Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/04/07-08-09

APIRILAREN 7-8 – NESKAK

Nesken bi partida besterik ez asteburu honetan, LAUKOko seniorrena eta ARILANeko Euskal Ligako kadeteena.

LAUKOk Portugaleteko Jarrilleras taldea hartu zuen etxean, eta garaipen argia lortu zuten (30-19). Bi zati oso desberdin izan zituen partidak. Lehen zatian, gureei asko kostatu zitzaien erritmoa hartzea, beharbada aurkarien fisikoagatik eta indarragatik. Bigarren zatian, beren onena eman ahal izan zuten gure neskek: defentsa sendoa, erasoko jokaldi eraginkorrak, bai kontraerasoan, eta bai eraso posizionalean. DENBORALDI BIKAINA aurten egin dutena! Beren borondatea eta klubarekiko inplikazioa erakutsi dute: emaitzak ikusi besterik ez dago. Orain, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko PLAY OFF-ak ditugu jokoan. ZORIONAK, NESKAK!

 

ARILANek ere irabaztea lortu zuen, Oñatiko Aloña Mendiren kontra (15-22). Aste Santuko geldialdiaren ondoren, konpetizioaren erritmora berriz egokitzeko partida izan zen; eta konpetizioko minutuak izateko ere bai, funtsezkoa gure helburu nagusia lortzeko, topera iristea Etxebarrin jokatuko den hile bukaeran Euskadiko Lauko finalera. Beste behin, defentsa sendoa izan zen gureen garaipenaren oinarria. Gozamena da neska gazte hauen esfortzua ikustea, taldearekin duten inplikazioa eta elkarri laguntzeko duten grina. Orain, ez da komeni erlaxatzea, eta gogor segitu behar dute lanean gure helburua lortzeko, Euskadiko txapeldun izatera iristea.

GORA SANLO!!!! SIRE KETAKE BU!!!

 

MUTILAK APIRILAK  7

EGIA 29 – 23 ALCORTA

Partida berdindua eta gogorra larunbat arratsaldean Egiako kiroldegian jokatu zena. Aurretik beti Egiakoak joan ziren, baina gureek behin baino gehiagotan lortu zuten partida berdintzea. Atea ondo gordeta izan zuten, eta jokaldi eder eta eraginkor batzuei esker, partiduari lotuta egotea lortu zuten gureek; baina egia esan behar bada, oro har erasoan ez zuten gehiegi asmatu Alcortakoek, eta portzentraia baxuak izan zituzten jaurtiketetan. Azken lau jardunaldietan, punteria zorroztu eta hobeto asmatu beharko dugu kontrako atearen aurrean. Animo mutilak!


BALANCE JORNADA 7-8 ABRIL NESKAK

 

Fin de semana en el que solamente se han disputado dos partidos, LAUKO Senior y ARILAN Cadete Liga Vasca.

El LAUKO se enfrentó contra las Jarrilleras de Portugalete logrando una contundente victoria de (30-19). Partido con dos partes muy diferenciadas. Primer tiempo en el que nos costó coger el ritmo, quizás acusamos la fuerza física de las contrarias. Segunda parte en la que si pudimos desarrollar lo mejor de nuestro juego. Buena defensa y contraataques certeros, así como un juego posicional muy efectivo. TEMPORADA SOBRESALIENTE de nuestras chicas en la que han demostrado su tesón y su implicación con el club. Ahora nos toca luchar en el PAY OFF de ascenso a División Honor Plata. ZORIONAK NESKAK!!.

El ARILAN también venció en Oñate contra el Aloñamendi (15-22). Partido para volver a retomar la competición después del parón de Semana Santa. Este encuentro nos ha servido para coger ritmo y minutos para que todas lleguemos a tope a nuestro fin que es la final de Euskadi a cuatro que se disputará en Etxebarri el ultimo fin de semana de este mes. Otra vez más el éxito de nuestra victoria fue la gran defensa que hicimos. Es una gozada ver a estas chavalas tan jóvenes esforzándose como titanes y también verles a TODAS tan implicadas en el equipo y tan solidarias entre ellas. De todas maneras no hay que relajarse y seguir trabajando duro para poder llegar a nuestro objetivo que es ser campeonas de Euskadi.

AUPA SANLO!!!! SIRE KETAKE BU!!!

 

CRONICAS CHICOS 7 DE ABRIL

EGIA 29 – 23 ALCORTA

Partido disputado y duro el que se celebró en el polideportivo Egia el sábado a la tarde. La iniciativa llevó el equipo de casa en todo el rato, pero los de Alcorta con diversos arranques llegaba a empatar en el marcador varias veces a lo largo del partido. El buen trabajo en la portería y algunas jugadas bonitas y eficaces en el ataque nos hizo mantener en el partido, pero hay que decir que en general el acierto en el ataque y la puntería ante el arco del rival brilló por su ausencia teniendo unos porcentajes bajos de cara a la portería. Para estas últimas 4 jornadas de liga habrá que afinar la puntería para mejorar la eficacia delante del portero del equipo contrario. Animo mutilak!

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.