Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/02/15-16

NESKAK

Eibar Eskubaloia  9-22  SUKIA B Elgoibar

Oso partidu ona gure neskena. Gaurkoan 3×3 defentsa ez zaigu oso ondo irten, Eibarkoak asko mugitzen baitziren, baina hori izan da akats txiki bakarra. Hala ere, baloi asko lapurtu ditugu eta kontraeraso asko egin ditugu.  Partidu osoan markagailuan aurretik joan gara, eta horrela lortu dugu garaipena. Oso pozik taldearekin. Orain, lanean jarraitzera!

 

CIMDE Elgoibar 34-15 Aiala B ZKE

Partidu ona gure neskena. Hasieran partiduan sartzea zaila egin zaigu, baina behin sartu garenean erraz irabazi ahal izan dugu. Pozik neskek eginiko lanarekin. Lanean jarraitzera!

PNEUMAX Elgoibar 20-18 Zuru Zuri

Partidu bikaina gaurkoa. Hasieratik markagailua oso berdindua egon da. Zorionez, azkenengo minutuetan lan oso ona egin dugu, eta, bat behera joan arren, egoerari buelta eman eta partidua irabazi dugu. Partidu oso polita; aipatzekoa da gure jokalariek lan oso ona egin dutela.

Leizaran 20-5 BACALAOS ALKORTA Elgoibar

Partidu zaila ligan lehenengo postuan dagoen taldearen aurka. Bagenekien oso gol gutxi jasotzen zituztela eta partiduan igarri zen: defentsa oso ona etxeko taldearena. Hala ere, neskak saiatu ziren baloia mugitzen eta erasoan gauzak probatzen. Bi zatiak ondo hasi genituen, baina alderdi fisikoan igarri da desberdintasuna.  Partidu hauetan gaizki egindako gauzak aztertu eta poliki-poliki hobetuko dugu!

Urnieta 20-27 TECNIFUELLE Elgoibar

Partidu serioa gure neskena, hasi eta buka, batez ere defentsan. Tarte ahul samar batzuk izan ditugu, baina jokoa geratuz konpondu ditugu.  Erasoan, ondo: oso pozik gaude gola kondo banatu ditugulako jokalari guztien artean.

Ereintza 20-27 SALENTO GELATI Elgoibar

Hasieratik pilak jarrita irten gara, bai erasopan eta bai defentsan. Ereintza saiatu da markagailuan gerturatzen, baina ez diegu utzi momentu batean ere. Lan bikaina Errenterian egindakoa. Hau da bidea! GOAZEN, neskak, gogor jarraitzera!

ARILAN Elgoibar 19-23 San Adrian

Partidua ez da guk nahi izan dugun moduan atera. Partiduan ez dugu atera daukagun jarrera eta borrokarako gogoa. Pena, bukaera arte ateratzen saiatu gara, baina ezin izan da izan. Gogor entrenatzea tokatzen da, eta falta zaizkigun partiduetan guk dakigun dena ematen saiatzera. Aupa neskak!

Aloña Mendi 21-36 LAUKO Elgoibar

Ez zen izan gure partidurik onena. Lehengo partean kosta egin zitzaigun defentsan ondo egotea; erasoan gauzak ondo ateratzen ari zitzaizkigun. Deskantsuan, 12-16.

Bigarren zatian oso ondo hasi ginen defentsan, eta taldeak aukerak izan zituen kontraerasora irteteko. Erasoan gauzak ondo egiten jarraitu genuen.

Gogor entrenatzen jarraitu behar dugu!!

MUTILAK

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 22-22 Urola

Partidu parekatua. Lehen zatian 4 minutu behar izan dituzte bi taldeek lehen gola sartzeko. Hortik aurrera, defentsak erasoak baino gehiago izan dira, eta atsedenaldira 3 golen errentarekin joan gara. Bigarren zati hasieran Urolak markagailua berdintzea lortu du. Berdinketa bigarren zati osoan izan da. Hala ere, irabazteko aukera izan dugu azkenengo minutuetan, baina  nahastu egin gara erasoan eta ez dugu jakin partidua aurrera ateratzen. Azkenean, berdinketa! Gaurko defentsarekin jarraituz gero, emaitza onak atera ditzakegu! Aurrera, Txarriduna!

Ereintza 16-20 ZUBACOR Elgoibar

Goiz eguzkitsua aste lainotsu bati agur esateko. Talde honek irabazitako lehenengo partidua Elgoibartik kanpo. Aurkariek bere lana egin zuten; guk jaurtiketa gehiegi bota genituen kanpora. Defentsa oso aurreratua egin genuen, eta nahiko emaitza ona eman zuen. Lanean jarraitu behar dugu, jokalari bakoitza bere neurrian, eskubaloiaz gozatzeko beharrezkoak dituen ezagutzak landuz. Laino guztien gainetik eguzkia beti ateratzen delako. Egurre!

Arrasate 30-10 BANKOA Elgoibar

Sasoi txarrean jarraitzen dugu golei dagokienez; hala ere, nabarmendu behar da taldearen lan itzela: momento batean ere ez dute etsi, eta dena eman dute partidu guztian zehar, hasi eta buka. Gogor lan egiten jarraituko dugu, talde-lanean.

Egurra, Bankoa!

 

Urnieta 25-25 DECA Elgoibar

Bakean hasitako neurketa berdinketan amaitu zen. Atezaina baino ez aldaketa egiteko, lasai ekin genion lanari indarrak ondo neurtuz.

Pulpo 24-24 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Partidu garrantzitsua igande goizean jokatu duguna. Bi aurkari zuzen, puntuetan berdinduta eta Euskal Ligarako igoera-fasea jokatzeko aukera ematen duten lehen hiruren artean egoteko borrokan. Partidua oso parekatua izan da: atsedenaldian 2 behera egin dugu eta bigarren zatiaren hasieran 5 golen aldea lortu dute, baina azkenean bi golen aldea lortu dugu 2 minuturen faltan. Baina beti ez da beste taldearen aurka bakarrik jokatzen, eta ezin izan diogu abantailari eutsi, eta azken segundoetan partida berdintzea lortu dute.

Garrantzitsuena, puntuak lortzen jarraitzen dugula, eta gure helburuetan aurrera jarraitzen dugula. Ahalegin handia egin dute jokalariek, eta beste egun batez atea izan dugu lagun. Aupa Salento!!

Jacar San Antonio 27-25 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

Egun polita gaur izan duguna Iruñea aldean. Eskubaloi partida bat jokatzeko paregabea. Oso lehiatua joan da, bai markagailuan bai kantxan. Lehenengo zatian batak besteari aurre hartzen zion, baina ez zegoen hainbesteko diferentziarik. Defentsa zein eraso ona eta landua zen Alcortarena: jokalariak lasai aurkitzen ziren, eta konfiantza osoz egiten ari zirenarekin. Kantxan islatu da hori, eskubaloian jokatzen badakigula erakutsi dugu. Atsedenaldian 3 gol azpitik joan gara.

Bigarren zatian berdintzea lortzeaz gain oso lehiakor aritu gara bukaera arte, inolako etsipenik gabe, baina pena izan da azken momentuan berreskuratu ditugun 3 baloiak ez gauzatzea erasoan.

Inongo dudarik gabe gaur Alcortak aurkariak baino zerbait gehiago merezi zuen, baina zorteak ez gaitu lagundu azken momentuan. Halere, talde honekin edozein lekutara joan daiteke.

Gora Alkorta, Gora Sanlo eta Gora Elgoibar!


CHICAS

Nuestras jugadoras más jóvenes de la escuela SUKIA disputaron un fenomenal partido contra el Eibar (9-22). Un derbi en el que hemos demostrado nuestra superioridad: la evolución y mejoría que semana tras semana demuestran en los entrenamientos se ha plasmado en la cancha.

Las chichas del infantil DARIO no pudieron hacerse con la victoria contra el Pulpo en Zumaia (21-15). Partido en el que nos merecimos más, comenzamos el primer tiempo un poco dormidas y eso fue lo que nos condicionó durante todo el encuentro.

El también infantil PNEUMAX se impuso (20-18) al Zuri Zuri. Partido excelente el de nuestras jugadoras. Desde el principio estuvo muy disputado y nivelado, pero a base de trabajo y garra pudimos alzarnos con los dos puntos. Es un grupo de chicas en el que se nota el buen ambiente y las ganas de mejorar y aprender. Este es el camino a seguir.

El BACALAOS ALKORTA no tuvo su mejor día, y perdió (20-5) contra el Leizaran. Partido complicado en el que nos enfrentábamos al líder. Ya sabíamos que recibían pocos goles debido a su gran defensa, muy fuerte y trabajada, pero a pesar de todo esto, intentamos hacerles frente y luchamos hasta el final.

Por último, el infantil CIMDE se impuso con autoridad al Aiala B (34-15) en Elgoibar. Muy buen partido en todas las facetas del juego. Estáis haciendo una temporada de enmarcar, confiamos plenamente en vosotras para que podáis alcanzar los objetivos que nos esperan.

Las cadetes del territorial TECNIFUELLE ganaron a domicilio (20-27) contra el Urnieta. Partido muy serio del equipo en todo momento, sobre todo en defensa. En cuanto al ataque también muy acertadas y muy contentos por haber conseguido goles muy repartidos.

Nuestros equipos de Liga Vasca tuvieron distinta suerte.

El cadete SALENTO GELATI venció (20-27) al Ereintza en Renteria. Desde un inicio hemos salido concentradas tanto en ataque como en defensa. Las contrarias han intentado romper nuestro juego con cambios defensivos, pero no lo han conseguido. Gran trabajo de todo el equipo.

El juvenil ARILAN perdió (19-23) contra el San Adrián. No hemos tenido un partido cómodo desde un inicio. Nos ha faltado sacar la garra y la chispa que sabemos que tenemos dentro. Nos toca entrenar duro y confiar en que los resultados lleguen.

Por último, el senior LAUKO ganó (21-36) al Aloña en Oñati. A pesar de no ser nuestro mejor partido, conseguimos un valioso triunfo. En la primera parte nos costó asentarnos en defensa, pero en ataque nos salían las cosas (12-16 al descanso). En la segunda parte empezamos mucho mejor en defensa, lo que nos sirvió para hacer muy buenos contraataques y marcharnos en el marcador.

CHICOS

HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar 22-22 Urola

Partido igualado. Partido en el que las defensas han estado por encima de los ataques; fruto de ello ha sido que hasta el minuto 4 del partido no se ha movido el marcador. Esto nos ha dado 3 goles de ventaja al descanso. Al comienzo de la segunda mitad el Urola ha conseguido empatar el partido y el empate ha predominado durante todo la segunda mitad. A falta de pocos minutos para terminar el partido, y con un gol a favor, no hemos sabido atacar su defensa y al final ellos han conseguido el empate. Si defendemos como lo hemos hecho hoy, seguro que sacamos más partidos adelante ¡Ánimo, Txarriduna!

 

Ereintza 16-20 ZUBACOR Elgoibar

Sábado soleado después de una semana nubosa. Primer partido ganado como visitante. El Ereintza hizo su trabajo; por nuestra parte, fallamos innumerables ocasiones, lo que se refleja en marcador. Defensa muy adelantada, trabajada durante la semana. Tenemos que continuar trabajando para que cada jugador, adquiriendo conocimientos de este deporte, pueda disfrutar de él. El sol siempre está ahí, aunque no lo veamos. Egurre!

Arrasate 30-10 BANKOA Elgoibar

Seguimos inmersos en una mala racha en cuanto a goles se refiere; no obstante,  recalcar el enorme trabajo y esfuerzo de este equipo, el cual nunca se ha venido abajo, los chavales lo dan todo desde el minuto cero hasta el 60. Seguiremos trabajando duro como equipo.

¡GARROTE, BANKOA!

 

Urnieta 25-25 DECA Elgoibar

El partido comenzado en paz acabó en tablas. Sin más cambios más que en la portería, hicimos frente al encuentro dosificando bien nuestras fuerzas.

Pulpo 24-24 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Partido importante el que hemos jugado este domingo temprano. Dos rivales directos, empatados a puntos y luchando por estar entre los tres primeros que dan opción a jugar la fase de ascenso a Liga Vasca. Partido muy igualado, en el que al descanso hemos ido 2 abajo y en el inicio de la segunda parte, se han ido a 5 de ventaja, pero hemos sabido rehacernos y finalmente ponernos a 2 goles de ventaja a falta de 2 minutos. Pero no siempre se juega solo contra el otro equipo y no hemos podido mantener la ventaja, consiguiendo empatarnos el partido en los últimos segundos.

Seguimos puntuando que es lo importante y seguimos adelante en nuestros objetivos. Gran esfuerzo el realizado por los jugadores y un día más nos ha acompañado la portería. ¡Aupa Salento!

Jacar San Antonio 27-25 ALCORTA FORGING GROUP Elgoibar

Un día precioso para jugar al balonmano el que hemos tenido en Iruñea. Partido muy disputado. Una primera parte con alternancia en el marcador, buena defensa y buen ataque jugando tranquilos y demostrando que sabemos jugar muy bien al balonmano; hemos acabado 3 goles abajo.

En la segunda parte hemos empatado el partido y demostrado que somos competitivos hasta el final; una pena los 3 balones recuperados en defensa y que no hemos conseguido materializar.

Creo que hoy hemos jugado mejor que el contrario, pero la suerte no nos ha querido favorecer. Con este equipo se puede ir a cualquier sitio.

¡Gora Alkorta, Gora Sanlo y Gora Elgoibar!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *