Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/10/19-20

NESKAK

Aiala B 24 – PNEUMAX 17

Hasieratik partida oso gogorra izan da. Haien defentsek asko presionatu gaituzte eta taldeari hasiera batean asko kostatu zaigu erasotzea. Minutuak pasa ahala, gure defentsa zein erasoa indartuz joan gara; defentsan gure erabaki egokiek haien erasoa indagabetzen hasi eta gure erasoa indartu du.Aipatzekoa da lehenengo zatiko markagailuak ez zuela islatzen partidaren egoera, gure taldeak erasoan jaurtiketa erraz asko huts egin ditugulako. Horren ondorioz, atsedenaldira 12-7 joan gara.

Atsedenaldian partidoko egoeraz eta arazoez hitz egin dugu. Bigarren zatian, indar handiarekin hasi eta 3-0 partziala lortu dugu. Taldekideen artean konfiantza hartzen hasi gara eta haien erantzuna “Time Out” eskatzea izan da. Bigarren zatian defentsa oso ona egin dugu, baina berriz ere, zorteak gure aurka jarri eta azkenean partida joan zaigu.

Oraindik lan asko dugu egiteko, baina entrenamenduetan ikasten dutena partidetan islatzen hasi dira eta horrek asko esan nahi du. Partida galdu arren, pozik amaitu dugu, defentsan asko hobetu dutelako posizio zein aurkari aldaketak egin behar zirenean.

Gazteak dira eta lanean jarraitu behar dugu, hurrengoan 2 puntuak Elgoibarrera ekartzeko💪💪

Aiala D 26-25 DARIO

Ligako lehen partidua zenez, neskak urduri hasi dute partida. Defentsan oso erraz sartu dira zarauztarrak, eta erasoan baloiak galdu ditugu. Zazpigarren minututik aurrera ondo defenditzen hasi gara, eta erasoan jokaldiak ondo irten dira. Oso ondo borrokatutako partida.

IF CIMDE 35-10 irauli

Partida zoragarria gure neskena. Defentsan elkarri laguntzak emanez lortu dugu gol gutxi jasotzea. Erasoan, galduxeago hauen defentsa irekia zelako, baina denbora aurrera joan ahala, lortu dugu hutsuneak aurkitu eta sartzea. Partida ona eta lanean segitzera.

K.N T TECNIFUELLE 32 – 24 URNIETA

Partida ona gaur neskek jokatu dutena, lehenengo minututik azkenengo minutura, une oro partidaren kontrola izanez. Hala ere, 3-4 golen aldeak nahiko urduri jarri gaitu momentu batzuetan. Baina, gauzak lasai eta ondo eginez, 50. minutuan, golen diferentzia 8ra handitzea lortu dugu, eta amaiera nahiko lasaia izan dugu. Nahiz eta lehenengo partidak izan, soilik lau partida daramatzagu, talde hau asko hobetzen ari dela esan beharra dago.

KN NEURRI 31- legazpi 15

Ondo hasi dugun partidua, defentsa onarekin eta golak erraz eginez. Markagailuan alde egitea lortu eta gero, defentsaren intentsitateari eutsi diogu eta golak sartzen jarraitu dugu. Partida oso ona, progresio onean doaz neskak, eta pozik gaude haien lanarekin eta jokoarekin.

K.N. EUSKADI SALENTO GELATI 32-32 Bera bera

Intentsitate handiko partida kadeteena. Erlaxaziorik gabe jokatu dute bi taldeek. Erasoan bizkor eta baloia ondo igoz. Neska hauek gero eta hobeto ari dira, gora doaz. Haiekin lanean segituko dugu.

J.N. ARILAN 14-32 BERA BERA.

Partida txarra gure neskena. Lehen zatian borrokatuagoa izan da (8-11 atsedenera). Bigarren zatian ihes egin digu partidak: baloi asko galdu ditugu, eta aurkariek ez dute barkatu. Gogor segituko dugu lanean, hobetzeko bidean.

CHICAS

Todos nuestros equipos ya están inmersos en la presente temporada 2019-2020. Sabemos que no va a ser fácil coger el ritmo, pero con trabajo e implicación conseguiremos nuestros objetivos, que no son otros que cada vez seáis mejores jugadoras y deportistas.

Las infantiles del PNEUMAX no pudieron contra el Aiala B en Zarautz (24-17). Partido muy duro con una defensa que nos presionaba mucho y hacía complicado que llegáramos a su portería con claridad. A pesar de no estar muy acertadas, nuestras chicas jugaron con ganas y estamos convencidos de que será un buen año para este grupo.

Por otro lado, el equipo infantil DARIO tampoco pudo con el Aiala D (26-25). Ha sido el primer partido de la temporada en el que se nos han notado ciertos nervios. Débiles en defensa y perdiendo balones fáciles en ataque. A partir del minuto 7 hemos mejorado mucho apretando en defensa y las cosas han empezado a fluir.  ¡¡¡Este es el camino !!!.

El CIMDE venció con contundencia al Irauli (35-10) en Elgoibar. Encuentro muy bien jugado por nuestras chicas, ayudándose en defensa y evitando el gol del rival, en ataque supimos encontrar los huecos y materializar las oportunidades. Buen comienzo de temporada.

Por otro lado, las cadetes del Territorial TECNIFUELLE se impusieron (32-24) al Urnieta. Partido muy serio en todos los aspectos, desde el minuto 1 hasta el 60, llevando el control en todo momento. Hemos sabido estar tranquilas en algunos momentos en los que el rival se nos ha aproximado y esto ha sido lo que ha permitido aumentar la diferencia. El equipo está demostrando que mejora cada semana y la evolución de todas es evidente.

EL NEURRI cadete Territorial ganó (31-15). Partido en el que empezamos muy bien desde el principio con una defensa muy buena y goles fáciles en ataque. Una vez de que hemos conseguido irnos en el marcador no hemos bajado el ritmo y por lo tanto hemos sido muy superiores. Un partido muy bueno de todas las chicas que están progresando muchísimo. Muy contentos todos.

El cadete de Liga Vasca SALENTO GELATI consiguió un importante punto contra el Bera Bera  en el IMH (32-32). Partido muy intenso, ninguno de los dos equipos se ha relajado en ningún momento y por eso las fuerzas han estado muy equilibradas. En ataque con mucha fluidez y muy buenas transiciones de balón. Este grupo de jugadoras cada día va a más. A seguir todas trabajando duro.

El juvenil Liga Vasca ARILAN no pudo contra el Bera Bera también en el IMH (14-32). Tuvimos un día aciago en el que nada nos salía y por el contrario a las rivales les salía todo. En el primer tiempo acabamos (8-11). En la segunda mitad todo fue negativo, muchas pérdidas de balón en ataque y una gran actuación de su portera hizo que nos desmoralizáramos. Pasar página y animaros para los siguientes encuentros. Lleváis unos cuantos años en este magnífico deporte demostrando siempre vuestra calidad. Confiamos plenamente en vosotras.


MUTILAK

Zubacor 19-27 Ereintza

Nahiz eta aurrerapauso nabarmena egin dugun, momentuz ez da nahikoa. Defentsako lana hobetu beharra dugu. Lehen zati parekatua, bigarrenean defentsan akats nabarmenak egin ditugu eta eraso nahasien ondorioz markagailuan ikusten den errenta lortu dute. Lana da hau hobetzeko bide bakarra. Eurre!!!

Zarautz 32-24 Urkunde

Euskal Ligako kadeteen partidu ona, amaierara iritsi ez garena. Lehenengo zati oso ona: ia denbora osoan azpitik joan arren, ez diegu utzi markagailuan joaten. Honen erakusle da atsedenaldirako 4 minutu faltan partidua berdindu izana, ondoren gainetik jartzeko. Halare, Zarautzen lan onak eta gure jaurtiketa akats batek egin dute Zarautz gainetik joatea atsedenera, 15-14. Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da, Zarautz gol 1 eta 3 arteko abantailarekin. Baina 15 minutuan fisikoki erori egin gara, eta aurkariak markagailuan joan zaizkigu. Aipagarria izan da gure jokalarien jokaera eta ausardia, denbora guztian borrokatzen, gaur hobea izan den aurkari baten kontra.

Hernani 26-27 Karakate Jatetxea

Lurralde mailako bigarren urteko kadeteen erreakzio bikaina, 6 golen desabantaila errekuperatuz eta partidua irabaziz joko eraginkorrarekin. Erritmoa hartzea kostatu zaigu, eta ondorioz, Hernanik 6 golen abantaila hartu du. Hala ere, taldeak egindako lanean sinesten jarraitu du eta atsedenaldira 2 golen aldearekin iritsi gara. Bigarren zatia lehenengoa amaitu den bezala hasi da, eta laster berdindu eta markagailuan 3 golen abantaila lortu dugu. Baina hernaniarrek erreakzionatu egin dute, eta partida amaiera zaildu digute. Halare, geneukan abantaila txikia ondo kudeatu dugu eta partidan gol batengatik gailendu gara. Aipatzekoa taldearen esfortzua, jokalari asko normalean jokatzen duten postuetatik kanpo jokatzen ari baitira. Azkenik, mila animo bidali nahi dizkiogu gaur lesionatu den Daneli eta errekuperazio bizkorra opa diogu.

Beristain 26– Hettich zarautz 21

Partida oso borrokatua eta intentsitate handikoa: defentsa ona talde biek lehenengo  zatian  (10 – 12 atsedenean). Bigarren zatian taldea askatu, eta merezitako garaipena lortu zuen.

PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR 26-23 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B

Oso partida ona, igande goizean jokatu duguna, batez ere lehen zatian. Oso defentsa ona, kontraerasora irteteko balio izan diguna, eta  markagailuan aurre egiten utzi diguna. Erasoan ere mugimendu bizkorrak eginez, hegaletara erraz heldu eta bukatzeko balio izan digu. Lehen zatia 15-8ko markagailuarekin itxi dugu.

Bigarren zatian defentsan intentsitatea jaitsi dugu, eta erasoan zenbait arazo izan ditugu, baina emaitzari eustea lortu dugu, partida serioa eginez. Bi puntu zoragarri, taldearentzat garrantzi handia dutenak.

Teknika autoescuela Bidasoa 35- Hotel txarriduna 5

Talde bien arteko jokoa markagailuaren isla izan da. Bidasoako taldea talde egina da, eta bazekiten nola jokatu. Txarridunarentzat, aldiz, lehendabiziko partida izan da. Taldea egiteko dago oraindik. Hala ere, partida osoan gogotsu eta lanean aritu ziren. Ikasten jarraitu behar da hobetzeko. Lan eta lan!

Zarautz 33 – Deca 20

Itzulerako neurketaren zain dago taldea jadanik, egun goibel eta argitasunik gabea igaro ondoren. Atsedena hartuko du taldeak energia berritzeko.

CHICOS

Zubacor 19-27 Ereintza

Aunque la mejora global sea evidente, de momento no sirve para poder alcanzar una victoria. Es indudable que esto llegará tras una mejora defensiva que no hemos logrado.

Primera parte bastante igualada, mientras que en la segunda errores defensivos y ataques poco organizados han dejado el marcador final con esos ocho goles de ventaja a favor del Ereintza. La progresión sólo llegará a base de trabajo. Eurre!!!

Zarautz 32-24 Urkunde

Buen partido de los cadetes de Liga Vasca, en el que no hemos llegado al final del partido. Muy buena primera parte, donde hemos ido la mayor parte por debajo en el marcador, pero sin irnos del partido. De hecho, a falta de 4 minutos para el descanso, hemos empatado y nos hemos puesto por encima; pero el buen hacer del Zarautz y un fallo de lanzamiento han hecho que el primer tiempo lo terminaran con 15-14 para los de casa. El segundo tiempo ha comenzado como el primero, con el Zarautz con ventajas de entre 1 y 3 goles. Sin embargo, en el minuto 15, el desgaste de nuestros jugadores era tan grande que nos hemos venido abajo y los contrarios han aprovechado rápidamente para irse en el marcador. Destacar la garra y la entrega de los jugadores, que han peleado todo lo que han podido ante un equipo que, en esta ocasión, ha sido superior.

Hernani 26-27 Karakate Jatetxea

Una gran reacción de los cadetes de segundo año de Liga Terrirorial, donde hemos remontado 6 goles de diferencia para terminar ganando el partido y con un juego muy efectivo. Hemos tardado bastante en coger el ritmo del partido en el primer tiempo, donde hemos fallado muchos lanzamientos y el Hernani ha cogido una ventaja de hasta 6 goles. Pero el equipo ha seguido creyendo en el trabajo y hemos llegado al descanso con 2 goles de diferencia, 14-12. El segundo tiempo ha empezado igual que ha terminado el primero, con lo que les hemos recuperado la ventaja que tenían y nos hemos ido de 3. Sin embargo, el Hernani ha reaccionado y nos ha complicado un poco el final de partido, aunque hemos manejado la pequeña ventaja que teníamos, para terminar ganando el partido de 1 gol. Destacar el esfuerzo del equipo donde muchos jugadores están jugando fuera de su posición habitual. Por último, queremos mandar ánimos a Danel y desearle una pronta recuperación.

Beristain 26– Hettich zarautz 21

Partido muy intenso y disputado. Buena defensa de los dos equipos en la primera parte, con un resultado de 10 a 12 en contra. En la segunda parte el equipo se soltó más, y consiguió una merecida victoria.

PIZZERIA SALENTO ELGOIBAR 26-23 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B

Muy buen partido el jugado el domingo por la mañana, sobre todo la primera parte. Una muy buena defensa, que nos ha permitido salir al contraataque e irnos en el marcador.  Una circulación rápida en ataque nos permitía llegar con claras ocasiones de gol a los extremos, dando un resultado al descanso de 15-8.

En la segunda parte, hemos bajado la intensidad defensiva y hemos tenido algunos problemas en ataque, pero haciendo un partido serio hemos podido asegurar el marcador. Dos puntos muy valiosos para el equipo.

Teknika autoescuela Bidasoa 35- Hotel txarriduna 5

El marcador refleja el partido de ambos equipos. Por parte del Bidasoa, un equipo hecho que sabía jugar. Por parte del Txarriduna el primer partido como equipo. Aún así, no bajaron los brazos en todo el partido. A seguir trabajando y aprendiendo para mejorar.

Zarautz 33 – Deca 20

El grupo ya está a la espera del partido de vuelta después de pasar un día triste y sin apenas luz. El equipo va a tomarse un descanso para renovar energías.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *