Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/05/01-04-05

NESKAK

2018-2019 denboraldia azkenak ematen ari da, eta gure taldeak, oro har, maila oso onean ari dira.

Eskolako ALEBINek Pulpo hartu zuten mendean Zumaian (15-22). Haien piboteak lan handiak eman zizkien gureei hasieran. Pixkanaka, ordea, defentsa doituz joan ginen, eta horrek eraso jarraituagoa ekarri zuen, eta horrekin, garaipena etorri zen. Berriz ere, argi geratu zen defentsa on bat ezinbestekoa dela emaitza onak lortzeko.

PNEUMAXeko infantilak ere Ereintzakoei nagusitu zitzaizkien Errenterian (15-25). Partidu irregularra: lehen zatian kostatu zitzaien gureei beren jokoa egitea, eta gol bakar baten aldearekin iritsi ziren atsedenera. Bigarren zatia oso desberdina izan zen: askoz ere entxufatuago atera ziren gureak, eta beren nagusitasuna erakutsi zuten.

BACALAOS ALKORTAko infantilak ere garaile atera ziren Errenterian (7-34). Partidu oso ona gure neskena. Hasieratik atera ziren sendo defentsan, eta golak ere erraz egiten zituzten. Bigarren zatian, intentsitatea jaitsi gabe, gauza berriak probatu zituzten, eta emaitza oso ona lortu zuten. Ikasten jarraitu behar duzue: hau da jarraitu beharreko bidea.

NEURRIko kadeteek ere irabazi egin zuten etxean (31-19) Aialaren aurka. Partidu biribila gure neskena, defentsan eta erasoan. Azken aldian ohikoa den bezala, talde-jokoa eta jarraitua, eta golak leku guztietatik lortuz. Defentsa sendoaren eta presioaren bidez, baloi asko lapurtu genituen, eta jaurtiketa bortxatuak egin behar izaten zituzten aurkariek. Partidu bikaina.

TECNIFUELLEk ezin izan zuen Pulpo garaitu Zumaian (21-13). Ez zen gure eguna izan: erasoan akats dezente egin genituen. Nabarmentzekoa aurkarien atezainaren partidua: zortzi penalti geratu zituen. Jarraian zortzi partidu irabazi eta gero, pena da asteburuko partidu hau galtzea.

SALENTO GELATIko kadeteek ere galdu egin zuten Andoainen Leizaranen aurka (32-13). Gureen defentsa ez zen fin ibili; erasoan ere ez zuten asmatu, eta halaxe iritsi zen porrota.

ARILANeko jubenilek Ereintzari irabazi zioten etxean (35-13). Partidu biribila gure neskena: nagusitasuna erakutsi zuten partidu guztian zehar. Sendo defentsan eta eraginkor erasoan. Denboraldia amaituz doa, eta aurten egin duzuen lana bikaina izan da. GORA ARILAN!!!

Azkenik, LAUKOko gure seniorrak. Kopako partiduan, Ereintza mendean hartu zuten etxean (28-25). Lehen zatian ondo hasi ziren defentsan, baina erasoan asko kostatu zitzaien gol egitea. Aurkariak hobeto aritu ziren, eta 11-14 joan ziren atsedenera. Bigarren zatian oso entxufatuak atera ziren gureak, eta erritmo horri eutsi zioten amaierara arte: berdindu ostean, hiru golen aldea ateratzea lortu zuten. Denboraldi bikaina egiten ari zarete!!

MUTILAK

EGIA 40 – 35 ZUBACOR

Denboraldiko azken partidua Zubacorreko mutilek jokatu dutena. Oso urduri irten ziren, eta ez ziren gai izan beren onena emateko. Egiak ondo defenditzen jakin zuen eta kontraerasora irteten, eta min handia egiten zuen. Gure partetik, baloi errazak galtzen genituen eta horrela ezin da erraz jokatu. Denboraldia zapore gazi-gozoz bukatzen dugu, baina talde eta jokalari bezala beste urte batez hazi egin garen ilusioarekin. Jokoan eta konfiantzan pixkanaka hazten ari da taldea. Aupa Zubacor!

PIZZERIA SALENTO 23 – 26 ORMAIZTEGI

Kopako lehen partidua maiatzaren 1ean jokatutakoa. Lehen zati oso ona: defentsan asmatu dugu eta kontraerasoan irteten ere bai. Dena den, ez genuen ondo bukatzen atezainaren aurrean, eta horrek ez digu utzi distantzia hartzen. Bigarren zatian dinamika berdinarekin jarraitu dugu: defentsa ona baina erasoan gaizki. Burua jokoan ez ezik beste gauza batzuetan baldin badaukagu, kontuak errazak dira, irabaz zitekeen partida galtzea.

HARITZA EIBAR 27 – 26 PIZZERIA SALENTO

Sekulako partidua Ipuruan jokatutakoa, afizioa egiten duen horietakoa. Bi talde kiroltasunez guztia eman dutenak. Gol bakarragatik galdu dugun arren, sentsazio oso onekin atera gara. Defentsan, aurreko partiduan bezala, oso ondo eta erasoan askoz erabakigarriagoak, nahiz eta batzuetan eraso posizionalean ideiarik gabe aritu. Harro irten gara Ipururatik, nahiz eta galdu; kantxan erakutsitako jarrera sekulakoa izan da. Jarrera eta konpromiso honekin laster helduko da Kopako lehen garaipena. Gora Salento!

GURE AUZUNE 16 – 23 GAURVE

Gaurve taldeak Gasteizen jokatu zuen Gure Auzuneren aurka. Jarrera ona erakutsi eta gero, Elgoibarkoek 16-23 irabazi zuten partidua;  berri txarra, jokalari bat lesionatu zitzaiela.

BERISTAI 30 – UROLA 27

Garaipen pozgarria azken jardunaldi honetakoa. Bazkari ederra partiduaren ostean egin duguna. Pasta, arroza, gainekoak eta gehiago nagusi. Hurrengo batean errepikatzeko irrikitan geratu gara.

TXARRIDUNA 13 – 26 UROLA

Lehen zatian defentsan ez gara batere fin ibili, eta erasoan jaurtiketa dezentetan kale egin dugu. Bigarren zatian defentsa hobetu dugu eta erasoan emaitza hobea lortu dugu. Lanean jarraituko dugu.

KARAKATE 28 – 34 SALLEKO

Gehiago izan ziren aurkariak lehenengo zatian, eta deskantsura 9 golen aldea atera ziguten. Bigarren zatian gure partziala hobea izan zen, baina azkeneko emaitzak (28-34) nabarmen agertzen du lan gehiago egin beharra dagoela.

TOLOSA 32 – 21 ALCORTA FORGING GROUP

Hasieratik amaierara gailendu zen Tolosa taldea, txapelketako liderra eta azkenik ligako garaile izan dena; larunbatean jokatu zen partidua, Tolosako Usabal kiroldegian. Elgoibartarrek lehenengo 15 minutuetan eutsi arren, Tolosako taldea hobeto iritsi da liga amaierako fasera, bai fisikoki bai taktikoki ere.

Alcortaren erasoak saiakerak egin arren kanpoko jaurtiketetan (batez ere kapitainak), Tolosaren defentsaren erdialdea sendoa eta irmoa zen, eta ez bazuten lehen jaurtiketa hori blokeatzen, atezainak eragozten zituen gureen jokaldiak. Honi gehitzen badiogu Tolosako jokalariak kontraerasoan irteten zirela eta gola jaso ondoren erditik berehala ateratzen zutela, ikusi besterik ez dago markagailuan ageri zen 5-6 goleko errenta nondik zetorren. Hala ere, amaierako emaitzan aldea handitu egin zen (32-21).

Azpimarratu beharra dago eraso estatikoan ez zegoela bi taldeen artean desberdintasun handirik. Behin helburua lortuta, taldeak oporrak hartuko ditu hurrengo denboraldirako pilak kargatzeko.


CHICAS

La temporada 2018-2019 está dando sus últimos coletazos, y nuestros equipos en general siguen compitiendo a muy buen nivel.

Las ALEVINES de la escuela se impusieron al Pulpo (15-22) en Zumaia. Al principio del encuentro su pivote nos dio bastantes problemas. Poco a poco fuimos ajustando nuestra defensa lo que hizo que pudiéramos tener un ataque más fluido, y conseguir la victoria. Una vez más se demuestra que estar fuertes en defensa es fundamental para obtener buenos resultados.

Nuestras infantiles del PNEUMAX vencieron contra el Ereintza en Renteria (15-25). Partido irregular, la primera parte nos costó mucho hacer nuestro, juego llegando al descanso tan solo un gol arriba. En la segunda mitad sin embargo fue totalmente diferente, salimos mucho más enchufadas y demostramos nuestra superioridad.

Las infantiles del BACALAOS ALKORTA también se hicieron con la victoria en Renteria (7-34). Muy buen partido. Desde el principio estuvimos muy sólidas en defensa y anotando goles fáciles. En la segunda parte, sin bajar la intensidad, aprovechamos para probar cosas nuevas, con muy buen resultado. A seguir aprendiendo; este es el camino.

El equipo cadete NEURRI ganó (31-19) en Elgoibar al Aiala. Partido muy completo tanto en defensa como en ataque. Como viene siendo habitual últimamente, juego colectivo y dando continuidad, consiguiendo goles desde todos los puestos. Gracias a una dura defensa y una buena presión, robamos muchos balones y forzábamos a las rivales a hacer lanzamientos incómodos. Un gran partido.

El TECNIFUELLE no pudo contra el Pulpo (21-13). No tuvimos nuestro día: empezamos con muchos fallos en ataque; reseñar el gran trabajo de la portera rival que nos neutralizó ocho penaltis. Lástima que después de llevar una racha de ocho victorias no pudiéramos ganar.

El Cadete de Liga Vasca SALENTO GELATI fue derrotado por el Leizaran de Andoain (32-13). Nuestra  defensa no estuvo a la altura a la hora de contener a las rivales. En ataque tampoco estuvimos muy acertadas, todo esto unido fue el motivo de la derrota.

EL Juvenil Territorial ARILAN ganó (35-13) al Ereintza en casa. Partido completo de nuestras jugadoras que en todo momento demostraron su superioridad. Fuertes en defensa y acertadas en ataque. La temporada va llegando a su fin y el trabajo que habéis hecho todas vosotras este año es magnífico. ¡¡¡GORA ARILAN!!!

Por último nuestras chicas del senior LAUKO ganaron en el trofeo de copa (28-25) al Ereintza. Primera parte en la que empezamos bien en defensa aunque nos costaba hacer gol. El equipo rival jugó mejor y se fue al descanso con un 11-14 a su favor. En la segunda mitad salimos muy enchufadas y pudimos mantener este ritmo hasta finalizar el partido; remontamos y les superamos con una renta de 3 goles. Temporadón el vuestro.

CHICOS

EGIA 40 – 35 ZUBACOR

Último partido de esta temporada para los chavales del Zubacor. Un partido en el que salieron nerviosos y no fueron capaces de jugar su mejor juego. El Egia supo defender mejor y salir al contraataque, haciéndonos bastante daño. Nosotros perdíamos balones fáciles y así no se puede jugar con claridad. Acabamos la temporada con sabor agridulce, pero con la ilusión de haber crecido como equipo y como jugadores un año más. Un equipo que poco a poco crece en confianza y en juego. Aupa Zubacor.

PIZZERIA SALENTO 23 – 26 ORMAIZTEGI

Primer partido de copa el jugado el miércoles día 1 de mayo. Una primera parte muy buena en la que hemos sabido defender muy bien y salir al contraataque, pero que la mala efectividad delante del portero, no nos ha permitido irnos en el marcador. Una segunda parte en la que la dinámica ha sido parecida, buena defensa y muy poco acertados delante de la portería. Si a eso, le añadimos, que en vez de centrarnos en el juego, nos descentramos en otros menesteres, las cuentas son claras. Derrota en un partido que se pudo ganar.

HARITZA EIBAR 27 – 26 PIZZERIA SALENTO

Gran partido el jugado en Ipurua. Dos equipos muy motivados y que con una gran deportividad han sabido dar un espectáculo de los que hacen afición. Una derrota por la mínima, pero con muy buenas sensaciones. Una defensa fuerte y contundente al igual que en la jornada anterior, pero un ataque más resolutivo, aunque en algún momento falto de ideas en el ataque posicional. Salimos con la cabeza muy alta de Ipurua, pese a la derrota, pero con un comportamiento en cancha espectacular. Con esta actitud y compromiso, pronto llegará la primera victoria en Copa. Aupa Salento

GURE AUZUNE 16 – 23 GAURVE

El Gaurve después de desplazarse a Vitoria el sábado jugo contra el gure auzune en un partido en el que los jugadores demostraron una buena actitud tanto en defensa como en ataque. El resultado fue un 16-23 favorable y la lesión de uno de los jugadores del equipo elgoibarres.

BERISTAIN 30 – UROLA 27

Victoria reconfortante la del fin de semana. Buena comida la de este fin de semana. Pasta, arroz y rellenos sin retorno. Con ganas de repetir.

TXARRIDUNA 13 – 26 UROLA

Primera parte mala en defensa y desacertada en ataque. Segunda parte con mejoras ofensivas y defensivas. Seguimos trabajando.

KARAKATE 28 – SALLEKO 34

En el primer tiempo los contrarios fueron superiores y al descanso nos aventajaron en 9 puntos. En el segundo tiempo nuestro parcial fue mejor pero el resultado final 28-34 delata que hay que trabajar más.

TOLOSA 32 – 21 ALCORTA FORGING GROUP

Partido dominado de principio a fin por parte del líder de la categoría y finalmente campeón de liga el sábado en el polideportivo Usabal. Aunque los de Elgoibar resistieron los primeros quince minutos, enseguida se vio que el equipo de Tolosa había llegado mejor físicamente y tácticamente al final de la temporada.

Aunque el ataque de Alcorta insistía con lanzamientos exteriores (sobre todo el capitán), el centro de la defensa del Tolosa bloqueaba en unos casos y en otros casos colaborando con su portero lograban parar la ofensiva de los elgoibarreses. Si le sumamos a esto que el Tolosa salía a contragolpe y además hacia saque rápido desde el centro de la cancha, esto nos llevaba a ver en el marcador una diferencia de 5-6 goles a lo largo del partido que llegó a su final con el 32-21.

Destacar que en el ataque posicional no había tanta diferencia entre los dos equipos. Con el objetivo conseguido, el equipo se toma unas vacaciones para volver con las pilas cargadas.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *