Berriak

BERTAN BEHERA IX. Sanlo Kanpusa / SUSPENDIDO IX. Campus de Sanlo

SANLOtik oso adi gaude COVID-19-ren eta haren ondorioen bilakabideari. Hori dela eta, gure lehen mezua esker onekoa da pandemia hau gelditzeko lanean ari diren guztiei. Era berean, ezin ditugu ahaztu min larria pasatzen ari diren familiak. Gure elkartasunezko mezua adierazi nahi diegu horiei guztiei.

SANLOn gure lehentasuna izan da eta izango da IX. SANLO 2020 CAMPUSean egongo diren pertsonen segurtasuna bermatzea: parte-hartzaileak, haien senitartekoak, bolondresak, udalak, osasun-langileak eta abar. Denek osatzen dute familia bat, eta familia horren arduradun gara. Hortaz, koherentziatik, erantzukizunetik eta elkartasunetik, penaz adierazi nahi dugu bertan behera utzi dugula IX. SANLO 2020 CAMPUSa.

Atzean geratzen dira bilera mordo bat, ordu asko kanpaleku berria diseinatzen, egindako inbertsioa eta ilusioa, beti jartzen duguna gure proiektu guztietan.

Zure buruari galdetuko diozu, “orain zer gertatzen da nire izen-ematearekin?”. Erraza da:

– datorren urteko campusean (IX. SANLO LLANES 2021 CAMPUSean) izena eman nahi baduzu, eta horrela zure plaza ziurtatu, klik egin honako web-lotura honetan: IX. SANLO LLANES 2021 CAMPUSa.

– bestela, aurten ordaindua duzuna berreskuratu nahi baduzu, bete ezazu honako inprimaki hau (DIRUA ITZULTZEKO INPRIMAKIA), eta albait azkarren itzuliko dizugu dirua.

Amaitzeko, itxaropen eta baikortasun mezu bat bidali nahi dizugu. Uda ostean, amaitua izango da amezkaizto hau. Animo guztiak konfinamendu honetarako, eta hurrengo campusean, IX. SANLO LLANES 2021 CAMPUSean, ikusiko dugu elkar, normaltasun osoz.

Jaso ezazu besarkada estu bat SANLO E.K.T.ren antolakuntzaren partetik.


Desde SANLO estamos muy pendientes de la evolución del coronavirus COVID-19 y las consecuencias derivadas del mismo. Por ello, nuestro primer mensaje es de agradecimiento para todas aquellas personas que con su esfuerzo trabajan para frenar esta pandemia. Igualmente no podemos olvidar a todas las familias que están atravesando momentos de intenso dolor. A todas ellas queremos transmitir un mensaje de solidaridad.

En SANLO nuestra prioridad siempre ha sido y será velar por la seguridad de todas aquellas personas que giran en torno a nuestro IX CAMPUS SANLO 2020: participantes, allegados, voluntarios y voluntarias, ayuntamientos, personal sanitario, etc. Todos formamos una pequeña familia de la cual nos sentimos responsables.  Por ello, desde la coherencia, la responsabilidad y la solidaridad, tomamos la más que difícil decisión de cancelar el IX CAMPUS SANLO 2020.

Atrás quedan muchas reuniones, muchas horas diseñando un nuevo campamento, inversión, pero sobre todo mucha ilusión, la que siempre ponemos en todos y cada uno de los proyectos que realizamos.

Y ahora, te estarás preguntando, ¿qué pasa con mi inscripción? Es muy fácil.

  • Si deseas transferir tu inscripción del IX. CAMPUS SANLO 2020 al IX  CAMPUS SANLO LLANES 2021 que organizaremos el próximo año y así asegurarte la plaza, pincha en el siguiente enlace Preinscripción IX. CAMPUS SANLO LLANES 2021.
  • De no estar interesado en esta opción, rellena el siguiente formulario FORMULARIO DEVOLUCIÓN en el cual se os pedirán vuestros datos para que os podamos devolver la totalidad del importe de la inscripción lo antes posible.

Para finalizar, queremos lanzar un mensaje de esperanza y optimismo: tras el verano, este mal sueño habrá pasado. Queremos enviarte un mensaje de ánimo en el tiempo que dure este confinamiento, y te emplazamos a vernos y celebrar la vuelta a la normalidad en el próximo IX. CAMPUS SANLO LLANES 2021.

Recibe un fuerte abrazo desde la organización de SANLO E.K.T.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *