Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/12/14-15

NESKAK

CIMDE Elgoibar 36 – 7 Usurbil

Partida nahiko erraza. Hasieratik kontzentratuta, bai erasoan eta bai defentsan. Entrenatzen ari garen gauzak martxan doaz, baina lanean jarraitu behar da.

 

Sagarmiña Mutriku 10 – 26 DARIO Elgoibar

Partida erraza. Defentsan hasieratik gogor baloiak lapurtzen eta kontaktu bidez kontrakoen jokoa eteten. Erasoan momentu batzuetan ataskatu egin gara, baina buelta ematea lortu dugu.

ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar 25 – 19 Ereintza

15 minutura arte berdinduta joan da partida; gero, jaurtiketa batzuk huts egin dituzte aurkariek, eta baloi batzuk lapurtu ditugu, eta atsedenera 3 golen aldearekin joan gara. Bigarren zatian hobeto defendatu dugu, eta, horren ondorioz, gol errazak sartu ditugu. Lortutako aldeari eustea lortu dugu amaierara arte.

SALENTO GELATI Elgoibar 27 – 27 Kukullaga

Partida hasieratik bukaerara arte oso ondo borrokatua. Puntu garrantzitsua liderraren aurka lortu duguna. Kontzentrazioa hasieratik garrantzitsua izan da, eta erasoan erraz aukerak sortu ditugu. Lan bikaina taldeak egin duena. Hau da bidea!

ARILAN Elgoibar 26 – 29 Kukullaga

Txispa falta izan zaigu partidan. Ezin izan dugu gure jokoa egin, eta ez gara eroso sentitu. Hala ere, bukaerara arte borrokatu dugu. Lanean gogor jarraitzera!

 

Irauli 20 – 28 LAUKO Elgoibar

Partidu irregularra Donostian jokatu duguna: lehenengo partean, oso ondo defentsan eta erasoan gauzak ondo eginez. Atsedenean, 7-15. Bigarren partiean, ez gara oso fin ibili defentsan, eta erasoan gauzak ez zaizkigu oso ondo irten. Urteko azkenengo ligako partidua. Lanean jarraituko dugu Gabonetako egun hauetan, hobetzen jarraitzeko

MUTILAK

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 24-24 Leizaran horia.

Hasieran hobeto sartu ginen partiduan eta horri esker errenta txiki bat lortu genuen, baina aurkariak pixkanaka errenta murriztea lortu eta atsedenaldira bi golen abantailarekin joan ginen. Bigarren zatian abantaila galdu eta hortik aurrera partidua parekatua joan zen bukaerara arte. Azkenengo minutuetan bi taldeek, irabazteko aukerak eduki zituzten baina ezin. Gabon zoriontsuak talde guztiari!! Jarraitu horrela lanean!!

Egia 26 – 25 ZUBACOR Elgoibar

Aurreko denboraldian, epaileak partida amaitutzat jotzen zuenean, markagailuan eta jokoan garaipenak oso urruti ikusten genituen. Gaurkoan, azken minutuak jokatzen jakiteko denbora behar dugula ikusi dugu. Zoriontzekoa 9 jokalarirekin egin dugun esfortzua. Zoriontzekoa bukaeran partida galdu izanaren «moskeoa». Horrelako jokalariak behar dira; horrelako jokalariak nahi ditu entrenatzaileak. Zorionak, mutilak! Egurre!

URKUNDE Elgoibar 39-10 Basauri

Hasi aurretik banekien guretzat partidu erraza izango zela, arerioa ezagututa, eta horrela izan zen; laster hartu genien aurrea markagailuan, eta abantaila handitzen hasi zen partidua jokatu ahala. Azkenean eroso bukatu genuen lehia.

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 24-24 Usurbil KE

Ormaiztegin jokatu eta gero, berriz bueltatzen ginen etxera. Ormaiztegin jokaturiko partida ez zen batere ona izan, eta gaurkoan sentsazio onak berreskuratu behar genituen. Eta horrela izan da: oso partida serioa egin dugu, gogor defentsan eta bizkor kontraerasoan. Partida guztian zehar aurretik izan gara, baina bigarren zatiko azken zatian aurre hartu digute, baloi-galtze batzuen ondorioz. Dena den, azken minutuan, defentsa on bati esker, baloia berreskuratu eta kontraerasoan berdinketaren gola lortu dugu. Partidu berdindu baten emaitza izan da, eta berriro gure jokora bueltatu gara. Dena den, gure baloreak errespetatzen jarraitu behar dugu eta indartzen, gaur ikusi ditugun zenbait gertakari berriro gerta ez daitezen.

DECA Elgoibar 33-23 Basauri

Batzuk ohean biharamonari buelta eman ezinik; beste batzuk «las guerreras»-en partidua noiz hasiko telebistaren pantailaren aurrean, eta benetako handballa maite dugun gutxi batzuk Olaizaga kantxan elkartu ginen espektakulu ikaragarriaz disfrutatzen zuzen-zuzenean. Taldeak  pretoriar jantzia gainean jantzi, eta joko itzela  abian ezarriz aurkariak menpean hartu zituen. Ekipoak merezimendu osoz irabazi du Gabonetako Antiu Xixona turroiaren dastaketa.


CHICAS

Lo más destacado de nuestros equipos infantiles fueron las victorias del DARIO y del CIMDE. CIMDE 36  – Usurbil 7. Partido fácil. Concentradas desde el inicio tanto en ataque como en defensa. Da gusto ver que las cosas entrenadas durante la semana vayan saliendo en los partidos. Aun así, hay que seguir trabajando.

Mutriku 10 – DARIO 26. La misma tónica que el partido anterior, intensas en defensa, robando balones y dificultando el ataque contrario. Dos puntos importantes para la confianza de nuestras chicas.

El juvenil ASTIGARRAGA de la liga Territorial venció al Ereintza (25-19). Partido igualado hasta el minuto 15. A partir de ahí, hemos conseguido robar en varias ocasiones el balón y materializar las ocasiones: al descanso, 3 goles arriba. En el segundo tiempo hemos estado más intensas en defensa y más acertadas en ataque. La victoria ha sido justa.

Nuestros equipos de LIGA VASCA cosecharon un empate y una derrota contra el siempre difícil Kukullaga.

SALENTO GELATI (27-27) Kukullaga. Partido peleado de principio a fin. Punto muy importante el conseguido contra el líder. Concentradas en defensa y jugando un ataque fluido. Muy buen trabajo el realizado por las nuestras. A seguir en esta línea.

El Juvenil ARILAN (26 -29) Kukullga. Partido en el que nos ha faltado chispa. No hemos conseguido alcanzar nuestro nivel de juego, pero aún y todo, hemos peleado hasta el final. A seguir trabajando.

Las chicas del senior LAUKO vencieron (20-28) al Irauli de Donostia. Partido irregular. La primera parte muy bien en defensa y en ataque (7-15 al descanso). En la segunda mitad hemos estado más relajadas en defensa y con menos suerte en ataque. Último partido del año. Seguiremos trabajando en estas Navidades para intentar mejorar.

CHICOS

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 24 – 24 Leizaran

Comenzamos bien el partido, y fruto de ello obtuvimos una pequeña renta, pero el equipo contrario poco a poco fue entrando en el partido, y al descanso nos fuimos con dos goles a favor. En la segunda parte, Leizaran consiguió empatar el partido y se mantuvo el empate hasta el final, aunque ambos equipos dispusieron de ocasiones en  los minutos finales para poder ganar el partido. ¡¡Feliz Navidad, equipo!! ¡¡¡Seguid trabajando!!!

Egia 26 – 25 ZUBACOR Elgoibar

La temporada pasada acabábamos los  partidos lejos de ganar tanto por el marcador como por el juego. Hoy nos ha faltado saber jugar esos últimos minutos. Minutos donde se ha notado el poco banquillo del que disponíamos, 9 jugadores. Por lo tanto, no queda más que felicitar a los chavales por el esfuerzo. A un entrenador le encanta acabar un partido y ver que a su equipo no le es indiferente el resultado,  que se muestran enfadados, frustrados. Felicitaciones. Egurre!!

URKUNDE Elgoibar 39-10 Basauri

Desde un principio sabíamos que era un partido fácil para nosotros conociendo al rival, y así fue. Nos adelantamos en seguida en el marcador, y la diferencia fue aumentando en el transcurso del partido, con un resultado final muy cómodo para nuestros intereses.

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 24 – 24 Usurbil KE

Después de jugar en Ormaiztegi, volvíamos a jugar en casa, con la intención de recuperar las buenas sensaciones que perdimos en el partido anterior. Y así fue, realizando un partido muy serio en defensa y subiendo rápido al contraataque. Esto nos permitió ir por delante en el marcador durante todo el partido, hasta la parte final de la segunda parte, donde consiguieron ponerse por delante tras las pérdidas de balón por nuestra parte. No obstante, en el último minuto, tras una buena defensa, hemos recuperado el balón, y gracias un contraataque hemos conseguido igualar el partido. Ha sido el resultado de un partido igualado que nos ha permitido recuperar sensaciones. De todos modos, tenemos que seguir reforzando y trabajando nuestros valores, para que no se vuelvan a repetir algunas de las acciones que hemos presenciado.

 

DECA Elgoibar 33 – 23 Basauri

Unos en la cama sin poder darle la vuelta a la caraja, otros delante de la pantalla del televisor esperando al comienzo del partido de «las guerreras» y unos pocos que amamos el handball acudimos a la cancha Olaizaga a disfrutar del enorme espectáculo in situ. El equipo se vistió la vestimenta pretoriana y, poniendo en práctica un descomunal juego, logró someter a los contrarios.

El equipo se ha ganado degustar turrón Antiu Xixona con todo merecimiento.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *