Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/02/07-08-09

NESKAK

DARIO Elgoibar 18-22 Hernani

Partidu gogorra, baina oso pozik gaude egindako lanarekin. Hasieratik erasoan lan oso ona egin dute gure neskek, erasoan espazioetara erasotzeaz gain pase onak eman dituzte eta gol onak iritsi dira taldean oso ondo jokatu ondoren.  Atsedenaldira, 11-11.

Bigarren zatian, erasoan arazoak izan ditugu, eta jaurtiketa asko ez ditugu sartu zoritxarrez. Defentsan oso ondo ibili gara, presio oso onak eginez, baina haien pase luzeak bikainak izan dira eta golak lortu dituzte. Oso pozik gure neskek egindako lanarekin.

 

Usurbil 10-34 CIMDE Elgoibar

Partidu oso ona gure neskena. Defentsan zein erasoan oso zentratuta irten gara. Lehen denbora amaieran pixkat erlaxatu gara defentsan eta aurkariek errazago sartu ahal izan dizkigute golak. Bigarren zatia ezin hobea, atezainaren laguntza handiarekin. Orokorrean, partidu bikaina, bide honetatik jarraitzera!

 

TECNIFUELLE Elgoibar 21-14 Aiala C ZKE

Lokartuta hasi dugun partidua; 10 lehen minutuetan intentsitate faltarekin, faltarik egin gabe. Jokoa gelditu, eta pixka bat suspertu gara, eta partidua kontrolatua izan dugu, amaierara arte. Erasoan, ez da gure egun onena izan jaurtiketetan: askotan postean jo dugu. Golak ondo banatu ditugu jokalarien artean: ez da erraza, eta pozgarria da. Markagailuan aurretik joan arren, aldea handitzeko gogoz aritu dira gureak, intentsitatea jaitsi gabe. Pozik egindako partiduarekin.

 

Aiala C ZKE  23-12 TECNIFUELLE Elgoibar

Partidu zaila zen, ekipo oso gogorra genuen aurrean. Lehenengo zati ona defentsan eta erasoan, baina haien atezainak tiro asko gelditu zizkigun.

Bigarren zatian 6 goleko abantaila atera ziguten markagailuan, eta taldeak behera egin zuen.

 

Aiala ZKE 21-28 SALENTO GELATI Elgoibar

Partidua ondo atera dugu aurrera. Hasieratik aurrea hartu dugu baina defentsan denbora luzez egon gara. Taldea gogor eta gogoz dagoela ikusten da, eta orain da momentua borrokatzeko. Gogor jarraitzera entrenatzen, aste honetan Ereintzaren aurkako partidua aurrera ateratzeko.

 

ARILAN Elgoibar 18-21 Errotabarri

Gol gutxiko  partidua non bi taldeen defentsak eta atezainak izan diren protagonistak. Erasoan jarraipena falta izan zaigu eta pazientzia apur bat. Jakinda hau hasi bakarrik egin dela eta haien etxera joan behar gerala jokatzera, gogor entrenatzea tokatzen zaigu aste honetako San Adrianen aurkako partidua prestatzeko.

 

Kukullaga 18-22 LAUKO Elgoibar

Partidu gogorra eta berdindua  gure seniorrek jokatutakoa. Oso ondo hasi gara defentsan eta erasoan, haien 5:1 defentsa ondo gaindituz. Gero 6:0-ra pasatu dira, eta pixka bat gehiago kostatu zaigu golak sartzea. Atsedenean, 9-11 gora.

Bigarren zatian oso ondo hasi gara, defentsan eta erasoan gauzak ondo eginez.  Golen alde polita lortu dugu, eta ondo jakin dugu administratzen.

Berdin jarraitu behar dugu, lana gogor eginez.

MUTILAK

Arrasate 26-26 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Partidu txarra izan da gaurkoa. Lehenengo zatian ez gara partiduan sartu. Gaizki defentsan, erraz hartzen zuten bizkarra gol errazak eginez eta erasoan ideia gutxirekin. Atsedenaldira 4 gol behetik joan gara. Atsedenaldian akatsei buruz hitz egin eta gero, bigarren zatian hasiera nahiko ona eduki dugu, baloi batzuk lapurtu eta erasoan golak eginez; aldea murriztu dugu. Baina aurkariak bere lana eginez berriro 5 golen aldea lortu du bigarren zatiko erdi aldera. Hortik aurrera, defentsa sendotu dugu, atezainak geldiketa gehiago egiten hasi dira eta erasoan aukerak sortzen hasi gara. Pixkanaka eta lan asko eginez abantaila murriztuz joan gara. 15 segunduren faltan, partidua bukatzeko, gol bat azpitik geunden, entrenatzaileak hutsartea eskatu azkenengo jokaldia lantzeko eta ondo atera ere. Azkenean berdinketa! Garaipen zaporeko berdinketa partidua  nola joan den ikusita. Gogor lan egin behar da lehen minututik eta kontzentrazio osoz. Aurrera, Txarriduna!!!

 

Zarautz C ZKE 28-26 ZUBACOR Elgoibar

Partida txarra zentzu denetan. Gertatutakoak ikasteko balio behar digu. Hasiera ona, serioa egin ondoren 40 minutu egin genituen partidatik guztiz joanda. Kontrako taldeak bere lana bete zuen, eta azken segundoetan markagailuan hurbildu arren ezin izan genion buelta eman. Epailearen lana penagarria eta kezkagarria da, ez baita lehen aldia.

 

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 29-26 Urola

Ostiralean Olaizagan jokatutako partidua. Lehen zatian taldeari kosta egin zaio erritmoa hartzea, defentsa ziurtasunik gabe eta ideia gutxiko eraso estatiko batekin. Horren guztiaren ondorioz, atsedenaldira joan gara, 2 goleko emaitza negatiboarekin. Baina bigarren zati hasiera ikusgarri batek, bai atean, bai defentsan, bete-betean sartu gaitu partiduan, 5-0-ko partziala egin eta gero. Laburbilduz, ezbeharretik konpontzen jakin dugula esan besterik ez dugu egin behar, partidua aurrera atera genezakeela sinetsi, eta, batez ere, gure izatera itzuli, defentsa trinkoa eta kontraerasorako irteera abiaduran. Garaipen bolada honekin jarraitzen badugu, eta batez ere talde bezala hazten eta gugan sinesten, gure helburuak lortuko ditugu. Aupa Salento! Aupa Sanlo!!!

 

Zarautz 31-21 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

Amenabar gehiago izan da partidu guztian zehar. Lehen zatia polita izan da, mugikortasun handia eta jokaldi ondo burutuak. Bigarren zatian, pixkanaka joan zaigu partidua eskuetatik.

Aurkarien bizkortasuna, egokitasuna eta estrategia aipatu nahi ditut, talde ia gehienetan ikusten dudana, gurean izan ezik. Ikasi behar dugu kontraerasoak egiten, azkar ateratzen, estrategiak erabiltzen. Ezustean harrapatzen gaituzte beti.

Pixkanaka bagoaz ikasten eta hobetzen.

Gora Karakate!!!

 

BANKOA Elgoibar 6-36 Ereintza

Emaitza txarra izan arren, partiduak intentsitatea eta joko ona izan du gureen aldetik. Ezin izan dituzte gauzatu aukerak, aurkariek gogor lan egin dutelako defentsan eta erasoan. Bankoa ez zen behera etorri, eta horrek erakusten du gure taldearen indarra, urtebete zaharragoen kontra jokatuta ere. Entrenatzaileak, ordezkariak eta gurasoak pozik eta harro gaude gure taldeaz. Gora Bankoa!

 

URKUNDE Elgoibar 27-36 Tolosa

Hasiera oso polita izan du partiduak,  kantxan gure jokoa nagusituz eta lehenengo zatia horrelaxe joan da,  Urkundeko partaideak biziz jolastuz eta sinetsita irabaztea posible dela, eta horrela, lau gol aurretik iritsi gara atsedenera.

Gero, bigarren zatian, gure jokoa itzali da eta tolosarrak aurreratu dira markagailuan, joko hobea erakutsiz,eta gureak behera etorri dira. Azkenean aldea nahiko handia izan da, eta buru-makur geratu da Urkunde taldea.

 

DECA Elgoibar 28-24 Erenitza

Urtarrileko aldapa gainditu ondoren garaipen bideari ekin dio taldeak. Honen adierazlea igandeko hilbetea izan da: gora begiratu eta argitasuna non-nahi, ilunpetik ihes egiteko une aproposa, udaberria hurbiltzen ari den seinale eta haziak ereiteko garaia gero eta hurbilago dagoela ohartaraziz. Taldeak dio orain landutakoaren uzta apirilean eskuratuko duela Iruñean.


CHICAS

Fin de semana lleno de actividad en lo que se refiere a la sección femenina de nuestro club.

Nuestros dos equipos infantiles DARIO y CIMDE tuvieron diferente suerte.

El DARIO perdió (18-22) contra el Hernani en Elgoibar. Partido muy duro el que han jugado nuestras niñas. Dos tiempos muy diferentes: en el primero hemos estado acertadas en ataque, consiguiendo superioridades y buenos goles. Al descanso, 11-11. En el segundo las contrarias han estado más acertadas y la portera rival ha tenido su día. En definitiva, hoy no ha podido ser, pero estamos convencidos de que el trabajo es el idóneo y las victorias llegarán.

Por otro lado el infantil CIMDE superó al Usurbil en su feudo por 10-34. Partido muy completo de las nuestras. Centradas tanto en ataque como en defensa. Buen trabajo en todas las líneas, desde la portera hasta la pivote. Este es el camino a seguir.

Las cadetes del NEURRI no pudieron hacerse con la victoria (23-12) ante el Aiala B en Zarautz. Partido difícil en el que las contrarias demostraron su superioridad. Buena primera parte en ataque y en defensa, pero en la que no estuvimos acertadas delante de su portera. En la segunda mitad nos cogieron ventaja y no pudimos alcanzarlas.

El TECNIFUELLE cadete sí pudo contra el Aiala C en Elgoibar (21-14). Partido en el que nos ha costado coger el ritmo, pero después de los primeros diez minutos hemos espabilado y hemos sido superiores. Importante que hemos conseguido repartir los goles entre todas las jugadoras y también reseñar que aún yendo por delante en el marcador, han demostrado tener ganas de aumentar la diferencia, sin bajar la intensidad. A eso se le llama saber competir.

En Liga Vasca nuestro equipo cadete SALENTO GELATI consiguió una gran victoria contra el Pulpo (28-21). Partido que desde el inicio hemos trabajado y hemos peleado. En ataque conseguíamos lanzamientos a portería sin mucha dificultad, pero eso no resta mérito al buen juego de nuestras jugadoras. Nos toca trabajar duro esta semana para hacer frente al partido contra el Ereintza.

El Juvenil de Liga Vasca ARILAN perdió (18-21) contra el Errotabarri en Olaizaga. Partido en el que se han visto defensas intensas, de ahí los pocos goles. En ataque poco a poco íbamos marcando pero nos ha costado en todo momento jugar fluidas. Al final, aunque el resultado ha sido a favor del Ermua, lo bueno es que nos quedará la vuelta en su cancha. Hay que seguir trabajando y confiar en este gran grupo.

Por último, el senior LAUKO obtuvo un gran triunfo contra el Kukullaga en Etxebarri. Partido duro e igualado, hemos empezado muy bien en defensa y atacando muy bien la suya de 5:1. Luego han cambiado a 6:0 y nos ha costado un poco más penetrar y meter goles. Al descanso, 9-11. En la segunda parte hemos seguido trabajando y haciendo bien las cosas consiguiendo una renta de goles que hemos sabido administrar.

CHICOS

Arrasate 26-26 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Mal partido el de hoy. En la primera mitad no hemos estado en el partido. El contrario nos cogía  la espalda con facilidad y marcaba goles cómodos; en ataque no generábamos ocasiones claras. El resultado  al descanso lo decía todo, 4 goles por debajo en el marcador. Después  de la charla del descanso, hemos comenzado bien la segunda mitad, hemos robado varios balones materializando las  ocasiones, y hemos conseguido acortar la diferencia, pero el trabajo del equipo contrario ha hecho que, a mitad de la segunda parte, tuvieran 5 goles de ventaja. A partir de ahí, hemos empezado a defender mejor, los porteros paraban más y el ataque era mejor; con lo que hemos llegado, a falta de 15 segundos para terminar el partido, un gol por debajo. Los entrenadores han pedido tiempo muerto para plantear la última jugada y ha salido bien. ¡Al final, empate! Visto como ha ido el partido, un empate con sabor a victoria. No queda más  que trabajar y salir del primer minuto concentrados. Gora Txarriduna!!

 

Zarautz C ZKE 28-26 ZUBACOR Elgoibar

Partido malo en todos los aspectos. Lo ocurrido nos debe servir de aprendizaje. Tuvimos 40 minutos desastrosos tras 10 primeros serios y bien manejados. El equipo contrario hizo su trabajo y nos mantuvo a la suficiente distancia de goles hasta el final. El árbitro estuvo penoso y lo preocupante es que no es la primera vez.

 

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 29-26 Urola

Partido sufrido el jugado el viernes en Olaizaga. Una primera parte en la que al equipo le ha costado coger el ritmo, con una defensa insegura y un ataque estático con pocas ideas. Todo esto ha hecho que vayamos al descanso con un resultado negativo de 2 goles. Pero un inicio de la segunda parte espectacular, tanto en la portería, como en defensa, nos ha hecho meternos de lleno en el partido y hacer un parcial de 5-0. Como resumen, simplemente decir que hemos sabido reponernos de la adversidad, creernos como equipo que podíamos sacar adelante el partido y sobre todo volver a nuestro ser, una defensa compacta y una salida al contraataque en velocidad. Si seguimos con esta racha de victorias y sobre todo creciendo como equipo que somos y creyendo en nosotros mismos, obtendremos nuestros objetivos. Aupa Salento!!! Aupa Sanlo!!!

 

Zarautz 31-21 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

El Amenabar ha sido durante todo el encuentro superior. El primer tiempo ha sido bonito, con dinamismo y jugadas bien ejecutadas. En la segunda parte se nos ha ido el partido de las manos poco a poco.

No puedo dejar de destacar la rapidez, habilidad y estrategia del rival. Actitudes que se repiten en casi todos los equipos menos en el nuestro. Tenemos que aprender a hacer efectivos los contraataques, a sacar con rapidez y estrategia. Nos pillan siempre a contrapié.

Poco a poco vamos aprendiendo y mejorando.

¡¡ Aupa Karakate !!

 

BANKOA Elgoibar 6-36 Ereintza

Pese al mal resultado, el partido ha estado lleno de intensidad y buen juego por parte de nuestros chavales, no pudiendo materializar los goles ya que el equipo contrario trabajo muy fuerte, tanto su defensa como el ataque. BANKOA  no se vino abajo en ningún momento; eso demuestra nuestra fuerza como equipo aún jugando con equipos de un año más, tanto entrenadores como delegados y padres estamos muy orgulloso de  este equipo.

GARROTE, «BANKOA»!

 

URKUNDE Elgoibar 27-36 Tolosa

El inicio del partido ha sido ilusionante, con un juego bonito por nuestra parte, siendo el primer tiempo claramente a nuestro favor, creyendo que la victoria puede ser posible  y llegando al  descanso con un resultado positivo de 4 goles. Luego el segundo tiempo ha sido gris para los nuestros, sin brillo en el juego, y mostrando los tolosarras una clara superioridad en el juego, adelantándonos en el marcador y marcando una gran diferencia  en el aspecto deportivo y en el resultado final.

 

DECA Elgoibar 28-24 Erenitza

Después de superar la cuesta de enero el equipo ha regresado a la victoria. Un indicador de esto ha sido la luna llena del domingo: mirada arriba e iluminación por doquier, momento apropiado para huir de la oscuridad, señal de la cercanía de la primavera y avisándonos de que queda menos para la temporada de cosecha. El equipo dice que el fruto de lo ahora elaborado lo recogerá en el mes de abril en Pamplona.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *