Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/03/03-04

Martxoaren 3 eta 4-ko laburpenak. Neskak

Partida asko eta, beti bezala, emozio handikoak jardunaldi honetan ere.

Infantiletako gure hiru taldeek (BACALAOS ALCORTA, MODELTEK eta PNEUMAX) ezin izan zuten irabazi, nahiz partida txukunak jokatu zituzten Pulpo, Leizaran eta Usurbil talde gogorren kontra, hurrenez hurren. Partidak irabazteko, ezinbestekoa da kontzentrazioa lantzea, eta partidako une garrantzitsuetan burua erabiliz jokatzea. Seguru gaude entrenamenduekin eta jarrera egokiarekin gure neska infantilek emaitza onak lortzen hasiko direla.

Kadete Territorialeko COMETELeko neskek ere ezin izan zuten garaipena lortu Zarauzko Aialako nesken kontra. Ondo hasi zen partida gureentzat, nahiko berdinduta, baina nahiko jarraian izan ziren bi minutuko kanporatze batzuen ostean, aurkariek markagailuan ihes egitea lortu zuten, eta gureek ezin harrapatu.

Euskal Ligako kadeteetan, ARILANek 20-24 irabazi zion Zarauzko Aialari etxetik kanpo. Bigarren faseko sei partidetatik seigarren garaipena gure neskentzat: garrantzitsua oso lauko finalera sailkatzeko. Taldea gero eta kontzentratuago ikusten dugu, eta lanerako gogoz. Defentsan gogor, intentsitatearekin aritu ziren, aurkariei beren erasoko ohiko lana oztopatuz. Erasoan, berriz, pazientziaz eta partidaren denbora eta erritmoa kontrolatuz; atsedenera 10-12 irabaziz joan ziren. Bigarren zatian berdintsu segitu zuten gureek, laneko arropa jantzi eta serio atera ziren partidaren bila. Garaipen bikaina gutre betiko aurkarien kontra. Gora neskak!

ASTIGARRAGAko jubenilak, berriz, Legazpiko Untzilla Abokatuak taldeari nagusitu zitzaizkion: 32-22. Partida biribila jokatu zuten gure neskek: lehenbiziko zatian, ondo mugitu zuten baloia erasoan, eta 3 golen aldearekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatian, defentsa hobeto egokitu zuten, baloi ugari lapurtu eta kontraeraso asko bideratu. Bigarren zati hobea, eta hamar golen aldearekin amaitu zen partida. Nabarmentzekoa talde guztiaren jarrera aktiboa, eta batez ere gure atezainen lan bikaina.

Euskal Ligako TECNIFUELLEko jubenilak Kukullagaren gainetik pasa ziren: 14-30. Partida zoragarria jokatu zuten gure neskek; maila bikaina erakutsi zuten taldekide guzti-guztiek, bai defentsan (Kukullagakoen lana erabat oztopatuz eta baloi ugari lapurtuz) eta bai erasoan (baloia ondo mugituz, espazioak irekiz eta asistentzia bikainak eginez estremoei eta piboteari, eta bat-bateko jokaldietan ere defentsari nagusituz). Atsedenera 6-12 gora joan ziren gureak, eta bigarren zatian intentsitate berberarekin edo beharbada gehiagorekin atera ziren kantxara gure jokalariak; horrek kontraeraso ugari egiteko modua izan zuten.  Partidako 10. minutuan erabakigarria izan zitekeen txartel gorri gure ustez injustu bat ikusi behar izan genuen, eta handik aurrera amorruz baina kontzentrazioz jokatutako partida izan zela aipatu behar: kantxan zeuden guztiek beren onena erakutsi zuten. Jarrera horrekin hartu behar ditugu gure hurrengo aurkariak, Donostiako Bera Berakoak. Harro zuetaz!

GORA SANLO!!!!!

 

EMAITZAK: MUTILAK – MARTXOAK 3

Deca 26 – Usurbil 28

Merezitako garaipena Usurbilgoentzat. Decak berriz ere defentsan izan zituen akatsak: intentsitaterik gabe eta geldo aritu ziren. Erasoan, gorabeheratsu: huts egindako jaurtiketak eta Usurbilgoen atezainaren geldiketak. Hala ere, lehenbiziko postuan jarraitzen dugu, eta gure esku dago postu horretan sailkatzea fasearen amaieran. Zazpi kanporatze izan genituen, eta Usurbilgoek 2 besterik ez: desorekatu samar, alde horretatik. Animo, Deca, Zarautzen kontrako hurrengo partidarako.

JO TA KE IRABAZI ARTE!

Pizzeria Salento 33 –  Ordizia 25

Partida on baten ostean, garaipen handia Salentoko mutilena: emaitza honekin, lortua dute 1. mailako Territorialerako igoera.

 

Zorionak DENOI!

Bankoa 27 – Egia 26

Bankoakoen garaipen estua: 27-26. Sei edo zazpi golen aldearekin ibili ziren partidan, baina aurkariek ez zuten momentu batean ere etsi, eta lanak eman zituzten. Aurrera, mutilak!

Alcorta 26 – 24 Barakaldo

 

 

Partida gogorra eta indar eta emozio handikoa larunbatean Olaizagan Alcortak eta Barakaldok jokatu zutena. Bi taldeek zeukaten guztia eman zuten, indar guztiak agortzeraino.  Gojko Vucinic-en mutilek aurrea hartu zuten hasieratik, eta erakutsi zuten gai direla talde gogor eta indartsuei partida guztian zehar aurre egiteko. Bigarren zatian partida gurea zela ematen zuen, 5-6 goleko abantaila eder bat hartu eta gero, baina Barakaldokoek ez zuten partida galdutzat eman nahi izan, eta gol batera jartzea lortu zuten. Hala ere, gureek gogor eutsi zioten, eta kategoriari eusteko garaipen garrantzitsua lortu zuten.

 

 


BALANCE JORNADA 3-4 MARZO NESKAK

Jornada con mucha actividad, muchos partidos y como siempre muchas emociones.

Nuestros tres equipos infantiles BACALAOS ALKORTA, MODELTEK y PNEUMAX no pudieron conseguir la victoria a pesar de jugar unos aceptables partidos contra unos duros rivales Pulpo, Leizaran y Usurbil. Hay que trabajar la concentración y procurar estar con chispa en esos momentos decisivos de los encuentros. Estamos convencidos de que con entrenamiento y actitud la evolución y mejoría de nuestras chicas se plasmará muy pronto en la cancha.

El Cadete territorial COMETEL tampoco pudo contra el siempre difícil Aiala de Zarautz. Partido en el que empezaron muy bien con un marcador muy nivelado pero después de varias exclusiones seguidas se nos fueron y no pudimos alcanzarles.

El Liga Vasca ARILAN ganó 20-24 contra el Aiala en Zarautz. Importantísima sexta victoria consecutiva. El equipo se ve cada vez más concentrado y con ganas de pelear. En defensa estuvimos fuertes y contundentes no dejándole al rival jugar como lo sabe hacer. En ataque con paciencia y manejando bien los tiempos del partido llegamos al descanso con una ventaja de 2 goles 10-12. En el segundo tiempo no bajamos los brazos y seguimos con el mono de trabajo peleando hasta el final. Gran victoria contra nuestro eterno rival. GORA NESKAK!!

El Juvenil territorial ASTIGARRAGA venció contra Untzilla abokatuak de Legazpi 32-22. Partido muy completo de nuestras jugadoras. Primera parte moviendo muy bien el balón en ataque lo que hizo que nos pusiéramos 3 arriba en el luminoso al descanso. El segundo tiempo ajustamos mejor la defensa recuperando balones y realizando buenos contraataques. Segunda parte muy completa con un resultado favorable al final de 10 goles. Destacar la actitud de las jugadoras que no bajaron los brazos en ningún momento a pesar de ser superiores. Hacer mención de la gran labor de las porteras.

El Juvenil Liga Vasca TECNIFUELLE arrasó en Etxebarri al siempre difícil Kukullaga 14-30. Impresionante partido, las chicas estuvieron a un nivel altísimo para su edad, en defensa sin dejar que el Kuku hiciera su trabajo y en ataque jugando con mucha fluidez hasta conseguir una buena opción de lanzamiento. Al descanso 6-12. La segunda parte más de lo mismo, gran trabajo defensivo que nos daba la posibilidad de correr al contraataque y cuando era juego estático elegíamos la mejor opción para finalizar la jugada. Gran trabajo de todas nuestras jugadoras, se os ve enchufadas ánimo y a por el Bera-bera nuestro siguiente rival.

AUPA SANLO!!!!!

 

BALANCE MUTILAK 3 DE MARZO

Deca 26 Usurbil 28

Merecida victoria del Usurbil. El Deca jugó un partido en el que volvimos a pecar de errores en defensa, estuvimos blandos y lentos. En ataque jugamos a ráfagas con mucho tiro fallido y paradas del portero de Usurbil aun así seguimos 1° y dependemos de nosotros mismos para quedar 1° de grupo. El arbitraje estuvo muy descompensado ya que sufrimos 7 castigos de 2 ‘ por 2 del Usurbil. Ánimo equipo próximo partido contra Zarautz.

JOTAKE IRABAZI ARTE

Pizzería Salento 33 Ordizia 25

Gran victoria del Salento que con esta victoria se asegura el ascenso a 1° territorial. Buen partido por parte de nuestros chicos que supieron amarrar una gran victoria.

Zorionak DENORI

Bankoa 27- Egia 26

Nueva victoria de Bankoa, 27-26, muy ajustada en el marcador. A pesar de ir en muchos momentos, ganando de 6 y 7 goles de diferencia ante un rival que nunca se vino abajo. A seguir.

Alcorta 26 – 24 Barakaldo

Trepidante partido disputado entre el Alcorta y el Barakaldo el sábado pasado en el polideportivo Olaizaga. Hubo mucha emoción y derroche físico entre los dos equipos. Los pupilos de Gojko Vucinic tomaron la iniciativa del partido desde el inicio y demostraron que ante equipos duros, experimentados y rocosos también pueden luchar durante todo el partido. En la segunda parte, los de Elgoibar tomaron una ligera ventaja de 5-6 goles que parecía que podía sentenciar el partido en ese instante, pero la constancia de Barakaldo y ciertos lapsus defensivos del Alcorta hizo minimizar la diferencia a un gol. Aun así, el equipo de casa mantuvo el tipo y logró una victoria importante de cara a la permanencia.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.