Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/10/25-26-27

NESKAK

SUKIA A 13 – 8 Urola Zumarraga

Lehenengo partida zenez, denok nahiko urduri geunden. Baina minutuak aurrera joan diren heinean, Urolaren aurretik joan gara denbora guztian, 13-8 batekin bukatuz. Gure umeen lehenengo konpetiziozko partidua izateko, gogotsu eta konfiantzarekin aritu gara. Oso pozik taldearekin, eta orain, lanean jarraitzera.

 

Aiala A ZKE 8 – 16 CIMDE Elgoibar

Partida bikaina gure infantilena. Hasieratik defentsan laguntzak emanez eta erasoan jokaldiak erabiliz, eraso bakoitza gol bilakatuz. Irabazitako partida honekin, sailkapenean daukagun postua mantentzen jarrai genezake. Lanean jarraitzera!

DARIO Elgoibar 25 – 27 Orio

Ligako bigarren partida izateko oso biribila izan da. Defentsan egoki eta erasoan lasai. Hala ere, defentsa indartzea geratzen zaigu, normala da denboraldi hasieran. Baloi batzuk galdu baditugu ere, jarrera aldetik oso ondo borrokatutako partida. Pozik nago eta lanean jarraituko dugu.

Leizaran 29 – 18 NEURRI Elgoibar

Partida zaila geneukan bigarren urteko talde on baten aurka. Lehenengo zati oso ona, defentsan laguntza asko emanez eta erasoan gol errazak sartuz jarraipenak emanez. Deskantsuan, bi gol behera. Bigarren zatian, 5 minutu txarren ondoren, markagailuan tarte handia atera ziguten eta ezin izan genion buelta eman. Oso partida ona.

 

Orio 30 – 25 TECNIFUELLE Elgoibar

Akatsez beteriko partida. Ohituta ez gauden 3-3 defentsa ireki bati ezin izan genion aurre egin. Hala ere, nahiz eta partidan osoan zehar 3 golengatik galtzen joan, bigarren zatian aurretik jarri ginen, baina ez zen nahikoa izan partida irabazteko. Oraindik ikasteko asko falta zaigula ohartzeko partida izan da. Hala ere, nahiz eta gure egun onena ez izan, neskek amaierara arte borrokatu ziren.

ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar 23 – 19 Tolosa

Denboraldiko laugarren partida eta lehenbiziko garaipena Tolosaren aurka lortutakoa. Defentsa onari eta Dune atezain behin-behinekoari esker, partida irabazi ahal izan genuen. Erasoan oraindik lantzeko kontu batzuk daude, baina bide onetik goaz.

SALENTO GELATI Elgoibar 26 – 23 Berango Urduliz

Jokuaren aldetik eskas, bai defentsan eta bai erasoan. Haien defentsa irekiari eraso egiteko arazo handiak izan genituen. Azkeneko bost minutuak izan dira garrantzitsuenak partidua eramateko. Lanean jarraitzea tokatzen da talde bikain honekin.

ARILAN Elgoibar 29 – 22 Berango Urduliz

Hasieratik lanean jarri gara, eta ez diogu Urdulizi markagailuan gerturatzen utzi. Bigarren zatiaren hasieran abantaila handitu eta arazorik gabe bukatu dugu partida. Oso pozik taldearekin, batez ere konfiantza gero eta handiagoa hartzen ari direlako. Lanean jarraitzera.

LAUKO Elgoibar 36 – 11 Alona Mendi

Partida ona gure seniorrek ostiralean jokatutakoa, hasieratik defentsan oso serio eta kontratakean azkar igotzen. Deskantsuan, 19-4 irabazten.

Bigarren partean berdin jarraitu dugu, serio defentsan eta erasoan entrenamenduetan landutako jokaldiak eginez.

Berdin jarraitu behar dugu, lana gogor eginez,

MUTILAK

Zarautz 33-29 Zubacor Elgoibar

Egon badira partida batzuk ahaleginak ahalegin ez dituzunak irabaziko.

Partida ona gure mutilek egin dutena. Gure helburuak lortu ditugu, eta  zarauztarrek,  jokatu gabe irabazita ikusten zuten partida, landu eta laguntza pixka batekin aurrera atera behar izan dute.

Gure mutilak partidan mantendu dira, kontzentratuta, eztabaidarako jokaldi dezente egon diren arren. Aurrera jarraitzen dugu, burua altxaturik.

Aupa Sanlo!!

Urnieta 36-20 Beristain Banaketak Elgoibar

Partida txarra gure aldetik hasieran: defentsan gaizki eta aurrean itsu.

Arbitroak gaizki eta gu lekurik topatu ezinda.

Hotel Txarriduna Elgoibar 15 -24 Egia2

Lehen zatia nahiko parekatua joan zen hasieran, baina pixkanaka taldea behera etorri zen, eta aurkariek diferentzia nabarmenez bukatu zuten lehen zatia. Bigarren zatian askoz hobeto jokatu genuen eta bi taldeen arteko diferentzia ez zen izan hain handia. Gustura bukatu zuten gure mutilek; hala ere, lanean jarraitu behar dugu hobetzeko.

Hernani 32-18 Bankoa Elgoibar

Taldearen partida ona, nahiz markagailuan ez islatu halakorik. Aurreko partidekin konparatuta, jokalarien hobekuntza nabaria izan da. Partida duda askorekin hasi dugu, eta ondorioz Hernanikoek bizkor lortu dute abantaila markagailuan, baina egindako lanean sinesten jarraitu dugu eta aurkarientzako partidu lasaia zirudiena bukaerako markagailuak adierazten duena baino partidu lehiatuagoa bihurtu da. Honen arrazoi nagusia bigarren zatiaren hasiera paregabea izan da, 5 gol errekuperatu ditugu aurkariengandik 4 golera jarriz. Momentu horretatik aurrera, taldeak nekearen aztarnak erakutsi ditu eta aurkariak markagailuan ihes egitea lortu dute. Partida honetan taldeak ikusi du zein den jarraitu beharreko bidea, hobekuntza nabarmena erakutsiz eta horrek etorkizunean emaitza onak emango dizkigu.

Urola Laztimendi 28-25 Pizzeria Salento Elgoibar

Oraingoan galtzea suertatu zaigu. Beste partidu gogor bat, intentsitatez betea, baina momentu konkretuetan aurrera ateratzen jakin ez duguna. Aurreko partidetan bezala, defentsa gogor antolatu genuen eta behin baino gehiagotan pasiboraino eraman genituen. Kontraerasoak ere, ondo bideratu genituen. Dena den, aurreko egunetan bezala, erasoa ez da oso bizkorra izan, eta jokalari bat gehiago geundenean, ez dugu aprobetxatzen jakin.

Aurrera jarraitu behar, lanean jarraituz eta hobetuz.


CHICAS

Nuestras alevines de la escuela SUKIA han jugado este domingo su primer partido del año contra la escuela de Zumarraga, 13-8 a nuestro favor. Al comienzo todas las jugadoras estaban bastante nerviosas, pero poco a poco se han ido soltando, y han disfrutado del encuentro. La afición de SANLO puede estar satisfecha, porque pensamos que hay muy buenos mimbres para encarar el futuro del club.

El infantil CIMDE pudo con en Aiala A en Zarautz (8-16). Partido fantástico, desde el minuto uno ayudándose en defensa y convirtiendo los ataques en gol con jugadas aprendidas en los entrenamientos. No hay mayor satisfacción para un entrenador que sus jugadoras interioricen las pautas del juego.

Las infantiles del DARIO sucumbieron contra el Orio en el Olaizaga (25-27). Partido bastante completo a pesar de la derrota. Correctas en defensa y sin acelerarse en ataque, pero sobre todo muy contentas con el espíritu luchador de todas las jugadoras. Vamos a seguir trabajando, que queda un largo camino.

Los equipos cadetes del club han tenido diferente fortuna.

El NEURRI no pudo contra el Leizarán (29-18). Encuentro muy difícil contra un equipo muy fuerte físicamente. La primera parte estuvimos en el partido en todo momento con muy buena defensa y metiendo goles fáciles en ataque. Fuimos al descanso dos goles abajo. En la segunda mitad, después de cinco malos minutos, se fueron en el marcador, y no pudimos darle la vuelta. Muy contentos con las chicas: el resultado no refleja lo visto en la cancha.

El cadete TECNIFUELLE perdió en Orio su encuentro (30-25). Partido con muchos fallos por parte de ambos equipos. No supimos hacer buenos ataques ante una defensa 3-3 abierta. Sin embargo, tras ir perdiendo casi todo el partido por una diferencia de 3-4 goles, conseguimos ponernos por delante en la segunda parte, pero no fue suficiente para obtener la victoria. Partido para darnos cuenta de que todavía tenemos mucho que aprender, pero ninguna duda de su capacidad y de su lucha.

Las chicas del juvenil territorial ASTIGARRAGA vencieron (23-19) al Tolosa. Muy buena victoria ante un buen equipo. Hicimos una gran defensa que otra vez más se demuestra que es muy importante en el balonmano. Gran actuación de nuestra portera Dune (sin serlo). En ataque tenemos que mejorar pero vamos por buen camino.

Fenomenal fin de semana para nuestros equipos de Liga Vasca.

El SALENTO GELATI se hizo con la victoria contra el Berango Urduliz (26-23). Partido muy difícil ante buen equipo contrario. Nos costó atacar la defensa abierta planteada por el Urduliz, pero poco a poco nos fuimos adaptando y pudimos hacernos con dos importantísimos puntos.

El juvenil ARILAN también se hizo con los dos puntos (29-22). Partido en el que hemos salido concentradas desde el inicio, aunque realmente al comienzo del segundo tiempo ha sido cuando nos hemos distanciado en el marcador.

Ambos equipos de Liga Vasca poco a poco se van asentando en la categoría, y confiamos en que hagáis una gran temporada, porque siempre habéis demostrado que tenéis calidad, ambición y ganas de pelear.

Por último, nuestro equipo senior LAUKO arrasó al Aloña Mendi (36-11) el viernes por la tarde en Elgoibar. Buen partido, desde el primer momento serias en defensa y subiendo rápidamente al contraataque. Al descanso llegaron 19-4. En la segunda parte hemos seguido con el mismo ritmo sin bajar la guardia, siendo el motivo de una cómoda victoria.

CHICOS

Zarautz 33-29 Zubacor Elgoibar

Hay partidos que hagas lo que hagas tienes la extraña sensación de que los vas a perder. Este ha sido uno de ellos.

Sin duda, han jugado su mejor partido, han sabido sobreponerse y no protestar ante un arbitraje vamos a dejarlo en «dudoso». Sensación agridulce, pero mirando al siguiente partido con valores como la constancia, valentía, tesón junto con una deportividad que ya muchos lo quisieran. Seguimos, chicos, el mejor partido realizado hasta el momento. Aúpa Sanlo!!!

Urnieta 36-20 Beristain Banaketak Elgoibar

Desastre de partido por nuestra parte: mal comienzo en defensa y nulos en ataque. A ello añadir un pésimo arbitraje , que no es excusa. No logramos encontrar nuestro sitio en ningún momento.

Hotel Txarriduna Elgoibar 15 -24 Egia2

En la primera parte comenzamos bien el partido, bastante igualados, pero poco a poco nos vinimos abajo y el contrario terminó con una notable diferencia en el marcador. En la segunda mitad jugamos mucho mejor y el partido fue más igualado. Tuvimos más acierto en el gol. Terminamos contentos, pero tenemos que seguir trabajando para mejorar.

 

Hernani 32-18 Bankoa Elgoibar

Buen partido, aunque no se haya reflejado en el marcador. Ha sido un buen partido de los jugadores, que han mejorado mucho con respecto a partidos anteriores. Empezamos el partido con algunas dudas, lo que ha permitido al Hernani coger una clara ventaja en el marcador, pero hemos seguido creyendo en el trabajo y lo que parecía que iba a ser un partido sencillo para los rivales, ha terminado siendo más disputado de lo que el marcador final refleja. Esto ha sido debido al buen inicio de segundo tiempo del equipo, que ha remontado 5 goles para ponerse a 4 del rival. A partir de ese momento, el equipo ha demostrado los síntomas típicos del cansancio, y los rivales han aprovechado para irse en el marcador. En general, el equipo ha visto cuál es el camino a seguir y ha demostrado una gran mejoría, lo que seguro nos dará buenos resultados en el futuro.

Urola Laztimendi 28-25 Pizzeria Salento Elgoibar

Esta vez, nos ha tocado perder en un partido intenso y peleado como los dos anteriores. No obstante, esta vez no hemos sabido aprovechar nuestras oportunidades, sobre todo en los momentos de superioridad numérica. Como las dos jornadas anteriores, hemos estado muy serios en defensa, llevando al equipo contrario en más de una ocasión al pasivo. Hemos sabido subir al contraataque, pero nos sigue costando encontrar nuestro juego posicional.

Toca seguir trabajando y mejorando.

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/10/19-20

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *