Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/11/6-17

NESKAK

Usurbil 25-23 PNEUMAX Elgoibar

Partida oso ona gure neskek egin zutena. Hasieratik jarrera onarekin. Eraso gehienak gol bilakatuz, aurkarien aurretik jartzea lortu arren, amaierako minutuetako hainbat akatsek baloiak galarazi zizkiguten. Hala ere, asko borrokaturiko partida. Lanean jarraitzera!

CIMDE Elgoibar 19-14 Aloña Mendi

Bagenekien partida zaila izango zela eta hasieratik oso zentratuta hasi beharko genuela. Lehen zati eskasa: golik lortu ezinda defentsa gogor baten aurrean. Bigarren zatian askoz gogorrago hasi gara, eta hainbat golen diferentzia hartzea lortu dugu, jokoa gurera moldatuz. Garaipen garrantzitsua gure neskek lorturikoa. Hala ere, gauza asko daude hobetzeko.

TECNIFUELLE Elgoibar 18-33 Aiala B ZKE

Hasiera batean berdindua uste genuen partida, hirugarren postua jokoan. Ez dugu lortu partida guztian zehar zentratuta jokatzea, ezta gutxiagorik ere:  horrek ekarri du partidako parte batzuetan emaitza partzial oso kaskarrak lortzea. Hala ere, ahalegindu dira neskak: haien jarrera ona izan da, nahiz ez den izan gure eguna. Jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu, partida guztian zehar animatzen aritu direlako. Hausnarketa bat egin behar dugu, biogarren faseari behar bezala ekiteko. Asko geratzen da ikasteko.

 

ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar 23-15 Egia

Partida guztian zehar defentsa ona egiteak ekarri zuen gureek markagailuan ihes egitea. Erasoan jokaldi bikainak izan genituen, haietako asko gol bilakatuz. Bigarren zatian gureak erlaxatu egin ziren, eta gehiago kostatu zitzaien gol egitea. Hala ere, oro har esfortzu ona egin zuten gure neskek, eta irabazteaz gain minutuak ematea lortu zuten jokalari guztiei, beti bezala. Lanean segitu behar dugu.

 

SALENTO GELATI Elgoibar 22-29 Aiala ZKE

Bagenekien partida hasieratik gogor hasi beharko genuela, parean Zarautz ekipoa edukita.

Defentsan ez ginen fin ibili, eta hasieratik hartu zigun Zarautzek aurrea. Erasoan haien defentsa itxiak arazoak eman zizkigun. Lanean jarraitzea tokatzen da.

 

ARILAN Elgoibar 22-17 Aiala ZKE

Partida benetan bikaina larunbatean Zarautzen aurka jokatutakoa. Defentsan oso ondo ibili ginen, eta atezaina ere ederki eta konfiantzarekin. Erasoan poliki-poliki golak heltzen ziren… Momentu batean ere ez genion utzi borroka egiteari. Hau da bidea, neskak!

LAUKO Elgoibar 32-22 Jarrilleras

Partida oso ona egin duguna, defentsan gogor eta haien jokalari onenak ederki defendatuz eta gero kontraeraso eta kontragol azkarrak eginez. Atsedenean, 15-9. Bigarren zatian berdin jarraitu dugu, defentsan gogor eta erasoan ondo, aukerak bilatuz jaurtiketa onak egiteko.

Oso ondo, ekipo! Gogor segitu behar dugu lanean, oraindik asko falta zaigu eta!

MUTILAK

ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar 32 – 34 Maristas Zaragoza

Olaizaga kiroldegian sentsazio gazi-gozoa izan dugu gaur eguerdian. Denok dakigu denboraldia  oso gogorra izango dela, baina gaur ikusitakoarekin, mailari eusteko helburua biedragarria dela ikusi dugu.

Egia esan, batez ere bigarren zatian ikusitakoari erreparatu behar diogu, lehenengoa ahaztekoa izan baita. Ez dugu jakin, batez ere, partiduaren batuta eraman duten bi jokalari gelditzen. Momentu batzuetan bakarrik funtzionatu duen defentsa batekin, atsedenaldira 11 goleko desabantailarekin joan gara.

Dena den, gaurko egunean sufritzea tokatzen zitzaigun, baina atsedenaldiaren ostean, Alcortaren benetako taldea ikusi dugu. Defentsan aldatuz eta beste jarrera batekin, gogor hasi gara defendatzen, aurkariaren jaurtiketak zailagoak izatea lortu dugu, eta atean egindako ekarpenarekin, gutxika-gutxika golak egin ditugu. Erasoan, gainera, lehen lerrotik golak sartzen hasi gara, kanpoko jaurtiketekin eta barneratzea errazten zuten mugimendu bikainekin. Horrek guztiak 32-34ko emaitzarekin eta partida atera zitekeen sentzazioarekin utzi gaitu.

Hala ere, garrantzitsua iruditzen zait izan dugun erreakzio-gaitasuna baloratzea, partida galdutzat eman ez dugulako, nahiz eta atsedenaldian 11 goleko emaitza negatiboa izan, eta hobetu behar den arren, emaitzak iritsiko dira. Taldea daukagu, gaztea, bai, baina hazten ari dena eta egunetik egun  nabaritu egin behar dena.

Gora Alcorta! Gora Sanlo!

Legazpi 27-26 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Beste partida borrokatu eta ondo jokatu bat, baina ezin izan dugu puntuatu.

Kiroldegi izoztu batean hasi genuen partida eta horrela hasi ginen gu ere. Ezin genuen defentsa ondo itxi, eta erasoan kostatu egiten zitzaigun, nahiz eta inoiz ez ginen gehiegi ezberdindu markagailuan. Minutuek aurrera egiten zuten heinean, erritmoa hartzen genuen eta markagailua gorabeheratsua zen. Bi talde oso konprometituak eta joko ona dutenak defentsan eta erasoan. 15 segundoren faltan azken erasora iritsi ginen partida berdintzeko. Jokaldi horretan, eskuin hegaleko jokalariaren jaurtiketarekin amaitu zuen, eta defentsak gure jokalaria airean jo, eta desorekatu egin zuen. Penalti argia, arbitroa ez zena ausartu pitatzen. Arbitraje on bati jar diezaiokegun akats nagusi bakarra, jakinda bere hirugarren partida jarraian zela eta bakarrik zegoela.

Sentsazio gazi-gozoa geratzen zaigu egindako esfortzu guztia ezerezean gelditu delako, epaileak beste taldearen alde hartutako erabaki bat medio. Ondorioz liderraren etxean puntu bat lortzeko aukera galdu dugu. Egunero lanean jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen, larunbatean erakutsitako jarrera horri eutsiz.

Gora Salento!

Bidasoa 36-21 DECA Elgoibar


Ekaitza bortitza pairatu behar izan genuena larunbata arratsaldean Bidasoa eskualde inguruan. Errepidea arriskutsua joan-etorreran, ilunpean uneoro argi luzeak eman arte. Aipagarria Artaleku kantxaren egoera, irristakorra zeharo.

Bidasoa Irun 34-18 URKUNDE Elgoibar

Hasieran parekatua ematen zuen partidak gero ez zen horrela gertatu. Irundarrak gehiago  ziren, eta emaitzak horrela adierazten du.

Lehenengo zatira arte nahiko berdindua izan zen bien jokoa. Urkundek jaurtiketa dexente fallatu zituen, nahiz eta jaurtiketa horiek garbiak ematen zuten. Bigarren zatian gauzak guztiz aldatu ziren. Bidasoaren intentsitatearekin, bereziki defentsan, eta Urkunderen arazoekin erasoan, irundarrek kontraerasoan sartu zituzten gol gehienak.

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 20-34 Saieko

Lehenengo zatia berdinduta eraman dugu azken minutuetaraino. Azken minutuetan behera egin dugu, eta aurkariak bost goleko abantailarekin joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian, aldiz, ez gara  partidan sartu. Bai  erasoan eta  bai defentsan ez gara ondo ibili, eta aurkariek min handia egin digute kontraerasoan. Gauzak hobetzeko, ez dago lanean jarraitu besterik. Animo, ekipo!!

Saieko 28-17 ZUBACOR Elgoibar

Partida oso txarra etxeko talde on baten aurrean. Gure gainetik pasa ziren, eskubaloiko 50 minutuko saio praktikoa erakutsi ziguten. Dudarik gabe, askoz hobeto egingo dugu askoz hobeto entrenatzen badugu. Zorionak Saiekori: talde oso polita dauka.


CHICAS

El infantil Pneumax, a pesar de jugar un gran partido, no pudo contra el Usurbil (25-23). Buena actitud durante todo el partido, convirtiendo en gol muchas jugadas de ataque. Estuvimos por delante en el marcador varios minutos, pero al final, algunos fallos hicieron que perdiéramos solo por 2 goles. Aún así, partido muy competido y luchado.

El infantil Cimde ganó 18-14 al Aloña Mendi. Dos partes bien diferentes. La primera floja y sin poder penetrar la defensa del Aloña. En la segunda, nos hemos puesto las pilas, hemos jugado más relajadas y hemos conseguido una victoria muy importante.

El Cadete territorial Tecnifuelle perdió 18-33 contra el Aiala B. Partido que a priori se presentaba muy igualado, jugándonos el tercer puesto de esta primera fase. No hemos conseguido estar concentradas los 60 minutos, ni mucho menos. Eso ha hecho que hayamos recibido unos parciales aplastantes en algunas fases del partido. Creemos que se han intentado hacer las cosas bien, y la actitud de las chicas ha sido muy buena, pero hoy no ha sido nuestro día. Importante el ambiente en las gradas, que en ningún momento nos han dejado de animar.

El juvenil territorial Astigarraga ganó 23-15 al Egia. La gran defensa que hicimos durante todo el partido, en gran medida fue el motivo de nuestra victoria. En ataque, tuvimos muy buenas conducciones de balón que muchas de ellas terminaron en gol. En general, nuestras chicas hicieron un gran esfuerzo, consiguieron la victoria, dando minutos a todas para que cada vez sean mejores jugadoras.

Nuestros equipos de Liga Vasca, consiguieron una victoria y una derrota contra el Aiala de Zarauz. El cadete Salento Gelati perdió 22-29. Sabíamos que teníamos que comenzar el partido muy fuertes y centradas. Pero en defensa surgieron dudas, y nos costó romper el juego ofensivo del Aiala, y en ataque no pudimos encontrar opcines de lanzar con una defensa muy cerrada. Toca pasar página, y seguir preparándonos para los siguientes partidos.

El juvenil Arilan ganó 22-17. Gran victoria conseguida el sábado contra el Aiala. En defensa, estuvimos a un altísimo nivel, acompañados por una estelar portera. En ataque, con paciencia, llegaban los goles y en ningún momento dejamos de pelear. Este es el camino a seguir.

Las senior de Lauko venció 32-22 a Jarrilleras. Muy buen partido de nuestras mayores. Fuertes en defensa y defendiendo muy bien a las jugadoras más peligrosas del equipo rival. Dato importante también en nuestra victoria fueron los rápidos contraataques que culminábamos en gol. Muy bien equipo. Hay que seguir trabajando duro, que todavía queda mucho.

CHICOS

ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar 32 – 34 Maristas Zaragoza

Partido con sensación agridulce el del mediodía de domingo en el polideportivo Olaizaga. Todos somos conscientes de que esta temporada va a ser muy dura, pero con lo visto en el día de hoy, la verdad es que el objetivo de la permanencia es factible.

Sí que es verdad que nos tenemos que centrar sobre todo en lo visto en la segunda parte, ya que la primera ha sido de olvidar. No hemos sabido defender a dos de sus jugadores que son los que sobre todo han llevado la batuta del partido. Entre una defensa que necesitaba ajuste y un ataque que solo ha funcionado en algunos momentos, nos hemos ido al descanso con una desventaja de 11 goles.

Todo hacía predecir que hoy nos tocaba sufrir, pero tras el descanso se ha empezado a ver al verdadero equipo que es el Alcorta. Con un cambio defensivo y sobre todo de actitud, hemos empezado a defender de manera más contundente, haciendo que los tiros de los maños fueran más dificultosos, y, con la aportación en la portería, poco a poco arañábamos goles en el marcador. Además, en ataque hemos conseguido empezar a meter goles desde la primera línea, con tiros exteriores y buenos movimientos que facilitaban la penetración. Todo esto nos ha llevado a un marcador final de 32-34 y una sensación de que se podría haber sacado el partido adelante.

No obstante, creo que lo importante es valorar la capacidad de reacción que hemos tenido, que no hemos dado por perdido el partido, aún con un resultado negativo de 11 goles al descanso, y que aunque hay que mejorar, con trabajo y actitud, llegarán los resultados. Tenemos equipo, joven, eso sí, pero con un potencial de crecimiento que cada día que pasa se tiene que notar.

¡Aúpa Alcorta! ¡Aúpa Sanlo!

Legazpi 27-26 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Otro partido peleado y con buen juego en el que no hemos podido puntuar.

Comenzábamos el partido en un polideportivo gélido, y así comenzábamos nosotros también. No conseguíamos cerrar bien en defensa, y en ataque nos costaba, aunque en ningún momento se nos fueron en exceso en el marcador. En la medida que los minutos avanzaban, tomábamos ritmo y el marcador era un toma y daca. Dos equipos muy comprometidos y con un buen juego, tanto en defensa como en ataque. A falta de 15 segundos, llegábamos al último ataque para poder empatar el partido. La jugada acababa con un lanzamiento por el extremo derecho en que el defensor tocaba en el aire a nuestro extremo y lo desequilibraba. Penalti claro que el árbitro no se atrevió a pitar. Único pero que le podemos poner a un arbitraje aceptable, con un solo colegiado y siendo su tercer partido seguido. Nos queda esa sensación agridulce que tras todo el esfuerzo realizado, una decisión sencilla, quizás nos hubiera posibilitado conseguir un punto en casa del líder. No queda más que seguir trabajando a diario, y seguir con esta actitud y respeto al contrario y al árbitro que hemos demostrado el sábado.

Gora Salento!

Bidasoa 36-21 DECA Elgoibar

Tormenta virulenta la sufrida en la tarde del sábado por la comarca del Bidasoa. Carretera peligrosa tanto a la ida como a la vuelta, en oscuridad en todo momento hasta dar las luces largas. A mencionar el estado de la cancha Artaleku, muy resbaladiza.

Bidasoa Irun 34-18 URKUNDE Elgoibar

Lo que en un principio parecía un partido igualado, resultó lo más penoso para nosotros. El resultado  tan abultado así lo delata . En el primer tiempo el juego fue parejo, pero los nuestros no tuvieron acierto en los claros tiros a puerta. En el segundo tiempo, los irundarras fueron claramente superiores y en las contras marcaron la diferencia. Hay que ponerse las pilas y mirar hacia adelante.

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 20-34 Saieko

Partido muy igualado en la primera mitad hasta los minutos finales en los que nos hemos venido abajo y el contrario se ha ido con cinco goles de diferencia al descanso. En la segunda mitad no hemos jugado bien ni en ataque ni en defensa, y ellos han ido aumentando la distancia a  base de contragolpes hasta el resultado final. No nos que más que seguir trabajando para seguir mejorando. Ánimo, equipo!!!

Saieko 28-17 ZUBACOR Elgoibar

Partido lamentable ante un buen equipo de casa. Nos dieron un repaso de balonmano en 50 minutos eternos. Sin duda lo podemos hacer mucho mejor, pero siempre y cuando se entrene mejor. Buen equipo el de Saieko, ¡sí, señor!

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/11/09-10

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *