Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/04/07-08-09

APIRILAK 13-14-15. LABURPENA

Gure jubenilek (nesken Tecnifuellek eta mutilen Decak) jokatu dituzten Espainiako sektoreek markatu dute eskubaloi asteburua.

NESKEN SEKTOREAN ARRAKASTA ITZELA LORTU DU TECNIFUELLEK

Ostiralean, garaipen garrantzitsua lortu zuten gure neskek Kataluniako San Vicenç talde oso duin baten kontra. Lehen zatia nahiko berdindua joan zen, bi taldeetako jokalariak nerbio handiz hasi zuten partida; atsedenean, 12-11 gureen alde. Bigarren zatian elgoibartarrek defentsa nabarmen hobetu zuten, eta erasoan ere ez zuten hainbeste baloi galdu: horrela lortu zuten bost goleko errenta, eta amaierara arte eutsi zioten alde horri. Funtsezkoa da txapelketa bat garaipen batekin hastea.

Larunbatean, Kanarietako Caima hartu zuten mendean gureek. Hasieratik alde handi samarra lortu zuten, eta horrela segitu zuten amaierara arte: partida erosoa, egokia jokalari guztiek minutuak izateko.

Igandean, dena geneukan jokoan Burlatako Malkaitz taldearen kontra. Partida ikusgarria benetan! Benetako finalen mailakoa. Gure nesken defentsa sendoa izan zen partidaren gakoa. Bost golen aldea lortu zuten gureek partidaren hasieran, eta burlatarrak aldea murriztu nahian aritu ziren, gogor (atsedenean 12-14 gureen alde). Bigarren zatia ere antzera joan zen: bi taldeak zuten guztia emanez, lehertuta, amaierako berdinketara (23-23) iritsi arte. SEKTOREKO TXAPELDUNAK ETA, HORRENBESTEZ, ESPAINIAKO TXAPELKETAKO FINALETARAKO PASEA GUREA. Ez dakizue zeinen harro gauden zuetaz! GORA TECNIFUELLE!!!

Bestalde, ikuskizun zoragarria izan genuen asteburuan Olaizaga kiroldegian, DECA taldearen eskutik. Hiru talde bikainen kontra aritu gara: Zaragozako Dominicos,  Logroñoko Calasancio eta  Barcelona ahalguztiduna, amaieran txapeldun izan zena. Gure mutilek ezin izan diote inori irabazi, baina maila altuan aritu eta irudi oso ona erakutsi dute. Kiroldegiak egunero egin du gainezka, eta jokalarien eta ikusleen portaera eredugarria izan da. Amaierako detaile bat aipatu nahi genuke: Vucinic-ek hutsartea eskatu zuen minutu bat falta zela: ikusleei beren babesa eskertzeko erabili zuen hutsarte hori; mutilek ere, ikusleei begira jarrita, gauza bera egin zuten. Amaiera ahaztezina eta hunkigarria. ESKERRIK ASKO!!!

Asier Urain sektoreko jokalari onena izendatu zutela ere aipatu behar da (sektore guztietako goleatzaile onena ere izan da, 33 gol sartuta). ANIMO ETA ZORIONAK!!

 

 

Gaur arratsaldean, taldeen zozketa egin da, eta BERRITZARRA jaso dugu nesken Estatuko finala ELGOIBARren jokatuko dela. Zale, jokalari eta guraso guztientzako saria da hau, SANLO osatzen dugun familia osoarentzat. Seguru maila ona emango dugula eta dena primeran aterako dela. ZORIONAK DENOI!! GORA SANLO!!

 

MUTILAK

BOSSA Eibar Eskubaloia 16-23 Zubacor

Gure mutilen partida bikaina. Hasieratik oso kontzentratuta atera ziren kantxara. Defentsan sendo eta erasoan ere bikain (jaurtiketa ia guztietan asmatu zuten). Horrela, errenta ederra hartu zuten, eta nahikoa izan zen horri eutsita. Zorionak egunetik egunera hazten ari den taldeari!

 

Tolosa 29 – Txarriduna 20

Porrot mingarria, gure taldea, nahiz sailkatzeko aukerarik ez izan,  irabaztera atera baitziren.

Hasiera ikusgarria gure mutilena. Defentsan maisuki, jokaldi askotan tolosarrei aurrea hartzen. Erasoan zailtasun handiagoa izan zuten, eta horregatik ez zuten lortu merezitako errenta.

Tolosarrek defensa egokitu zuten, eta horrekin eta epaileen erabaki zalantzagarri batzuekin, nahikoa izan zen garaipena lortzeko.

P.D.: Mutilen eta gurasoen izenean, gure entrenatzaile Zigorren ahalegina eskertu nahi nuke: Tolosan egon zen, nahiz eta, arrazoi pertsonalengartik, beste leku batean egon behar zuen.

ESKERRIK ASKO ZIGOR!!!!

 

Bankoa 27 – Zarautz 29

Bankoakoen porrota. Oso berdinduta joan zen partida, baina ez genuen asmatu errematatzen. Animo!

 

Leizaran 19 – Beristain 18.

Amaierara arte ahalegindu ginen, jokatu behar ez genuen partida batean: 9 kanporatze izan genituen (lehenbiziko bostak gure piboteenak eta lehen zatian). Jikalariek jokatu nahi zuten, baina ez genien utzi. Aldatzeko jokalari bakarrarekin aritu ginen bigarren zati osoan. Emaitza gutxienekoa da. Animo!

 

ELGOIBARREN JOKATU ZEN JUBENILEN SEKTOREA

Jubenik mutilen Espainiako sektore ikusgarria Elgoibarren.

Gure jubenilek gehiego merezi izan zuten; hala ere, harro gaude haietaz.

Nuestros juveniles se merecieron algo más pero estamos más que orgullosos

Borrokariak, ausartak izan ziren, eta ez zuten partida bat ere galdutzat eman.

Haundixak dira!

 

Alcorta 23 – 24 Beti Onak

Partida polita larunbatean Olaizagan sektoreko partiden ostean jokatu zena: kalitatekoa eta intentsitate handikoa. Ez zen batere gogorra izan partida: oso fin aritu ziren jokalari guztiak kantxan. Partida berdindua eta borrokatua izan zen. Alcortakoek partidaren amaieran 30 segundo izan zituzten partida irabazteko: gaizki atera zen aurrez pentsatutako jokaldia, baloia galdu, eta, kanpokoek hutsartea eskatu ondoren, azken segundoan gola egin zuen haien eskuin hegaleko jokalariak. Halaxe ihes egin zuen garaipenak.

 

 


BALANCE JORNADA 13-14-15 ABRIL

Fin de semana marcado por los sectores de España que han disputado nuestros equipos juveniles TECNIFUELLE (femenino ) y DECA (masculino) .

 

EXITAZO OBTENIDO EN BURLADA POR EL TECNIFUELLE EN EL SECTOR FEMENINO.

El viernes se estrenó el sector con una importante victoria contra un muy digno San Vicenç.

Primer tiempo igualado, con muchos nervios por ambos equipos: al descanso, 12-11. En el segundo tiempo, la mejoría de nuestra defensa y menos pérdidas en ataque han hecho que obtuviéramos una renta de cinco goles que hemos conservado hasta el final. Muy importante empezar un torneo ganando.

El sábado nueva victoria de nuestras chicas frente al Caima de Canarias. Desde los primeros compases del encuentro ya nos distanciamos en el marcador por lo que hemos disputado un partido cómodo en que tuvieron minutos todas las jugadoras.

El domingo nos lo jugábamos todo a una moneda contra el equipo local Malkaitz de Burlada. Impresionante partidazo, digno de una final. Espectacular la defensa de nuestras chicas, que ha sido la clave del partido. Partido igualado con las chicas de Burlada intentando remontar los cinco goles de ventaja que hemos conseguido en los primeros compases del encuentro (12-14 al descanso). Segundo tiempo por los mismos derroteros, con ambos equipos enchufados, a tope: 23-23 final. Empate justo que era suficiente para alcanzar nuestro objetivo. PRIMERAS DEL SECTOR Y PASE A LAS FINALES DEL CAMPEONATO DE ESPAÑA. No os podéis imaginar lo orgullosos que estamos de todas vosotras. GORA TECNIFUELLE!!!

Por otro lado, hemos vivido un espectáculo magnifico en el polideportivo Olaizaga estos días con el equipo juvenil DECA. Nos hemos enfrentado a 3 fenomenales equipos (Dominicos de Zaragoza, Calasancio de Logroño y el todopoderoso Barcelona, ganador final del torneo). No hemos podido batir a ninguno de nuestros rivales pero lo que si hemos hecho es competir a un gran nivel y nuestros chicos han dado una muy buena imagen. El Polideportivo se ha abarrotado y el comportamiento tanto de los aficionados como de los jugadores ha sido intachable. Como colofón, nos quedamos con un detalle que tuvo nuestro equipo en el último partido el domingo contra el Barcelona: nuestro entrenador Vucinic pidió un tiempo muerto a falta de un minuto para finalizar el encuentro con el objetivo de agradecer a la afición su apoyo durante todo el fin de semana, los chavales se dieron la vuelta y aplaudieron a todo el pabellón; un final inolvidable y emocionante. ESKERRIK ASKO!!!

Por otra parte destacamos que Asier Urain fue designado mejor jugador del torneo, así como máximo goleador, con 33 goles, de todos los sectores del estado. ¡¡¡ANIMO Y FELICIDADES!!!

 

Esta tarde se ha realizado el sorteo de los grupos, y nos han dado el gran NOTICIÓN de que la final estatal femenina se va a disputar en ELGOIBAR. Esto es un premio para toda nuestra afición, todos nuestros jugadores/as y toda la familia que componemos el SANLO. Seguro estaremos a la altura y que todo saldrá fenomenal. ZORIONAK DENOI!! AUPA SANLO!!

SIREKETAKEBU!!!!

 

CHICOS

BOSSA Eibar Eskubaloia 16-23 Zubacor

Gran partido de los chavales. Han salido concentrados desde el pitido inicial. Una defensa muy buena y acabando el gol casi todos los lanzamientos, han hecho que cojamos una renta que en ningún momento han podido romper. Felicidades al equipo, que crece partido a partido.

 

Tolosa – Txarriduna 29-20 (14-11)

Derrota dolorosa porque el equipo, pese a no tener opciones en la clasificación, salió a ganar.

Inicio espectacular de los nuestros. Defensa magistral, anticipándose en todas las jugadas a los tolosarras. En ataque nos costaba y por eso no se consiguió la renta que merecían.

El Tolosa ajustó unas cosas y algunas decisiones arbitrales dudosas hizo lo demás.

PD: Quisiera, en nombre de los chicos y sus padres, agradecer el esfuerzo de nuestro entrenador Zigor, que ha estado en Tolosa cuando, por razones personales, podría no haber estado. ESKERRIK ASKO ZIGOR!!!!

 

Bankoa 27-Zarautz 29

Derrota de Bankoa en un partido que fue bastante igualado en el marcador pero que no supimos rematarlo al final. Ánimo.

 

Leizaran 19 – Beristain 18

Peleamos hasta el final por un partido que no debimos haber jugado. Con 9 expulsiones (las 5 primeras a los dos pivotes en el primer tiempo). Con jugadores que querían jugar y no les dejamos. Con un solo cambio toda la segunda parte. El resultado es lo de menos. ¡Ánimo, equipo!

 

SECTOR JUVENILES DE ELGOIBAR

Gran sector juvenil masculino de España de balonmano.

Nuestros juveniles se merecieron algo más pero estamos más que orgullosos de ellos.

Fueron guerreros valientes y no dieron ningún partido por perdido.

Haundixak dira!

 

Alcorta 23 – 24 Beti Onak

Partido bonito para disfrutar de un balonmano de calidad e intensa en el marcador, que se jugó el sábado en el polideportivo Olaizaga de Elgoibar después de los partidos del sector de España de los juveniles. El partido fue de guante blanco y los dos equipos se comportaron de una manera exquisita sobre el terreno de juego. El partido fue disputado y reñido en el marcador hasta el final del partido. El Alcorta tuvo posesión de balón en los últimos 30 segundos para realizar una jugada y rematar el partido, pero no le salió al equipo la jugada diseñada en la pizarra. A continuación, el Beti Onak pidió tiempo muerto para trabajar su ataque en los últimos segundos del partido. Los navarros movieron el balón hasta llegar al extremo derecho donde lanzó el balón sobre la bocina y entró en la portería local dando el triunfo a los visitantes.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.