Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/05/11-12

NESKAK

PNEUMAXeko infantilek Ereintza erraz hartu zuten mendean (37-13). Partidu oso serioa jokatu zuten; gure atezainaren jokoa nabarmendu nahi dugu. Denboraldi oso ona egin dute gure neskek, garapen ezin hobea izan dute hasieratik amaierara. Datorren denboraldian, gehiago eta hobeto.

Infaltiletan, era berean, gure bi talderen arteko derbia izan genuen: CIMDE nagusitu zitzaion DARIOri (21-24). Hasieratik, urduri aritu ziren neska guztiak. CIMDEkoak blokeatuta atera ziren lehen zatian, eta atsedenera gol bat atzetik joan ziren. Bigarren zatia oso berdindua joan zen, ia amaierara arte; CIMDEkoak amaiera horretan aurretik jarri ziren, eta partidua irabaztea lortu zuten.

Euskal Ligako kedeteek, SALENTO GELATIk, Irunen jokatu zuten Bidasoaren aurka (42-32). Markagailuak adierazten du defentsak ez zirela aritu behar bezala. Zoriondu behar ditugu jokalariak, atezaina ordezkatu zutelako. Gozatu azken partidu hori, eta ondo bukatu egin duzuen denboraldi izugarria.

ARILANeko jubenilek Leizaran hartu zuten mendean Andoainen (23-24). Lehen postua zegoen jokoan. Oso berdindua joan zen partidua. 37 segundo falta zirela, berdinduta zegoen markagailua; denbora eskatu, erasoa lasai prestatzeko, eta penaltia lortu zuten gureek: aurretik jarri ziren, eta azken jaurtiketa gelditu zuen gure atezainak. Bihotzekoa jotzeko moduko partidua, eta garaipena etxean geratu zen.

ASTIGARRAGAko Euskal Ligako jubenilek Gipuzkoako Kopa irabaztea lortu zuten, Bera Berari etxean 31-24 irabazita. Gol azkarrak egiten saiatu zen Bera Bera, 3 golen desabantaila berdindu nahian, baina haien prezipitazioa aprobetxatu eta baloi onak berreskuratu zituzten gureek. Denboraldi bikainari amaiera dotorea eman diozue.

LAUKOk bi partidu jokatu ditu asteburu honetan.

EGIAren aruka larunbat iluntzean (16-27 irabazi). Flojo hasi ziren gure neskak: defsntsan tentsio gabe, eta erasoan berdintsu. Bigarren zatian defentsa behar bezala doitu eta gero, joko hobea ikusi genuen.

Igande goizean, Ordiziaren aurka, partidu hori ere kanpoan (18-29 irabazi berriz ere). Lehen zatian, bezperako partiduaren nekea nabaritzen zitzaien, baina pixkanaka erritmoa hartuz joan ziren, eta nagusitasuna erakutsi zuten. Honenbestez, Kopako finalaren zain geratzen dira LAUKOko seniorrak, beren taldean lehenbiziko postua lortu eta gero.

MUTILAK

Bankoa  42 – Hondarribia 28

Asteburu borobila gure lehenengo urteko kadeteen bi taldeek eskaini digutena.

Larunbatean Karakatek garaipen handia eskuratu zuen, Tolosaren kontra, eta atzo Bankoak taulako liderrari astinaldi ederra eman zion.

Gogotsu ikusi genituen elgoibartarrak, eta horri gaineratu behar diogu dena atera zitzaiela; hortik atera behar dira kontuak, markagailuak adierazten zituen zenbakiak ikusita.

Handiagoak eta, ingurukoek ziotenez, urtebete zaharragoak ziren hondarribiarrak, baina kantxan elgoibartarrek bikain kudeatu zituzten beren baliabideak.

Zorionak eta lanean jarraitu! Hori da bidea!

Zarautz ZKE  43 – Hotel Txarriduna 16

Denboraldi osoan aurkari hobeen kontra, urtebete gehiagoko jokalarien kontra, lehian aritu gara. Horrek ez digu eman aukerarik gure maila zein den ikusteko. Hala ere, talde hau osatzen duten denek (gurasoak barne) borrokan jarraitu dugu, eta argi dago honek guztiak hurrengo denboraldian fruituak emango dituela. Txalotzekoa da gazte hauen jarrera, inork baino hobeto barneratu dute galtzea zer den. Hori ikasi dugu, hurrengo urtean irabaztea zer den ikasiko dugu. Horretarako, lanera eta egurre!!!

 

Gaurve 32 – BM Conet 23

Gaurveren partidua zapatuan jokatu zen, IMHko kantxan eta Miranda de Ebro taldearen aurka. Zazpi jokalari bakarrik ekarri zituzten mirandarren. Taldearen jarrerak eta aurkakoen jokalari faltak partidua eman zien elgoibartarrei (32-23).


CHICAS

Nuestras infantiles del PNEUMAX ganaron contundentemente al Ereintza (37-13). Partido muy serio, en el que destacamos a todas las jugadoras, pero en particular a nuestra portera. Muy buena temporada la que habéis hecho y sobre todo la evolución en todo el equipo. El año que viene, más y mejor.

Por otro lado, disfrutamos de un apasionante derbi entre las infantiles del CIMDE y del DARIO (21-24 a favor de CIMDE). Desde el principio se notaba el nerviosismo de todas las jugadoras. En la primera parte, el CIMDE empezó un poco bloqueado, llegando al descanso por debajo en el marcador. En la segunda parte, el juego estuvo muy igualado, hasta los últimos minutos, en los que las chicas del CIMDE se pusieron por delante y pudieron hacerse con la victoria.

Las cadetes de liga vasca SALENTO GELATI jugaron contra el Bidasoa en Irun (42-32). Partido que, como el mismo marcador indica, las defensas no han estado a la altura en ningún momento. Felicitar a las jugadoras por suplir estas dos últimas jornadas el trabajo de la portera, que no es nada fácil. La semana que viene daremos por terminada la temporada jugando nuestro último partido contra el Aiala en Elgoibar. A disfrutar y terminar esta gran temporada donde la evolución ha sido enorme.

Las chicas del equipo juvenil territorial ARILAN se impusieron por un gol al Leizaran en Andoain (23-24). Encuentro en el que nos jugábamos el primer puesto. Partido de poder a poder en el que se vieron dos equipos muy nivelados. A falta de 37 segundos, cuando íbamos empatadas, pedimos tiempo muerto, que nos sirvió para tranquilizarnos y salir al campo convencidas de la victoria. Ya en la cancha, con nuestra posesión de balón, conseguimos sacar un siete metros que convertimos en gol, acto seguido nuestra portera paró a falta de un segundo. En definitiva un partido de infarto pero la victoria a casa.

Las Juveniles de Liga Vasca ASTIGARRAGA consiguieron alzarse con la copa de Guipuzcoa, ganando al Bera Bera (31-24). Partido en el que desde un principio impusimos nuestro ritmo. El Bera Bera intentó hacer goles rápidos, ya que solamente le valía ganar de 3 para ser campeón. Aprovechamos que se precipitaban y recuperar posesiones. Broche de oro para una gran temporada.

El LAUKO ha disputado dos partidos este fin de semana.

Contra el EGIA, 16-27 a favor de nuestras chicas. Comienzo de partido flojo en defensa con falta de tensión. El ataque dejaba bastante que desear. En el segundo tiempo hemos ajustado la defensa y el juego ha fluido.

Contra el Ordizia, en su casa también, nos hicimos con la victoria (18-29). En el primer tiempo se notaba el cansancio del día anterior, pero poco a poco fuimos cogiendo ritmo, y demostramos nuestra superioridad.

CHICOS

Bankoa  42 – Hondarribi 28

Perfecto fin de semana para nuestros cadetes de primer año. A la gran victoria del Karakate en Tolosa hay que añadir el golpe de autoridad del Bankoa ante el Hondarribi, que hasta ayer era el primero en la tabla.

Motivados de principio a fin, aplicados en todas las facetas del juego. Terminando bien y con aparente facilidad las jugadas.

En esta ocasión la mayor envergadura y experiencia del rival no pudieron con la motivación y ganas de nuestros chicos.

Enhorabuena y a seguir en la línea!!!

Zarautz ZKE  43 – Hotel Txarriduna 16

Una temporada en la que, compitiendo con jugadores un año mayores, hemos aprendido, y de qué manera, a perder. Todo ello no nos ha dejado ver el nivel real de este equipo. Y a pesar de todas estas cosas es de aplaudir la actitud de todos, padres/madres incluidos, que no han dejado de seguir, paso a paso, aplaudiendo cada mejora por muy pequeña que fuera. Hemos aprendido a perder, lo sabemos de memoria. La temporada que viene nos toca cansarnos de ganar. Para ello sólo existe un camino: trabajo. Aupa Sanlo! Egurre!

 

Gaurve 32 – BM Conet 23

El sábado el Gaurve jugó en el IMH contra el equipo de Miranda de Ebro en un partido en el que los de Burgos anduvieron muy justos de personal, con tan solo 7 jugadores. La actitud del equipo y la falta de cambios inclinaron la balanza a favor de los de Elgoibar, con un resultado final de 32-23.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *