Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2020/02-03/29-01

NESKAK

SUKIA B Elgoibar 12-21 Pulpo E.K. B

Ez da izan denboraldiko partidu onena. Hasieran irabazten joan arren, bigarren zatian markagailuan aurrea hartu digute. Bai erasoan eta bai defentsan, eskas ibili dira gure neskak. Erasoan baloi asko galdu dituzte, eta aurkeriek hori aprobetxatu eta kontraeraso asko egin dituzte. Partidu honetan gaizki egindako gauzak aztertu eta poliki-poliki hobetuko dugu!

 

BACALAOS ALKORTA Elgoibar 18-15 PNEUMAX Elgoibar

Denboraldiko lehenengo derbia jokatu genuen Bacalaos taldearen aurka. Urduritasun handia zeramaten nire jokalariek, eta partiduan zehar asko nabarmendu zen. Partiduan sartzeko zailtasunak izan genituen; hala ere, atsedenaldira 8-9 irabazten joan ginen.

Partidu osoan zehar baloi asko galdu genituen, defentsan arazo asko izan genituen eta erasoan jaurtiketa asko ez genituen sartu (aipatzekoa da 7 penaltitik bakarra sartu genuela).

Txalotzekoa Bacalaos taldeak egindako lana. Zorionak!

Lanean jarraitu behar dugu, pixkanaka hobetuz joateko.

 

Eibar 21-18 CIMDE Elgoibar

Partidu zaila asteburu honetakoa. Oso indibidualistak bai erasoan eta bai defentsan. Bigarren zati hobea, baina ezin izan ditugu harrapatu markagailuan. Lanean jarraitzera gaurko akatsak zuzentzeko!

 

DARIO Elgoibar 28-28 Aiala C ZKE

Partidu bikaina gure neskek jokatutakoa: jokalari gutxi izan arren oso ondo jokatu dute. Lehenengo zatian defentsan ondo egon dira, kontraeraso pare bat egin dituzte eta erasoan ondo. Bigarren zatian, defentsa hobetu, eta horrek kontraerasoak sortzeko aukera ugari eman dizkigu. Azpimarratzekoa nesken lan fina eta jarrera borrokalaria.

TECNIFUELLE Elgoibar 22-21 Egia

Partidu irregularra alde guztietatik: momentu batean ere ez dugu asmatu partidua kontrolatzen. Kontzentrazio falta, akatsak jaurtiketa errazetan… Hala ere, taldeak erakutsi du badakiela presiopean jokatzen, batez ere partiduaren amaieran: baloi ezin garrantzitsuagoa lapurtu, eta kontraerasoan garaipeneko gola lortu dute.

NEURRI Elgoibar 20-26 Leizaran

Bagenekien aurkari gogor baten aurka ginela. Partiduaren bila joan da taldea, baina ezin izan dugu lau golen alde hori murriztu. Hala ere, pozik amaierara arte borrokatu direlako eta partidutik momentu batean ere ez direlako irten.

 

San Adrian 25-36 SALENTO GELATI Elgoibar

Garaipen garrantzitsua sailkapenean distantzia hartzeko.

Lan bikaina jokalari guztiek egin dutena, defentsan ez gara beste partiduetan moduan ibili baina erasoan arazorik gabe ibili gara. Bigarren faseko lehen buelta egin dugu eta Euskadiko Finaletan sartzeko txartela gero eta gertuago dago, baina helburua lortzeko gogor lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen…

Zorionak eta beti aurrera!

 

Orio 20-15 ASTIGARRAGA GYS SPORT Elgoibar

Lehen zati berdindua: baloi-galera asko bi taldeetan, eta 8-8 emaitzarekin iritsi ginen atsedenera. Bigarren zatian, berdintsu, baina bost minutu falta zirela, aurkariak markagailuan joaten hasi ziren, eta bost golen aldearekin amaitu zuten.

 

Jarrilleras 20-29 LAUKO Elgoibar

Partidu hasieran kosta egin zaigu erasoan golak sartzea: defentsan oso ondo aritu gara haien puntu indartsuenak ondo defendituz. Deskantsuan, 10-12.

Bigarren zatian defentsan oso ondo aritu gara, eta erasoan gauzak ondo eginez, poliki-poliki diferentzia hartu dugu.

Lanean gogor jarraitu behar dugu gure helburuak lortzeko.

MUTILAK

Leizaran 29-19 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Lehenengo zatia nahiko parekatua izan zen. Gogotsu defentsan eta erasoan astean zehar landutakoa saiatuz; hala ere, 4 gol azpitik joan ginen atsedenaldira. Bigarren zati hasieran markagailuari eusten genion, baina minutuak pasa ahala eta jokalari batzuen lesioak kontutan harturik, behera egin genuen. Horren isla, azkenengo emaitza. Goraipatu taldearen lana, ez zuten burua jaitsi eta azken minutura arte lanean jarraitu zuten. Jarraitu lanean, Txarriduna!

  

ZUBACOR Elgoibar 22-17 Usurbil

Beste pauso bat aurrera. Denon lanaren ondorioz lorturiko garaipen argia. Defentsan  oraindik akats gehiegitxo egiten ditugu, gol gehiegi jasotzen ditugu. Erasoan talde-nortasuna finkatzen ari gara, sendo. Egurra!

 

BANKOA Elgoibar 19-43 Zarautz C ZKE

Partidu ona BANKOAK jokatutakoa; emaitzak txarrak izan arren, txalotzekoa da egiten duten jokoa. Ez dute etsitzen, eta horrekin badakigu emaitza onak etorriko direla. Partidutik partidura, ikusten da bilakabide ona, entrenatzaileen lan onaren ondorio. Egurra, BANKOA!

 

Ordizia 22-27 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

Ezustekoa kiroldegira iritsi garenean: kiroldegia obretan! Armailak ere inprobisatuak.  Partidua erritmo politarekin hasi da: 10-17 emaitzarekin joan gara atsedenaldira. Taldeak motibatuta jokatu du, eta ondo: denen ustez, hala izan da. Amaieran 22-27ko emaitza. Bi garaipen jarraian, konfiantza ematen diguna. Prestatzen jarraitu behar dugu, entrenatzen eta taldea egiten. Gora Karakate!

Urdaneta 29-26 URKUNDE Elgoibar

Partidu oso polita ikusi dugu, intentsitate handiarekin bi taldeak, eta gureak gogotsu ikusi ditugu gora-beherako mugimenduetan. Ahalegin guztiak Urkundek jarri ditu kantxan eta atsedenaldira bi tanto aurretik iritsi gara (11-13).

Bigarren zatian ere dena eman dugu, baina arerioek aurrea hartu digute, eta azkenean ezin izan dugu irabazi, 29-26. Joko oso polita eskaini digute bi taldeek, eta pozik jarrerarekin.

 

DECA Elgoibar 25-28 Egia

Bizitzak ezustekoak ematen ditu, eta larunbatekoa adibide bat izan zen. Espektakulu ona ikusten ari ginen, baina onena eta espektakularrena neurketa bukatzera zihoala gertatu zen. Ikusi, entzun eta ikasi aditzak hor daude nahi duenarentzat.

 

Zarautz ZKE 21-27 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Oso partidu lehiatua Zarauzko kantxan jokatutakoa. Aurkaria beti zaila, partidu bakar bat ere galdutzat ematen ez duena, nahiz eta emaitza kontrakoa izan, eta hala ikusi zen larunbatean. Hasieratik, laneko arropa jarri genuen, eta defentsa oso trinkoarekin eta kontraerasorako irteerekin hasieratik jarri ginen markagailuan aurrean, partida osoan utziko ez genuen tonua. Atsedenaldira 5 golen aldearekin iritsi ginen. Abantaila handia bigarren zatiari ekiteko, eta 5-10 minutuko gure kalbarioari aurre egiteko. Baina behin zuloa igarota, berriro egin genuen gure jokoa, eta horrek 8 golen abantaila eman zigun, azkenean 21-27ko emaitza bihurtu zirenak. Beste garaipen bat oso motibatuta eta kontzentratuta dagoen talde batentzat, bere buruarengan konfiantza handia duen talde batentzat.


CHICAS

Última jornada de febrero llena de actividad.

Nuestra escuela de balonmano SUKIA no pudo contra el Pulpo de Zumaia (12-21). Partido en el que no estuvimos del todo acertadas: no fue nuestro mejor día. Hemos perdido muchos balones en ataque y las de Zumaia han aprovechado esos fallos para hacer contraataques fáciles. A pesar de la derrota, la mejoría es evidente.

Nuestros equipos infantiles BACALAOS ALKORTA y PNEUMAX jugaron un apasionante derbi (18-15). Partido muy peleado de principio a fin. Los dos equipos demostraron buen nivel, tanto en defensa como en ataque, y lo más importante es que supieron superar los nervios de jugar contra sus amigas: en definitiva una experiencia magnífica.

El infantil CIMDE no pudo traerse los dos puntos de Eibar (21-18). Partido difícil contra un muy buen rival. Quizás estuvimos demasiado individualistas y sin dar ayudas en defensa. Segundo tiempo más igualado, pero nos fue imposible alcanzarlas.

Por último, las chicas del DARIO se impusieron 28-25 a las chicas del Aiala de Zarautz. Encuentro excelente el de las nuestras. En el primer tiempo buena defensa, ataque y contraataque. En la segunda mitad hemos seguido trabajando de la misma manera y ese ha sido el motivo de la victoria.

Las cadetes del TECNIFUELLE ganaron (22-21) al Egia. Partido bastante irregular en todos los sentidos. Nos ha faltado un poco de concentración, lanzamientos claros fallidos, y aún así el equipo ha demostrado saber jugar con presión y sacar lo que tiene dentro para obtener la victoria.

Por otro lado, el equipo cadete NEURRI no pudo con el Leizaran en Elgoibar (20-26). Sabíamos que nos enfrentábamos a un rival duro. En todo momento el equipo ha demostrado actitud de querer ir a por la victoria aunque no hemos sido capaces de reducir la distancia de cuatro goles. Orgullosos porque nuestras chicas nunca han bajado los brazos.

El cadete de Liga Vasca SALENTO GELATI venció al San Adrian en su feudo (25-36). Victoria importante para distanciarnos en la clasificación. Gran trabajo de todas las jugadoras. En defensa no ha sido nuestro mejor partido, pero en ataque hemos trabajado con fluidez. La semana que viene empezamos la última recta de 5 partidos para conseguir el objetivo de meternos en las finales de Euskadi.

El Juvenil Territorial ASTIGARRAGA perdió (20-15) contra el equipo de Orio. Primera parte igualada (al descanso, 8-8). En la segunda parte, con algunas pérdidas de balón y falta de acierto por nuestra parte, se nos han ido de 5 y ha sido imposible alcanzarlas.

Las chicas del sénior LAUKO se impusieron a las Jarrilleras de Portugalete (20-29). En la primera parte, a pesar de estar muy bien en defensa y frenando sus puntos fuertes, nos costó anotar (10-12 al descanso). En la segunda mitad seguimos estando fuertes atrás, y mejoramos en ataque logrando una distancia en el marcador, con lo que hemos logrado llevarnos los puntos. Ahora, a seguir trabajando duro.

CHICOS

Leizaran 29-19 HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar

Una primera mitad bastante igualada. Trabajando en defensa e intentando aplicar lo trabajado durante la semana en ataque. Aún así,  nos fuimos 4 goles por debajo en el marcador al descanso. Los primeros minutos de la segunda parte manteníamos el marcador, pero a medida que pasaban los minutos y con jugadores lesionados nos vinimos a bajo, fiel reflejo el marcador final. Aún así,  felicitar al equipo por su trabajo durante todo el partido, ya que pese a las circunstancias no se rindieron y compitieron hasta el final.  ¡Seguid trabajando así, Txarriduna!

 

ZUBACOR Elgoibar 22-17 Usurbil

Otro paso hacia delante. Partido ganado gracias al trabajado en equipo. La defensa es una asignatura pendiente, nos meten demasiados goles. En ataque, sin embargo, empezamos a crear un estilo de juego en el que todo jugador aporta. Egurre!

BANKOA Elgoibar 19-43 Zarautz C ZKE

Buen partido el jugado por BANKOA; pese a los malos resultados, el juego realizado por este equipo es digno de aplaudir ya que la constancia ayuda a sumar. Somos conscientes de que las victorias tardarán en llegar, pero jugando como jugamos no tardarán. Partido a partido se ve mucha evolución, dado al buen trabajo de los entrenadores. En general, bien en defensa y bien en ataque. Egurra «BANKOA»!

Ordizia 22-27 KARAKATE JATETXEA Elgoibar

Nos hemos llevado un chasco grande cuando hemos ido a ver el partido. Ver lo que se dice ver, no se veía nada. Un polideportivo en obras. Una grada improvisada, la cristalera del bar. El partido ha empezado con un ritmo bonito. Hemos ido al descanso con un marcador a favor de 10-17. El equipo ha jugado motivado y bien. Es una opinión generalizada de todos los allí presentes. El partido ha terminado con un marcador de 22-27. Dos victorias seguidas aportan ganas y motivación. Hay que prepararse para todo. Seguir entrenando y haciendo equipo.

¡¡Aúpa Karakate!!

 

Urdaneta 29-26 URKUNDE Elgoibar

Partido muy bonito el que hemos disfrutado con gran intensidad de juego en ambos equipos. Los nuestros han jugado con sus grandes capacidades y el resultado del trabajo ha sido positivo en la primera parte con dos goles a nuestro favor al descanso 11-13.

El segundo tiempo también ha sido trabajado con subidas y bajadas trepidantes que no han tenido el merecido reconocimiento en el marcador, en el que los contrincantes se han adelantado con su juego también movido y finalmente no hemos podido conseguir la victoria con el resultado adverso de 29-23. Los dos equipos nos han hecho disfrutar con ese juego competitivo y hay que reconocer en los nuestros la actitud mostrada en todo el partido.

 

DECA Elgoibar 25-28 Egia

La vida da sorpresas y la del sábado fue un ejemplo. Estábamos viendo un buen espectáculo, pero lo mejor y más espectacular sucedió en las postrimerías del encuentro. Los verbos ver, escuchar y aprender están ahí para el que quiera aplicarlos.

Zarautz ZKE 21-27 PIZZERIA SALENTO Elgoibar

Partido muy disputado en la cancha de Zarautz. Un rival siempre difícil que no da ningún partido por perdido, aunque el resultado sea adverso y así se demostró en el sábado. Desde el inicio, nos pusimos el buzo de trabajo y con una defensa muy compacta y salidas al contraataque nos pusimos desde el inicio delante en el marcador, tónica que no abandonaríamos en todo el partido. Llegamos al descanso con una ventaja de 5 goles. Importante ventaja para comenzar la segunda parte y afrontar nuestro propio calvario de 5-10 minutos en los cuales nos cuesta arrancar. Pero una vez pasado este bache, volvimos a jugar nuestro juego, lo que nos dio ventajas de hasta 8 goles que finalmente se convirtieron en un resultado de 21-27. Otra victoria para un equipo muy motivado y concentrado que afronta la parte final del campeonato con una gran confianza en sí mismo.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *