez gauden jokoa egitera behartu gaituzte, banakako defentsarekin. Ondo egokitu gara horretara, eta ondo atera zaigu. 17 jokalari prest izateak ere lagundu digu, fisikoki exigentea zelako joko mota hori. Golak jokalari guztien artean banatu dituzte, eta pozik. Lagunarteko aberasgarria izan da gure neskentzat.

Barakaldon Erreginaren Kopa jokatzen zela aprobetxatuz, gure infantilek lagunarteko txapelketa bat jokatu dute Anaitasuna, Kukullaga eta Muskizen aurka. Erritmo biziko partiduak izan dira, eta ondo borrokatu eta maila ona erakutsi dute gureek. Esperientzia aberasgarria izan da neskentzat.  Eskerrak eman nahi dizkiogu Zuazori gonbidapenagatik, eta zorionak antolakuntzagatik.

NEURRIko kadeteek 28-28 berdindu dute Aiala B-ren aurka Zarautzen. Partidu bikaina Antonianoetan jokatu dena. Geldo samar hasi arren, garaiz erreakzionatu dute gureek. Intentsitate handiz aritu dira atzean eta aurrean. Pozik gaude haien jokoagatik: baloia jokalari guztien artean zirkulatu dute eta golak leku guztietatik sartu dituzte. Eskerrak eman behar zaizkie atezain aritu diren jokalariei.

TECNIFUELLEko kadeteek Ereintza gainditu zuten etxean (26-14). Partidu bikaina hau ere, jaurtiketa onak lortu arte baloia ondo zirkulatuz. Defentsan baloi asko errekuperatu ditugu, eta kontraerasoan atera. Lan ona, neskak!!!

Kopako partiduan, SALENTO GELATIko kadeteen garaipen biribilaz gozatu dugu (25-24). Intentsitate handiko partidua. Kostatu zaigu partiduan sartzea: aurkarien kanpoko jaurtiketek eta piboteekiko jokoak arazo handiak sortu dizkigu. Urduritasun handiko amaiera izan du partiduak, baina azkenean gure alde izan dugu emaitza.

ASTIGARRAGAko jubenilak  Pulporen aurka aritu dira Zumaian kopako beren bigarren partiduan (19-22 irabazi). Aste Santuko oporren ostean, Arilaneko jokalari batzuekin ere joan gara Zumaira, jokalari batzuk falta ziren eta. Hasieratik aurretik jarri dira gureak, baloia berreskuratu eta eraso azkarren bidez. Markagailua ondo kudeatu ahal izan dugu, oro har. Orain, Bera Beraren aurkako partidua prestatu behar dugu, haien kontra irabazita Gipuzkoako txapeldunak izateko.

Azkenik, Laukoko seniorren garaipena aipatu behar: ALOÑA MENDIren aurka aritu ziren Elgoibarrren (28-25 irabazi). Hasiera berdindua izan zuen partiduak: erasoek nahiko erraz gainditzen zituzten defentsak. Bigarren zatian, kontzentratuago jokatu zuten gureek, eta horrela lortu zuten garaipena. Bi astez geldirik egon ondoren jokatutako partidua izan zen, eta igarri zen erritmo falta. Lanean segitu behar dugu denboraldi amaiera honetan.

MUTILAK

Alcorta Forging Group 29 –  29 Ereintza

Partida bizia eta emozioz josia zapatuan Olaizaga kiroldegian jokatu zena. Partidua hasi aurretik, Andoni Armendia kapitainari omenaldi hunkigarria egin zitzaion.

Vucinicen mutilek kapitainari garaipena eskaini nahi zioten, baina horretarako gogor lan egin behar zuten; izan ere, Ereintza ongi landua dagoen taldea da, sailkapena ikusi besterik ez dago. Lehenengo zatian erasoko jokoa defentsakoari gailendu zitzaion: defendatzaileei kosta egiten zitzaien erasoak oztopatzea. Andoni Armendiaren gidaritzapean, talde elgoibartarra gogor aritu zen; Ereintza batez ere kontraerasoan irteten zen.

Bigarren zatia ere antzera samar joan zen, eta azkeneko minutura arte talde elgoibartarra berdintzeko aukerekin iritsi zen. Hala izan zen, talde elgoibartarrak meritu handiko puntua eskuratu zuen. Kapitaina besoetan hartu eta airean erabili zuten bere taldekideek kantxaren erdian. Eskerrik asko klubari eta eskubaloiari eman diozun guztiagatik, Andoni!

Argazkia: Iñaki Aragon

CHICAS

El día de Jueves Santo nuestras INFANTILES jugaron un partido amistoso contra las cántabras de Astillero (31-30). Partido de mucho ritmo; ellas nos han exigido hacer un tipo de balonmano al que no estamos acostumbradas, ya que hacían una defensa individual: nos hemos adaptado a las circunstancias y nos ha salido un buen partido. El hecho de haber ido 17 chicas ha permitido que aguantáramos muy bien físicamente. En cuanto al ataque, juego combinativo de pases, y los goles repartidos entre todas las jugadoras. Amistoso muy enriquecedor.

Con motivo de la celebración de la copa de la reina en Barakaldo, nuestras infantiles han disputado un torneo amistoso en el que se han enfrentado a Anaitasuna, Kukullaga y Muskiz. Partidos con mucho ritmo en los que hemos peleado en todo momento y hemos ofrecido un muy buen nivel. Una experiencia muy enriquecedora para todas ellas. Tenemos que dar las gracias al club Zuazo por la invitación y felicitarles por la organización del evento.

Este fin de semana las cadetes del NEURRI empataron a 28 contra el Aiala B en Zarautz. Partidazo en Antonianos. A pesar de empezar un poco dormidas hemos sabido reaccionar muy pronto; muy intensas en defensa y en ataque. Muy contentos con el estilo de juego, pasando el balón por cada una de las jugadoras y consiguiendo anotar desde todos los puestos. También agradecer la disposición que han tenido las jugadoras que se han puesto en la portería.

Las chicas del TECNIFUELLE consiguieron la victoria en casa contra el Ereintza (26-14). Gran partido en el que tuvimos mucha continuidad en ataque, hasta buscar la mejor opción de lanzamiento a portería. En defensa hemos recuperado muchos balones para luego subir con rapidez al ataque. ¡¡¡Buen trabajo, chicas!!!

En el partido de Copa del cadete SALENTO GELATI disfrutamos de una gran victoria de nuestras jugadoras (25-24). Partido intenso, nos ha costado asentarnos en el encuentro, el lanzamiento exterior de las rivales y el juego con sus pivotes nos daban muchos problemas defensivos. Final con muchos nervios que se ha decantado a nuestro favor.

Las Juveniles del ASTIGARRAGA se enfrentaron al Pulpo en Zumaia en su segundo partido de copa (19-22 a favor). Después de las vacaciones de Semana Santa, nos presentamos en Zumaia para jugar un partido con la ayuda de las jugadoras de Arilan, ya que teníamos varias ausencias. Partido donde desde un inicio nos pusimos por delante con recuperaciones de balón y subidas rápidas. En general supimos gestionar bien el marcador y los ritmos del juego. Ahora nos toca preparar el partido que tenemos dentro de dos semanas contra el BERA BERA para proclamarnos campeonas de Guipuzcoa.

Por último, las Senior del LAUKO ganaron su partido de copa contra el ALOÑA MENDI en Elgoibar (28-25). Primeros compases muy igualados en el que los dos equipos superábamos las defensas bastante fácil (15-12 al descanso). En la segunda parte estuvimos más concentradas y logramos la victoria. Partido jugado después de dos semanas con poco entrenamiento, y en el que se notó la falta de ritmo. A seguir trabajando en este final de temporada.

CHICOS

Alcorta Forging Group 29 –  29 Ereintza

Partido trepidante y emocionante a la vez el que se vivió el sábado en el polideportivo Olaizaga. En los prolegómenos del partido se hizo un pequeño homenaje al capitán del equipo Andoni Armendia, la cual estuvo lleno de emotividad.

Aún así, los pupilos de Vucinic querían brindarle al capitán una victoria y para ello tuvieron que luchar duro a lo largo del partido ante un Ereintza que tiene una plantilla equilibrada y bien trabajada y que por algo está en los puestos de arriba en la clasificación. En la primera parte el juego era más ofensivo que defensivo, donde a las defensas les costaba defender. Con un Andoni Armendia liderando el equipo elgoibarrés, luchaba ante un Ereintza que salía al contragolpe.

En la segunda parte la tónica del partido era la misma, y se llegó hasta el último minuto con opción de empatar. Así fue, el equipo elgoibarrés consiguió un punto trabajado que terminó manteando al capitán en el centro de la cancha.

¡Gracias por todo lo que has dado al club y al balonmano, Andoni!

Argazkia: Iñaki Aragon

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *