Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/02/22

NESKAK

SALENTO GELATI Elgoibar 30-24 Errotabarri

Hasieratik ideiak garbi izan ditugu, eta erasoan erraz lortzen genituen golak. Defentsan, aldiz, talde-lanean defenditu eta baloiak berreskuratu ahal izan ditugu.

Bigarren zatian berdin jarraitu dugu. Lan bikaina egiten ari gara. Gogor jarraitzera datozen partidu garrantzitsuak aurrera ateratzeko!

ARILAN Elgoibar 26-22 Bera Bera

Hasieran defentsan pixka bat kostatu zitzaigun haien jokoari aurre egitea. Behin egokitzeak eginda, eta konfiantzarekin partidua borrokatuta, atsedenaldira gol bat gora joatea lortu dugu. Bigarren zatiaren bukaera arte borrokatu eta partidua aurrera atera dugu. Orain aste hauek gogor entrenatzea geratzen zaigu, bigarren fase hau ahal den ondoen bukatzeko.

 

Usurbil 28-25 LAUKO Elgoibar

Partidu irregularra larunbatean jokatutakoa: lehengo partean ez ginen egon gure bertsio onenean, eta haiek ondo aprobetxatu zituzten gure hutsak. Deskantsuan, 16-13. Bigarren zati hasieran  oso ondo egon ginen, bai defentsan eta erasoan; gero, haiek defentsa aldaketa egin zuten, eta kosta egin zitzaigun golak sartzea. Taldeak bukaera arte borrokatu zuen, eta detaileengatik erabaki zen partidua. Gogor jarraituko degu lanean!

MUTILAK

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 28-22 Legazpi

Aurkari gogorra Olaizagan larunbatean jaso genuena. Hala dio sailkapenak, bigarren doazelako, eta hala ikusi zen kantxan.

Partidu bizia, beti bezala, bi talde oso konprometituekin eta garaipena lortzeko asmo argiekin. Hasiera zalantzagarriaren ondoren, atsedenaldira markagailua berdinduta eraman genuen, gol bakarreko abantailarekin. Bigarren zatiaren hasieran, beti izaten ditugun 10 minutu eskasak 4 golen aldea eragin zigun markagailuan, baina berriz ere bete-betean sartu ginen partiduan, eta, beste behin atezainen laguntzari esker, gure aukerak izan genituen; horrela, partiduari buelta eman ahal izan genion, eta 28-22ko emaitzara iritsi. Konfiantza eta ilusio handiko une batean jarraitzen dute mutile; beste partidu handi bat jokatu zuten, eta horrek sendo jarraitzeko aukera ematen digu. Gora Salento!!!


CHICAS

Jornada en la que sólamente ha habido tres partidos debido al Carnaval.

Nuestros dos equipos de Liga Vasca lograron dos meritorias y trabajadas victorias en Elgoibar.

El Cadete SALENTO GELATI 30-24 Errotabarri. Desde el inicio hemos salido concentradas y con las ideas muy claras. En ataque hemos jugado con fluidez y en defensa hemos trabajado en equipo, superando a las rivales. Se ha mantenido esta tónica durante todo el encuentro y al final hemos conseguido dos puntos muy importantes.

El Juvenil ARILAN 26-22 Bera Bera. Inyección de moral después de varias derrotas consecutivas. A pesar de que no hemos iniciado del todo centradas en defensa, hemos sabido superarnos. Hemos demostrado que sacando nuestro genio y casta podemos ganar a cualquiera. A trabajar duro estas próximas semanas para afrontar la recta final de la segunda fase.

Por último, el senior LAUKO no pudo contra el Usurbil en su casa (28-25).  Partido irregular: en la primera parte no tuvimos nuestra mejor versión y las contrarias se aprovecharon de nuestros errores (16-13 al descanso). En el comienzo de la segunda parte estuvimos mejor en ataque y en defensa, pero en seguida las rivales cambiaron su táctica a la hora de defender y nos costó más materializar las oportunidades. El equipo peleó hasta el final y el partido se decidió por detalles. Seguiremos trabajando duro.

CHICOS

PIZZERIA SALENTO Elgoibar 28-22 Legazpi

Duro contrincante el que recibimos el sábado en Olaizaga. Así lo dice la clasificación, ya que marchan segundos, y así se vio en el campo. Partido intenso como siempre, con dos equipos muy comprometidos y con claras intenciones de llevarse la victoria. Tras un inicio dubitativo, supimos reponernos y llevar un marcador muy igualado al descanso, con un solo gol de ventaja.

Al inicio de la segunda parte, como siempre, tuvimos nuestros 10 minutos de desconexión, que hizo que se nos fueran en el marcador con 4 goles de diferencia, pero otra vez nos metimos de lleno en el partido y gracias a una portería que una vez más nos ayudó de lo lindo, pudimos jugar nuestras bazas y así levantar el partido, llegando a un resultado final de 28-22. Una vez más, gran partido de los chavales que siguen en un gran momento de confianza e ilusión, lo que nos permite seguir firmes. Aupa Salento!!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *