Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/03/23-24-25

MARTXOAREN 23-24-25 – NESKAK

Asteburu honetan, ondo bete ditugu aurreikusita geneuzkan helburuak.

ESKUBALOI ESKOLAko ALEBINek ondo landutako garaipena lortu zuten Eibarren kontrako derbian (14-10). Gure neskak primeran ari dira jabetzen eskubaloiaren kontzeptuez, eta pozik gaude.

MODELTEK taldeko infantilek, berriz, ezin izan zuten garaipena lortu, hau ere Eibarren aurka. Ez ziren partidari entxufatuta egon une batean ere: erasoan baloi asko galdu zituzten, eta defentsan ahul samar aritu ziren. Orain, lanean segitzera. Animo, ahal duzue eta!

BACALAOS ALKORTA taldeko infantilek partida biribila jokatu zuten Ereintzaren kontra, eta irabaztea lortu zuten (26-21). Garaipen honekin, ilusioz eta gogoz hartuko dituzte denboraldia amaitu arteko partidak, edozein dela ere aurkaria.

Euskal Ligako TECNIFUELLE jubenil nesken taldeak asteburu ahaztezina oparitu digu: urte batzuetan saiatzen jardun eta gero, EUSKADIKO TXAPELDUN izatea lortu dute. Borrokalarien talde honek erakutsi digu konstantziaz eta etengabe gogor lan eginez lor daitezkeela amestutako helburuak. Ikusgarria izan da asteburuko lauko finalean eman duten maila; aukeran, Aiala Zarautzen kontrako partida nabarmenduko genuke (25-16 irabazi): margolan bat bezala, marko batean jarri eta erakusteko partida. Batez ere egin genuen defentsan oinarritu zen garaipena, baina baita erasoan erakutsitako portzentaia altuetan ere. Ezin dugu harroago egon zuetaz guztietaz. ZORIONAK, TECNIFUELLE! Eta ZORIONAK zeuei ere, Juanma, Igor eta Lorea! Zuen lanak bere fruituak ematen jarraitzen du.

LAUKO taldeko senior neskek berdindu egin zuten Etxebarrin Kukullagaren kontra (24-24). Bihotzetik gaizki dabiltzanentzat gomendatuko ez genukeen partida. Lehen zatian, lau penalti huts egin genituen, eta gol bateko errentarekin bakarrik joan ginen atsedenera (12-13). Bigarren zatian, nor baino nor ibili ziren, eta markagailua oso berdinduta: partidako denbora amaituta zegoela. Gure kapitainak, Ainarak, azken jaurtiketa bere gain hartu, eta sekulako gola sartu zuen, eta partida berdindu. Horrela, segurtatuta daukagu ligako laugarren postua, eta, ondorioz, txartela eskuratu dugu ZILARREZKO OHOREZKO MAILAra igotzeko PLAY OFF-etarako. ZORIONAK, NESKAK!

Orain Espainiako sektoreak dauzkagu zain, eta zorte onena opa diegu parte hartuko duten taldeei.

SIRE KETAKE BU! GORA SANLO!

 

MUTILAK – MARTXOAK 24

JUBENIL MUTILEN EUSKADIKO TXAPELKETAKO FASEA (URDULIZ)

Deca 22 – Bidasoa 20

Gure mutilek lehen zati zoragarria jokatu zuten, aurkariek zer egin ez jakiteraino: atsedenera alde politarekin joan ginen, 12 – 7. Bigarren zatian, markagailuari begira jokatu genuen, geneukan errenta zaintzen. Ondo merezitako garaipena azkenean. Handiak, Decako mutilak!

Deca 17 – Zarautz 23

Lehen zatia berdinduta joan zen, eta halaxe amaitu zen: 9 – 9. Bigarren zatian, zarauztarren defentsa erasokorrak partidatik atera zituen gure mutilak. Ez zuten etsi gureek, baina azkenean garaipenak ihes egin zuen.

Urduliz 28 – Deca 25

Gure mutilen partida bikaina; arbitroak protagonista bilakatu ziren: bi txartel gorri ikusi genituen, bata jokalari bati zuzenean aterea eta bestea gure entrenatzaileari. Partidaren emaitza baldintzatu zuen horrek. Espainiako txapelketako sektorera sailkatzea lortu dugu, hala ere.

Zorionak!

Alcorta 20 – 23 Jacar San Antonio

Partida gogorra eta intentsitate handikoa Olaizagan jokatu zena. Juanma Lópezek zuzendu zituen gureak, Gojko Vucinic Urdulizen baitzegoen jubenilekin. Elgoibartarrek abiadura handia eman zioten partidari, eta kontraeraso ederrak egin zituzten; defentsan, berriz, intentsitate handiz aritu ziren, lehenbiziko partean 6-0 erakoa eta bigarrenean 5-1. Nafarrek min ematen zuten erdialdetik, beren atezaina ere bikain aritu zen, eta gureek huts egindako jaurtiketek  amaierako  20 – 23  markagailura eraman gintuzten. Okerrena, gure jokalari batzuek min hartu zutela. Borrokatzen jarraitu beharra dago.

 


BALANCE JORNADA 23-24-25 MARZO NESKAK

Jornada en la que hemos cumplido los objetivos que nos habíamos marcado.

Las ALEVINES de la ESCUELA lograron una trabajada victoria en el derby contra el Eibar (14-10). Nuestras niñas siguen evolucionando y asimilando los conceptos del juego fenomenalmente.

El infantil MODELTEK en cambio no pudo obtener los dos puntos también contra el Eibar, partido en el que en ningún momento estuvimos enchufadas; en ataque perdimos muchos balones y en defensa estuvimos bastante blandas. Ahora toca seguir trabajando ¡ÁNIMO QUE PODÉIS!

Nuestras chicas infantiles del BACALAOS ALKORTA jugaron un partido muy completo contra el Ereintza (26-21 ganar). Este triunfo sirve para afrontar lo que resta de la temporada con más ilusión y más ganas de competir contra cualquiera.

El TECNIFUELLE Liga Vasca Juvenil nos ha regalado un fin de semana inolvidable, ha conseguido después de varios años intentándolo el CAMPEONATO DE EUSKADI. Este grupo de jabatas nos ha enseñado que siendo constante y trabajando día tras día, se pueden conseguir los sueños que te propongas. El nivel que han demostrado en todo el torneo ha sido sensacional, pero nos quedamos con el partido contra el Zarautz que se ganó 25-16. Partido para enmarcar; la victoria se fraguó sobre todo en defensa y en un porcentaje muy elevado de aciertos en ataque. En definitiva, no podemos estar más orgullosos de todas vosotras. ¡ZORIONAK TECNIFUELLE! eta ¡ZORIONAK Juanma, Igor eta Lorea! Vuestro trabajo sigue dando sus frutos.

El Senior LAUKO empató contra el Kukullaga a 24 en Etxebarri. Partido de infarto. En el primer tiempo, desaprovechamos 4 lanzamientos de 7 metros que no nos permitió ir al descanso con una ventaja mayor que de un gol (12-13). En el segundo tiempo hubo constantes alternancias en el marcador, hasta el punto de que con el tiempo a cero nuestra capitana Ainara asumió la responsabilidad de lanzar la última ocasión del partido, consiguiendo un gran gol que supuso el empate final. Queda asegurada la cuarta plaza en la liga regular que nos permite jugar el PLAY OFF de ascenso a División Honor Plata. ¡ZORIONAK NESKAK!

Ahora nos esperan los sectores de España y esperamos la mejor suerte para todos. ¡SIRE KETAKE BU eta GORA SANLO!

 

BALANCE MUTILAK 24 DE MARZO

FASE JUVENIL CHICOS (URDULIZ)

Deca 22 – Bidasoa 20

Nuestros chicos han jugado una primera parte primorosa en la que Bidasoa no sabía qué hacer, llegando al descanso 12 – 7 a favor. En la segunda parte, hemos jugado con el marcador y nos hemos llevado una victoria más que merecida. ¡Grande Deca!

Deca 17 Zarautz 23

Una primera parte que acabo empate a 9 y una segunda parte en la que Zarautz, con una defensa en el límite nos sacó del partido, una pena. Nuestros chavales no bajaron los brazos en ningún momento.

Urduliz 28 Deca 25

Gran partido de nuestro equipo con gran protagonismo arbitral. hemos sufrido 2 tarjetas rojas una directa y otra al entrenador, Que ha condicionado el resultado final. Estamos clasificados para el sector de España.

Zorionak!

Alcorta 20 – 23 Jacar San Antonio

Partido duro e intenso vivido el sábado a la tarde en el polideportivo Olaizaga. En este caso, los de Alcorta fueron dirigidos por Juanma López dado que Gojko Vucinic tuvo que trasladarse a Urduliz durante todo el fin de semana para dirigir a nuestros juveniles. El equipo de Elgoibar imprimió velocidad al ataque realizando sendos contragolpes y por otro lado puso una defensa intensa alternando en un 6-0 y 5-1 en la segunda parte. Los navarros hacían daño por el centro y además si le sumamos el gran acierto de su portero en la portería y las ocasiones perdidas por los elgoibarreses a la hora de finalizar y seleccionar bien el tiro delante del portero nos lleva a un resultado final de 20-23. Lo peor, la lesión de varios jugadores del Alcorta. Hay que seguir luchando.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.