Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/01/11-12

NESKAK

Aiala ZKE B 9-28 CIMDE Elgoibar

Hasiera txarreko partidua, 7. minutura arte golik sartu ezinda. Hortik aurrera partidu bikaina egin ahal izan dugu. Bigarren zati bikaina bai erasoan eta bai defentsan. Goraipatzekoa gure atezainaren lana. Lanean jarraitzera!

Leizaran 27-23 TECNIFUELLE Elgoibar

Bagenekien aurkari gogorra genuela aurrean, eta halaxe izan zen. Defentsan, normalean baino flojoago aritu ginen. Hori dela eta, aurkariak 4 golen aldea izan zuten behin beino gehiagotan. Hala ere, hutsarteak eskatu, gauzak doitu, eta berdinketara iristea lortu genuen (19-19). Bi minuturen faltan, bi golen desabantailarekin, banan-banako defentsa planteatu, eta hobetu genuen, baina denbora eta zortea falta izan zitzaigun. Garrantzitsuena izan da, zaleen babesarekin batera, jarrera egokia erakutsi dugula partiduaren bila joateko, nahiz ez den posible izan.

Urduliz 26-25 SALENTO GELATI Elgoibar

Partidu oso irregularra. Erasoan ez dugu eroso jokatu, eta Urdulizek baloi asko lapurtu dizkigu. Defentsan ere ez gara oso fin ibili. Azkeneko momentuan markagailuan gerturatzea lortu dugu, baina ez da nahikoa izan. Lan asko dugu aurretik bigarren fasean gogor jarraitu nahi badugu.

Urduliz 22-26 ARILAN Elgoibar

Partidua oso ondo aurrera atera dugu, dauzkagun baja denekin. Hasieratik ideia garbiekin irten gara eta defentsa sendo batekin 10 goleko diferentzia lortzea ere lortu dugu. Bukaeran baloiak lapurtu dizkigute eta diferentzia murriztea lortu dute Urdulizekoek. Aste honetan gogor entrenatzera daukagun lehen faseko azkeneko partidua aurrera ateratzeko eta promoziotik libratzeko.

 

LAUKO Elgoibar 32-24 Berango

Partidu irregularra asteburuan jokatutakoa: lehenengo zati ona defentsan,  kontraeraso onak egitera eramaten gintuena, eta erasoan lanak ondo egiten (deskantsuan, 19-8). Bigarren zatian ez genuen gure maila eman defentsan, eta golak erraz sartzen zizkiguten; erasoan kosta egin zitzaigun gol aukera onak edukitzea.

Lanean jarraitu behar dugu.

MUTILAK

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 30-12 Ereintza.

Urte hasiera ezin hobea. Hasieratik langile eta gogotsu agertu zen taldea, bai defentsan baita erasoan ere. Horren  ordaina atsedenaldira hamaika goleko errentarekin joatea izan zen. Bigarren zatian bide beretik joan zen azkenengo emaitza lortu arte. Lan polita igandekoa! Segi horrela!

ZUBACOR Elgoibar 21-25 Tolosa

Lehen zati parekatu baten ostean (12-12), bigarren zati hasiera kaxkarra egin dugu. Aurreraturiko defentsa baten aurrean ezinean ibili gara. Esfortzu ona egin dute, baina ez da nahikoa izan. Azkenengo bi partiduetan baja ugari izan ditugu eta horrek emaitzetan zerikusia izan du. Lana da bidea. Egurre!

URKUNDE Elgoibar 25-37 Zarautz ZKE

Bagenekien zarauztarrak gu baino hobeak zirela; hala ere, kantxara zama hori ahaztuta irten behar genuen. Lehenengo zatian, nahiz ta eurek aurrea hartu markagailuan, nahiko berdin izan ginen lehenengo 20 minutuetan. Gero, aurreratu egin ziren, eta 11-19 bukatu zen lehenengo zatia. Bigarren partean gure jokoa nahiko grisa izan zen, intentsitaterik gabekoa eta haien kontraerasoek min handia egiten ziguten. Azkenean diferentzia nabarmena izan zen, eta ez dago ezer gehiago esaterik.

DECA Elgoibar 22-34 Zarautz ZKE

Urtarrileko aldapa honetan oparia eskuratzeko itxaropenarekin kantxaratu ginen, eta aurkariei eskaria egin ondoren stock-a agortuta zutela erantzun ziguten: hurrengoan akaso. Bezero onak garela eta beti gogoan izango gaituztela erantsi zuten irrifartsu.

Ordizia 24-32 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Garaipen garrantzitsua igande eguerdian Ordizian lortutakoa. Gabonetako oporren ostean, berriro martxan jartzen ginen ligan eta ezin hobeto, ondo landutako garaipen batekin. Beti bezala, garrantzitsuena defentsa izan da, kontraerasoan ateratzen lagundu diguna, eta hasieratik markagailuan aurrean jarri gaituena. Nahiz eta Ordiziak ere defentsa gogorra egin (batzuetan larregi, horren seinale ikusiriko txartel gorria gure jokalari bati aurpegian jotzearren), gureek ez dute atzera egin eta barneraketa onak eginez, amaierako 8 goleko diferentziara heldu gara.

Jokalariak zoriondu besterik ez, eginiko esfortzu eta lanagatik. Aupa Salento!!


CHICAS

Después del parón navideño, nuestros equipos femeninos reanudan la temporada llenos de ilusión y energía.

El equipo Infantil CIMDE se impuso con autoridad al Aiala B en Zarautz (9-28). Partido con un inicio muy flojo, sin anotar hasta el minuto siete. Después de este atasco hemos jugado fantásticamente, desarrollando todo nuestro juego tanto en defensa como en ataque. Mención especial al gran trabajo de nuestra portera.

El Cadete TECNIFUELLE no pudo contra las chicas del Leizaran en Andoain (27-23). Sabíamos que nos enfrentábamos a un rival duro, y así fue. En defensa anduvimos más flojas de lo habitual, el rival desde el principio cogió ventaja en el marcador, pero después de dos tiempos muertos pudimos remontar hasta alcanzar el empate. A falta de dos minutos y perdiendo de dos goles, planteamos una defensa individual que funcionó pero nos faltó un poco de tiempo y suerte. Lo más importante, sin olvidarnos del apoyo de la grada en todo momento, ha sido que hemos competido y hemos tenido amor propio para plantarles cara.

Nuestros equipos de Liga Vasca tuvieron diferente suerte en sus encuentros contra el Urduliz.

El cadete SALENTO GELATI cayó por un gol (26-25). Partido irregular. En ataque no estuvimos nada cómodas y las contrarias nos robaban innumerables balones. En defensa tampoco estuvimos al cien por cien. Al final hemos podido reducir la diferencia pero no ha sido suficiente para alcanzar los dos puntos.

El juvenil ARILAN sacó su partido adelante (22-26). Partido que a pesar de todas las bajas hemos podido ganar. Desde el principio hemos salido con las ideas claras en ataque y en defensa: muy buen trabajo de todas nuestras jugadoras. Al descanso ventaja de diez goles. En el segundo tiempo nos hemos relajado y en los últimos minutos nos han robado muchos balones y nos han reducido la distancia. A seguir trabajando en los entrenamientos para intentar conseguir los objetivos de esta temporada.

El senior LAUKO venció (32-24) al Berango. Partido irregular. En el primer tiempo buena defensa que nos ha permitido realizar buenos contraataques (19-8 al descanso). En la segunda mitad no estuvimos a nuestro nivel y las contrarias nos metían fácilmente los goles; de todas maneras conseguimos llevarnos los puntos que son muy importantes para intentar lograr nuestras metas.

CHICOS

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 30-12 Ereintza

Buen comienzo de año. Serios en defensa y acertados en ataque. Esto hizo que nos fuéramos con 11 goles de ventaja al descanso. En la segunda mitad mantuvimos la intensidad y fiel reflejo fue el marcador final. ¡Muy buen trabajo el del domingo, equipo! ¡A seguir en esa línea!

ZUBACOR Elgoibar 21-25 Tolosa

Primera parte igualada (12-12). Segunda parte marcada por un comienzo nefasto, una defensa muy adelantada del Tolosa que no hemos sabido afrontar ha decidido el partido. Los jugadores han realizado un buen esfuerzo. Dos últimos partidos marcados por las bajas, lo que nos han llevado a competir mermados ante rivales a los podíamos hacer frente y superar. El trabajo es el camino. Egurre!

URKUNDE Elgoibar 25-37 Zarautz ZKE

A priori sabíamos que los de Zarautz eran superiores pero esa carga había que olvidarla y comenzar a trabajar. Aunque se adelantaron en el  marcador, el juego fue igualado en los primeros 20 minutos; luego ellos fueron marcando las diferencias hasta el 11 -19, resultado negativo de la primera parte.  La segunda parte fue de un juego gris, de poca intensidad por nuestra parte, y si a esto le añadimos los daños que nos hicieron en las contras, no queda más que decir que su superioridad fue manifiesta.

DECA Elgoibar 22-34 Zarautz ZKE

En esta cuesta de enero salimos a la cancha con la esperanza de obtener un regalo, y al hacerles el pedido nos contestaron que se les había agotado el stock: si acaso, la próxima vez. Después añadieron que somos muy buenos clientes y que siempre se acordarán de nosotros con una sonrisa cómplice.

Ordizia 24-32 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Gran victoria la conseguida este mediodía en Ordizia. Retomábamos la liga tras el parón navideño y no podíamos hacerlo mejor que con una victoria bien trabajada. La clave como siempre la defensa. Un trabajo defensivo muy fuerte ha permitido que pudiéramos subir rápido al contraataque y así coger ventaja en el marcador desde el inicio del partido y no perder el mismo. Aunque el Ordizia defendía con consistencia y en algún momento más de lo necesario (como muestra, la roja por un manotazo en la cara), los nuestros no se han venido abajo y han seguido insistiendo buscando las penetraciones y logrando goles que nos permitían aumentar la distancia, hasta llegar a los 8 de diferencia del final.

Solo felicitar a los jugadores por su esfuerzo y entrega. Aupa Salento!!

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2019/12/14-15

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *