Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/09/27-28-29

MUTILAK

Beristain 37- Donibane 22.

Partida handia gaurkoa , intentsitate handiz jokatua.  Lehenengo garaipena, taldeari konfiantza emango diona.

ALCORTA  ELGOIBAR 20- 28 TOLOSA CF. ESKUBALOIA

Partida txarra ostiralean jokatu genuena. Gure indarretako batek kale egiten duenean, defentsak, eta erasoan ideia gutxirekin gabiltzanean, ezin izaten da aurkariaren aurka egin. Tolosa partida guztian aurretik izan zen, eraso bizkorrak eginez eta defentsan gogor; horretaz gain, atezainak sekulako eguna izan zuen. Hau ikusirik, momentu gutxitan ikusi genuen gureen aukera partida aurrera atera ahal izateko. Orain gogor lan egitea besterik ez zaigu gelditzen, eginiko akatsetatik ikasi eta arazoei irtenbidea eman. Ostiralean arerio gogorra izango dugu berriz Olaizagan, eta guztion indarra beharko dugu partida aurrera atera ahal izateko. Jokalariek ziur gaude dena emango dutela, eta zaleek ere beren indarra adieraziko dutela. Gora ALCORTA! Denen artean lortuko dugu.

Tolosa 27 – Deca 25

Benetako eskubaloi neurketa izan zen, osagai guztiak izan zituena. Markagailuaren ibilbideak neurketaren irakurketa zuzena egiten lagunduko dio edozein adituri. 12-4   24. minutuan, eta 14-11 atsedenaldian. 15-17 bigarren zatiko 12. minutuan. 26-25  30 segundu faltan, kontraerasoa alde, ongi burutu gabea azken pasean, eta gola jaso azken segunduan.

DECA talde moduan aritu da, eta gora doa.


CHICOS

Beristain 37- Donibane 22.

Gran partido el jugado hoy por nuestros chavales, con mucha intensidad de principio a fin. Primera victoria de la temporada que le dará confianza al equipo.

ALCORTA  ELGOIBAR 20- 28 TOLOSA CF. ESKUBALOIA

Mal partido el realizado el viernes por los nuestros. Sin una defensa contundente, que nos permite disputar los partidos y faltos de ideas en ataque, no se pudo contra un Tolosa rápido en ataque y con un portero entonado durante el transcurso de todo el partido. En todo momento el Tolosa estuvo al mando del partido y en muy pocas ocasiones se vio la posibilidad por nuestra parte de intentar dar la vuelta al mismo. Toca trabajar duro durante la semana, hacer reflexión conjunta y poner remedio a los problemas. Nos toca un rival difícil este viernes en Olaizaga y sabiendo que los nuestros los darán todo, necesitamos más que nunca el apoyo de toda la afición para llevar a buen puerto la temporada. Gora Alcorta, entre todos los conseguiremos.

Tolosa 27 – Deca 25

Autentico partido de balonmano el vivido en Tolosa, con todos los ingredientes. La trayectoria del marcador permite hacer una correcta lectura a cualquier entendido en la materia. 12-4   minuto 24 y 14-11 en el descanso. 15-17 minuto 12 del segundo tiempo . 26-25  cuando faltaban 30 segundos contraataque mal realizado por nuestra parte y gol en contra en el ultimo segundo.

Se a jugado bien en equipo y va para arriba.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *