Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/12/01-02

Publicado el

NESKAK

Asteburu zirraragarria azkeneko hau: gure neskak sasoiko daude eta lehiaketari tamaina hartzen ari dira.

 

Alebinek IMHn jokatu zuten Bergarakoen aurka. Espektakulu ikusgarria eman zuten, eta erakutsi zuten astean-astean hobetzen ari direla. Lehiatzeko eta talde-kirolen balioak ikasteko duten ilusioa da guretzat garrantzitsuena.

Infantilek denetariko emaitzak izan zituzten.

 

CIMDEk, nahiz bikain aritu, ezin izan zuen Aialaren aurka (23-25): gureek dena eman zuten kantxan, baina ez zuten zorterik izan, eta aurkariak garaitu ziren.

 

PNEUMAXek ere galdu egin zuen Aialaren aurka, Zarautzen (15-9). Hasieratik ikusi da nagusi zirela aurkariak, eta, saiatu arren, ezinezkoa zen haien defentsa urratzea. Bigarren zatian hobeto aritu dira gureak, baina berandu zen, eta ezin izan da.

 

BACALAOS ALKORTAkoak, bestalde, erraz nagusitu ziren Ordiziaren aurka (7-27). Oso entxufatuta hasi dira gureak, eta errenta ederra lortu dute atsedenean. Ordiziarrak ahalegindu dira, baina gehiago ginen, eta ezin izan dute. Partidu biribila jokoan eta jarreran. Talde bikaina zarete!

 

DARIOkoek, azkenik, ezin izan dute etxean Aialakoekin (16-18). Nor baino nor aritu dira. Partidu biribila gure neskena: defentsan elkarri lagunduz eta erasoan oso kontzentratuta. Berdindutako partidua izan da, eta oringoan gure aldeko emaitza geratu da markagailuan.

 

Lurralde txapelketako kadeteek txanponaren bi aldeak ezagutu dituzte.

 

TECNIFUELLEk beste garaipen bat lortu zuen Ereintzaren aurka Errenterian (16-18). Oso makal hasitako partidua (9-1 markagailuan), geldialdiaren ondoren zuzendu zutena: erreakzionatu, eta atsedenera 11-6 galtzen joan ginen. Bigarren zatian arlo guztietan hobetu zuten, eta garaipen ederra lortu.

 

NEURRI, berriz, Aloña Mendiren aurka erori zen Oñatin (19-12). Partidu ona gure neskena: defentsan ondo, joko geldoa asko eraginez aurkarietan, baina hutsegite asko egin dituzte (pase txarrak, urratsak, baloi-galtzeak…), eta horrexek eraman ditu galbidera. Oñatiarren abantailari ezin izan zuten berdindu.

 

Lurralde txapelketako jubenilak, ARILANekoak, erraz nagusitu ziren Bergararen aurka (17-27). Berdinduta hasitako partidua izan zen, baina gureak pixkanaka nagusituz joan ziren, partiduaren amaierara arte. Eskubaloi azkarra eta eraginkorra izan zen gure neskena.  Denboraldi honetan lehiaketaz gozatzen ari dira: neska guztiek jokatzen dute, denak dira taldearentzat garrantzitsuak.

 

Euskal Ligan, jardunaldi berezia izan dugu, bi taldeek irabazi baitute Bera Beraren aurka, eta Donostian.

 

SALENTO GELATIkoek hainbeste desiatutako garaipena lortu zuten, urteko lehenbizikoa. Bagenekien iritsiko zela, eta iritsi da. Sendo defentsan eta gogor erasoan: bikain aritu ziren gure kadeteak. Lanarekin eta eskortzuarekin, dena iristen da. GORA SALENTO GELATI!!

 

ASTIGARRAGAko jubenilek ere irabazi zuten (21-23). Partidu intentsoa eta emozio handikoa. Kategoriako bi talde onenetakoak ikusi ahal izan genituen. Oraingoan gureak izan ziren nagusi, eta bi puntu garrantzitsuren jabe.

 

Azkenik, LAUKOko seniorrek erraz irabazi zieten Portugaleteko Jarrilleras taldeari (29-16). Gure nesken partidu biribila, bai defentsan eta bai kontraeraso mingarrietan. Atsedenera, alde politarekin joan ginen (14-9). Bigarren zatian berdintsu jarraitu zuten, eta ondo merezitako garaipena lortu zuten.  SIREKETAKEBU!

 

MUTILAK

Beristain 28 – Aloña Mendi 22

Alaitasuna eta poza berriro ere neurketaren bukaeran. Partidu zaila eta parekatua bizi izandakoa, nahiz eta azken emaitzak beste zerbait adierazi.

Hurrengo asteburuan etenaldia dagoela kontuan izanik, taldeak ikasketetan murgiltzea erabaki du, bi aste barru Donibane taldeari, zor zaion errespetuarekin, aurre egiteko. Hori dela eta, gurasoei eta entrenatzaileei omenalditxo bat eskaintzea erabaki dute, ariketa matematiko bati helduz. Konkretuki, gurasoen eta entrenatzaileen asebetetze maila zein den lehenengo fasearen amaieran, noraino iritsi den eta 2. fasearen bukaeran %100era ailegatuko den. Horretarako, honako proposamen hau bidali diegu:

1 asebetze mailarekin hasi ginen, eta 3/2-ko progresio geometrikoan gora egin du, jardunaldiz jardunaldi. Zein zen lehenengo fasearen bukaeran (7. jardunaldia amaitu eta gero) nagusien asebetetze maila? Zein da egungo asebetetze maila (2 jardunaldi gehiago jokatuta)? Iritsiko al gara %100eko asebetetze mailara 2. fase honen bukaeran (3 jardunaldi geratzen dira)?

Hau guztia ebatzi ondoren, eta ez lehenago, hitz eman dute orain arte bezain serio eta txukun arituko direla eskubaloian.

 

Urkunde 17 – Zarautz 42

Intentsitate handiko partidua eta eguna Urkundekoek izan zutena.

Partidua jende gutxirekin hasi genuen, min hartutakoengatik eta etorri ezin izan zutenengatik, eta partiduan zehar beste bi jokalarik min hartu eta ospitalerako bidea hartu behar izan zuten: zorionez, ez zen ezer larria izan. Hori guztia, talde bikain baten aurka: panorama ez zen polita. Gure mutilek ahal izan zuten guztia eman zuten, eta zoriondu besterik ez zaigu geratzen. Eguna bazkari atsegin batekin amaitu genuen: guraso, jokalari eta entrenatzaile. Gora Sanlo!

 

Zubacor 17 – 39 Bidasoa

Gure jokalariek dena eman duten beste partidu bat. Partidu hasieran oso ondo jokatu dute, eta aurpegia ondo eman, gero akatsak heldu dira eta aurretik joan zaizkie. Gureek, beti bezala, beren jokoa egiten jarraitu dute, eta akzio benetan politak eta landuak egitea lortu dute: aste hauetako guztietako lanaren fruitu. Aurrera begira jarraitu behar dugu.

 

Txarriduna 6 – 28 Tolosa

Gure maila hasieratik eman gabe aritu gara. Entrenatzearen garrantzia ikasten ari gara. Hori ondo barneratzen dugunean, partiduak beste maila batean konpetitzeko moduan egongo gara.

 

Alcorta Forging Group 28 – 21 BM Corrales

Partidu gogorra eta zirraragarria pasa den zapatuan Olaizaga kiroldegian Alcorta eta BM Corrales-en artean jokatu zena. Partidu gogorra izan arren, aipatu beharra dago bi ekipoek izan zuten jarrera eredugarria. Adibide gisa, aipatu behar da bigarren zatian BM Corraleseko hegaleko jokalariak egin zuena. Bera eta gure defentsa lurrera joan ziren jokaldi batean, eta hasiera baten arbitroek gure defentsa 2 minutu kaleratu zuten arren, Corraleseko jokalariak arbitroei atzera botatzeko erabaki hori eskatu zien, falta soila zela esanez. Horrelako ekintzek egiten dute gure kirola handi. Jarraitzaileek txalo zaparrada batekin eskertu zuten Kantabriako jokalariaren jarrera.

Partidari helduz, erritmo handiko hasiera izan zuen, batez ere defentsa zorrotz eta gogorrarekin: kosta egiten zen aurkariaren atea zulatzea. Gure mutilek erakutsi ziguten badakitela defenditzen modu; hala ere, lan bikain horrek ez zuen segida izan erasoan. Montenegroko entrenatzaileak atsedenaldian eman zituen argibideekin, gure mutilek zorrotz defenditzen jarraitu zuten eta erasoan aukerak baliatzen hasi ziren, bigarren zatiaren erdialdean errenta txiki bat hartuz: amaieran 7 goleko errenta izan zen. Bi puntu garrantzitsu Alcortako jokalarientzat, alde batetik injekzio moral gisa eta bestetik sinestarazteko posible dela kategoria honetan partida gogorrak aurrera ateratzea. Segi lanean mutilak, hau da bide egokia eta!

 


CHICAS

Apasionante fin de semana en el que nuestras chicas van cogiendo la forma y la medida a la competición.

 

Las alevines del club jugaron el domingo a la mañana en el IMH contra las niñas de Bergara. Vivimos un espectáculo precioso, en el que se comprueba la mejoría semana tras semana de las más pequeñas. Nos quedamos con la ilusión con la que compiten y aprenden poco a poco los magníficos valores del deporte en equipo.

 

Por otro lado, las infantiles tuvieron diferente suerte en sus encuentros.

 

El CIMDE, a pesar de jugar un sensacional partido, no pudo contra el Aiala (23-25). Nuestras chicas lo dieron todo en la cancha, pero esta vez no tuvimos suerte, y las rivales se hicieron con el triunfo.

 

El PNEUMAX perdió (15-9) contra el Aiala en Zarautz. Desde el inicio, el equipo contrario ha dominado en el marcador y aunque lo intentábamos era imposible superar su defensa. En la segunda parte hemos reaccionado y mejorado en el juego, pero al final no hemos podido recortar la diferencia en el marcador.

 

El BACALAOS ALKORTA ganó con facilidad en su visita a Ordizia (7-27). Partido en el que hemos empezado muy enchufadas y consiguiendo una abultada victoria. Aunque las chicas del Ordizia lo intentaban, eran incapaces de superarnos. Buen partido en actitud y en juego. ¡¡sois un gran equipo!!!

 

Por último, el DARIO no pudo con el Aiala en casa (16-18). Partido de poder a poder. Partido muy bien jugado por nuestras chicas: muy buena defensa con ayudas, y concentradas en ataque. Encuentro entre dos equipos con un nivel muy parecido que esta vez se ha decantado por las visitantes.

 

Las chicas del Cadete territorial han tenido una de cal y otra de arena.

 

El TECNIFUELLE logró una nueva victoria contra el Ereintza en Renteria (16-18). Empezamos muy mal el partido con una desventaja de 9-1 en el marcador. Después de un tiempo muerto las chicas reaccionaron y acortamos la desventaja hasta irnos a la segunda mitad con 11-6. La segunda parte mejoramos en todos los aspectos del juego y conseguimos una gran victoria.

 

El NEURRI, por otro lado, cayó ante el Aloña en Oñati (19-12). Buen partido de nuestras chicas en defensa, provocando muchos pasivos; no obstante, hemos cometido muchos fallos (malos pases, pasos, pérdidas de balón, etc.) que han permitido que Oñati consiguiera una ventaja que no hemos podido recortar.

 

El juvenil territorial ARILAN se impuso con contundencia al Bergara en su feudo (17-27). Partido que empezó igualado, pero poco a poco supimos imponer nuestro juego y ponernos por delante en el marcador hasta el final. Hicimos un balonmano rápido y efectivo. Esta temporada estamos disfrutando de la competición, donde todas las jugadoras toman parte y todas son importantes.

 

En Liga Vasca hemos vivido una jornada redonda donde nuestros dos equipos han conseguido la victoria contra el Bera Bera en Donostia.

 

El cadete SALENTO GELATI consiguió la tan ansiada primera victoria. Sabíamos que tenía que llegar y por fin ha llegado. Nuestras chicas desplegaron un juego exquisito, fuertes en defensa y duras en ataque. Ésta es la demostración de que con trabajo y esfuerzo la metas se consiguen. ¡¡GORA SALENTO GELATI!!

 

El juvenil ASTIGARRAGA venció (21-23). Partido intenso y emocionante. Pudimos ver a dos de los mejores equipos de la categoría. Esta vez pudimos imponernos a las donostiarras y conseguir dos puntos de oro.

 

Por último el sénior LAUKO ganó con facilidad a las Jarrilleras (29-16). Muy buen partido de nuestras jugadoras tanto en defensa como en contraataques letales. Al descanso 14-9. En la segunda parte mantuvimos el tono defensivo y logramos un meritorio y justo triunfo.

SIREKETAKEBU!

 

 

CHICOS

Beristain 28 – Aloña Mendi 22

Nuevamente, alegría y felicidad al final de la contienda. Partido difícil y parejo el vivido en la cancha, aunque el resultado final pueda mostrar lo contrario.

Teniendo en cuenta el descanso del siguiente fin de semana, el equipo ha decidido sumergirse en los estudios, y después, hacer frente al equipo Donibane con el respeto debido. Por ello, han decidido dedicar un pequeño homenaje a los padres, madres y entrenadores enfrentándose a un ejercicio matemático. Concretamente quieren saber el nivel de satisfacción de los mayores al final de la primera fase, cual es en este momento y si llegará al 100% al final de esta segunda fase. Para esto les hemos enviado la siguiente propuesta:

Empezamos con nivel de satisfacción 1 que ha ido incrementándose en progresión geométrica de razón 3/2. ¿Cuál era el nivel de satisfacción de los mayores al final de la primera fase (7 jornadas disputadas)? ¿Cuál es el nivel de satisfacción actual (2 jornadas más disputadas)? ¿Llegará dicho nivel de satisfacción al 100% al final de esta segunda fase (quedan 3 jornadas por disputar)?

Los jugadores han decidido por unanimidad que se dedicarán al balonmano de la manera que lo están haciendo después de resolver esta encrucijada, y no antes.

 

Urkunde 17 – Zarautz 42

Jornada muy intensa la vivida hoy por los integrantes del equipo Urkunde.

Comencemos el partido con un equipo diezmado por las lesiones y ausencias, y a ello añadimos que por lances del juego, mediada la primera parte, otros dos jugadores nuestros tuvieron que pasar por el hospital, afortunadamente sin consecuencias graves; y todo eso ante un gran equipo: pués menudo panorama. Los chavales dieron la cara en todo momento y felicitarles por el esfuerzo. Acabamos la jornada con una comida muy amena, jugadores, padres y entrenadores. ¡Aupa Sanlo!

 

Zubacor 17 – 39 Bidasoa

Otro partido en el que lo hemos dado todo. Una primera parte inicial en la que hemos jugado muy bien y hemos dado la cara, pero los errores en los tiros han hecho que se fueran en el marcador. Como siempre nosotros hemos seguido realizando nuestro juego y hemos realizado acciones muy bonitas y elaboradas, que son reflejo del trabajo que realizamos todas las semanas. Seguimos adelante.

 

Txarriduna 6 – 28 Tolosa

Desde el principio hemos demostrado peor nivel del que tenemos. Estamos interiorizando el valor de entrenar. Cuando consigamos convencernos de lo fundamental, de lo básico, que es entrenar, podremos competir en un nivel óptimo.

 

Alcorta Forging Group 28 – 21 BM Corrales

Trepidante y rocoso partido vivido el sábado en el polideportivo Olaizaga entre los equipos de Alcorta y BM Corrales (Cantabria). Aun así, cabe destacar que fue un partido de deportividad: hay que mencionar, viendo cómo estaba el partido, lo que hizo el extremo izquierdo del BM Corrales en la segunda parte; al parecer, nuestro defensa y el extremo se tropezaron y se fueron al suelo: el árbitro, en primera instancia, castigó a nuestro jugador con 2 minutos de exclusión; sin embargo, el jugador del Corrales le comentó al árbitro que sólo fue una falta y el árbitro quitó la exclusión a nuestro extremo derecho. Estos hechos hacen grande a nuestro deporte. El público agradeció el comportamiento y el fairplay del extremo cántabro con aplausos.

Centrándonos en el partido, tuvo un comienzo con un ritmo alto, sobre todo con defensas férreas, y costaba introducir la pelota en el arco contrario. Nuestros chicos demostraron que saben defender con criterio y rigor: en la primera parte la gran labor de la defensa no tenía recompensa en ataque con unos tiros desacertados. Las pautas que dio el míster montenegrino en el descanso sirvieron para orientar la nave rojiblanca para seguir en la segunda parte con una defensa dura, y apoyada de una manera excepcional por nuestro portero, y un ataque que empezaba a acertar con mucha más eficacia la diana del arco rival. Cogió una ligera ventaja en la mitad de la segunda parte que le sirvió para llevarse dos puntos importantes. Este es el camino a seguir.

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *