Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/05/18-19

NESKAK

Asteburu berezia izan da eskolako gure ALEBINentzat. Ez da izan haien partidu onena Orioren aurka jokatu zutena, baina ondo defendituz eta jarrera egokiarekin, irabaztea lortu zuten, eta ondorioz, Gipuzkoako txapeldun izatea (21-20). Nabarmendu behar da jokalari guztien garapena, eta taldean urte guztian zehar izan duten giro ona. Konfiantza osoa dugu zuengan. Klubaren etorkizuna zarete.

Asteburuko plater nagusia Iñunean ASTIGARRAGAko neska jubenilek jokatu zuten Superkopa izan zen. Lau taldek jokatu zuten: Malkaitz (Nafarroa), Eharialdea (Araba), Bordes Sport Handball (Frantzia) eta Astigarraga (Gipuzkoa). Larunbatean, finalerdietan, 37-29 galdu zuten gureek Malkaitzen aurka. Talde oso ona da, amaieran txapelketaren garaile izan zena, eta zerbait ikasi baldin badugu da haien aurka hasiera-hasieratik atera behar garela kantxara dena emateko prest. Ez zen hala izan, eta ezin izan genuen murriztu hasieran atera ziguten aldea.

Arratsaldean, hirugarren eta laugarren postua zegoen jokoan, Gasteizko Eharialdeakoen aurka. Gureak berriz ere motibazio gutxirekin hasi baziren ere, bigarren zatian gauzak aldatu egin ziren, eta garaipena lortu zuten.

Denboraldi izugarri baten amaiera markatu zuen txapelketa honek. Egun ederra pasatu genuen Iruñean, ahazten zaila izango den horietakoa, gainerako taldeekin (neska zein mutil). Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei gu hain ondo hartzeagatik, bisita gidatu eta guzti, Mugaz gaindiko lehendabiziko Superkopa honetan.

MUTILAK

Karakate 28 – 27 Ereintza

Kostatako garaipena batez ere aurkarien gogoa eta indarra ikusi eta gero, bereziki bigarren zatian. Atsedenaldira 5 golen errentarekin joan ginen, eta azkenean dena eman behar izan genuen markagailua gure alde izateko.

Gaurve 20 – 20 Saieko

Igandean Gaurvekoek Donostian jokatu zuten denboraldiko azken partidua, Saiekoaren aurka. Lehenengo zatian, atezainak eta defentsa bikain batek 11-9 batean bukatu zuten lehenengo zatia. Bigarrenean, erasoan hobeto ibili eta gol gehiago sartu zituzten, eta 20-20 bukatu zen partidua. Honela ipini zioten elgoibartarrek bukaera beren senior mailako lehenengo denboraldiari.


CHICAS

Fin de semana especial para nuestras ALEVINES de la escuela. No fue nuestro mejor partido el que jugamos contra el Orio (21-20), pero defendiendo bien y teniendo buena actitud nos llevamos la victoria para el SANLO y de esta manera el campeonato de Guipúzcoa se quedó en casa. Cabe destacar la evolución individual de todas las jugadoras y a nivel colectivo el buen ambiente que hemos tenido toda la temporada. Confiamos plenamente en vosotras, sois el futuro del club.

El plato fuerte del fin de semana ha sido la Supercopa (masculina y femenina) que han disputado nuestras juveniles del ASTIGARRAGA en Iruñea. El torneo lo jugaron cuatro equipos: Malkaitz (Navarra), Eharialdea (Alava), Bordes Sport Handball (Francia) y Astigarraga (Gipuzkoa). El sábado nuestro primer rival en semifinales fue el Malkaitz (37-29) a favor de las navarricas. Salimos a la cancha un poco apáticas, y el rival se aprovechó para coger una distancia que no pudimos superar en todo el primer tiempo. En la segunda parte si salimos más enchufadas y dimos nuestro nivel, pero eso no fue suficiente para alcanzar la victoria. El Malkaitz, a la postre campeonas del torneo, es un gran rival y la lección que hemos aprendido es que si queremos ganarles hay que salir al cien por cien desde el primer segundo.

Por la tarde jugamos por el tercer y cuarto puesto contra el Eharialdea de Gasteiz. Otra vez empezamos sin motivación, dando una imagen que no es la nuestra. En la segunda parte nos pusimos las pilas y pasamos por encima del equipo contrario.

En definitiva un colofón fenomenal a nuestra gran temporada. Pasamos un día formidable en Pamplona, compartiendo con todos los demás equipos, tanto femeninos como masculinos, una jornada que no se nos va a olvidar. Desde aquí damos las gracias a la organización por lo bien que nos han atendido a todos, visita guiada al recorrido del encierro incluida, en esta primera edición de la Supercopa Transfonteriza.

CHICOS

Karakate 28 – 27 Ereintza

Partido competido, sobre todo porque los contrarios no se amilanaron y mostraron su fortaleza, sobre todo en la segunda parte. Si al descanso fuimos con una cómoda renta de 5 goles, tuvimos que luchar sobremanera para mantener el marcador a nuestro favor, siendo los momentos finales de gran tensión.

Gaurve 20 – Saieko 20

El domingo el Gaurve jugó el último partido de la temporada en Donostia contra el Saieko. Tras una primera parte con una portería y una defensa de lo más solventes, se llegó con un resultado de 11-9 al descanso. En el segundo tiempo, hubo más ideas en los ataques, y se hicieron más goles, llegando al final del tiempo con un empate a 20 que supo a victoria a los de Elgoibar: broche a la primera temporada como equipo sénior de Gaurve.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *