Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/11/09-10

NESKAK

SUKIA SANLO B 12-9 Pulpo E.K. B

Nesken lehenengo partida izateko, oso ondo joan da: aurpegia eman dute beldurrik gabe. Bai erasoan, eta bai defentsan, gogor ibili gara. Partida osoan markagailuan aurretik joan gara, eta azkenean garaipena lortu dugu. Oso pozik taldearekin,. Orain, lanean jarraitzera!

 

Aloña Mendi 12-10 SUKIA SANLO A

Partida oso ona gure neskek jokatutakoa. Hasieratik borrokatuz eta ia atake guztiak jaurtiketekin amaituz. Defentsan lan ona, bai eta atean ere. Lanean jarraitzera!

 

Pulpo 19-24 DARIO BUS Elgoibar

Jokalarien partida oso ona. Defentsan gogor, baloia ondo igota eta erasoan erosotasunez jokatu zuten. Heldutasun handia erakutsi zuten umeek, beste faktore batzuei aurre eginez. Poliki-poliki, taldea badoa itxura hartzen. Hau da bidea.

PNEUMAX Elgoibar 7-33 Eibar Eskubaloia

Hasieratik partida oso gaizki hasi genuen, kontzentrazio zein komunikazioa ez egoteak (defentsan) eta ideia gabe egoteak (erasoan) partidan momentu baten ere ez sartzea izan zuen ondorio. Bigarren zatian, hobetzeko genituen gauzez hitz egin genuen, baina lehenengo zatiko arazoek eta haien defentsa altuak (presio askorekin) gure erreakzioa ez hobetzea izan zuen ondorio.

Atzokoa ez zen gure eguna izan. Horrelakoak berriz ez gertatzeko, lanean jarraitu behar dugu.

NEURRI Elgoibar 13-19 Pulpo

Lehenengo zati oso ona, espazioak aurkituz erasoan, eta defentsan laguntza asko ematen. Deskantsura markagailuan 1 gora. Bigarren zatian guztiz kontrakoa: Zumaiakoek 6-0 on bat planteatu dute, eta ez dugu espaziorik aurkitu. Lehenengo zati onarekin geratu behar gera.

Bera 24-20 ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar

Partidaren lehenbiziko bost minutuetako baloi-galerek ekarri zuten aurkariek aurrea hartzea markagailuan, eta partida guztian atzetik joatea. Oro har, partida ona gure neskek jokatu zutena, bai erasoan eta bai defentsan. Horrela segitu behar dugu.

 

Errotabarri 21-33 SALENTO GELATI Elgoibar

Partida polita gure kadeteek egin dutena. Hasieratik gogor aritu gara eta poliki-poliki abantaila lortu dugu, eta partida guztian zehar eutsi diogu abantaila horri. Defentsan gauzak argiago izan ditugu, eta horrek aurrera egiteko aukera asko eman dizkigu. Lanean gogor jarraitzea baino ez daukagu. Hau da bidea!

 

Errotabarri 22-20 ARILAN Elgoibar

Ez gara fin ibili partiduan. Defentsan haien pibotea ondo defenditu arren, ez da gure partida onena izan. Bigarren zati hasieran bajualdia izan dugu, eta 7 golen abantaila hartu digu Errotabarrik. Denbora eskatu eta geneuzkan indar guztiak ateraz, markagailuan gerturatzea lortu dugu. Gogor entrenatzea tokatzen zaigu eta indartsu aurrera egitea. Aupa neskak!!

 

LAUKO Elgoibar 23-29 Usurbil

Ez zen izan gure partidurik onena: defentsan ez genuen eman gure maila, eta erasoan asko kostatu zitzaigun aukera onak aurkitzea.

Lanean gogor jarraitzea tokatzen zaigu gure maila onena emateko.

MUTILAK

ZUBACOR Elgoibar 29-32 Urola

Partida nahiko parekatua izan da. Lehenengo zatiaren hasiera kaxkarra egin ondoren, markagailuan gerturatu egin gara. Bigarren zatian berdinketa gertu izan dugu, baina erasoan pazientziarik ez dugu izan, eta erabaki azkarrak baina okerrak izan ditugu. Aipagarria azken txanpan izan dugun fedea azkenengo momentura arte saiatuz. Aldapa bukatzen ari da, helmuga gertu dugu💪.

Pulpo 24-23 URKUNDE Elgoibar

Hasiera kaskarrak zigortu gaituen partida. Norgehiagoka oso gaizki hasi dugun arren, 8-1eko partziala lehenengo 15 minutuetan, 2 golera jaistea lortu dugu atsedenaldiaren aurretik. Hala ere, lehenengo zatiaren bukaeran hutsegite batzuk kateatu ditugu, eta Pulpok 6 goleko abantaila hartu du atsedenaldira iritsi aurretik, 14-8. Bigarren zatian, askoz hobeto sartu gara kantxara, eta 10 minutuan partiduan sartu gara, atsedenaldian genuen desabantaila gol bakarrera jaitsiz. Erreakzioaren ondoren, markagailua aldez aldatuz joan da denbora guztian, abantaila txikiekin bi taldeentzat. Azkenik, gure azken jaurtiketak ez dira sartu, aurkarienak bai eta puntuak Zumaian gelditu dira, 24-23. Laburbilduz, maila honetan akatsik txikienak ekar dezake partidua talde batek edo besteak irabaztea, eta partida bukaeran ordaindu dugu gure dugun hasiera txarra. Hala eta guztiz ere, taldeak primeran erreakzionatu du hasierako desberdintasuna berreskuratzeko eta aukerak izan ditu partida irabazteko.

Pulpo 33-23 DECA Elgoibar

Istripua autopistan, Mendaro inguruan, eta errepide zaharra hartuz norabidea aldatuta iritsi ginen. Olagarro freskoa enkargatuta genuen afari-merienda on bat dastatzeko asmoz, eta, izoztua atera zigutenez, autopistatik itzuli ginen.

Orain arte txanponaren alde bateko aurpegia azaldu dugu, eta hemendik aurrera gure benetakoa erakutsiko dugu.

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 20-20 Labarra Taberna Pulpo

Aste bukaerako azken partida izan da gaur eguerdian jokatu dena Sanlorentzat, eta Pulpo zumaiarren aurka jokatzen genuen azkena ere, 5 partida ostean kategoria ezberdinetan.

Partida ondo hasi dugu eta aurretik jartzea lortu dugu, gure jokoa eginez. Lau golen abantaila eraman dugu, baina beste behin gure odol beroak, bi jokalari kalera bota eta orduan aurre hartu digute.

Atsedenera gol bat azpitik heldu gara, eta bigarren parte guztia horrela izan da.

Azken 4 minutuetan aurretik jartzea lortu dugu, eta azken 30 segundotan berdindu egin digute, baina azken jokaldian penalti bat egitea lortu badugu ere, denbora bukatuta, ez dugu lortu emaitza aldatzea.

Laburtuaz, beste behin gure esfortzu eta lan txukun guztia porrotera bidali du odol beroak. Ea oraingoan ikasten dugun eta alde batera lagatzen ditugun dinamika hauek, taldearen onerako, ezinbestekoak diren balore batzuk edozein garaipenen aurretik baitaude.

Gora Salento!! Gora Sanlo!!

Hernani 27-25 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Partida parekatuta joan zen. Lehenengo zatian ondo hasi ginen, baina azkenengo minutuetan behera egin eta lau goleko errentarekin joan zen Hernani atsedenaldira. Bigarren zati osoan hobeto ibili ginen, bai erasoan bai defentsan ere, eta partida bukatzeko minutu baten faltan  berdintzeko aukerak izan genituen, baina  lortu ez. Hobekuntza nabarmena zen, bai erasoan baita defentsan ere. Lanean gogor segitu behar dugu.


CHICAS

Fin de semana lleno de actividad.

Nuestro equipo alevín SUKIA B se impuso al Pulpo en Elgoibar 12-9. Para ser el primer partido de nuestras pequeñas, se las ha visto muy concentradas y motivadas. Hemos estado a muy buen nivel tanto en defensa como en ataque. Muy contentos con la ilusión que se les ve en la cancha.

El otro equipo de la escuela SUKIA no pudo contra el Aloña Mendi en Oñati. Sin embargo, muy buen partido el disputado por nuestras jugadoras. Luchando desde el principio y terminando en tiro casi todos los ataques. Se nota que poco a poco el trabajo de los entrenamientos va dando sus frutos y la mejoría es evidente.

Las infantiles del DARIO consiguieron un triunfo muy bien trabajado contra el Pulpo en Zumaia (19-24). Bonito partido el jugado por las niñas. Fuertes en defensa, buenas subidas de balón y cómodas en ataque. Demostraron madurez al enfrentarse a más factores que no siempre están a favor. Se van viendo resultados. Este es el camino.

El también infantil PNEUMAX perdió (7-33) contra el Eibar. Partido que desde el principio se nos atravesó. El Eibar demostró una clara superioridad, unido a una falta de concentración y comunicación entre nuestras jugadoras y además de falta de ideas en ataque fue el motivo de la derrota. Después del descanso intentamos corregir los errores pero fue imposible. Un encuentro que nos ayudará a aprender y a ser más competitivas.

Las chicas del Cadete Territorial NEURRI perdieron 13-19 contra el Pulpo en Olaizaga. Encuentro en el que hubo dos partes totalmente diferentes. La primera muy buena encontrando espacios en ataque y en defensa haciendo muchas ayudas. En la segunda parte todo lo contrario, el rival planteó un buen 6-0 y no encontramos espacios.

El Juvenil Territorial ASTIGARRAGA se enfrentó al Bera Bera en Donosti (24-20). En los primeros cinco minutos de partido las pérdidas de balón hicieron que las contrarias se pusieran por delante en el marcador y eso hizo que fuéramos a remolque todo el encuentro. De todas maneras en general buen partido de nuestras jugadoras.

La jornada de Liga Vasca que disputamos ayer en Ermua se saldó con una victoria y una derrota.

Las Cadetes del SALENTO GELATI se impusieron (21-33). Buen partido el jugado por las nuestras. Desde el inicio hemos empezado a distanciarnos en el marcador sin darle al Errotabarri opción a acercarse. Defensivamente estamos mejorando en todos los partidos con las ideas cada vez más claras, este es el camino a seguir.

El Juvenil ARILAN cayó ante el Errotabarri (22-20). No ha sido nuestro mejor partido, la primera parte con altibajos en el marcador hemos estado en el partido. En la segunda hemos tenido un bajón que las rivales han sabido aprovechar haciéndose con una ventaja de 7 goles. Con un tiempo muerto nos hemos recuperado y jugando con mucha más intensidad hemos conseguido reducir la distancia, al final perdiendo de dos. Nos toca reponernos y seguir trabajando duro con este gran grupo.

El referente femenino del Club Senior LAUKO perdió (23-29) contra el Usurbil. No fue nuestro mejor día. En defensa no conseguimos estar a nuestro nivel y en ataque nos costaba mucho conseguir buenas situaciones de gol. Nuestro objetivo es seguir mejorando y trabajar a tope en los entrenamientos.

CHICOS

ZUBACOR Elgoibar 29-32 Urola

Partido bastante igualado. Primer tiempo en el que, como de costumbre, salimos mal, para a continuación resurgir y acabar la primera parte a tres por detrás del rival. Segunda parte, donde, a pesar de tener cerca la iguala, un juego en ataque precipitado y sin cabeza ha acabado con nuestras oportunidades. Es de agradecer que el equipo haya creído hasta el final. ¡¡¡Qué cerca lo tenemos, chicos💪!!!

Pulpo 24-23 URKUNDE Elgoibar

Partido en el que el mal inicio nos ha condenado. Un mal inicio de encuentro, 8-1 de parcial en los primeros 15 minutos, que hemos rebajado a 2 goles antes del descanso. Sin embargo, al final de la primera parte hemos encadenado varias perdidas que han permitido que el Pulpo se fuera con una ventaja de 6 goles al descanso, 14-8.  En el segundo tiempo, hemos entrado mucho mejor al campo y en 10 minutos nos hemos metido de lleno al partido reduciendo la ventaja a  un gol. Tras la reacción, el marcador ha ido cambiando de lado continuamente, con ventajas mínimas para ambos lados. Al final, hemos errado nuestras ocasiones, mientras que ellos han acertado y los puntos se han quedado en Zumaia, 24-23. Resumiendo, en esta categoría el más pequeño error puede hacer que el partido se lo lleve un equipo o el contrario, y al final, hemos pagado el mal inicio de partido.

Aún y todo, gran reacción del equipo, que ha peleado por recuperar la diferencia inicial y ha tenido opciones de ganar el partido.

Pulpo 33-23 DECA Elgoibar

Accidente en la autopista a la altura de Mendaro, que nos obligó a tomar la carretera vieja haciendo variar nuestra orientación. Teníamos encargado pulpo fresco para degustar una buena afari-merienda, pero, al sacarnos congelado tomamos la autopista para volver.

Hasta el momento hemos mostrado una de las caras de la moneda y, a partir de ahora, vamos a mostrar nuestra mejor versión.

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 20-20 Labarra Taberna Pulpo

Ultimo partido del fin de semana para el Sanlo y último de los 5 jugados este fin de semana en las diferentes competiciones contra el Pulpo de Zumaia.

Hemos comenzado el encuentro jugando nuestro juego y eso nos ha llevado a tener una ventaja de 4 goles, que se ha visto superada por la sangre caliente de este equipo que nos ha dejado con 2 jugadores excluidos y 4 en pista.

Llegábamos al descanso con un gol de desventaja y toda la segunda parte ha sido un toma y daca que a falta de 4 minutos se ha puesto a nuestro favor. A falta de 30 segundo nos han empatado el encuentro, pero en la última jugada hemos conseguido un penalti a tiempo finalizado que podría haber cambiado el marcador, pero no lo hemos conseguido.

En resumen, la sangre caliente ha hecho que echemos todo el buen trabajo realizado. Espero que podamos aprender de esta situación en el futuro, por el bien del equipo y porque ciertos valores están por encima de cualquier victoria.

¡¡Aúpa Salento!! ¡¡Aúpa Sanlo!!

Hernani 27-25 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Partido muy igualado en el cual en los últimos minutos de la primera parte nos vinimos un poco abajo y el Hernani se fue con cuatro goles de diferencia al descanso. La segunda parte jugamos mejor, tanto en defensa como en ataque, y a falta de un minuto tuvimos ocasiones de empatar el partido, pero no pudo ser. Gran mejoría en todas las facetas del juego. Hay que seguir trabajando duro para seguir mejorando.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *