Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/02/24-25

NESKEN BALANTZEA: OTSAILAK 24-25

Jarduera handiko eguna, emozioz beterikoa. Alebin mailako gure bi taldeek irabaztea lortu zuten. Batak, 18-7 Pulporen aurka; eta besteak, berriz, 7-13, Oñatin, Aloñaren aurka. Partida bietan antzeman zen gureen jokoa kalitate handiagokoa dela; eta honi esker, agerian gelditu zen gure harrobiko jokalarien afizioa eta ilusioa eta gure teknikariek egiten duten lan egokia oso bide onetik doazela.

BACALAOS ALKORTA taldeko infantilek ez zuten Olaizagan garaipena lortu Aloña-Mendiren aurka (17-25). Partida honetan, hasieratik, ez genuen arreta guztia jarri, eta apur bat lo egon ginen, maila handiko aurkari baten aurrean. Aloñak 6 goleko abantaila hartu zuen hasieratik, eta guk ezin izan genuen hori gainditu. Gogor lan egin beharko dugu entrenamenduetan.

MODELTEK infantil taldeak 18-17 irabazi zuen Ereintzaren aurka. Partida zirraragarria, oso orekatua. Erasoan ez ginen haien defentsa gainditzeko gauza izan, eta beste alde batetik, nekeza izan zen aurkaria behar bezala geldiaraztea. Partida azken minutuan erabaki zen, bi puntuak eman zizkigun gol polita egin genuen eta.

PNEUMAX taldeko 1. mailako infantilek ezin izan zioten Usurbili etxean irabazi. Partida zaila izan zen, eta bertan hainbat jokalariren falta nabaritu zen. Horrexegatik, taldea goi mailetako hainbat taldetako jokalariek sendotu behar izan zuten. Neskek dena eman zuten, baina ezinezkoa izan zen garaipena lortzea.

Euskal Ligako kadete mailako ARILANEK 26-29 irabazi zuen Urdulizen Larramendiren aurka. Partida ez zen batere erraza izan, hasieratik trabatu egin zitzaigun, eta oso zaila egin zitzaigun Larramendi taldearen aurkako defentsa egitea, golak erraztasun handiz egiten zizkigun eta. Atsedenera 15 goleko berdinketarekin iritsi ginen. Bigarren zatian, berriz, 4 edo 5 goleko abantaila lortu genuen, hain zuzen ere, amaierara arte mantendu ahal izan genuena. Lehenengo itzuliko azken partida. Garaipen garrantzitsua eskuratu dugu, eta horrek Euskadiko finaletan egoteko helburua lortzen lagunduko digu.

ASTIGARRAGA taldeko jubenilek 29-20 irabazi zuten Eibarren aurkako derbian. Oso ondo jokatutako partida, bai defentsan, bai erasoan. Gure neskak gogor saiatu ziren, eta TALDE bat direla eta jokalari guztiak garrantzitsuak direla erakutsi zuten. Ziur gaude, maila hau mantenduz gero, denboraldia sailkapeneko lekurik gorenenean bukatuko duzuela.

Euskal Ligako jubenilen TECNIFUELLE taldeak 23-12 irabazi zion Ermuko Errotabarriri. Lehenengo zatia oso parekatua izan zen, eta 8-7ko emaitzarekin iritsi ginen atsedenera. Bigarren zatian oso indartsu hasi ginen, eta atezainak lan bikaina egin zuen. Horri esker, pixkanaka-pixkanaka, aurrera egin genuen markagailuan. Taldeak lan handia egin zuen, zalantzarik gabe, gure helburu nagusia, Euskadiko Fasea, lortzeko berebizikoa zen partida batean.

Azkenik, LAUKO taldeko seniorrek bi puntu lortu zituzten, Errotabarriren aurka 23-19 irabazi ostean. Historikoki aurkari gogorra izan da Errotaberri. Lehengo zatia oso berdinduta egon zen, nahiz eta markagailuan gorabeherak egon. Bigarren zatian berdin hasi ginen: defentsa indartsuarekin, kontraeraso eraginkorrekin eta eraso posizional onarekin. Hala, bigarren zatiaren 45. minututik aurrera, lan honi guztiari esker, lauko aldearekin irabazi ahal izan genuen.

AUPA SANLO!!!!

SIRE KETAKE BU!!!

 

MUTILEN BALANTZEA (OTSAILAK 24-25)

Hernani 30-14 Zubacor

Gureak indar gutxirekin aritu ziren jokoan, eta Hernanik, maila oneko taldeak, garaipena lortu zuen. Segi lanean!

Txarriduna – Tolosa 21-30 (7-9)

Gaizki. Dena gaizki hasieratik. Taldean oso hutsune handia izan genuen, eta ondoren, gure erreferentziazko jokalariak lesio bat izan zuen. Azkenean, gure asmoa izan ez bazen ere, zoritxarrari aurre egin behar izan genion. Partida aita baten esaldiarekin bukatu zen: Nazioartekoak egin ditugu Tolosako jokalari guztiak (Hemos hecho internacionales a TODOS los jugadores del Tolosa).

Pulpo 26-28 Bankoa

Bankoak partida handia egin zuen, oso serioa. Horri esker, estreinako garaipena lortu zuen Pulporen aurka Zumaian.

Urkunde 25-Tolosa 29

Partida oso berdinduta egon zen azkeneko bost minutuetara arte, baina bukaera aldera, Tolosak aurrea hartu zuen markagailuan. Une horretara arte, taldeak defentsa lan ona egin zuen, baina hori ez zen nahikoa izan.

Deca -31 Tolosa -20

Decak merezitako garaipena lortu zuen. Taldea gorantz doa etengabe bigarren fasean; izan ere, bihotza jartzen dute partida guztietan, defentsa eta eraso lanak egiterakoan. Talde trinkoagoa da, presarik gabe jokatzen dute, eta denek eskuratzen dute baloia.

3 partida bakarrik gelditzen dira, eta beste garaipen bat lortuz gero, Euskadiko 4ko txapelketaren finalerako sailkatuko gara.

Zorionak!

Munttarpe 28 Salento 25

Mutarpe zakar aritu zen partidan zehar, eta arbitroak lan txarra egin zuen. Salentok, hala ere, eskuetan izan zuen partida. Lehenengo 45 minutuak oso onak izan ziren, markagailuan aurretik joatea lortu genuen eta beti; baina partidaren bukaeran lau aldiz galdu genuen baloia, eta horrek azken emaitza baldintzatu zuen.

Hala ere, gure esku dago mailaz igotzea.

Animo!

JO TA KE IRABAZI ARTE

Anaitasuna 23 – 17 Alcorta

Alcortak aurreko igandean partida ona jokatu zuen Anaitasuna Kirol Aretoan (Iruñea), mailaz igotzeko faborito argia den Anaitasuna taldearen aurka. Elgoibarko jokalariek indarrez ekin zioten partidari, eta markagailua 0-2 jarri zen Alcortaren alde. Orduan, Anaitasuna taldearen entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen jokalariei adorea emateko. 20. minutuan markagailua 4-6 jarri zen elgoibartarren alde. Markagailuak adierazten zuen elgoibartarren defentsa oso ondo funtzionatzen ari zela. Hala, eraso lasai eta trebeari esker, taldea partida gidatzen ari zen. Lehenengo zatiaren bukaera aldera, markagailuak 9-8 adierazten duen. Bigarren zatian, berriz, gasolinak iraun zuen bitartean, Elgoibarko taldeak ondo landutako arerio serio bati aurre egin ahal izan zion. 45. minututik aurrera, baina, nafarrek 3 goleko aldea egin zuten, eta ordutik aurrera, Vucinicen mutilek ezin izan zioten alde horri eutsi. Partidaren bukaeran, markagailuak 23-17 markatu zuen Anaitasunaren alde.

 


BALANCE JORNADA 24-25 FEBRERO NESKAK

Jornada con mucha actividad y repleta de emociones. Nuestros dos equipos Alevines de la escuela lograron sendos triunfos. Uno de ellos contra el Pulpo 18-7 y el otro contra el Aloña en Oñati 7-13. Partidos en los que se hizo notar la mayor calidad en el juego de las nuestras; ésta es la demostración que la afición e ilusión de nuestras canteranas por el balonmano y el buen trabajo de nuestros técnicos va por muy buen camino.

Las infantiles del BACALAOS ALKORTA no pudieron conseguir la victoria contra el Aloña-Mendi en el Olaizaga (17-25). Partido en el que desde el principio no estuvimos del todo concentradas y un poco dormidas ante un rival de alto nivel. El Aloña nos cogió una ventaja desde el principio de 6 goles que no pudimos remontar. A trabajar duro en los entrenamientos.

El infantil MODELTEK ganó contra el Ereintza 18-17. Partido vibrante y muy nivelado. En ataque no éramos capaces de superar su defensa y por otro lado nos costaba frenarlas con eficacia. El partido se decidió en el último minuto materializando un bonito gol que nos dio los dos puntos.

El infantil de 1º año PNEUMAX no pudo con el Usurbil en su casa (23-8). Partido difícil, en el que se notó la ausencia de varias jugadoras que tuvieron que completar las plantillas de otros equipos de categoría superior. Las chicas se esforzaron a tope pero esta vez no ha podido ser.

El cadete Liga Vasca ARILAN venció en Urduliz contra el Larramendi 26-29. El partido no fue nada fácil, se nos atragantó desde el principio, nos costó mucho defender a un Larramendi que conseguía marcarnos goles fácilmente, al descanso empate a 15. En el segundo tiempo pudimos coger una ventaja de 4 o 5 goles que logramos mantener hasta el final. Último partido de la primera vuelta donde hemos conseguido una victoria importante que nos permite estar más cerca del objetivo de meternos en las finales de Euskadi.

El Juvenil ASTIGARRAGA ganó 29-20 en el Derby contra el Eibar. Partido muy bien jugado tanto en defensa como en ataque. Nuestras chicas se emplearon a fondo y demostraron que son un EQUIPO y todas son importantes; Estamos convencidos que si mantenéis este nivel, terminaréis la temporada en lo más alto de la clasificación.

El Juvenil Liga Vasca TECNIFUELLE venció 23-12 al Errotabarri de Ermua. Primer tiempo muy igualado 8-7 al descanso. En la segunda mitad hemos empezado muy enchufadas en defensa y con una muy buena aportación de la portería, lo que ha supuesto marcharnos poco a poco en el marcador. Gran trabajo del equipo en un partido muy importante para seguir sin dudas a nuestro gran objetivo que es la fase de Euskadi.

Por último el senior LAUKO logró los dos puntos contra el Errotabarri 23-19. Duro rival históricamente. Primer tiempo muy igualado con alternancias en el marcador. En el segundo tiempo empezamos de la misma manera, intensidad en defensa, contraataques efectivos y buen ataque en posición. A partir del minuto 45 de la segunda parte todo este trabajo fue el motivo de que pudiéramos ganar de 4.

AUPA SANLO!!!!

SIRE KETAKE BU!!!

 

BALANCE MUTILAK (FEBRERO 24-25)

Hernani 30-14 Zubacor

Partido de poca intensidad de los nuestros que se han visto superados por un buen Hernani. A seguir trabajando.

Txarriduna – Tolosa 21-30 (7-9)

Mal. Todo mal desde el principio empezando por una ausencia muy importante, siguiendo con la lesión de nuestro jugador referencia, y terminando con que enfrentarse a la adversidad no estaba en nuestros planes. Termino con la frase de un padre: Hemos hecho internacionales a TODOS los jugadores del Tolosa

Pulpo 26-28 Bankoa

Gran partido de bankoa muy serio. Para así conseguir su primera victoria en zumaia contra el pulpo.

Urkunde 25-Tolosa 29

Partido muy igualado hasta los últimos cinco minutos, donde Tolosa se ha escapado en el marcador. Hasta ese momento el equipo ha realizado una muy buena defensa, pero no ha sido suficiente.

Deca -31 Tolosa -20

Merecido triunfo del Deca, que dé va de menos a más en una 2° fase en la que en cada partido se dejan el alma en defensa y en ataque son más equipo, sin precipitación y tocando balón todo el equipo.

Con una victoria más a falta de 3 partidos estaríamos casi clasificados para la final a 4 del campeonato de Euskadi.

Zorionak!

Munttarpe 28 Salento 25

Partido bronco por parte del Mutarpe y un arbitraje malo, el Salento lo tuvo en sus manos hicimos 45 ‘ muy buenos en los que estuvimos siempre por encima en el marcador, justo en la parte final del partido tuvimos 4 pérdidas de balón que condicionaron el resultado final

Aun así, dependemos de nosotros mismo para conseguir el ascenso de categoría

Ánimo Equipo

JOTAKE IRABAZI ARTE

Anaitasuna 23 – 17 Alcorta

Buen partido jugado por parte del Alcorta en el Pabellón Anaitasuna (Pamplona) el domingo pasado ante un rival que es claro favorito para ascender. Con un comienzo intenso por parte de los jugadores de Elgoibar con el marcador en un 0-2 favorable para el Alcorta el entrenador del Anaitasuna tuvo que pedir tiempo muerto para arengar a sus chavales. En el minuto 20 el marcador reflejaba un 4-6 para los de Elgoibar. El marcador muestra que la defensa elgoibarrés funcionó muy bien y con un ataque pausado pero certero el equipo llevaba la tutela del partido. Al final de la primera parte el marcador reflejaba un 9-8. En la segunda parte, hasta que duró la gasolina aguantó de tú a tú el equipo de Elgoibar contra un serio y bien trabajado rival, pero a partir del minuto 45 los navarros se distanciaron a 3 goles y de ahí en adelante los chicos de Vucinic no pudieron contrarrestar las diferencias. Al final del partido, el marcador mostraba un 23-17 a favor del Anaitasuna.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.