Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/03/15-17-18

MARTXOAK 17-18. NESKAK

Jardunaldi arrakastatsua aste honetakoa: Euskadiko txapelketako lauko finaletarako txartelak lortu dituzte gure hiru taldek, DECA jubenil mutilek, ARILAN kadete neskek eta TECNIFUELLE jubenil neskek.  ZORIONAK DENEI!!

Eskolako alebinek ezin izan zuten irabazi Oñatik Aloña-Mendiren kontra, baina oso pozik gaude gure neskak asko ari direlako ikasten: jokoan hobetu dute, eta ikasteko gogoz ikusten ditugu, guretzat aurtengo helburu nagusia.

PNEUMAXek partida oso zaila jokatu zuen Bidasoaren aurka, eta ezin izan zuten irabazi. Dena gaizki atera zitzaien. Espero dugu aurtengo egun txar bakarra izatea, talde oso ona daukate eta.

BACALAOS ALKORTAko infantilek Aialaren kontrako partidako bi puntuak lortu zituzten Zarautzen (20-24). Talde-lana egiteko gogoz atera ziren, eta ondorio ona eman zuen.  Partida izugarria jokatu zuten: ez zuten etsi eta uneoro partidari lotuta egon ziren. Partida biribila benetan. Jarrera horrekin edozein talderi irabazteko gai garela konturatu gara.

MODELTEK taldeak partida orekatua jokatu zuen Aialaren kontra Olaizagan (15-17 galdu zuten). Bi ekipoek antzeko ezaugarriak dituzte jokoan eta alde fisikoan. Aurtengo helburua zen bai banaka bai taldeko jokoan hobetzea, eta lortzen ari dira. SEGI HORRELA!

COMETELeko Lurralde txapelketako kadeteek Ereintza gainditu zuten (27-18). Jokalari guztiek jokatu zuten bikain: kontraeraso politak egin zituzten,  eta bai defentsan eta bai eraso posizionalean oso fin aritu ziren.

Euskal Ligako ARILANeko kadeteek garaipen garrantzitsua lortu zuten Gasteizko Eharialdea taldearen aurka. Lehen zatian beharbada ez zuten jokatu dakiten bezala (15-14 atsedenean), baina bigarren zatian lehen zatiko akatsak zuzendu, eta markagailuan alde egitea lortu zuten. Azkenean, garaipen erraz samarra lortu zuten. Euskadiko lauko finalerako sailkatu dira, eta seguru gaude gogo eta jarrera horrekin zerbait handia lortuko dutela.

Euskal Ligako TECNIFUELLEko jubenilek Errotabarri garaitu zuten Ermuan (24-25). Ez geneukan ezer jokoan, Euskadiko lauko finalerako sailkapena lortua genuen eta. Beharbada horregatik, indarrak ere gordetzeko eta minik ez hartzeko, gureek erlaxatuago jokatu dute etxekoek baino. Azkenean gol baten aldez irabazi, eta bi puntuak etxera. Zorte onena opa dizuegu Euskadiko finalean!LAUKOko seniorrek ere irabazi egin zieten Ereintzakoei Elgoibarren (22-20). Uste baino konplikatuago joan zen partida: partida ia gehienean azpitik joan ginen, baina azkenean gure gerlariek daukaten jenioa atera, eta bi puntu oso garrantzitsu lortu zituzten.

Hemendik aurrera Euskadiko faseak ditugu jokoan, eta Espainiako faseetarako txartela lortzen ahaleginduko gara. Konfiantza osoa daukagun zuengan eta harro gaude zuetaz! Zorte onena!

 

MUTILAK – MARTXOAK 17

Zubacor 21-22 Bera Bera Laranja

Intentsitate handiko partida, bigarren zatian batez ere. Lehenbizikoan, jaurtiketa gehienak huts egin zituzten gureek; bigarren zatian, berriz, hobeto jaurtiki zuten, defentsan ere sendoago aritu ziren, eta ia-ia buelta eman zioten markagailuari. Bigarren zati bikaina, baina jaurtiketak gehiago landu behar dituzte.

Bankoa 36 – Urola 29

Garaipen erosoa Bankoa taldekoena; lehenbiziko partean bi taldeak berdintsu joan eta gero, bigarrenean nahiko alde atera zuten gureek. Jartiketetan ondo; gauzarik okerrena, gol askotxo jaso genituela.

Txarriduna – Bidasoa 19-22 (9-7)

Lehen zati bikain bat egin eta gero, porrota. Hau pena! Bigarren zatiaren hasiera ere ez zen txarra izan: gu hasi ginen golak egiten eta aldea areagotzen. Baina bigarren zatiko 5 minututan irabazteko aukera guztiak joan zitzaizkigun. Ez gara gutxiago izan, ez erasoan ez eta defentsan ere, baina 5 minutu horietan gainera etorri zaizkigu aurkariak, aurretik jarri dira, eta ez dugu izan konfiantzarik berriz agintzen jartzeko. Lehiatzen ikasi beharra dago, minutu garrantzitsu horiek jokatzen ikasi beharra dago, talde-kirola dela argi izan dugu, eta denek egin behar dute korrika, defendatu eta daukaten guztia eman. Infantilak dira oraindik, eta zaletasun handia dute. Entrenatzen jarraitu behar dute, jaurtiketak lantzen. Guk konfiantza dugu haiengan.

Tolosa 26 – Deca 32

Decako mutilen partida ona: etxeko lanak ondo egin zituzten, eta beren taldean bigarren sailkatu ondoren Euskadiko Txapelketako lauko finalera (martxoaren 23tik 25era) sailkatzea lortu zuten. Zorionak denei eta animo guztiak lauko finalerako!

Usurbil 20 – 35 Alcorta

Partida zirraragarria Gojko Vucinic-en mutilek Usurbilen jokatu zutena. Partida biribila jokatu zuten, hasi eta buka, bai defentsan eta bai erasoan. Aulkia ondo mugitu zuen entrenatzaileak, eta primeran erantzun zuten jokalari guztiek: jarrera eta eraginkortasun ezin egokiagoz. Bi puntu garrantzitsu kategoriari eusteko, eta estimulu ezin hobea datorren asteko partidari (San Antonioren aurka) aurre egiteko. Animo mutilak! Segi lanean!


BALANCE JORNADA 17-18 MARZO

NESKAK

Jornada exitosa en la que hemos conseguido meter a tres de nuestros equipos del club, DECA Juvenil Masculino, ARILAN Cadete femenino y TECNIFUELLE Juvenil femenino, en las fases finales a cuatro de Euskadi. ZORIONAK DANORI!! Las ALEVINES DEL LA ESCUELA no pudieron vencer contra el Aloñamendi en Oñati, pero estamos muy contentos con la evolución de todas nuestras niñas, tanto en el juego como en sus ganas de aprender que es el objetivo de esta temporada.

El PNNEUMAX jugó un partido complicadísimo contra el Bidasoa en el que no pudo obtener la victoria. Fue uno de esos días en los que todo sale mal, esperemos que sea el único de esta temporada porque tenéis un gran equipo.

El Infantil BACALAOS ALKORTA obtuvo los dos puntos contra el Aiala en Zarautz (20-24). Salimos al campo con la idea de trabajar y pelear en equipo y así fue. Un partidazo en el que no hemos bajado los brazos y hemos luchado hasta el final. Partido muy completo que nos ha servido para darnos cuenta que podemos ganar a cualquiera con esta actitud.

El MODELTEK disputó un partido muy nivelado contra el Aiala en Olaizaga (15-17). Dos equipos muy parejos en su juego y en sus características físicas. El gran objetivo de esta temporada sobre todo era que mejorarais individualmente y colectivamente y los estáis consiguiendo. SEGI HORRELA!!

EL Cadete territorial COMETEL venció (27-18) al Ereintza. Partido muy completo de TODAS las jugadoras, muy buenos contraataques y buen juego posicional así como una gran defensa fueron el motivo de la victoria.

El Cadete Liga Vasca ARILAN consiguió una gran victoria (35-21) contra Eharialdea de Gazteiz. Quizás el primer tiempo no estuvimos del todo acertadas con dudas en ataque y defensa, al descanso (15-14). Ya en el segundo tiempo corregimos estos errores y poco a poco nos distanciamos en el marcador hasta conseguir un cómodo triunfo. Gran trabajo de todo el equipo. Ya estamos en la final de Euskadi, estamos seguros que con estas ganas y esta actitud haremos un gran papel. ZORIONAK!!

El TECNIFUELLE Juvenil Liga Vasca venció por un gol al Errotabarri en Ermua. Partido en el que no nos jugábamos nada. Aunque el marcador haya sido apretado no refleja realmente el potencial de ambos equipos. Las nuestras han jugado un partido más relajadas de lo habitual guardando fuerzas para el campeonato de Euskadi que se celebrará el próximo fin de semana. ¡SUERTE Y A DARLO TODO!!!

El senior LAUKO ganó (22-20) contra el Ereintza en Elgoibar. Partido más complicado de lo previsto. Estuvimos gran parte del encuentro por debajo en el marcador pero al final nuestras jabatas sacaron el genio que llevan dentro y consiguieron dos puntos muy importantes.

A partir de ahora jugaremos las fases e intentaremos conseguir los billetes para los sectores de España. Confiamos plenamente en vuestras posibilidades, estamos orgullosos de nuestros equipazos. ¡SUERTE!!

 

BALANCE MUTILAK 17 DE MARZO

Zubacor 21-22 Bera Bera Laranja

Un partido intenso sobre todo en la segunda parte. Una primera parte en la que nos limitamos a fallar casi todos los lanzamientos. Una segunda parte en la que se corrigió el tiro, se defendió muy intenso y estuvimos a punto de darle la vuelta al marcador. Gran trabajo en la segunda parte y a seguir trabajando en la efectividad de tiro.

Bankoa 36-Urola 29

Cómoda victoria de Bankoa a pesar de ir bastante parejos en el marcador en la primera parte. Bastante acertados cara a puerta, pero también recibimos bastantes goles.

Txarriduna – Bidasoa 19-22 (9-7)

Qué pena. Con la primera parte que hemos hecho. Y eso que el inicio de la segunda parte ha sido perfecto marcando primero y aumentando la distancia en el marcador. En 5 minutos de la segunda parte se han ido todas las opciones de victoria. No hemos sido inferiores, hemos atacado tanto como ellos, hemos defendido tanto como ellos, pero en esos 5 minutos se nos han venido encima, nos han pasado en el marcador y no ha habido forma de recuperar la confianza. Se trata de aprender a competir, de saber jugar esos minutos, de tener claro que esto es un juego de equipo, y de que todos tienen que correr, defender y romperse la cara en la cancha.Son infantiles y tienen una afición enorme.  Hay que seguir entrenando (afinar puntería) y no perder la fe en ellos.

Tolosa 26 Deca 32

Buen partido del Deca que hizo los deberes con este resultado acabamos 2°de grupo y clasificados para la final a 4 que se jugará los días 23-24-25 de marzo.

Zorionak DENORI!

Aupa Deca!

Usurbil 20 – 35 Alcorta

Partido trepidante jugado por parte de los pupilos de Gojko Vucinic en el polideportivo de Usurbil. Desde inicio a fin el equipo de Elgoibar jugó un partido serio tanto en defensa como en ataque donde llevó la batuta del partido. El entrenador de Alcorta rotó el banquillo dando minutos a todos sus jugadores y estos respondieron con una buena actitud y eficiencia en la cancha. Dos puntos importantes de cara a la permanencia y un buen estímulo para el equipo para afrontar con ilusión el partido del fin de semana contra el San Antonio navarro.

Animo mutilak! Segi lanean.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.