Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/10/04-05-06

MUTILAK

ALCORTA FORGING GROUP 23 – 23 HELVETIA ANAITASUNA    

Partidu zirraragarria Olaizaga kiroldegian pasa den ostiral iluntzean bizi izan genuena. Afizioa egiten duten horietakoa. Vucinic-en mutilek esfortzu latza egin zuten talde nafarraren aurrean, eta igarri zen, bai kantxan eta bai markagailuan. Partida hasieratik parekatua izan zen: elgoibartarren defentsak zalantza handiak sortzen zizkion Anaitasuna taldeari erasoan. Alcortaren erasoak ere, ohizko partidekin alderatuz, beste itxura bat zuen, nahiz eta mekanismo batzuk hobetu behar diren denboraldia pasa ahala. Txalotu besterik ez dago gure mutilek erakutsi zuten esfortzua, gogoa eta jarrera, bai kantxa barruan, bai aulkian! Animatu besterik ez horrela segitzeko. Gora Alcorta!

PULPO 28 – 19 ZUBACOR

Lehen partida ofiziala denboraldi honetan, sentsazio gazi-gozoekin amaitu zena. Partidak irabazi behar dizkigute, baina gaurkoan partida oparitu egin diegu. Erasoan sinestu ezinezko jaurtiketa kopurua erratu ditugu, eta defentsan, bigarren zatian bereziki, gaizki ibili gara. Baloratzekoa, partidan sartuta egoteko egindako esfortzua. Aurrerapauso handiak ikusten ditugu, baina ezin gara horrekin konformatu. Hurrengoan, gehiago eta hobeto. Egurra!!

URKUNDE 30 – 29 USURBIL

Boladaka jokatu dugun partida, beti zaila den Usurbil baten aurka. Bai lehenengo zatian, bai bigarrengoan, joko oso oneko eta oso txarreko boladak izan ditugu bata bestearen atzetik. Ondorioz, Usurbil partidako minutu askotan gainetik egon da. Aipatzekoa da gure momenturik onenak defentsaren intentsitatea igo eta korrika egin dugunean etorri direla, bigarren boladan gol errazak lortuz. Azkeneko 7-8 minutuetan, 4 golen desabantaila errekuperatu dugu, eta partida berdindu. Amaitzeko 30 segundu falta zirela, bat gutxiagoko defentsa on baten ondoren, baloia errekuperatu dugu eta azken jokaldia prestatu dugu. Nahiz eta baloia galdu, defentsara primeran jaitsi gara eta aurkariaren akatsa eragin dugu. Ondoren, azkar atera eta nahita egindako falta batek 7 metroko jaurtiketa lortu dugu 3 segundu falta zirenean. Erlojua geldirik zegoela, gola lortu eta garaipena lortu dugu. Honela, gogor borrokatutako 2 puntu lortu ditu taldeak, bolada txarrei eta aurkari gogor bati gailenduta.

EGIA 24 – 26 BERISTAIN

Intentsitate handiko partida atzo Egian jokatutakoa.

Hasiera txarra gure partetik: 5 golen aldearekin galtzen, baina partida hobeto irakurri eta atsedenaldira 13-14 jartzea lortu gendun.

Hortik aurrera, mutilen lan izugarriagatik, hain joko ona egin gabe, markagailuari eustea lortu zuten.

Dena kanpoko 7 jokalariekin bakarrik, aipatzekoa mutilen lana. Oso ondo.💪💪

DECA 24 – 32 USURBIL

Iparorratzak iparra markatzen zuenean ekipoak ipar-ekialdeko norabidea hartu zuen, eta bidea aurkitu zuenerako, neurketa bukatzear zegoen.

BERGARA 22 – 22 PIZZERIA SALENTO

Champions-en ordutegi berean jokaturiko partida bat izango balitz bezala, 20:00etan jokatu genuen partida. Bi taldeek egindako lana ikusita, horrela izan zitekeela esan genezake. Defentsa sendoak izan ziren eta horren isla, atsedenaldira 8-8 heldu ginela. Bigarren zatia era berean hasi zen, baina pixkanaka erasoak bere helburuak lortzen hasi ziren. 10’ faltan 4 gol behera geunden, baina Bergarako taldeko bi jokalari 2 minutu kanporatu zituzten eta 4 jokalarirekin utzi. Momentu hori ondo aprobetxatzen jakin genuen, jokoari bizkortasuna emanez, eta 25’’ falta zirela, baloia berreskuratu eta gol bat behera ginen. Joko luzea eginaz, bi segundoren faltan, berdintasuna lortu genuen, eta partida halaxe bukatu.

Guztia eman duten bi talde ikusi ditugu kantxan eta afizioa lortzen duten horietako partida bizi izan dugu.


CHICOS

ALCORTA FORGING GROUP 23 – 23 HELVETIA ANAITASUNA    

Trepidante partido vivido el viernes a las 20:30 en el polideportivo de Olaizaga. De esos partidos que hace afición. Los pupilos de Vucinic realizaron un esfuerzo titánico ante el equipo navarro que se vio reflejado en la cancha y en el marcador. El encuentro desde el principio fue parejo donde la defensa bien planteada por el equipo elgoibarrés hacia estragos y generaba confusión para los atacantes navarros. El ataque de Alcorta también fluía mucho mejor que en otros partidos, aunque todavía falta ajustar ciertos mecanismos que los chavales irán asimilando a lo largo de la temporada. Sólo hay que felicitar a la plantilla por el esfuerzo, coraje y actitud demostrado dentro de la cancha y en el banquillo y animarlos que sigan por el mismo camino. Aupa Alcorta!

PULPO 28 – 19 ZUBACOR

Primer partido oficial de esta temporada que nos ha dejado sabor agridulce. Siempre trasladamos a nuestros jugadores que nos deben ganar el partido. Este ha sido uno de esos días en que, con innumerables ocasiones para marcar, no hemos conseguido meter el balón  en portería. Lastrados por ese ataque errático hemos realizado una segunda parte defensiva mala tirando a desastrosa.

Por supuesto que vemos a un equipo más hecho, más equipo, jugadores en progresión, pero debemos seguir trabajando muy duro.

El siguiente partido más y mejor. Eurre!!!!

URKUNDE 30 – 29 USURBIL

Partido en el que hemos jugado a rachas, contra el siempre difícil Usurbil. Tanto en el primer tiempo como en el segundo hemos ido encadenando rachas de muy buen juego con otros de un juego pésimo, lo que ha permitido al Usurbil estar muchos minutos del partido por encima. Solo cabe destacar que nuestros mejores parciales han coincidido cuando hemos aumentado la intensidad defensiva y hemos podido correr en segunda oleada consiguiendo goles fáciles. Al final, en los últimos 7-8 minutos hemos conseguido recuperar una desventaja de 4 goles para empatar el partido. A falta de 30 segundos hemos recuperado la posesión con un jugador menos y hemos preparado una última jugada. Está no ha salido bien, hemos perdido el balón, pero debido a un gran balance defensivo hemos provocado el error de dobles del rival. La victoria se ha conseguido gracias a un 7m debido a una acción de obstrucción intencionada en los últimos 3 segundos, donde hemos marcado gol con el reloj parado. 2 puntos duramente luchados por el equipo que ha sabido imponerse a las malas rachas ante un duro rival.

EGIA 24 – 26 BERISTAIN

Partido  muy intenso el jugado ayer en Egia. Comienzo de partido muy malo por nuestra parte, llegando a estar  5 goles por debajo ,pero supimos rectificar y llegar al descanso con un resultado de 13-14. A partir de ahí fue una lucha constante de nuestros chavales, que sin hacer un gran partido pudieron mantener el resultado.

Todo ello solo con 7 jugadores de campo, a destacar la lucha de los chavales. Chapeau.

DECA 24 – 32 USURBIL

Estando la brújula marcando norte el equipo cogió dirección noreste, y para cuando encontró la dirección correcta el partido estaba finalizando.

BERGARA 22 – 22 PIZZERIA SALENTO

Partido jugado en horario de Champions 20:00 y la verdad es que en cuanto a intensidad podríamos decir que sí. 2 equipos que lo dieron todo en la cancha. Grandes defensas, ejemplo de ello, que al descanso fuéramos con un resultado de 8-8. La segunda parte comenzó igual, misma intensidad y mismas defensas. Los ataques comenzaban a funcionar algo mejor y los goles empezaban a aparecer. A falta de 10’ perdíamos de 4, pero 2 exclusiones seguidas, hacían que Bergara se quedara con 4 en pista. Momento en el que aumentamos nuestra velocidad y empezamos a correr más, lo que nos hacía ponernos a uno en el partido. A falta de 25’’ recuperamos un balón y tras un ataque largo conseguimos empatar un partido en una cancha muy difícil para nosotros.

Partido de los que hacen afición, en el que hemos visto dos equipos en cancha que se han vaciado.

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/09/27-28-29

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *