Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/01/18-19

Publicado el

NESKAK

SUKIA B Elgoibar  21-8  Aloña Mendi K.E. A

Oso partidu ona gure neskena. Hasieran urduritasuna igarri zaie, lehen postuan gelditzea zegoen jokoan, baina oso ondo menperatu dute eta ondo jokatu dute. 1×1 defentsa egin digute Oñatikoek eta, baloi batzuk galdu ditugun arren, markagailuan aurrea hartu dugu hasieratik. Orain, lanean jarraitzera!

 

Bera Bera 26-14 BACALAOS ALKORTA Elgoibar

Borrokatzen hasi genuen partidua, joko nahiko onarekin. Lehenengo zatia bi golen aldearekin galtzen bukatu genuen (9-7). Bigarren zatian lokartuta hasi ginen eta markagailuan aldea atera ziguten. Ez genuen lortu egoera honi buelta ematea eta gure jokoa hobetzea. Bigarren zatian ez zen astean zehar landutakoa erakutsi, eta ez genuen lortu markagailuari buelta ematea, nahiz eta gure atezainak geldiketa asko egin. Partidua 26-14ko markagailuarekin bukatu zen.

 

Bidasoa Irun 33-16 PNEUMAX Elgoibar

Gure jokoa oso ahula izan zen momentu oro. Hasieratik, ez dugu jakin aurkarien defentsari erantzuten, eta hori gutxi ez, eta baloi asko galdu genituen. Ondorioz, 21 gol sartu zizkiguten lehenengo zatian.  Partiduan zehar jaurtiketa asko gelditu zizkigun haien atezainak, eta aurkariek kontraeraso azkar asko egin zizkiguten (gehienak gol bihurtu ziren). Ez zen gure egun onena izan; hala ere, egun hauetatik ikasi eta lanean jarraitzeko asmoa dugu, berriro ere horrelakorik ez gertatzeko.

 

CIMDE Elgoibar 22-21 Eibar Eskubaloia

Partidu zaila aurretik genuena. Hasieratik kontzentratuta irten ginen golak bilatuz. Hainbat akatsen ondorioz, ezin izan genuen diferentzia handirik hartu markagailuan. Bigarren zatia lehenengoa bezain intentsoa izan zen, bai erasoan eta bai defentsan. Gure infantilen lan ona goraipatzekoa da. Aurkari zaila menpean hartuta gure nesken lanari esker. Lanean jarraitzera!

 

TECNIFUELLE Elgoibar 15-22 Aiala A

Aurten lantzen ari garen gauzetatik ezer ez genuen erakutsi. Partidu txarra alde guztietatik: baloi-galerak, aukera errazetan hutsegiteak… Aurkariek defentsa gogorra planteatu zuten, eta haien atezainaren geldiketek taldea entxufatuta edukitzea lortu zuten. Lanean jarraitu behar dugu.

 

SALENTO GELATI Elgoibar 25-28 Bidasoa Irun

Lehen faseko azkeneko partidua. Partidua hasieratik berdindua izan da, baina defentsan asko kostatu zaigu piboteari aurrea hartzea eta horrek ekarri du Bidasoak aukera erratzak lortzea erasoan. Erasoan, aldiz, jaurtiketa asko geratu dizkigu haien atezainak, eta ezin izan gara aurretik jarri momentu baten ere. Helburua lortuta daukagu, eta orain, bigarren fasea topera hasteko, gogor entrenatuko gara.

 

ARILAN Elgoibar 29-19 Bidasoa Irun

Euskal Ligako azken partidua. Bosgarren postuan bukatu dugu: hori dela eta, bi aste barru promozioa jokatuko dugu bigarren faserako txartela lortzeko. Partidu bikaina jokatu du talde osoak. Hasieratik defentsan sendo ibili gara eta baloi asko errekuperatu ditugu. Hori dela eta, kontraerasoan golak lortzeko aukera izan dugu. Erasoan ere konfiantza askorekin jokatu dugu. Lan bikaina ekipo osoak egin duena. Orain, gogor entrenatzera promozioan emaitza ona lortzeko.

 

LAUKO Elgoibar 21-16 Aila Zarautz ZKE

Lehengo zatian ondo defentsan baina erasoan falta egin zaigu aukerak gol bihurtzea. Atsedenean, 7-8 galtzen.

Bigarren zati hasieran berdin jarraitu dugu defentsan, baina erasoan kosta egin zaigu aukerak lortzea, 15 minututik aurrera oso ondo ibili gera defentsan, eta gure atezainak baloi garrantzitsuak gelditu ditu: horrek konfiantza eman digu erasoan hobeto jokatzeko, eta aukera onak izateko.

Lan bikaina benetan ekipoak egin duena.

Orain berdin jarraitzera: gogor entrenatu eta hobetzen jarraitzera.

 

 

MUTILAK

Egia  26-21 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Taldearen lana ez dela batere ona izan esan behar da. Lehenengo zatian akats ugari egin ditugu, bai defentsan eta  bai erasoan ere; hala ere, atsedenaldira gol gutxiko diferentziarekin joan gara, azpitik. Bigarren zatian hobeto aritu gara, baina berriro ere gure akatsek eta aurkariaren lanak gure bizkarra bilatzen garaipena eman die. Ez daukagu besterik: lan eta lan hobetzeko, eta entrenatzaileei kasu egin. Gora, ekipo; goazen denok hobetzera!

 

ZUBACOR Elgoibar 25-16 Bera Bera

Errazena konformatzea izango litzateke, emaitzari soilik balioa ematea, beste baloraziorik, autokritikarik ez egitea. Sentitzen dut, talde honen entrenatzaileak ez du hori ontzat ematen. Partida hau irabazi dugu, baina akats berdinetan erortzen gara beti: pase txarrak, erdipurdizko defentsa… Hurrengo partiduari begira jarri behar gara: hiru entrenamendu ditugu gogor lan egiteko, eta horren emaitza Zarautzen ikusiko dugu hurrengo asteburuan. Egurre!

 

KARAKATE JATEXEA Elgoibar 28-32 Zarautz ZKE

“Igandeak atseden hartzeko dira”. Esaera ezagun bat da, eta hitzetik hortzera hartu dute gure jokalariek. Lokartuta atera dira kantxara, eta akats asko egin dituzte. Pixkanaka, joan dira hobetzen, baina ez da nahikoa izan: aurkeriek ihes egin digute.

Gora Karakate!! Talde ona zarete, eta sinetsi behar duzue. Segi lanean.

 

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 30-20 Donibane

Donibane gogor baten aurkako garaipena, lehen itzulia 5. postuan ixteko aukera eman diguna. Defentsan indartsu hasi dugu partidua, nahiz eta hasieran Donibaneren erritmo motelaz kutsatzen ari ginen, baina erreakzionatzen jakin dugu eta erasora irteten; lehen zati osoan zehar ondo kudeatzen jakin dugun 4 goleko errenta hartuta. Bigarren zatia lehenengoaren kalkoa izan da, baina intentsitate handiagoarekin hasieratik. Horri esker, 7 golen aldea atera dugu, eta, horrela, aulkia osorik txandakatu ahal izan dugu, taldeko kide guztiei garaipen garrantzitsu honetan parte hartzeko aukera emanez. Lehen itzuliaren amaiera ona, taularen erdi-goialdean kokatzen gaituena eta bigarren itzulia konfiantza handiarekin hastera garamatzana. Aupa Salento!!

 

Ereintza 36-21 URKUNDE Elgoibar

Azken partiduetan bezala gure jokoak porrot egin du Donibaneko kiroldegian. Lehenengo minutuetan aurkariak nagusi izan dira bere joko freskoakin, eta guk ez dugu asmatu ez paseetan eta ez jaurtiketetan ere. Deskantsura 10-29 atzetik iritsi gara.

Bigarren zatia ere aspergarria izan da eta gure jokoak ez du kolorerik izan; azkenean emaitzak (36-21) nahiko ondo adierazten du Errenterian gertatutakoa.

 

Ereintza 33-22 DECA Elgoibar

Hilerri baten ondoan jokatutako neurketa honetan izoztuta geratu ginen hiru ordu laurdeneko atsedenaldian. «Izotzetatik ageri zen espioia» pelikularako kasting-a egiten zeuden, neta gure mutilak probaketetan aritu ziren. Hortik aurrera, danborrada hotsak entzuten hasi ginen.

 


CHICAS

Intenso fin de semana lleno de partidos.

La escuela de balonmano SUKIA se enfrentó al Aloña Mendi teniendo diferente suerte en sus dos encuentros.

El SUKIA A no pudo contra el Aloña Mendi B en Oñati (22-20). Partido muy bonito para el espectador, con muchos goles, y donde primaba el ataque sobre la defensa. Nuestras niñas en fase de aprendizaje van cogiendo los conceptos del juego rápidamente.

Por otro lado el SUKIA B venció (21-8) en Elgoibar contra las niñas de Oñati. Muy buen partido, aunque en principio estaban algo nerviosas porque nos jugábamos el primer puesto; luego fueron calmándose poco a poco y demostrando la superioridad sobre las rivales. La mejoría que han hecho nuestras canteranas en tan poco tiempo es impresionante. ¡¡Este es el camino!!

Los equipos infantiles obtuvieron diferentes resultados. BACALAOS ALKORTA no pudo contra el Bera Bera en Donosti (26-14). Partido que empezamos peleando y jugando bastante bien (9-7 al descanso). En cambio, en la segunda parte empezamos algo dormidas y nos sacaron una ventaja que no pudimos reducir en ningún momento. Hay que seguir mejorando.

El Infantil PNEUMAX perdió (36-16) contra el Bidasoa en Irun. Partido muy flojo de las nuestras. Desde el primer momento no supimos responder a la defensa de las oponentes, y si eso fuera poco, cometimos muchas pérdidas. Durante todo el partido fallamos muchos tiros y las contrarias nos hicieron varios contraataques rápidos que acabaron en gol. En definitiva, no fue nuestro día.

El CIMDE se impuso (22-21) al Eibar en casa. Partido muy intenso e igualado; rival duro al que hemos podido vencer a base de ganas y trabajo.

Las cadetes del TECNIFUELLE no pudieron contra el Aiala en Elgoibar (15-22). Partido en el que no fuimos capaces de demostrar nada de lo que estamos entrenando semana a semana. Partido malo en el que no nos salía nada. El rival propuso una defensa muy dura que no supimos desbordar.

Nuestros equipos de Liga Vasca disputaron en el IMH el último partido de la primera fase contra el BIDASOA, con diferentes suertes.

El SALENTO GELATI perdió (25-28). Partido igualado desde el inicio. En defensa nos ha costado mucho defender a su pivote. En ataque, su portera nos ha parado muchos lanzamientos y no hemos podido ir por delante en el marcador en ningún momento. A partir de ahora a trabajar duro y prepararnos para lo que nos queda de temporada.

El ARILAN venció (29-19). Gran partido jugado por nuestra juveniles. Hemos salido muy concentradas en defensa, y en ataque hemos jugado con mucha fluidez, muy rápidas en todo momento, recuperando balones y materializando las ocasiones. Ahora nos toca dentro de 15 días la fase de promoción para conseguir una plaza para la segunda fase.

Por último, el referente de las chichas del sénior LAUKO vencieron (21-16) al siempre difícil Aiala de Zarautz. En la primera parte hemos estado muy bien en defensa, y en ataque nos ha costado un poco materializar en gol las ocasiones (7-8 al descanso). En la segunda mitad hemos mantenido el tono en defensa y hemos mejorado en ataque. Destacar el gran trabajo de todas y en especial el de nuestra portera.

 

CHICOS

Egia  26-21 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

El equipo no ha comenzado bien el partido. Hemos cometido muchos errores, tanto en ataque como en defensa, lo que nos ha llevado al descanso por debajo en el marcador, aunque con una renta pequeña. En la segunda mitad hemos mejorado, pero no ha sido suficiente pues de nuevo nuestro errores y el trabajo del equipo contrario buscándonos la espalda les han  dado la victoria. No nos queda más que seguir trabajando y haciendo caso de lo que nos dicen los entrenadores. ¡¡Ánimo, equipo, y entre todos conseguiremos mejorar!!

 

ZUBACOR Elgoibar 25-16 Bera Bera

Lo fácil sería conformarse, dar valor únicamente al resultado sin hacer ningún otro tipo de valoración. Sintiéndolo mucho, el entrenador de este equipo no se conforma con eso. Hemos ganado el partido, pero seguimos teniendo muchas cosas por mejorar: la defensa, los pases… Debemos ponernos mirando al siguiente partido, tenemos tres entrenamientos para trabajar duro. Si lo hacemos, los resultados se verán en Zarautz el fin de semana que viene. Egurre!

 

KARAKATE JATEXEA Elgoibar 28-32 Zarautz ZKE

“Los domingos son para descansar”. Es un dicho muy conocido y así se lo han tomado nuestros chicos. Han salido al campo poco despiertos y cometiendo muchos fallos. Poco a poco han ido espabilando y mejorando, aunque no ha sido suficiente. El rival se nos ha escapado.

¡¡Animo,  Karakate !! Sois un buen equipo y os lo tenéis que creer.

¡¡Aúpa equipo!!  Hay que seguir esforzándose.

 

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 30-20 Donibane

Victoria contra un Donibane duro en defensa que nos permite cerrar la primera vuelta en el 5º puesto de la tabla. Partido que hemos comenzado muy fuertes en defensa, aunque al inicio nos estábamos contagiando del ritmo de juego lento del Donibane. No obstante, hemos sabido reponernos y empezar a defender con contundencia y salir al contraataque, cogiendo una renta de 4 goles que hemos sabido gestionar bien durante toda la primera parte. La segunda ha sido un calco de la primera, pero con mayor intensidad desde el inicio. Esto nos ha permitido sacar una diferencia de 7 goles y así poder rotar todo el banquillo, haciendo partícipes de esta importante victoria a todos los componentes del equipo. Un buen final de primera vuelta que nos posiciona en la zona media alta de la tabla y nos hace comenzar la segunda vuelta con gran confianza. ¡¡Aúpa Salento!!

 

Ereintza 36-21 URKUNDE Elgoibar

Desde el principio los adversarios han ido marcando su juego y adelantándose en el marcador con su juego fresco. Nosotros no hemos acertado en los pases y tampoco en los tiros. Hemos llegado al descanso con un resultado adverso de 19-10.

El segundo tiempo también ha sido tedioso y nuestro juego no ha tenido color. En definitiva, un partido sin interés y un resultado negativo abultado, 36-21.

 

Ereintza 33-22 DECA Elgoibar

En el partido jugado al lado de un cementerio nos quedamos congelados en el descanso de tres cuartos de hora. Estaban  haciendo un casting para la película «El espía que surgió del frío» y nuestros jugadores estuvieron probando. A partir de entonces comenzamos a escuchar ruidos de tamborrada.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *