Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/26-27-28

Publicado el Deja un comentarioPublicada en Berriak

NESKAK Gure neskak buru-belarri daude beren lehiaketetan. Asteburu honetan denetik izan dugu. Gazteenek, eskubaloi eskolako alebinek, 19-8 irabazi zieten Aloña Mendikoei. Partida benetakoa, argi erakutsi duena  etorkizunari begira harrobi emankorra dugula. CIMDEko infantilek, berriz, ezin izan zuten Aloña Mendi garaitu Oñatin jokatutako partidan. Oñatiarrak gehiago izan dira arlo guztietan. Hala ere, galdu arren, gauza politak […]

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/20-21

Publicado el Deja un comentarioPublicada en Berriak

NESKAK Erabat sartuak gaude denboraldi berrian: lehian dauzkagu gure talde guztiak. CIMDE talde infantilak Bergarari irabazi zion (23-15). Lehen zatia geldo samarra izan da bi taldeen partetik; bigarren zatian, berriz, erritmo biziagoa jarri dute gureek, oso ondo amaitutako kontraerasoekin eta piboteekiko joko kalitatezkoarekin. PNEUMAXeko infantilek, bestalde, galdu egin zuten Pulporen aurka etxean (4-23). Ligako lehen […]

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/10-11-13-14

Publicado el Deja un comentarioPublicada en Berriak

NESKAK Denetariko emaitzak izan ditugu asteburuan nesken partidetan. Lurralde Ligako NEURRI taldekoek galdu egin zuten Andoainen Leizaranen aurka (26-14). Partida gogorra izan zen, hasieratik ondo jokatu genuena. Baina azkar lasaitu izanak azken emaitza ekarri zuen. Inoiz etsi ezin dugula ikasi dugu, baita partidua bukatu arte borrokatu behar dela ere. Bestalde, Lurralde Ligako TECNIFUELLE taldeak garaipena […]

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/10/05-06-07

Publicado el Deja un comentarioPublicada en Berriak

NESKAK Jardunaldi konplikatu samarra aste buru honetakoa: gure talde gehienak heziketa fasean daude, eta igarri da emaitzetan. Berri positiboa LAUKOko seniorrek eman digute (25-24, Aloña Mendiren aurka). Ondo hasitako partida, defentsan baloi batzuk berreskuratuz eta errematatuz, eta horrela lau golen aldea hartuz; gero bertan goxo fase batean sartu ziren gureak, eta atsedenera gol bakarraren aldearekin […]

EUSKARALDIA

Publicado el Deja un comentarioPublicada en Berriak

SANLO ESKUBALOI ELKARTEAK bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra Elgoibarren eta Euskal Herri osoa egingo den EUSKARALDIA ariketa sozialarekin. Ondorioz, 16 urte baino gehiago izan eta euskaraz ulertzen edo dakiten kide eta bazkide guztiak animatu nahi ditugu EUSKARALDIA ariketan izena eman eta parte hartzera. Bi roletako bat aukeratu behar da: Ahobizi: “euskaraz ulertzen dutenei euskaraz bakarrik egingo diet hamaika egun horietan, eta ezezagunei ere […]