Kronikak eta Emaitzak / Crónicas y Resultados 2018/04/21-22

Neskak

Jardunaldi honetan, garrantzitsuena Seniorren Zilarrezko Mailarako igoera fasea izan da, LAUKOk Bidebietan jokatu duena.

Larunbatean, Zarauzko Aialaren aurka aritu ziren: partida biribila jokatu zuten, eta 17-19 nagusitu ziren gureak. Urduri samar ekin zioten partidari, baina berehala nerbioak kendu, eta zekitena ematea lortu zuten.

Igandean etxekoen (Bera Beraren) aurka jokatu zuten finala gureek; larunbatean Errotabarrikoak garaitu zituzten etxekoek. Ikuskizun bikaina eman zuten bi taldeek, bai eskubaloi mailagatik eta bai jokalarien jarreragatik. Oso berdinduta zeuden bi taldeak, alde guztietatik, eta 23-23 berdindu zuten ordubeteko jokoaren ondoren: luzapena jokatu behar izan zuten, hortaz: hura ere berdinketarekin amaitu zen, eta penaltietan erabaki zen partida.

Tentsio handia zegoen amaiera horretan: penaltien lehenbiziko txandan ere berdinduta amaitu zuten, eta azken txandan, huts egiten zuena kalera zihoan. Gure neskek ez zuten zorterik izan, eta etxekoek irabazi zuten etsi-etsian.

Horrek, ordea, ez du iluntzen egin duzuen denboraldi bikaina: klubarekin inplikatu zarete, eta eredugarriak izan zarete kanterako jokalarientzat. Gora Lauko!

 

BACALAOS ALKORTAko gure infantilek  ezin izan zuten irabazi Pulporen aurka Olaizagan. Erabakigarria izan zen aurkarien defentsa sendoa: aurkariek erakutsi zuten maila fisiko eta psikologiko bikainean daudela.

MODELTEK infantilekoek ere ezin izan zuten Leizaran gainditu Elgoibarren. Bagenekien partida zaila izango zela, baina gure neskek ez zioten partidari bizkarrik eman, eta gogor aritu ziren. Ondo mugitu zuten baloia eta hegaletatik gol asko sartu zituzten. Hori da bidea.

COMETELeko kadeteek erraz gainditu zuten Tolosa kanpoan (11-24). Uneoro izan zuten partida kontrolatua, eta proba batzuk egiteko aprobetxatu zuen entrenatzaileak, jokalari batzuk lekuz aldatuz. Primeran aritu ziren!

ARILANeko Euskal Ligako kadeteek ere erraz irabazi zuten Urnietan (15-23) Gipuzkoako kopako lehenbiziko partidan. Ondo etorri zen partida, hurrengo asteburuan Etxebarrin jokatuko duten lauko finaletarako prestatzen eta kontzientzia hartzen hasteko. Jokaldi batzuk probatzeko ere erabili zuten partida. Seguru gaude lauko finalean bikain arituko zaretela. Zorte onena eta animo guztiak!! GORA ARILAN!!

TECNIFUELLE-ASTIGARRAGAko jubenilek partida berdindua jokatu zuten Ereintzaren aurka, baina ezin izan zuten garaipena lortu. Atsedenera biren aldearekin joan ziren gureak. Bigarren zatian, defentsan intentsitatea jaitsi zuten gureek, eta aurkariak horretaz baliatu ziren. Inoiz ez da etsi behar partida amaierara arte: horixe da gaurkoan ikasi dugun lezioa.

GORA SANLO!! SIREKETAKEBU!!!

 

Mutilak

Zubacor 16 – 20 Hernani (Foru Aldundiaren txapelketa)

Partida ederra Olaizagan jokatu dena, errenditzeko asmorik ez zuten bi talderen artean. Dena eman dute bi taldeek. Jarrera ezin hobea gureek erakutsi dutena: jokatzeko gogo hauekin, partidarik partida asko ari dira hobetzen. Amaitu da txapelketa hau, baina etorriko dira gehiago. Gora Sanlo! Gora Zubacor!

Hondarribia 25 – 20 Bankoa

Bankoaren porrota Hondarribian. Partida berdindua joan da ia amaierara arte. Kontrako atearen aurrean asmatzea falta izan zaigu. Taldea baja askorekin dagoen arren, gazteek asko lagundu dute. Animo! 

Deca 35 – 20 Ordizia

Ilusioz hasi dugu Gipuzkoako kopa. Seniorretarako bidean den talde gazteak serio hasi zuen partida defentsan, eta elkarrekin asko jokatu ez duten arren, nahiko ondo moldatu ziren. Atezainek zer esan handia izan zuten emaitzan, bakoitzak 9 gelditu egin zituen eta. Zorionak!

Romo 23 – 24 Alcorta

Partida zirraragarria Getxoko Gobela kiroldegian jokatu zena. Gojko Vucinic-en mutilek partida serioa eta eraginkorra planteatu zuten, eta markagailuan beti joan ziren aurretik. Romok, hala ere, estutu egiten zuen, eta 2 golen aldea izan zen bi taldeen arteko handiena. Bigarren zatiaren 10. minutuan Romok aurrea hartu zuen, baina gureek ondo erantzun eta alde txikiarekin bada ere garaipena lortu zuten amaieran. Gure mutilak zoriontzeko moduko partida, ausart eta gogor jokatu baitzuten. Datorren larunbatean etxean berdin jokatu behar dute Uharteren aurka ere. Animo!


Chicas

Jornada en la que el plato fuerte ha sido la fase a cuatro para conseguir una plaza de ascenso a la División Honor Plata, que ha disputado el LAUKO Senior femenino en Bidebieta.

El sábado nuestro equipo se cruzó contra el Aiala de Zarautz, completando un magnifico encuentro (17-19) a nuestro favor. A pesar de empezar un poco nerviosas, enseguida cogieron el ritmo al choque y se fueron asentando en el partido hasta conseguir una justa victoria.

El domingo nos enfrentamos en la final al Bera Bera (equipo local), que había ganado el sábado al Errotabarri de Ermua. El espectáculo fue tremendo, nivelazo tanto en el juego como en la actitud de todas las jugadoras. Los dos equipos demostraron estar muy igualados en todas las facetas. Después de 60 minutos de partido, el marcador reflejaba un empate a 23, por lo que se tuvo que disputar una prórroga que también terminó en empate. El desenlace final se tuvo que resolver en la fatídica e indeseable tanda de penaltis.

La emoción y la tensión eran inenarrables, la primera tanda terminó en tablas, dando paso a la “muerte súbita” o sea, que el que fallaba perdía. Nuestras jabatas no tuvieron suerte y las locales lograron la victoria. Esto no empaña a la magnífica temporada que habéis hecho. Habéis demostrado vuestra gran implicación en el club dando un verdadero ejemplo al resto de nuestra cantera. ¡¡¡¡AUPA LAUKO!!!!

 

Nuestras infantiles del BACALAOS ALKORTA no pudieron contra el Pulpo en el Olaizaga. La clave del partido la dura defensa del rival que demostró estar a un muy buen nivel tanto físico como mental.

El MODELTEK infantil tampoco pudo conseguir la victoria contra el Leizaran en Elgoibar. Sabíamos que el partido iba a ser difícil, pero nuestras chicas desde el minuto uno se emplearon a fondo. Hemos movido muy bien el balón y hemos jugado muy bien por los extremos, materializando muchas oportunidades. Este es el camino a seguir.

Las cadetes del COMETEL lograron una amplia victoria contra el Tolosa en su feudo (11-24). Partido muy bien jugado de principio a fin. Tuvimos siempre el marcador controlado y algunas de nuestras jugadoras jugaron en posiciones distintas a las habituales, para comprobar cómo se desenvolvían en facetas del juego en las que no están habituadas. En definitiva, lo hicieron de maravilla.

El cadete Liga Vasca ARILAN obtuvo una cómoda victoria a domicilio contra el Urnieta 15-23. Primer partido de copa de Guipúzcoa. Partido que nos ha servido para empezar a centrarnos en las finales de Euskadi que tenemos la semana que viene en Etxebarri. Encuentro en el que hemos ensayado jugadas que emplearemos sin duda en la fase. Estamos convencidos que vais a hacer un fenomenal papel. ¡¡Suerte y ánimo!! ¡¡AUPA ARILAN!!

Las juveniles TECNIFUELLE-ASTIGARRAGA disputaron un encuentro muy nivelado  contra el Ereintza en el que no pudieron conseguir la victoria. Al descanso dos arriba; en el segundo tiempo bajamos un poco la intensidad en defensa y nuestras rivales se aprovecharon de ello. La lección que nos ha dado este partido es que no hay que bajar los brazos y hay que seguir trabajando.

¡¡GORA SANLO!! ¡¡SIREKETAKEBU!!

 

Chicos

Zubacor 16 – 20 Hernani (Torneo Diputación)

Gran partido jugado esta mañana en Olaizaga entre dos equipos que no se han rendido en ningún momento del encuentro. Ambos equipos lo han dado todo. Gran actitud demostrada por el equipo: con estas ganas, van mejorando partido a partido. Hemos acabado un torneo y ahora a la espera del siguiente. ¡Aúpa Sanlo! ¡Aúpa Zubacor!

Hondarribia 25 – Bankoa 20

Derrota de Bankoa en Hondarribia. Partido igualado en el marcador casi hasta el final; nos faltó acierto de cara a puerta. El equipo está con muchas bajas, pero los jóvenes nos han ayudado muy bien. ¡Animo!

Deca 35 Ordizia 20

Hemos comenzado una nueva fase en la copa Gipuzkoa con ilusión. Un equipo joven en fase senior comenzando con un partido serio: bien en defensa y a pesar de no haber jugado mucho juntos, potentes en ataque y conjuntados. Los porteros con 9 paradas cada uno afianzaron un gran resultado final. ¡Zorionak!

Romo 23 – 24 Alcorta

Partido trepidante vivido el sábado a la tarde en el polideportivo Gobela de Getxo. Los chicos de Gojko Vucinic plantearon un partido serio y eficaz delante de la portería rival, donde la iniciativa en el marcador siempre era de los elgoibarreses. Aún así, Romo apretaba en el marcador y la mayor diferencia era de 2 goles a favor de Alcorta. Hasta en el minuto 10 de la segunda parte el Romo consiguió tomar la delantera en el marcador, pero los de Elgoibar contrarrestaron esta diferencia, llegando a un final 23 – 24 en el luminoso de Gobela. Felicitar a los jugadores por su bravo partido y animarles para que este sábado también jueguen de la misma forma ante Uharte en casa.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.