Berriak

Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/02/17-18

OTSAILAREN 17-18KO JARDUNALDIAREN BALANTZEA: NESKAK

Jardunaldi zirraragarria asteburu honetakoa. MODELTEK Infantil taldeak 21era berdindu zuen Eibarren aurkako Derbyan. Partidu zaila larunbat goizean Olaizagan jokatu genuena. Gure jokalari guztiek oso ongi jokatu zuten partidaren lehenengo zatian. Bigarren zatiaren hasieran, berriz, kontzentrazioa falta izan zitzaigun; eta aurkariak 6 goleko abantaila lortu zuen. Aldeak alde, partida mantentzea lortu genuen, eta defentsaren intentsitatea hobetu genuen. Azkenean, emaitza zuzena izan zen.

Bestalde, BACALAOS ALKORTA infantil taldeak 17-25 irabazi zion Ereintzari Errenterian. Oso partida osoa izan zen, eta gure neskek oso ongi jokatu zuten. Asteburu oro, taldea aurrerantz doala nabaritzen da, baita jokalari guztiak hobetzen ari direla ere.

Lurralde txapelketako COMETEL kadete taldeak ezin izan zion Oriori etxean irabazi. Lehenengo zatia oso lehia handikoa izan zen, eta aurkariak baino bi gol gutxiago igo genituen markagailura. Atsedenaren ostean, aurkariak 6-0ko defentsarekin hartu gintuen, eta gu ez ginen eraginkortasunez eraso egiteko gai izan. Emaitza txar horretaz gain, ez genuen lesioekin zorterik izan: Amandak min hartu zuen belaunean, eta Nereak, berriz, ukondoan. Ezer ere ez izatea espero dugu. Animo neskak!!

Euskal Ligan, ARILAN kadete mailako taldeak 29-22 irabazi zion Aloña-Mendiri Elgoibarren. Aloña-Mendik gauzak zail jarri zizkigun, kalte handia egin zigun pibote bat jarri zuen eta. Bigarren zatian, pilak jarri eta partidaren denborak kontrolatu genituen. Azkenean garaipen erosoa lortu genuen, kakotx artean. Partida honi esker, bigarren fase honetan galdu gabe jarraitzen dugu. Bide onetik goaz, Euskadiko lauko txapelketako azken fasera iristeko aukera baitugu.

Lurralde Txapelketako ASTIGARRAGA jubenil taldeak 21-24 irabazi zuen Aloña-Mendiren aurka. Defentsa oso ondo aritu zen partida honetan, eta neska guztiek oso jarrera ona izan zuten. Erasoan, bai piboteek, bai hegaletako jokalariek, oso jokaldi onak egin zituzten. Laburbilduta, partida osoa izan zen.

LAUKO Senior taldea 20-26 gailendu zitzaion Azkartzari Bilbon. Partida parekatuta egon zen lehenengo zatian, eta markagailuan, emaitza txandakatuz joan zen. Bigarren zatian, berriz, gure taldeak ondo kontrolatu zuen partidaren erritmoa, eta pixkanaka, abantaila lortu zuen markagailuan. Azpimarratzekoak dira gure defentsa sendoa eta kontraeraso eraginkorrak. Baditugu aukerak mailaz igotzeko fasean sartu ahal izateko.

AUPA SANLO!!

 

MUTILEN BALANTZEA (OTSAILAK 17)

TXARRIDUNA – USURBIL 27-25 (13-14)

Partida gogorra eta zaila izango zela aurreikusten zen, eta azkenean, halaxe izan zen. Elgoibartarren garaipenari esker, baina, porroten bolada txiki hau gainditu ahal izan da.

Partida honekin konfiantza berreskuratu dugu; eta eskubaloiaz, kirol zoragarri honetaz, gozatzen jarraitu ahal izan dugu.

Lasai egon gara, eta une zailetan partida gobernatzea lortu dugu, batez ere, markagailuan atzetik joan garenean.

Zorionak mutilei garaipenarengatik, eta bereziki, kantxan denek izan zuten jarrerarengatik.

ZARAUTZ 24 – DECA 25

Partida itzela, gure mutilena. Azkenean, gainditu ezin genuen alde txiki hori deuseztatzea lortu dugu, talde osoaren konstantziari eta ahaleginari esker. Jokoan 4 minutu generamatzala, 4 jokalarirekin 0-4ko partziala egitea zoriontzekoa da.

Jo ta ke irabazi arte!

ALCORTA 28 – GURE AUZUNE 25

Partida lehiatua larunbatean Olaizaga kiroldegian jokatu zena. Bi taldeek bi puntu garrantzitsu zituzten jokoan, sailkapen taulan zein postutan kontuan izanik. Elgoibartarrek aurrea hartu zuten partidan, eta 9 goleko aldea izatea ere lortu zuten; baina elgoibartarren kontzentrazio falta eta lasaikeria tarteko, gasteiztarrak 3 goletara hurbildu ziren. Azkenean, Elgoibarko senior taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen, lehenbailehen maila mantentzea lortu ahal izateko. Gojko Vucinicen taldeak partida ona egin bazuen ere, eta teknikari montenegroarrak mutil guztiei minutuak eman bazizkien ere, azpimarratzekoa da Xabier Larrañagak lehenengo zatian atean egin zuen lana. Aitor Garciak ere lan aparta egin zuen bigarren zatian. Altzolako atezain gaztea oso ondo egokitzen ari da kategoria zorrotz honetara, Xabierren babesari eta laguntzari esker.


BALANCE JORNADA 17-18 FEBRERO NESKAK

Trepidante jornada este fin de semana. MODELTEK Infantil empató a 21 en el Derby contra el Eibar. Partido difícil el que jugamos el Sábado por la mañana en el Olaizaga. Primera parte muy buena de todas nuestras jugadoras. En el comienzo de la segunda mitad nos faltó concentración, el rival llegó a tener una ventaja de 6 goles; a pesar de la diferencia supimos mantenernos en el partido mejorando la intensidad en defensa. Al final resultado justo.

El también infantil BACALAOS ALKORTA ganó 17-25 al Ereintza en Rentería. Partido completo y muy bien jugado por nuestras chicas. Cada fin de semana se nota la evolución y la mejoría de todas.

El COMETEL cadete Territorial no pudo contra el Orio en su feudo. La primera parte estuvo muy reñida y acabamos dos goles abajo en el marcador. A la vuelta del descanso nos encontramos con una defensa de 6-0 del rival que no supimos atacar con efectividad. A parte del mal resultado no tuvimos suerte con las lesiones ya que Amanda se hizo daño en la rodilla y Nerea en el codo. Esperamos que no sea nada. Animo neskak!!

ARILAN Cadete Liga Vasca venció 29-22 al Aloña-Mendi en Elgoibar. El Aloña no nos lo puso nada fácil con un pivote que nos hizo mucho daño. Las primeras fases del partido fueron igualadas. En la segunda parte nos pusimos las pilas y controlamos los tiempos del encuentro. Al final conseguimos una entre comillas cómoda victoria. Con este partido llevamos toda la segunda fase invictas. Seguimos en muy buen camino para lograr el objetivo de la fase final de Euskadi a cuatro.

El Juvenil Territorial ASTIGARRAGA ganó en Oñate  21-24 al Aloña Mendi. Partido con muy buena defensa y con buena actitud de todas nuestras chicas. En ataque alternamos muy buenas jugadas tanto con el pivote como por los extremos. En resumen un partido completo.

El Senior LAUKO ganó al Azkartza en Bilbao 20-26. Partido igualado en la primera parte con alternativas en el marcador. En la segunda parte el nuestro equipo controló bien los ritmos del encuentro donde poco a poco fueron cogiendo ventaja en el luminoso; destacar la contundente defensa y efectivos contraataques. Vamos en buen camino para conseguir el objetivo de entrar en la fase de ascenso.

AUPA SANLO!!

 

BALANCE MUTILAK (17 DE FEBRERO)

TXARRIDUNA – USURBIL 27-25 (13-14)

Se preveía partido duro y dificil y así ha terminado siendo. Pero con victoria para los de elgoibar, que han roto la mini racha de derrotas.

Partido para recuperar confianza y seguir disfrutando de este maravilloso deporte que es el balonmano.

Se ha sabido mantener la calma y manejar el partido en los momentos difíciles, cuando hemos ido detras en el marcador.

Enhorabuena a los chicos por la victoria y sobre todo por la actitud que han mostrado todos en la cancha.

ZARAUTZ 24 DECA 25

Partidazo de nuestros chavales por fin esa pequeña diferencia que no conseguíamos superar ha sido superada gracias a la constancia y al esfuerzo de todo un equipo, llegando a tal punto que jugando 4 minutos con 4 en el campo hemos hecho un parcial de 0 a 4 no me queda más que felicitarles.

Jotake irabazi arte!

ALCORTA 28 – 25 GURE AUZUNE

Partido disputado el que se celebró el sábado en el polideportivo Olaizaga. Los dos equipos se jugaban dos puntos importantes dado a la situación en la clasificación. Los elgoibarreses tuvieron la iniciativa durante todo el partido llegando a una diferencia máxima de 9 goles pero cierta falta de concentración y algo de relajación trajo que los vitorianos se acercasen a 3 goles. Al final, el equipo senior de Elgoibar logró una victoria importante para intentar atar la permanencia lo antes posible. Aunque el equipo de Gojko Vucinic jugó un buen partido y el técnico montenegrino dio minutos a todos los chavales, hay que hacer una mención especial a la portería cubierta por Xabier Larrañaga en la primera parte y un sensacional Aitor Garcia en la segunda parte. El joven portero de Alzola se está adaptando muy bien a esta categoría tan exigente con la tutela y ayuda de Xabier.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *